1846ko Manuel de la Cuestaren mintzaldia

Verba-aldi D. Manuel de Cuestac vizcaico buru-zucenzalle eta Corregidoria leguez esana gustien batzar edo junta generalaren edeguieraan, Guernicaco arbolíaren-aspijan, garagarrilleco 6. 1846 garren urtian sillatuten dana batzarrareen beraren aginduz.

JAUNAC:

Gomutauric batzar argui onec eguin biar dituzan verbacuntzac: icusiric emen baturíc Vizcaico Jauntegui edo Señorijo guztiz linargui eta leijala, izen ándico arbolapian, cein dan bere foru eta gurasosco governubaren irudi bat: gogoraturic aen sorrería escutetan dala dempora lucien gau illunetan, eta vici dala aimbat aldaera, naibaga eta juan etorri igaro doguzan guztien gañetic: icusiric jarlecu moldatzaca adierazoten dabeenac, zuben lenagocuen lautasun eta cintzotasuna: gomutauric euretan jarri dirala bacarburu edo monarca altsu Españolac: gauza oneen aurrian, Jaunac, barruco samurtasun eta donade, edo erliginoezco itzalagaz aicurtu dot arbola veneragarri izan dana Erreguien querizgarri, eta zuben asaba liñarguijeen estalquija.

Jazoera negargarrizco, guztioc aztu biar doguzanac, ecarri citubeen lur onetará ecin esalaco naibagaac, eta aren artian galerazotia batzar eta foruco zucenbidea, gorde baga Urrijaren 25 eta 1839 garren urteco leguiac, aguinduten cituban vide eta cerceridadiac. Bitarte au, igarocorra eta naita ececua izan arren, sortucituban artu emon eta gach, Gobernu onguilla eta zurbatec goitu ecin cituquianac andijaguac jaso baga. Eguin zituzan eguinalac; eta artu eban Vizcaijac esquer onagaz Garagar illaren 4. 1844 garren urteco Erregue aguindu edo decretuba, ceiñen vitartez barriro batucituzan bere batzar, edo Junta generalac.

Urte bi igaro dirá oraiñenguetatic ona, eta egonic orandiño erabagui baga forubeen cerceneria, nai ta ez izan biar eban nequezcua, eta atseguin baguia bitarte onec, eztabaidiac berez dacartzan descompiantza eta bildurrac gaitic, eta nastarijac artu leijezan achaquijac gaitic. Dempora onetan Gobernubac eguin ta ipiniric legue arteztzallac, bacaronda, edo monarquija guztiraco, sartu ditu Vizcaijan aetaric batzuc alcartu leizanac bere forubacaz, gorderic lotsia eureen izatian, daocan eta mereci daben leguez Vizcaitar liñargui eta prestuben leijaltade aguirijac. Diputaciño generalac, lar arduratsubac ez galdutiarren topau ebana bere sarreran, ecin beti ito izan ditu alde onetaco quezca naitaez dacartzanac eztabaidaco egoeriac errijetara; osterantzian, alzanian, catigarijo baga, azarri ibilli gará gustioc baterá beteetan errijeen onari egocazan eguin biar dontsubac.

Orain ceubec azaldauco dozubeez erri barruco zucenbide eta aurrerapen edo economija biarrenac, erabaguico diranac centzun, beguiramen eta astuntasun beti izan dabenagaz lotsa andico batzacuntza onec. Neuri jaotan buru eguite eta arteztutiac, atsereten dabee ceuben centzunian, eta errijeen onac ceuben ciurtasunian.

Dembora guztietan izan bada batzarrian Vizcaico buru izan biar dabeenen autueria beguiratuba ardura andico eguitadia leguez, jarraicozan ondorenguac gaiti, iños baño gueijago izan biar dau orain arduraz eta astiro eguitia. Ceubec daquizube, eta alperra litzate nic adierazo gura izatia, cembat aurreratu leijan datozan urte bijetaraco, autumen edo eleccinoe on batec errijen oneraco.

Sinisgarrija da bitarte onetan, bada ecin asco lucetu leite, elduco dala urrijaren 25 garrenco leguiaren bete biarra, forubeen cerceneria, eta azqueneco epaija. Onetan, Jaunac, gueijen juacoe errijei eurei, gura izanic batzandu euren premiña, ecandu, eta oraingo usadijuacaz, eta, esatecotzat urte onetaco malmultzquirija edo malicijagaz, legue eta erabagui eguiñac dembora cintzuago, guc, damuz, jarichi ez doguzanetaraco. Juacue, cerren urten gura leuqueen egoera ez jaquiñeco eta nequezco onetatic, eta sendotu ego segurau beticó subertia, eta dauquelaco uste betia Erreguiña gueure Andra edo Señoriaren gobernubaren leijaltade eta jaquiturijac, jaquingo dabela batzanduten Vizcaijaren ona, aurrerapen, eta locabetasunac bacaronda edo monarquijaren bat-tasun eta zucenbidiaren asiera onagas.

Gozatuten nas uste onegaz, eta cintzoro etziguiric erri linargui oneetara, nai izanic iñoc bassen asco eureen aurrerapen eta zoriontazuna, atseguin andija izango dot albanei erraztu jarichitia eureen leijaltade, prestutasuna, eta onoidade edo virtutiei zor jaguen guztia.