1/
Milla urte eta bederatzireun
ogeitabatgarrenian,
aitortzera nua zer gertatzen dan
gure Euskalerri maitian:
axeri asko sartu zaizkigu
gure ardiyen tartian,
zaitu deitzagun gure arkumiak
danak galdu ez deitian.
2/
Arrazoi gabe makiñatxo bat
egiten dira kejatu,
beren denporan lanian asko
ez diradenak nekatu;
ez dakite ondo projimo asko
nola egiten diran saiatu,
okasiyuak jartzen ai gabe
egon leitekez kontentu.
3/
Projimo asko ezagutzen ditut,
ez dute egin nai lanikan;
negar gogorrak gauza orretxek
ekarriko dizkigu oraindikan;
zori gaiztuan askok biotzak
dauzkagu usteldurikan,
borondatia galdu ezkero
ez dago gauza onikan.
4/
Denpora baten bañon obeki
orain danok gera bizi,
aitortzen det nik gauza batzuek
egin ditudalako ikusi;
bañan geiegi arrotu gera,
oraiñ iñor eziñ ezi;
gorputzak ondo jazten ditugu,
animak oso itxusi.
5/
Gazte askorik ikasi nuan
mendian egiten ikatza,
egunian bi aldiz jaten genduan
talua eta baba beltza;
aiek laguntzeko usatzen genduan
urturik zerrian gantza,
udara~aldia bukatutzian
egiten genduan kobrantza.
6/
Asko jakiñak gerala uste ta
ezertxo're ez dakigunak,
subien gisan zitaldu gaitu
maisu txar askon esanak;
bire zuzen bat bakarrik dago,
Jesusek jarri ziguna,
aditu zagun biotzetikan
bere ministruen esana. (1)
(1) Bertso-paperak: beren.
7/ Nai baldin badegu ondo ikasi
badauzkagu maisu onak,
beren izenak ez nua esatera,
beltzez jantzitzen diranak;
Jesukristoren dotrina guri
erakusteko daudenak,
oien bitartez mundu onetan
egiten dira gauza onak.
8/
Bere agonian aitortu zigun
zedukala egarria,
konsejua da guziontzako
izateko errukia;
zitalkerian ez ibiltzeko
galdurik gure fedia,
gure biotzak xamurtutzia
badaukagu premia.
9/
Jesus maitiak bere eriotzan
negarrez esan zigun itza,
erreza dala ustegatikan,
konprenditzen oso gaitza;
beste dotrinak ikasi eta
zitaldu zaigu biotza,
bere egarriak esan nai digu (2)
danori miserikordia.
(2) Bertso-paperak: digun.
10/
Konseju ori onenian
askok daukate goguan,
orregatikan gauza on asko
egiten dira munduan;
miserikordia orrek esan nai zun,
artu zazute goguan,
ortxen daukagu etxe santua
Loiolako onduan.
11/
Etxe ortara nor juaten diran
orain egingo det galdetu:
asko gaztetan alperkerian
egin ziradenak oitu,
beren gerriak batere lanian
ez dituztenak nekatu;
pozak txoratzen biar luteke egon
eta egiten dira kejatu.
12/
Beste batzuek ortxen dauzkagu
jator saiatu diranak:
lanik txarrenak egin dituzte
basarritar, pioi eta argiñak;
orra gizonak oso konforme
arrazoia daukatenak,
oiek dirade Kristoren dotrina
ondo ikasi zutenak.
13/
Etxe santu orretan badaduzkagu
fede oneko enfermerak,
nazkatzen ez diranak garbitutzia
projimuaren karkaxak;
seme eta alabak nazkatzen gera
geradelako eskaxak,
Jesusen llagak aztu zaizkigu
eta usteldu zaizkigu biotzak.
14/
Ez baditugu sendatu nai
gure projimuaren miñak,
alper-alperrik esango degu
gerala asko jakiñak;
nik egin ditut aspalditxuan
gauza batzuen esamiñak:
korputz eta anima salbatuko gaitu
Jesukristoren dotriñak.
15/
Projimo askok aitortzen dute
ero aundi bat naizena,
orain geiagok ezagutziagatik
aitortuko det izena:
gorroturikan mundu onetan
iñorentzat ez detena,
ni naiz Eusebio eta, Mugertza,
Mendaron jaio nitzana;
agur danori, urren artian,
barkatu gaizki esanak.
Bertso-papera, «Imp. J. Díaz. - lrún», Errenteriko Enrike Elizetxea zanaren bertso-bildumatik