Biblia/1 Samuel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Theklan (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Theklan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
11. lerroa:
 
== 1. atala ==
{{bertset|1|1|Bazen Efraimgo mendialdean Elkana zeritzan Ramako gizaseme bat, Tzufen ondorengoetakoa. Jerohamen semea zen, eta hau Elihurena, eta hau Tohurena, eta hau Tzufena. Elkana efratar leinukoa zen}}. {{bertset|1|2Bi2|Bi emazte zituen: Ana zeritzan batari, eta Penina besteari. Peninak bazuen seme‑alabarik; Anak, berriz, ez.}}
 
3 Urtero igo ohi zen Elkana bere herritik Xilora, Jaun ahalguztidunari gurtza egin eta opariak eskaintzera. Santutegi hartan Hofni eta Pinhas Eliren bi semeak ziren Jaunaren apaiz. 4 Oparia eskaintzen zuen egunean, Elkanak bere emazte Peninari eta honen seme‑alaba guztiei oparigaiaren zati bana eman ohi zien. 5 Anari, berriz, puska berezia eskuratzen zion, oso maitea baitzuen, nahiz eta Jaunak haurrik ematen ez zion. 6 Peninak, arerioak, gogorki iraindu eta nahigabetu ohi zuen Ana, Jaunak haurrik ematen ez ziolako. 7 Eta halaxe urte oroz: Jaunaren etxera igotzeko zen aldi bakoitzeko iraindu ohi zuen. Anak negarrari eman eta jan ere ez zuen egiten.