1/
Batere sorgiñ-bildurrik bage
nendorren Asteasu'tik,
eztarriraño sagardoz ase
ta ezin nitzala egon zutik;
juiziorik berez ez duna k
orlako ibillerak zetik.
2/
Aritz da urritz, lizar, elorri,
txillar, ote ta garuak,
alkar muxuka zebilkin pil-pil
ego-aizetxo arruak;
aien tartian alai kantari
xoxo ta birigarruak.
3/
Aldamenian begiak zabal
lo zeguana erbiya
esnatu nuben, ta egin zuan
zalaparta izugarriya,
bere ondoren abiatuta
arrapatu nuben iya.
4/
Sagar, udare, piku, gerezi
eta intxaurren tartian,
untz-estalirik etxe zartxua;
aren ataiko atian
zakurra isats belarri motza
zaunkaz lotua katian.
5/
Zakurran bildur nuben esiyan
aritz-makilla ebaki,
ura eskuan ate-ondora
nitzan poliki-poliki,
dan-dan jo nuben da beriala
andre Lorentzak iriki.
6/
Aur txiki bat lo siaskatxuan
sukalde illun beltzian,
arte-illenti aundi bi sutan,
azak egosten ehzian,
bi katakume txalapartaka,
kolka txituen atzian.
7/
Andre Lorentzak pitarra eskañi
ziran banintzan egarri;
eta, jakiñik no la ibiltzen
naizen erririkan erri,
ziran galdetu: «Kaixo, Mendaro!
Aspaldi ontan ze berri?»
8/
«Lege berriyak, diru geiago
Madrillera bialtzeko,
ta Euskalerriko alkatieri
eskubiriak kentzeko;
alkar unitu gaitezen danok
matatsa oiek askatzeko.
9/ Auxen baratza txukun alaia,
lore ederrez jantziya!
Zer gozua zan orduko lore
eder mardulen usaya!
Zori gaiztuan gaur arkitzen da
piztiya txarrez josiya.
10/
Esiyak zaitzen zauden zakurrak
il da eskopetak kendu,
orregatikan axeri askok
baratza ontan jaten du;
bertako lore ederrenekin
egiten dira apaindu.
11/
Argiyak ustez izandu gera
satorrak bezin itxuak,
astuan gisa, nekean bildur
gabe, langille txintxuak;
ta bitartian oiek logratu
lanikan errexentxuak.
12/
Dotríña ona ikasi gabe
bizi-modua nai berdiñ,
profeta txarren konsejuekiñ
ez da izango atsegiñ,
justiziarik erlien gisa
nola ezin gentzake egiñ.
13/
Usai gozoko loriak dira
arrosa ta krabeliñak,
oien tartian sortu oi dira:
kardu-Iatzak eta osiñak;
berexi gabe izango dira
alkar ikusi eziñak.
14/
Oraindañokuan konseju obenak
eman dituzte eleizan,
oge genduke entzutera juan
ta ill arte goguan izan,
pakea zagun, ibilli gabe
deabruaren lañezan.
15/
Oliyo-usaian ezkill-torrian
ujuka bezela ontza,
litxarrerian oitua: merruz
solora begira auntza,
aukera izan arren larrían
ote-loría eta untza.
16/
Konseju onari gaizki erantzun
eta ez egin nai lanik;
munduan zerbait ibillia naiz
, eta nago antzemanik
oker ibilli nai dutenentzat
ez dala bire zuzenik.
17/
Okasiuan aita gazterik
ill da umiak negarrez;
juezak daude pekatariyak
kastigatzeko bildurrez;
modu onetan ez da izanga
pakean bizitzen errez.
18/
Ego-aiziak orbel igaúak
bezela zaituzte arrotu,
zergatikan ez dakizutela
alkarri ainbat gorrotu;
egiya bada; esan zazute
oaindik ez naizela erotu.»
Bertso-papera, «Imp. Macazaga. - Renteria,
moldiztegi ontan bertan jasoa.