Biblia/1 Samuel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Theklan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Theklan (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
704. lerroa:
 
7 Alde egin zuten, beraz, kaindarrek amalektarrengandik. Orduan, Saulek eraso egin zien amalektarrei Habilatik Xur‑eraino, Egiptoko mugetaraino. 8 Bizirik atxilotu zuen Agag, amalektarren erregea; herritar guztiak, aldiz, birrindu egin zituen, ezpataz hilez. 9 Agagi eta behi nahiz artalderik hoberenei eta, orobat, abere gizendu, bildots eta baliozko gauza guztiei, ordea, barkatu egin zieten Saulek eta beronen giza taldeak; ez zituzten suntsitu nahi izan. Baliogabeko eta hutsal zirenak, berriz, suntsitu egin zituzten.
 
 
10 Orduan, Jauna honela mintzatu zitzaion Samueli: 11 <<Damutu zait Saul errege egina, aldendu egin baita niregandik eta ez ditu bete nire esanak>>.
737 ⟶ 736 lerroa:
 
22 Samuelek esan zuen:
 
 
 
-Atseginago ote ditu, bada, Jaunak
761 ⟶ 758 lerroa:
 
berak baztertzen zaitu orain erregetzatik.
 
 
 
24 Saulek, orduan, Samueli:
790 ⟶ 785 lerroa:
Eta zatikatu egin zuen Samuelek Agag Gilgalen, santutegiaren aitzinean. 34 Gero, Samuel Ramara joan zen. Saul, berriz, bere etxera, Gibeara, igo zen. 35 Aurrerantzean, Samuelek, bizitza osoan, Saul ez zuen inoiz ere ikusi. Baina negar egin zuen Saulengatik, Jaunak damu izan baitzuen Saul Israelen errege egin izana.
 
== 16. atala ==
 
1 Behin batean, honela mintzatu zitzaion Jauna Samueli:
 
SAUL ETA DAVID (16,1-31,13)
 
Jainkoak David errege izendatu
 
 
 
16,1 Behin batean, honela mintzatu zitzaion Jauna Samueli:
 
-Noiz arte ari behar duzu negarrez Saulengatik? Baztertu egin dut, Israelen errege izan ez dadin. Bete ezazu olioz adarra eta zoaz, Belengo Jeserengana bidaltzen zaitut. Honen semeen artean begiztatu dut errege eginen dudana.
851 ⟶ 839 lerroa:
 
13 Hartu zuen, bada, Samuelek oliontzia eta anaien aurrean gantzutu zuen. Jaunaren espirituak hartu zuen David egun hartaz geroztik. Bukatzean, Samuel Ramara itzuli zen.
 
 
 
David Saulen zerbitzura
 
 
 
14 Jaunaren espirituak alde egin zuen Saulengandik, eta Jaunak bidalitako espiritu gaizto batek hartu zuen. 15 Zerbitzariak honela mintzatu zitzaizkion:
876 ⟶ 858 lerroa:
23 Jaunak bidalitako espirituak Sauli erasotzen zionean, Davidek zitara hartu eta jo egiten zuen. Horrela, baretu eta hobeki sentitu ohi zen Saul, eta espiritu gaiztoak alde egiten zion.
 
== 17. atala ==
 
1 Filistearrak, beren gudarostea borrokarako bildurik, Judako Sokon batzartu ziren eta Efes‑Damimen ezarri zituzten guduetxolak, Soko eta Azeka artean. 2 Saulek eta israeldarrek ere bildu eta Terebinto haranean ezarri zituzten gudu‑etxolak, filistearren aurrean, gudu-lerroak antolatuz. 3 Filistearrak alde bateko mendian zeuden eta israeldarrak beste aldekoan, harana bitarte zutela.
 
Goliatek israeldarrei erronka
 
 
 
17,1 Filistearrak, beren gudarostea borrokarako bildurik, Judako Sokon batzartu ziren eta Efes‑Damimen ezarri zituzten guduetxolak, Soko eta Azeka artean. 2 Saulek eta israeldarrek ere bildu eta Terebinto haranean ezarri zituzten gudu‑etxolak, filistearren aurrean, gudu-lerroak antolatuz. 3 Filistearrak alde bateko mendian zeuden eta israeldarrak beste aldekoan, harana bitarte zutela.
 
4 Filistearren lerro artetik gizon adoretsu bat atera zen; Gat‑ekoa zen eta Goliat zeritzan; ia hiru metroko gizona zen. 5 Brontzezko buru-babesa zeraman eta ezkamadun bularrekoa soinean; berrogeita hamar kilo baino gehiago zuen bularrekoak. 6 Zangoetan ere brontzezko babesak zeramatzan, eta bizkarrean brontzezko azkona. 7 Haren lantzamakilak ehulearen gakoa zirudien, eta lantzaren burdinmuturra sei kilo baino gehiago zen. Aurretik ezkutaria zihoakion. 8 Tinko gelditu eta deiadar egin zien israeldar gudu-lerrokoei, esanez:
893 ⟶ 870 lerroa:
 
11 Aditu zituzten Saulek eta israeldar guztiek filistearraren hitz hauek, eta beldurrak eta dardar gelditu ziren.
 
 
 
David Saulen kanpalekura
 
 
 
12 David, lehen ere aipatua den efratar baten semea zen, Judako Belengo Jeserena, alegia. Zortzi seme zituen honek, Saulen garaian zaharra zen eta urtetan aurreratua. 13 Hiru seme zaharrenak Saulekin joanak ziren gudura. Hona gudura joanak ziren hiru semeen izenak: Eliab zaharrena, Abinadab bigarrena eta Xama hirugarrena. 14 David gazteena zen. Hiru zaharrenak Saulekin ziren bitartean, 15 David Saulengana joaten zen eta Belenera etortzen, aitaren artaldea zaintzera.
951 ⟶ 922 lerroa:
 
-Honela ezin naiz ibili, ez nago ohitua. Eta erantzi egin zituen soinetik. 40 Hartu zuen eskuan bere makila, bost errekarri leun‑leun aukeratu eta artzain‑zorroko sakela batean gorde zituen. Hartu zuen habaila beste eskuan eta filistearraganantz hurbildu zen.
 
 
 
Davidek Goliat hil
 
 
 
41 Filistearra ere bazetorren eta Davidengana hurbiltzen ari zen, ezkutaria aurretik zuela. 42 Filistearrak, begiratu eta David ikusi zuenean, gutxietsi egin zuen, mutil koskor ilehori eta apaina baitzen. 43 Filistearrak esan zion Davidi:
973 ⟶ 938 lerroa:
 
Filistearrak, beren gizon adoretsua hila zela ikustean, ihesi joan ziren. 52 Orduan, Israel eta Judako gizonak jaiki, irrintzia egin eta filistearren ondoren abiatu ziren haraneko sarreraraino eta Ekrongo ateetaraino. Filistear asko erori zen hilik Xaaraim bidean, Gat eta Ekroneraino. 53 Filistearrei erasotzetik itzultzean, beraien kanpalekuko guztia ostu zuten israeldarrek. 54 Davidek filistearraren burua hartu eta Jerusalemera eraman zuen; haren armak, berriz, bere etxolan utzi zituen.
 
 
 
David Sauli aurkeztu
 
 
 
55 Begira egon zen Saul, David Goliat filistearraren kontra joan zenean. Saulek galdetu zion Abnerri, gudarostearen buruzagiari:
1.000 ⟶ 959 lerroa:
-Belengo zure zerbitzari Jeseren semea nauzu.
 
== 18. atala ==
 
1 Davidek Saulekin mintzatzen bukatu zuenean, Jonatan eta David adiskide min egin ziren; Jonatanek bere burua bezain maite izan zuen David. 2 Berekin hartu zuen egun hartan Saulek David, eta ez zion bere aitaren etxera itzultzen utzi. 3 Jonatan eta Daviden artean elkartasun handia sortu zen; izan ere, bere burua bezain maite zuen Jonatanek. 4 Soinean zeraman soingainekoa erantzi eta Davidi eman zion Jonatanek, bai eta bere jantziak ere; ezpata, uztaia eta gerrikoa ere bai.
 
Jonatan eta David adiskide
 
 
 
18,1 Davidek Saulekin mintzatzen bukatu zuenean, Jonatan eta David adiskide min egin ziren; Jonatanek bere burua bezain maite izan zuen David. 2 Berekin hartu zuen egun hartan Saulek David, eta ez zion bere aitaren etxera itzultzen utzi. 3 Jonatan eta Daviden artean elkartasun handia sortu zen; izan ere, bere burua bezain maite zuen Jonatanek. 4 Soinean zeraman soingainekoa erantzi eta Davidi eman zion Jonatanek, bai eta bere jantziak ere; ezpata, uztaia eta gerrikoa ere bai.
 
5 Saulek bidaltzen zuen gudu‑irtenaldi guztietan ongi ateratzen zen David; horregatik, Saulek gudalburu egin zuen. Jende guztiak ontzat hartu zuen hori, bai eta Saulen zerbitzariek ere.
 
 
 
Saulek David hil nahi
 
 
 
6 Davidek Goliat filistearra hil ondoren, gudutik zetozelarik, Israelgo herrixka guztietatik bidera atera zitzaizkion emakumeak Saul erregeari, bozkarioz kantari eta dantzari, danbolinak eta txilinak joz. 7 Emakumeak, alai dantzatuz, honela kantatzen zuten, batzuek besteei erantzunez:
 
 
 
<<Saulek mila hil,
 
Davidek hamar mila!>>
 
 
 
8 Saulek ez zuen kobla hori pozez entzun. Biziki haserretu zen, eta honela zioen: <<Hamar mila Davidi eta mila niri! Erregetza besterik ez du falta!>>
1.031 ⟶ 975 lerroa:
 
12 Geroztik, Daviden beldur izan zen Saul, harekin baitzen Jauna; berarengandik, berriz, aldendua zela ikusten zuen. 13 Orduan, Saulek, David bere ondotik urruntzearren, mila gizonen buruzagi egin zuen. Davidek gidatzen zuen jende hura gudurako joan‑etorrietan. 14 Garaile atera ohi zen David egintza guztietan, Jaunak laguntzen baitzion. 15 Denetan ongi ateratzen zela ikusiz, Saulek beldurra hartu zion Davidi. 16 Israel eta Juda osoak, aldiz, maite zuten David, gudurako joan‑etorrietan gidatzen zituelako.
 
 
 
Saulen alaba Mikalekin ezkondu David
 
 
 
17 Behin batean, esan zion Saulek Davidi:
1.074 ⟶ 1.012 lerroa:
30 Filistearren buruzagiek irtenaldiak egin ohi zituzten eta irteten zirenero, Saulen zerbitzari guztiak baino hobekiago ateratzen zen David. Honen izena geroz eta ospetsuago zen.
 
== 19. atala ==
 
 
Jonatan Daviden alde
 
 
 
19,1 David hiltzeko asmotan zebilela esan zien Saulek bere seme Jonatani eta bere zerbitzari guztiei. Saulen seme Jonatanek oso maitea zuen David eta 2 asmo horren berri eman zion Davidi, esanez: <<Gure aita Saulek zu hiltzeko asmoa du. Zabiltza erne bihar goizean; gorde zaitez toki ezkuturen batean. 3 Atera eta aitaren ondoan jarriko naiz, zu egongo zaren landan. Zutaz mintzatuko natzaio eta ikusiko dut zer den asmo horretaz eta jakinaraziko dizut>>.
 
1.087 ⟶ 1.020 lerroa:
 
7 Deitu zuen Jonatanek David eta hitz hauek guztiak eman zizkion aditzera. Gero, eraman zuen David Saulengana eta, lehen bezalaxe, honen zerbitzuan gelditu zen David.
 
 
 
Mikalek Davidi bizia salbatu
 
 
 
8 Ekin zioten berriro guduari. Jalgi zen David filistearren kontra borrokara eta egundoko hondamendia egin zien, eta ihes egin behar izan zuten.
1.107 ⟶ 1.034 lerroa:
 
-Berak esan zidan: <<Utzi ihes egiten; bestela, hil egingo zaitut!>>
 
 
 
David, Saul eta Samuel Raman
 
 
 
18 David, ihes egin eta bere burua salbatu ondoren, Samuelengana joan zen Ramara eta Saulek berari egindako guztiaren berri eman zion. Orduan, Samuel eta biak Naiot‑era joan ziren eta han gelditu. 19 Honela esan zioten Sauli: <<Hara, David Ramako Naioten dago!>>
1.126 ⟶ 1.047 lerroa:
23 Joan zen, bada, Saul Ramako Naiotera, eta bera ere Jaunaren espirituak hartu eta profeta‑trantzean sartu zen, Ramako Naiotera heldu arte. 24 Bera ere biluztu eta beste guztiekin batera sartu zen profeta‑trantzean Samuelen aitzinean. Han egon zen etzana, larrugorri, egun eta gau osoan. Horregatik dator esaera: <<Saul ere profeta artean?>>
 
== 20. atala ==
 
1 Davidek ihes egin zuen Ramako Naiotetik ere, eta Jonatanengana jo zuen hitz egitera:
 
Jonatanek Davidi ihes egiten lagundu
 
 
 
20,1 Davidek ihes egin zuen Ramako Naiotetik ere, eta Jonatanengana jo zuen hitz egitera:
 
-Zer egin dut? Zein gaitz, zein bekatu egin diot zuen aitari, ni hil nahian ibiltzeko?
1.206 ⟶ 1.122 lerroa:
41 Mutikoa joatean, atera zen David hegoaldetik eta lurreraino makurtu zen, hiru bider ahozpeztuz. Besarkatu zuten elkar, eta negar egin zuten elkarrekin. 42 Jonatanek esan zion Davidi: <<Zoaz bakean. Jaunaren izenean egin diogu zin elkarri. Izan bedi Jauna betierean gu bion artean, eta gu bion ondorengoen artean>>.
 
== 21. atala ==
 
1 Jonatan hirira itzuli zen; David, berriz, 2 Nob‑era, Ahimelek apaizarengana. Ahimelek, harriturik, bidera atera zitzaion Davidi, esanez:
 
David eta Ahimelek apaiza
 
 
 
21,1 Jonatan hirira itzuli zen; David, berriz, 2 Nob‑era, Ahimelek apaizarengana. Ahimelek, harriturik, bidera atera zitzaion Davidi, esanez:
 
-Nolatan zatoz bakarrik, beste inor gabe?
1.243 ⟶ 1.154 lerroa:
 
-Ez da hori baino hoberik. Emadazu!
 
 
 
David Gateko filistearren artean
 
 
 
11 Abiatu zen David eta Saulengandik urruti joan zen, ihesi, egun hartan. Gateko errege Akixengana heldu zen. 12 Zerbitzariek, ordea, esan zioten Akix erregeari:
1.258 ⟶ 1.163 lerroa:
-Ez al duzue ikusten gizon hau erotua dagoela? Zertarako ekarri didazue? 16 Ez ote dugu, bada, geuk aski zoro, nire aurrean zorakeriak egitera hau ekartzeko? Hau ere etxean sartu behar ote zait?
 
== 22. atala ==
 
1 Handik alde egin eta Adulamgo leizean ezkutatu zen David. Anaiak eta aitaren senitarte osoa, hori entzun zutelarik, hara jaitsi zitzaizkion. 2 Larrialdiren batean zirenak, zorrez josiak eta etsirik zeudenak Davidengana bildu ziren, eta buruzagi hartu zuten. Laurehunen bat gizon zituen berekin. 3 Handik Moabeko Mitzpara jo zuen Davidek, eta honela mintzatu zitzaion Moabeko erregeari:
 
David talde armatu baten buruzagi
 
 
 
22,1 Handik alde egin eta Adulamgo leizean ezkutatu zen David. Anaiak eta aitaren senitarte osoa, hori entzun zutelarik, hara jaitsi zitzaizkion. 2 Larrialdiren batean zirenak, zorrez josiak eta etsirik zeudenak Davidengana bildu ziren, eta buruzagi hartu zuten. Laurehunen bat gizon zituen berekin. 3 Handik Moabeko Mitzpara jo zuen Davidek, eta honela mintzatu zitzaion Moabeko erregeari:
 
-Mesedez, utzi ene aitamei zuen artean bizitzen, Jainkoak zer egin nahi didan jakin dezadan arte.
1.275 ⟶ 1.175 lerroa:
 
David, orduan, Heret oihanera joan zen.
 
 
 
Nobeko apaizak hilarazi Saulek
 
 
 
6 Saulek jakin zuen ikusiak zituztela David eta beronekin ziren gizonak. Gibean zegoen Saul, muino batean, tamarindo baten azpian jarria, lantza eskuan eta zerbitzariak inguruan zutik. 7 Esan zien, orduan, inguruan zutik zituen zerbitzariei: <<Entzun, benjamindarrok! Jeseren seme horrek zuei guztioi ere lurrak eta mahastiak emango dizkizuelakoan eta ehuneko nahiz milako giza taldeen buru egingo zaituztelakoan 8 al zabiltzate denok nire aurka azpilanean? Inork ere ez dit salatu nire semeak ituna egin duela Jeseren seme horrekin. Zuetarik bat ere ez zait errukitu, inork ez dit jakinarazi nire semeak nire aurka zelatan jarri zuela nire morroi bat. Horixe da, bada, gaur gertatzen ari dena>>.
1.316 ⟶ 1.210 lerroa:
Doeg edomdarrak jo eta hil egin zituen apaizak; lihozko efod‑jantzia soinean zeramaten laurogeita bost gizaseme hil zituen egun hartan. 19 Gero, Nob apaiz‑hirian, ezpataz hil zituen Saulek bertako gizaseme eta emakumeak, neska‑mutiko eta bularreko haurrak, idi, asto eta ardiak. 20 Ahimeleken seme eta Ahituben biloba bat bakarrik salbatu zen, Abiatar zeritzana, Davidengana ihes eginez. 21 Abiatarrek aditzera eman zion Davidi, Saulek Jaunaren apaizak hilarazi zituela. 22 Davidek, orduan, Abiatarri: <<Banekien, bai, egun hartan han gertatu zen Doeg edomdarra ez zela geldituko Sauli berri eman gabe. Neu nauzu aitaren senitarteko guztien heriotzaren errudun. 23 Geldi zaitez nirekin; ez izan beldur. Ene biziaren bila dabilena bera dabil zurearen bila ere. Nire ondoan ongi babestua egonen zara>>.
 
== 23. atala ==
 
1 Behin batean, albiste hau eman zioten Davidi: <<Filistearrak Keila hiriari erasoka ari dira eta larrainetako garia lapurtzen>>.
 
Davidek Keila hiria askatu
 
 
 
23,1 Behin batean, albiste hau eman zioten Davidi: <<Filistearrak Keila hiriari erasoka ari dira eta larrainetako garia lapurtzen>>.
 
2 Davidek, orduan, kontsulta egin zion Jaunari:
1.361 ⟶ 1.250 lerroa:
 
13 Orduan, David eta beronen gizonak, seiehunen bat, Keilatik atera eta nora-ezean ibili ziren. Davidek Keilatik ihes egin zuela adierazi ziotenean, Saulek bertan behera utzi zuen hara joateko asmoa.
 
 
 
David mendian babestu
 
14 David basamortura joan zen bizitzera, hango haitzarteetara, eta Zif basamortuko mendietan gelditu zen. Egunero zebilen Saul Daviden bila, baina Jainkoak ez zuen David haren eskuetara eman. 15 Ikusi zuen Davidek Saul aterea zela berari bizia kentzeko eta Zif basamortuan gorde zen, Horexen. 16 Jonatan, Saulen semea, Horexera joan zen Daviden bila, eta Jainkoarengan uste on izatera bultzatu zuen, 17 esanez: <<Ez izan beldur. Ez zaitu harrapatuko gure aita Saulek. Israelgo errege izango zara, eta ni bigarren, zure hurrengo. Gure aita Saulek berak ere badaki hori>>.
 
18 Ituna egin zuten biek Jaunaren aurrean. David Horexen gelditu zen, eta Jonatan etxera itzuli.
 
 
 
Saul Daviden ondoren
 
 
 
19 Zifeko batzuek Gibeara igo eta esan zioten Sauli:
1.388 ⟶ 1.267 lerroa:
28 Hala, Daviden ondoren ibiltzeari utzi eta filistearrei aurre egitera itzuli zen Saul. Horregatik deritza toki hari Sela‑Hamahlekot, hau da, <<Bereizte‑harkaitza>>.
 
== 24. atala ==
 
1 David handik igo eta En‑Gediko haitzarteetan gelditu zen. 2 Filistearrak borrokatzetik itzultzean, esan zioten Sauli: <<En‑Gediko eremuan duzu David>>.
 
Davidek bizia barkatu Sauli
 
 
 
24,1 David handik igo eta En‑Gediko haitzarteetan gelditu zen. 2 Filistearrak borrokatzetik itzultzean, esan zioten Sauli: <<En‑Gediko eremuan duzu David>>.
 
3 Hartu zituen Saulek hiru mila gizon, Israel osoan aukeratuak, eta David eta honen gizonen bila joan zen Tzure‑Jeelimera, hau da, <<Basahuntzen Harkaitzetara>>. 4 Bide ondoan zegoen ardi‑eskorta batera heltzean, leize-zulo batean sartu zen Saul sabela hustutzera. Leize hartantxe zeuden, hain zuzen, barru‑barruan gorderik, David eta beronen gizonak. 5 Hauek esan zioten Davidi:
1.422 ⟶ 1.296 lerroa:
23 Zin egin zion Davidek Sauli. Ondoren, Saul etxera joan zen, eta David bere gizonekin haitzarteetara igo.
 
== 25. atala ==
 
1 Garai hartan, hil zen Samuel eta Israel osoa bildu zen hiletak egiteko. Ramako bere etxean ehortzi zuten.
 
Samuelen heriotza
 
 
 
25,1 Garai hartan, hil zen Samuel eta Israel osoa bildu zen hiletak egiteko. Ramako bere etxean ehortzi zuten.
 
 
 
Nabalek Davidi lagundu nahi ez
 
 
 
David Paran basamortura jaitsi zen. 2 Bazen Maonen bere ondasunak Karmelen zituen gizon bat. Gizon oso aberatsa zen, hiru mila ardi eta mila ahuntzen jabe. Ardi‑moztera joana zen Karmelera. 3 Nabal deitzen zen gizon hura; Abigail zuen emaztea. Hau zentzuduna eta ederra zen; senarra, berriz, zakarra eta gaiztoa. Kaleben jatorrikoa.