1
Bildurrik gabe esango det nik
egin nuben pekatua,
Santio-mendin sega-apostu bat
ortxen dago jokatua,
guk belar geio ebaki eta
bestiai eman jokua,
egun ura zan, bai, neretzako
oso deskalabratua.
2
Bildurrik gabe nik esango det
pasatu zaigun guziya,
lagun artian koleratuta
nintzan izketan asiya,
uste det bada esan nuela
gauz bat ondo mereziya,
egun orretan izan genduben
erremateko auziya.
3
Andik urrengo nere pausuak
ziran andregaiagana,
atia jo det, aita leiora,
gero alaba ta ama:
«Zu al zerade asarretuta
bullan ibilli zerana?
oiekin orla biar badezu
ez arrimatu nigana».
4
Errespuesta nik eman niyon:
«Aizazu, dama gaztia,
ez nuan uste modu orretan
desanparatzen astia,
zurekin nere oraindañoko
itzak onela eztia,
borondatia kunpli dedilla
merezi badet uztia».
5
Puntara fiña ez da izaten
erroparen ilbanua,
kulparik gabe utzi bearrak
ematen zidan damua,
ezaguturik borondatia
etzendukala sanua,
zure despeirak irazekita
Amerikara banua».
6
Barku batian enbarkatu naiz
parientiak utzirik,
beti orrela ibilli gabe
alkar ezin ikusirik,
gure Jainkoak irixten badu
nigana alako grazirik,
jakin naiko det nola zeraden
etortzen banaiz bizirik.
7
Adios nere aita ta ama,
zuek zerate aurrena,
senide edo parientiak,
andregaiari urrena,
konsuelorik bate ez daukat,
triste da nere barrena,
zuek utzi ta juan biarrak
neri ematen dit pena.