Aurtengo estropadak - 1941

Aurtengo estropadak - 1941
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"


«Neskazarrak (Aurtengo estropadak - 1941)»


1/
Estropadak izandu
dira Donostia'n,
milla bederatzi berrogei ta
batgarren urtian. Ja, jai!

2/
Agorraren zazpiyan,
Kontxaren erdira,
irurogei ta emezortzi gizon
inguratu dira.

3/
Patroiakin amairu
ontzi bakoitzian;
agiri ziran iru baliza
Gaztelu atzian.

4/
Makiñatxo bat giñan
aieri begira,
ikusi naian zeiñ irixten zan
lenbizi arraira.

5/
Estropada bietan
ona zan girua;
portalietan, beti bezela,
bentajan dirua.

6/
Ilusio geiegi
zutenak buruan,
mingaña gaizki dantzatu zuten
nere inguruan.

7/
Egun artan San Juan
probaturik ondo,
Ondarrabia'k zuan bentaja
zan iru segundo.

8/
San Juan'ek arrauna
jaso ta esan du:
«Gure markarik oraindik ez du
iñork ere ondu.»

9/
Milla bederatzireun
ogei ta iruan,
Matxet giari, etzan atsegiñ
aien inguruan.

10/
Urrengo igandian
batzuek irrintzi,
eta bestiak eziñ txistua
zutela irintxi.

11/
San Juan zan arraira
iritxi lenbizi;
segundo batez Ondarrabia'k
zion irabazi.

12/
Aurten, bene-benetan
etorririk billa,
ditu bandera eta pezetak
emezortzi milla.

13/
Beti saiatu dira
arrokeri gabe;
aurten lenbizi dira bandera
sedazkuan jabe.

14/
Oiek beti portatu
diran edo ez jator,
dudan dagoana dakianari
galdetzera betor.

15/
Izan arren aizia
eta olatuak,
ontziya zuzen giatu zuan
zuten pilotuak.

16/
Saiatu, mariñelak,
jator berriz ere,
gorrotu gabe bizi-moduan
alkarri mesere.

Bertso-papera, «Imp. Macazaga. - Rentería"
Arizkun'go baserri batetik.