1839ko urriaren 25eko Espainiako Erresumako Legea, Baskongaden eta Nafarroaren foruak berresten dituena

(1839ko urriaren 25eko Legea(e)tik birzuzenduta)

1839ko urriaren 25eko Legea, Baskongaden eta Nafarroaren foruak berresten dituena

Isabel II.a andreak, Jainkoari eta Espainiako Monarkiaren Konstituzioari esker Espainietako Erregina denak eta beraren adingabetasunean haren Ama Gorena Maria Kristina Borboikoa erregina alargunak, Erresumaren erregina alargunak, Erresumaren erregina gobernatzaile gisa: honako hau ikus eta uler dezakezuen guztioi, jakizue: Gorteek dekretatu eta Guk berretsi egin dugula ondokoa:

1. artikulua: Baskongaden eta Nafarroaren foruak berresten dira, Monarkiaren batasun konstituzionalari kalterik egin gabe.

2. artikulua: Gobernuak, horretarako aukera izan bezain laster, eta aurretik Baskongadei eta Nafarroari entzunda, aipaturiko foruetan ezinbestez egin behar den aldaketa proposatuko die Gorteei, probintzia haien interesak eska dezakeen bezala eta Nazioaren eta Monarkiaren Konstituzioaren interes orokorrarekin uztartuz. Bitartean behin-behineko eran erabakiko dira gerta daitezkeen zalantzak eta zailtasunak, azaldu den modu eta adieran, horren berri Gorteei emanez.

Beraz, epaitegi, justizia, buru, gobernadore eta gradu eta maila guztietako gainerako agintari zibil, militar eta elizakoei agintzen diegu honako lege hau bere atal guztietan gorde eta gordearaz, konpliaraz eta betearaz dezatela. Ulertua izango duzue, bete dadin; eta inprima, argitara eta zabal dadin xedatuko duzue.

Nik, Erregina Gobernatzaileak.

Jauregian, 1838-10-25

Kanpo erreferentziak

aldatu