Biblia/1 Samuel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Theklan (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Theklan (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
11. lerroa:
 
== 1. atala ==
{{bertset|1 |1|Bazen Efraimgo mendialdean Elkana zeritzan Ramako gizaseme bat, Tzufen ondorengoetakoa. Jerohamen semea zen, eta hau Elihurena, eta hau Tohurena, eta hau Tzufena. Elkana efratar leinukoa zen}}. 2 Bi{{bertset|1|2Bi emazte zituen: Ana zeritzan batari, eta Penina besteari. Peninak bazuen seme‑alabarik; Anak, berriz, ez. }}
 
3 Urtero igo ohi zen Elkana bere herritik Xilora, Jaun ahalguztidunari gurtza egin eta opariak eskaintzera. Santutegi hartan Hofni eta Pinhas Eliren bi semeak ziren Jaunaren apaiz. 4 Oparia eskaintzen zuen egunean, Elkanak bere emazte Peninari eta honen seme‑alaba guztiei oparigaiaren zati bana eman ohi zien. 5 Anari, berriz, puska berezia eskuratzen zion, oso maitea baitzuen, nahiz eta Jaunak haurrik ematen ez zion. 6 Peninak, arerioak, gogorki iraindu eta nahigabetu ohi zuen Ana, Jaunak haurrik ematen ez ziolako. 7 Eta halaxe urte oroz: Jaunaren etxera igotzeko zen aldi bakoitzeko iraindu ohi zuen. Anak negarrari eman eta jan ere ez zuen egiten.
53. lerroa:
24 Bularra kendu ziolarik, berekin eraman zuen Anak haurra, txikia oraino, Xilora, Jaunaren etxera. Haurrarekin batera, hiru urteko zekorra, anega bat ogi-irin eta zahagi bat ardo eraman zituen. 25 Hil zuten zekorra opari eskaintzeko, eta haurra Eliri eraman zioten. 26 Honela ziotson Anak: <<Barka, ene Jauna! Neu nauzu zure aurrean Jaunari otoizka ari izan zitzaion emakumea. 27 Haur hauxe eskatzen nion Jaunari eta eman dit eskatzen niona. 28 Horregatik, Jaunari uzten diot haurra, bizitza osorako Jaunari eskainia izanen da>>.
 
Orduan, Jauna gurtu zuen bertan.
 
== 2. atala ==