Alderdi Komunistaren Manifestua/Hitzaurrea 1872ko argitalpen alemaniarrari
Alderdi Komunistaren Manifestua Hitzaurrea 1872ko argitalpen alemaniarrari |
Hitzaurrea 1883ko argitalpen alemaniarrari→ |
Hitzaurrea 1872ko argitalpen alemaniarrari
Komunisten ligak, garaiko baldintzak kontuan harturik, noski, sekretuan bakarrik existitu ahal zitekeen langile erakunde internazionalak, 1847ko azaroan Londresen buruturiko kongresuan, argitalpenera zuzendua egongo zen partiduaren programa zehatz bat, aldi berean teoriko eta praktikoa, enkargatu zien izenpetzen duten hauei. Horixe da Manifestu honen jatorria, non bere eskuizkribua Londresera bidalia izan zen, inprimatua izan zedin, Otsaileko iraultza baino aste batzuk lehenago. Lehenengoz alemanieraz argitaraturik, hizkuntza honetan, gutxienez, hamabi edizio ezberdin egin dira Alemanian, Ingalaterran eta Ipar Ameriketan. Ingeleraz lehenik Londresen agertu zen, 1850an, Red Republicanean Miss Helen Macfarlanek itzulia, eta geroago, 1871ean, gutxienez hiru itzulpen ezberdin argitaratu dira Ipar Ameriketan. Lehenengo aldiz frantsesez Parisen agertu zen, 1848ko ekaineko insurrekzioaren bezperako egunetan, eta orain dela gutxi New Yorkeko Le Socialisten. Gaur egun, itzulpen berri bat prestua izaten ari da. Polonieraz edizio berri bat Londresen argitaratu zen lehenengo edizio alemaniarretik denbora gutxira. Ginebran errusieraz agertu zen, 60. hamarkadan. Danierara ere itzulia izan da, bere jatorrizko argitalpenetik gutxira. Nahiz eta azken hogeita bost urteotan baldintzak asko aldatu diren, Manifestu honetan azaldutako printzipio orokorrak gaur egun, oro har, osoki zuzenak dira. Puntu batzuk berriz ukituak izan beharko lukete. Manifestuak berak azaltzen du, printzipio hauen aplikazio praktikoa existitzen diren zirkunstantzia historikoen baitan egongo dela beti eta toki guztietan, eta beraz, ez dela garrantzia berezirik ematen II. kapitulu bukaeran zenbatutako neurri iraultzaileei. Pasarte hau gaur egun modu ezberdin batean idatzia izan beharko luke aspektu bat baina gehiagotan. Kontuan harturik azken hogeita bost urteetan industria handiak izan duen garapena, eta honekin batera, langile klasearen partiduarena; Otsaileko iraultzaren esperientzia kontuan harturik lehenik, eta gero, gradu handiago batean oraindik, Parisko Komunarena , lehen aldiz langileria, bi hilabetez, botere politikora altxatuz, programa hau zaharkitu egin da puntu batzuetan. Komunak erakutsi du, batez ere, “langile klasea ezin daitekeela mugatu besterik gabe Estatuaren makina dagoen bezala hartzera eta bere helburu propioak lortzeko honetaz baliatzera” (ikus Gerra zibila Frantzian, Langileen Erakunde Internazionaleko Kontseilu Orokorraren Manifestua, K. Marx eta F. Engels, Idazlan hautatuak bi liburukietan, t. I, 504. orr., Progreso Ed. Mosku, non ideia hau zabalago agertzen den). Gainera, nabarmena den bezala, literatura sozialistaren kritika momentu hauetarako osatu gabea da, 1847rarte bakarrik iristen baita; eta aldi berean, komunistek oposizioko partidu ezberdinen aurrean dituzten jarrerak (IV. kapitulua) trazu orokorrean oraindik zehatzak badira ere, zaharkituak geratu dira bere xehetasunetan, egoera politikoa erabat aldatu delako, eta garapen historikoak han zenbatzen ziren alderdi gehienak lurretik ezabatu dituelako. Hala eta guztiz ere, Manifestua, jada aldatzeko eskubiderik ez daukagun dokumentu historiko bat da. Ondorengo edizio bat agian 1847 eta gure egunen artean dagoen hutsunea bete dezakeen hitzaurre batek lagundurik joango da; berrargitalpen hau guretzat hainbesteko ezustekoa izan da, non ez dugun denborarik eduki hori idazteko.
Karl Marx, Friedich Engels
Londres, 1872ko ekainaren 24a.