Aita Meager-ec ardoari jarritaco itz neurtuac

Aita Meager-ec ardoari jarritaco itz neurtuac  (186-?) 
Domingo Patrizio Meagher

AITA MEAGER-EC

ARDOARI JARRITACO ITZ NEURTUAC.


Ni naiz chit gauza gozoa
Eta pozquida osoa,
Beltza naiz ta zuria,
Illuna eta arguia,
Indarra det eta garboa
Eta icena det ardoa.
___
Noe guizon aditua
Cedorren pensamentua
Izanzan gauza andia
Ipintcea mastía,
Zu zaitugu ardoaren autore
¡Oh zorioneco NOE!
___
Edari maitagarria,
Tristearen alegria,
Dezu alaitcen beguia
Quentcen melanconia
Mutuba ipintcen cantari
Eta errena dantzari.
___
Ausi, atera, ebaquia,
Llaga dala, edo zauria
Curatceco belarra
Clareta edo nafarra
Moscatela edo malaga,
Edoceiñ ardo ona bada.
___
Pasatcen du aste osoa
Aitzurtcen batec soroan
Necaturic guztia
Dariola icerdia,
Laster legoque au galduric
Ezpalu jayean ardoric.
___
Jateco ez bada gogoric
Eta eciñ eguin loric,
Eritasun oben
Edo beste edoceñen
Curatceco balsamoa
Da mats onaren zumoa.
___
Ardo gabe ez da funcioric
Ez mezaric eta ez eztaric.
Bada au faltatu ezquero
Ez da arquitzen guero
Baicic naigabeco tristura
Illuntasuna ta malura.
___
Galeronen medecinac
Ta farmacia guztiac
Du botiquic onena
Ardoaren taberna,
Todo lo sana guztia
Ardo ona daucan zaguia.
___
Barbero medicu guztiac
Erremedio aundiac
Dituzte besterentzat,
Baña bada berentzat
Erremedioric oberena
Ardo zarric dan onena.
___
Ardoa eranic neurriz
Beiñ illa piztten du berriz,
Baña bada asitcen
Belaunac limuritcen
Eta iraquiten buruban
Ez da gauza onic orduan