Asaba zaarren baratza

Biotz-begietan  (1931)  Xabier Lizardi
Asaba zaarren baratza

Jose Maria Agirre Egaña, ezagunagoa Xabier Lizardi goitizenez (Zarautz, Gipuzkoa, 1896ko apirilaren 18a - Tolosa, 1933ko martxoaren 12a) euskal idazlea izan zen, batez ere olerkaria.

"Asaba zaarren baratza" bere poema ezagunetarikoa da, 1932ean argitaratua. Biotz-begietan (gaur egungo idazkera estandarrean, Bihotz-begietan) poesia liburuan.

Antton Valverde abeslariak eta piano jotzaileak grabatutako poema honen bertsioa oso ezagun bihurtu zen.

Asaba zaarren baratza


                 Barrena'tar Polikarpa, adiskide min
                 ta abertzale yatorrari, biotzez.  

I — Atarian 
Asaba zaarren baratza,
untzadun ormek esia,
eguzkiak leen maitea...
Otzaldi zoro baten itzuli,
yoka nagokik atea. 

Yoka nagokik atea,
ate gorri zurezkoa,
euri zaarrek usteldua;
marraskilloek bide biurri
dirdaitsuez apaindua 

Bai-bainun amona xaar bat
zazpi begiko baratzai;
deadarkari yaioa
marrubi-lapur nenkusanetan...
Bizi ote-dut gaxoa?  

II — Sarrera 

Sar eta... zuaitz yantziak.
Urrats bat egin, ta... adar uts.
Oroipen-txoriez zeuden
beterik: ni ikus ta, bat-batean,
20 egoei eragin ziten, 

Nigana datoz, naasian...
Adiskide min-maiteak!
Barru-muiñeko gauean,
su itzalitzako zaarra gar gorri
dabil da biur-naiean. 

Belar gaiztoak yan ditu
nire bidexka izkutuak...
Ale bakanak dakartzi
bide gaifleko maastiak, eta
ortziak peitu du iguzki. 

Urte yoanen zitala!
Zuek zarpildu-itzalia
leenera nork lekardake?
Zabal-naroa nuen baratza,
gaur ain estu, gaur ain gabe!  

III — Leena 
Baratz-erdian dut arki
amona: alderoka dator,
begi galduak nora-nai...
Eriotzak dakar besalagun,
bere buruz ezpaita gai. 

Amona, zatozkit, otoi:
billoba laztan ezazu,
esan zadazu «billoba!»
Itz ori, soilki, zaarrak dit ondu,
ardoa oi-dun bezela. 

Biraka asi zan, dei ta dei:
aita dei, ta ama; aurtzaroko
lurrak irentsi-lagunak...
Zaarrez birrumetu danez-gero,
menbeko darabil leenak. 

Errukarri! Lausorik du
gizargia begietan...
Non-nai aldiaren sitsa!
Zu'ka, zoroki, mintza zitzaidan,
zaldun arrotza bainintzan. 

Laztan dut. Bera, arrituta,
begi-begira dagokit.
Gero, geldiro: «Nor zaitut?...»
Euskeraz ark niri galdegiña
gogoan besterik ez dut! 

Nire begien suz sutu
naiez bereak, diotsat:
«Billoba nauzu, zaarrena...
»Zure marrubi gorriak iñoiz
»ostutzen oi-nituena...» 

Oroi ote?... Begietan,
zalantza dut tximistarik
iragan zuelakoa.
Burua igurtzi zidan astiro,
esanaz: «Zu...? Zu...? Gaxoa!» 

Ta asi zan biraka berriz,
il zaarrei oska, negarrez,
eriotzaren egarri...
Bizitzaren ondar-aleak
larraiñean eultzen ari!  

IV — Oraiña 
Ta, ara, bidean, baldarño,
muttiko bat guregana:
ark birbilloba, nik seme.
lkus amonak, bertan gelditu,
ta aren eztizko irriparre! 

Laztan du, pozak zoratzen:
«I aut, orain akust ongi!»
(diotsa) «I aut, bai, "olako"!...»
Ta... nere izenez igurtzi zuen
burutik oiñetaraiño. 

Leena zegoen oraiñaz
ele gozoka. Bitzuok
mintzo beraz ziarduten.
Ene asaben lokarri zaarra,
Yaunari zor, etzan eten!  

V — Etorkizuna 
Ordun eguzkiz yantzi zan
asaba zaarren baratza;
ordun, zuaitzak igaliz;
ordun baratza leeneratu zan
mugak berriro zabaliz. 

Ta leen ikusi-gabeko
zuaitz berri bat zegoan
erdian, guzien buru...
Aren gerizak erri-baratzak
ezin-ilkor egin ditu. 

Nire Tabor-mendi: nire
baratz zaarraren antzalda!,
egi, mami, biur adi:
leenaren muinak aldatu beza
baratz zaarra baratz berri!