Jaunak, seguru nago,
gaur arratsaldian
pikadoriak ondo
portatu baziran,
festa ederra izango zan,
zezen onak ziran;
bañan, pikadoriak?
Beti pikardiyan!
Zezen bat on samarra
irtentzen danian,
etzaiozka jarritzen
aurreko aldian,
nola itzul egiña
dakaten artian.
Eta suertatzen bada
txiripa batian
zezen bat txit brabua
bere errabiyan,
pikara sartzen dana
furiya aundiyan,
zer egiten diyote?
Urrengo sartzian
pika jartzen diyote
besoen gañian;
eta sartu ezkero
pika beiñ andikan,
zezen gizarajuak
ez du indarrikan,
kojo gelditutzen da
beso artatikan,
eta berriz pikara
egotsigatikan,
ez diyo zaldiyari
sartzen adarrikan,
beso-buruban dakan
eridagatikan;
bañan presidentiak
ala pikatzian
deituko baliyoke
instante batian,
eta bere aurrera
etortzen danian
esango baliyoke
«¡Atienda V., perillán:
por haber espaldillado
de ese modo al animal,
300 reales de multa!
Y páguelos sin replicar,
y tenga V. mucho cuidado
en no volver a espaldillar,
porque entonces, se lo advierto,
multa doble recibirá.»
Gaur egin baldin bazan
ori Donostiya'n
orduban seguru naiz,
txit seguru, biyar
ez pagatziagatik
iru eun errial,
pikatuko zutela
biar dan legian.
Bañan gaur orren ondo
nola irten diran,
pikatuko dituzte
gaur bezela biyar.
Au aritu niyon nik
atzo arratsian
gizon sudur motz bati
taberna batian.