Apaizgoaren Konstituzio Zibilaren eta Nazioaren fideltasun juramentuaren aurkako testua
Galdegiten daukute juramentu bat Nazionaren asanbladak egin duen Elizako Konstituzionearen gainean, eta hain hertsiki non ez badugu egiten desafiatzen baikituzte gure arrenden ['irabazien'] eta gure erretoreen ['parrokien'] edekitzeaz ['kentzearekin'].
Nonbait huntasun handiak irurikitzen dituzte ['onura handiak espero dituzte'] juramentu hortarik, eta guk hori egin faltaz ['hori egin ezean'], baldin zilegi bazaiku horren egitea, hoben ginduke huntasun handi horren debekatzea ['hutsegite larria egingo genuke onura handi hori debekatzean'].
Dugun beraz ikus zilegi zaikunez juramentu horren [egitea], ea egin dirogunetz ['dezakegun'] gure arimen kalterik gabe. Gure argia izan bedi Jinkoaren legea. Zer erakusten dauku?
[...] Bizkitartean Konstituzione berriak guziak edekitzen dazko. Lehenbizikorik apezpikutzat elektorrek izendatzen dutenari defendiatzen dako Aita Sainduari aprobazionerik galdegitea. Bigarrenekorik kentzen ditu fraiden eta seroren ordenak, hausten ditu heien botuak. Hirurgarrekorik defendatzen du ez absoluzione, ez dispentsa xerka ['bilatzera'] Aita Sainduarenganat joaitea.
Beraz pundu horien gainean elgarren kontra dira Eliza Jesu Kristoz fundatua eta Konstituzione gizonez egina. Zein alderdi atxiki behar du giristino ['kristau'] fidelak?
Zer izanen dira beraz apezpiku orai elektorrez izendatuak eta Aita Sainduaren aprobamendua gabe apezpikutasun [...] funtzionetan sartzen direnak? Hek ['haiek'] izanen dira botererik gabeko apezpiku faltsu batzu, Elizak bere artzaintzat ezagut ez ditzakenak, artaldearen gobernua Na[g]usiarenganik errezibitu gabe aprobamendua hartu dutenak, bordan bortatik sartu behar bidean [...], artzain egiazkoak bezala Salbatzailearen hitzen arabera, leihotik edo bertzetarik ohoinak ['lapurrak'] sartu direnak.
Apezpiku zismatiko, erran nahi da Elizako obedientziatik separatu horiek, eta hek bere artzaintzat ezagutzen dituen populua bera, zismatiko egiten da eta Salbamenduko bidetik kanpoan jartzen da.
Apezpiku horiek egin litzaketen autoritatezko akto guziak nul ['baliorik gabeak'] lirateke. Hetaz aprobatu apeza batere boterik gabe lirateke, hek eman absoluzionek ez lezakete barka bekaturik, heriotzeko orenean ['orduan'] salbu [...].
[...] Bizkitartean Konstituzione berriko dekretek Elizako buruza[g]ia deitatzen dutelarik Aita Saindua, edekitzen dazkote pribilegio horrek eta ezartzen dute izenez handi eta funtsean deus ere ez Frantziako.
Anonimoa, Ahatsa (Nafarroa Beherea) inguruetan idatzia, 1791 aldera.
Lehen iturria: ZZEE (1998): Historia testu bidez , Arabako Foru Aldundia - EHU, Gasteiz. (Testua hautatu eta transkribatu duen Joseba Zuazoren baimenaz).
Bigarren iturria: kondaira.eus
Testu hau Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak UEUrekin egindako akordioari esker igo da, eta Creative Commons Aitortu PartekatuBerdin 3.0 Lizentziapean argitaratu da.
This text has been uploaded within the agreement between Basque Wikimedians User Group and UEU and is licensed under a Creative Commons Attribution ShareAlike 3.0 License. | |