Arren ez bedi galdu euskera

Arren ez bedi galdu euskera
Jose Maria Iparragirre

Arren ez bedi galdu euskera


Gure euskera eder maitea
Galtzen gaur degu ikusten
Euskaldun onak arritzeko da
Nola ez diran lotzatzen!
Larramendirik, Astarloarik
Geiago ez da aitazen...
Ez da utsegin aundiagorik
Ondo badegu pentsatzen

Galdu dirade oitura onak
Galduko degu Euskera..
Onla bagoaz eun urte barru
¡Galdu da gure izena!
Erro, Aizkibel ziran bezela
Erakuslerik gaur ez da
Gure Euskera... ¡ay! galtzen bada
Gu... Euskaldunak ez gera!

Nola isildu, eta barkatu
Etorkizunen kondairak
Arrazoiakin esango digu
¿Nun dira zuen oituerak?
Damu dute bai... gaur Euskaldunak
Lotsa piska bat dutenak
Aspaldi esan duten bezela
Gizonik jakinsuenak.

Dala Parisen, eta Londresen
Jakinsu asko badira
Euskarazko liburu zarren
Ondoren ibiltzen dira:
Or da Luziano prinzipe ernaya
Orain gure tar deguna,
Euskara zale bilañakoa
Jakinsuetan aundi dana.

Arren... ez bada galdu euskera
¡Nere anaya maiteak!
Galtzen badegu.. galduak gera
Gu, eta gure semeak:
Beti euskera itz egin bada
Oro zar eta gazteak,
Esan ez dedin danok gerala
Euskaldun biotz gabeak.