1/
Amalau milla begira
zirala Donosti'n,
milla beatzireun berrogei eta
amargarren urtian.
2/
Aizkol-jokua zezen-
-plaza ederrian,
Urriak ogei ta bederatzi
zituan egunian.
3/
Bi aizkolarik onenak
famarik onena,
dudarik gabe, Jose Narbaiza,
Martin Garziarena.
4/
Urre-zillarrikan ez,
ugari papela,
zebillen ego-aiziak aidean
bezela orbela.
5/
«Trabesa nola dabill?»
zuteneri galde,
nioten erantzun: «Egun berrogeiri
naparraren alde.»
6/
Basuan ziran zaillenak
zituzten tronkuak
ebakitzeko, Naparrua'tik
ekarritakuak.
7/
Leitza'n erakuslia
ona izan arren,
zarraguak zuan Agiñeta
Luxiak Eibarr'en.
8/
Giputza lerdena ta
sendua naparra,
zirala gizon zezenak ainbat
zutenak indarra.
9/
Zan bezela naparra
giputza benetan
saiatu ziran; ez beza iñork
dudarik orretan.
10/
Guzien gustora eziñ
jokua erabaki;
zortzi paguak zizkion Luxiak
aurretik ebaki.
11/ Zorririkan ez baiña
azka buruari,
galdu zutenak bekokiya illun,
berriketa ugari.
12/
Luxiak ditu aurrak
eta emaztia,
urtiak ogei ta bederatzi,
gizona gaztia.
13/
Garziarena ogei ta iru
dituana oraindik,
lezakeala sasoi obea
ez izan dudarik.
14/
Garziarena dala
jatorriz umilla,
bat ere arrokeriarikan
ez duan mutilla.
15/
Zergatikan ez duan
egin irutxurrik,
da merezi ez duana iñoren
begiratu txarrik.
16/
Jendiak nai du berriz
joka ditezela,
Atxunberri eta Santa Ageda
ziraden bezela.
17/
Batere gorroturik
izan gabe alkarri,
zerratu apustura tadirua
len bezela ekarri.
Bertso-papera, Imp. Macazaga. - Rentería.,
Fernando Artola, Bordari, Ondarrabia.