Jalki Ardeatina eta Ludovina.
Biak sar. Ardeatina.
Ludovina zer ari zinen barda
Erregeren arranpartetan
etzanik gisato hartan
Prinze Rubirekilan?
Gaizua itxusi zünian, bena
jokua arauz hun.
Nik ere nahi nikezü ezagütü
zük bezala zonbait gizon.
Ni ere aragiz nüzü
eta zü bezala ürrüxa,
zuintan nahi beinüke
xaragoilla liezaden ontxa.
Ludovina
Zaude ixillik Ardeatina,
ez erran holakorik.
Enazazüla, othoi,
salha ene aitari.
Ardeatina
Ludovina etzütüt, ez,
sallatüren seküla aitari,
bena eztügüla arren
etxerat emaginik,
Ezi barda bezala
oküpatzen bazira,
süjet izanen zira
haur minen ükeitera.
Eztezazüla egin
atzoko neskatilak bezala,
erraiten zizün harek ere,
ezi etzela izorra.
Bena nihaurek ikhusi dit
haur baten sortzen ari,
zointan erraiten beizian
etzela izorra segürki.
Oraiko neskatiletan
gaiza hori komün düzü,
uste pünxella direla eta
haur sortzen ari tüzü.*
Oraiko neskatilak aphezen
bonüretako dütüzü,
haur batheia sari aldikal
ükhen erasten direzü.
Bena ikusten bazütüt
aitzineti loditzen zirala,
ütziren zütüt khüto
zure tripatarekila.
Ludovina m.
Ardeatina, mintza zite emeki,
nurbaitek enzün ezkitzen,
jente hanitz badüzü
palazio baster hoietan.
Hox, emazü hebetik
ene khanbaralat,
erakarriren deizüt hara
nik gizun zunbait.
Ardeatina
Bai Ludovina, hox
arren zure khanbaralat,
bena erakhar ezadazü hara
Pierra, Jakes edo Bernat.
Retira. Jalki biak, harzara paseia.
Ardeatina m.
Ludovina zure hitzetan
batere eztüzü obrarik,
nik eztit ez ikhusi
zure khanbaran gizonnik.
Bazakit prinzerik ez dükerik
ezin ükheiten düdala,
bena amenx goga ezadazü
inperial ministre hura.
Unxa konfüs zira
zure hitz orotan,
ni aira erazi eta
ez gizunik khanberetan.
Ene khorpitza mobimentütan
sar erazi düzü
nun ezin egoiten beiniz
ihun ere arrapausuz.
Ludovina
Gitian aphalti minza,
heben jente hanitz badüzü,
deseiña hola bero badüzü
behar düzü plazer hartü.
Segür nüzü üngürünetan
garaiño hunik badela,
eta iseia zite zure
büriaren satisfa ezartera.
Ardeatina
Trein propian üzten naizü,
andere Ludovina,
nihaur juan nadin orai
garaiñxo xerkatzera.
Gure pasionetan nik
areta unxa lagünzen zütüt,
zü ziradiela kausa
gau ederrik beillatü dizüt.
Rekonpensa afrüsbat
egiten deitazü,
hanitxetan gure plazetara
konpañatü ükhen zütüt.
Behazalerik ezpagünü
orai heben presentian,
zure falta eginetzaz
aküsa zinzaket instantian.
Diela zerbait denbora
ikhusi züntüdan izorra,
eta orai, aldiz,
unxa meherik sabela.
Apherenziak manhazen dizie
haura galerazi düzüla,
eztenaz geroz izan etxen
Graziusa emagina.
Ludovina
Ardeatina, zer mintzo zia?
Nurat da zure zenzia?
Etzitiela, ez, othoi,
hain aitzina minza.
Etzitiela, arren, hain
desuneski minza,
algaren faltak ditzagün
egin ahalaz gorda.
Ardeatina
Ahalke gabia banakiña
haurra gal erazi diala,
nahi ait salhatü
erregeren proküradoriagana.
Denbora lüzerik gabe
hartürik izanen iz,
baita presuntegian onxa
bürdüñaz kargatürik.
Malerusa, behar dün onxa
orhitü hire denboraz,
garazki pünitürik izatü
egin düña maluraz.
Falta egilek behar dine
mündü huntan exekütatü,
Jaun Kroketek behar ai
unxa eskürastatü.
Ludovina
Ardeatina, nik eztit
axolik batere,
erregeren proküradoriareki
preziski nüzü adiskide.
Ogenik banü ere
enikezü batere anxia.
Jaun hura eta ni
algarri ezkitakizü ükha.
Süspektione gaistho hori
üsten ahal dütüzü,
eta mihia arratranka
unxa eginen beitüzü.
Auheretan zure deseiñak
deskargatzen dütüzü,
khorteko Jaun orotan
nik kredit banikezü.
Gitian izan adiskide
orai artio bezala,
eta konpaña unestak
bethiere frekanta.
Ardeatina
Bai, bai, Ludovina,
hola egin behar dizügü,
bena alditho zonbait
nik ere nahi nikezü.
Orhit zite püntü hori
orai artio beno hobeki,
eta zihautarik landan
aldia begira ene.
Retira biak. Satanak.
Ardeatina bera jalki.
Enzün düzieia, jente hunak,
Ludovinaren mintzarajia?
Eia eztienez gorati ükhatü
bere maleur egin diena.
Aleta, ene ustez
gal erazi dü haurra,
uste düt adiskide zela
kauter batekila.
Ludovinaren kozinako bateria
kauter hareganik da,
unxa segür beiniz
merke ükhen diala.
Ene ustez herri hoietan
bertz merkerik bada,
senharrak alhorrian eta
kauterak etxen emaztekila.
Jente huna, phensa ezazü,
hüx artiaren konforme,
eia etziradienez ordian
bertz hurak merke.
Bena, maleruski senharrak
atzamaiten zitizü,
eta kauter hura bertan
berxak ützirik baduazü.
Kauter miserable haren
ordüko maleur handia,
Bertzak eta libriak galdürik
karrikan oihüz dabila.
Diuelarik ezi,
adio ene bertxak,
emastiaren gizunak
biskarra haux dezala.
Aleta, orano tho,
berritüren dia butiga,
bena eztük jinen ene fida
kautera hire etxera.*
Debria behar dük hasi
haur abornestto bat,
phakatüren dük onxa
segürki ene bertza.
Bena axamanen dük bai
hire emastettua,
erakhariren diat nik
marittuaren etxera.
Bortxa espadük, aleta,
isorratüren dük hire emastia.
Nahi bada berxa gal
ükhenen dük adarra.
Emazte zaharrak ziek,
ez egin halakorik,
zien gaztetarzünian ere
pratikazen ziren horik.
Ützi itzazü, arren,
izorralan horik,
iseiatürik ere
eztüzie sortüren haurrik.
Banua, jente hunak,
Ludovina gana,
segür da ingoiti bere
kauterarekila dela.
Retira. Bi anderiak jalki eta
Ardeatina m.
Ludovina desplazereki
zure berriak enzün zitit,
izorra zirela
segürtanxas bazakit.
Nimaseko hiri huntan
kauter batek zizün erraiten,
izorratüren küntiala
ezpazen zapartazen.
Ludovina
Ardeatina etzirozüt ükha,
aithortü nahi dereizüt,
ezi haurra sabelian
putikaz ari zitazü.
Maleruski behin
heltü izan nüzü,
eta aldi hartarik
izorra baratü nüzü.
Ezta dizimülazerik
gaiza heltü düzü,
eta nabaseki orai
haur minetara nuazü.
Ardeatina
Ludovina, aleta, nik
etzütüt lagüntüren,
eztit eskürik ez
zure mathapian ezariren.
Ludovina zuazat kanbaralat
marka egitera,
eta pusa ninoto hori
jalki dadin kanpualat.
Neskatila gastiak, sogizie
andere Ludovinari,
eta hura beno hobeki goberna,
espezaizie dolütüko segürki.
Gure bizitzia, jente hunak,
ezinago lanjerus da
eta eztezaküla
Jinko huna offensa.
Gure tentazionetan
Amabersinari gomenda,
erraiten dügülarik ordian
aingürien salütationia.
Retira.