Biblia/1 Samuel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Theklan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketak: Manual revert 2017 wikitestu editorearekin
Theklan (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-<< +«, ->> +»)
19. lerroa:
-Ana, zergatik ari zara negarrez eta ez duzu jaten? Zergatik zaude goibel? Ez al naiz, bada, ni zuretzat hamar seme baino hobe?
 
}}{{bertset|1|9| Xilon otordu sakratua egin ondoren, jaiki zen Ana. Eli apaiza bere aulkian eseria zegoen, Jaunaren etxeko atari aurrean. }}{{bertset|1|10| Ana oso nahigabetua zegoen, eta negar‑malkotan otoitz egin zion Jaunari. }}{{bertset|1|11| Promes hau egin zion: <<«Jaun ahalguztiduna, begira zeure mirabe honen atsekabeari. Oroit zaitez nitaz. Ez ahaztu zeure mirabe hau. Jauna, semea ematen badidazu, zeuri eskainiko dizut bizitza osorako. Labainak ez du haren ile‑adatsa moztuko>>».
 
}}{{bertset|1|12| Luze ari izan zitzaion Ana otoitzean Jaunari. Elik, bitartean, ahora begiratzen zion. }}{{bertset|1|13| Ana, ordea, berekiko mintzo zen; ezpainak erabiltzen zituen, bai, baina ez zitzaion ahotsa aditzen. Horregatik, mozkortzat hartu zuen Elik, }}{{bertset|1|14| eta esan zion:
39. lerroa:
Joan zen emakumea bere bidetik, eta jan zuen; haren begitarteak ez zirudien lehengoa.
 
}}{{bertset|1|19| Biharamunean goizean jaiki eta, Jaunaren aurrean ahozpeztu ondoren, Ramara itzuli ziren, beren etxera. Elkartu zitzaion Elkana bere emazte Anari, eta oroitu zen honetaz Jauna. }}{{bertset|1|20| Haurdun gertatu zen Ana eta, garaia betetzean, semeaz erdi zen. Samuel eman zion izena, esanez: <<«Jaunarengandik dut hartua>>».
 
}}{{bertset|1|21| Elkana, bere etxekoekin, Jaunari urteroko oparia eskaintzera eta promesa betetzera igo zen hurrengo urtean ere; }}{{bertset|1|22| Ana ez zen igo eta esan zion senarrari:
51. lerroa:
Horrela bada, gelditu egin zen emakumea eta bere haurra hazi zuen, bularra kendu arte.
 
}}{{bertset|1|24| Bularra kendu ziolarik, berekin eraman zuen Anak haurra, txikia oraino, Xilora, Jaunaren etxera. Haurrarekin batera, hiru urteko zekorra, anega bat ogi-irin eta zahagi bat ardo eraman zituen. }}{{bertset|1|25| Hil zuten zekorra opari eskaintzeko, eta haurra Eliri eraman zioten. }}{{bertset|1|26| Honela ziotson Anak: <<«Barka, ene Jauna! Neu nauzu zure aurrean Jaunari otoizka ari izan zitzaion emakumea. }}{{bertset|1|27| Haur hauxe eskatzen nion Jaunari eta eman dit eskatzen niona. }}{{bertset|1|28| Horregatik, Jaunari uzten diot haurra, bizitza osorako Jaunari eskainia izanen da>>».
 
Orduan, Jauna gurtu zuen bertan.}}
58. lerroa:
1 Anak otoitz hau egin zuen:
 
<<«Jaunarengan da ene bihotza pozten,
 
Jaunak baitit bekokia jasotzen,
136. lerroa:
bere erregeari emango dio agintea,
 
jasoko du bere gantzutuaren kopeta>>».
 
11 Ondoren, Elkana Ramara itzuli zen, bere etxera. Samuel haurra, berriz, Jaunaren zerbitzari gelditu zen, Eli apaizaren ardurapean.
152. lerroa:
17 Morroiek hoben izugarria egiten zuten Jaunaren aurka, Jaunari eginiko opariak gutxiesten baitzituzten horrela.
 
18 Samuelek, berriz, Jaunaren zerbitzuan ziharduen, lihozko soinekoz jantzia. 19 Urte oroz egin ohi zion amak tunika koskor bat eta bertara eramaten, bere senarrarekin urteroko oparia eskaintzera igotzen zenean. 20 Elik Elkana eta beronen emaztea bedeinkatu eta esan ohi zuen: <<«Eman biezazu Jaunak seme‑alabarik emakume honengandik, Jaunari eskainitakoaren ordez>>».
 
Ondoren, beren herrira itzuli ohi ziren. 21 Jaunak onez begiratu zion Anari, eta honek sabelean sortu eta hiru seme eta bi alaba izan zituen. Bitartean, Samuel mutikoa hazten ari zen Jaunarenean.
 
22 Oso zaharra zen Eli. Jakin zuen bere semeek israeldar guztiei egin ohi zietena, bai eta Jaunarekin elkartzeko etxolaren sarreran zerbitzua egiten zuten emakumeekin etzan ohi zirela ere, 23 eta honela mintzatu zitzaien: <<«Zergatik ari zarete jendeak adierazi dizkidan gauza izugarri horiek egiten? 24 Ez egin horrelakorik, ene semeok! Ez da batere ona entzuten ari naizena. Jaunaren herria okerbideratzen ari zarete! 25 Gizon batek beste gizon bat iraintzen badu, Jainkoa izan dezake bitarteko; bekatua Jaunaren aurka egiten badu, ordea, nor izan dezake aldeko?>>»
 
Hala ere, semeek ez zuten aitaren esana aditu. Izan ere, erabakia zuen Jainkoak haiek hilaraztea.
162. lerroa:
26 Samuel mutikoa, berriz, hazten ari zen, eta Jainkoak eta gizakiek geroz eta gogokoago zuten.
 
27 Behin batean, Jainkoaren gizon bat etorri zitzaion Eliri eta honela mintzatu: <<«Hau dio Jaunak: Garbi aski agertu nintzaion zure arbasoen senitarteari, Egipton faraoiaren esklabo zirelarik. 28 Israelen leinu guztietarik zuen aita hautatu nuen apaizgorako, nire aldarera igo zedin, intsentsua erre ziezadan eta nire santutegian efod delakoa jantzi zezan. Era berean, israeldarrek egindako eskaintza guztietarik beren zatia hartzeko eskubidea eman nien zuen aitaren ondorengoei. 29 Zergatik hartzen dituzu oinpean nire aginduz santutegian egiten dizkidaten opari eta eskaintzak? Zergatik hartzen dituzu zeure semeak aintzakotzat eta ez ni, Israel ene herriak eskainitakoetatik hoberenak hartu eta beraiek gizenduz?
 
30 <<«Horregatik, hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: Esan nuen, bai, zure etxea eta zure aitaren etxea izanen zela beti nire aurrean zerbitzari. Orain, ordea -dio Jaunak-, ez horrelakorik! Ohoratzen nauena dut ohoratuko; gutxiesten nautenak, aldiz, beheratu egingo ditut. 31 Egun batzuen buruan, hondatu eginen dut zure eta zure aitaren senitartearen agintea. Zure etxean ez da inor zahartzarora helduko. 32 Etsaia ikusiko duzu zeurean; Israel herriari, ordea, dena ongi aterako zaio. Zure etxean, berriz, bakar bat ere ez da zahartzarora inoiz helduko. 33 Hala ere, ez ditut zuretar guztiak egotziko nire aldaretik; horregatik, begiak bekaitzez urtuko zaizkizu eta bizia ahituko. Zure etxeko ondorengoak sasoirik hoberenean hilko dira. 34 Hofni eta Pinhas zure bi semeei gertatuko zaiena izango da ezaugarria: egun berean hilko zaizkizu biak.
 
35 <<«Zintzo izango zaidan apaiz bat dut sortaraziko; nire nahiaren arabera du hark jarduungo. Ondorengotza iraunkorra emango diot eta nire gantzutuaren zerbitzuan ibiliko da beti. 36 Zure etxean bizirik gelditzen direnek apaiz horren aurrean ahozpeztu beharko dute, zilarrezko diruren bat edota opilen bat eskatzeko, esanez: <Otoi, uztazu apaiz‑lanen bat egiten, ogi‑puskaren bat jan ahal izan dezadan>>»>.
 
== 3. atala ==
197. lerroa:
Antzeman zion Elik Jauna ari zitzaiola deika, 9 eta esan zion mutikoari:
 
-Zoaz eta egizu lo. Norbaitek berriro dei egiten dizula entzuten baduzu, esan: <<«Mintza, Jauna, adi duzu zeure morroi hau>>».
 
Itzuli eta lotarako etzan zen Samuel bere tokian. 10 Jaunak, hurbildurik, dei egin zion, lehengoetan bezala:
207. lerroa:
-Mintza zaitez, Jauna, adi duzu zeure morroia!
 
11 Eta honela mintzatu zitzaion Jauna Samueli: <<«Hara, zerbait egin behar dut Israelen. Entzungo duten guztiei durundi egingo diete bi belarriek. 12 Eliren etxearen kontra esan dudan guztia beteko dut egun horretan, hasi eta bukatu. 13 Jakinarazi nion bere etxea betiko zigortuko nuela, egin dituzten gaiztakeriengatik. Bazekien bere semeak Jainkoa iraintzen ari zirena, eta ez zituen zuzenarazi. 14 Horregatik, zin egin diot Eliren senitarteari, ezin izango duela sekula bere gaiztakeria garbitu, ez opariak eginez, ez eskaintzak ekarriz>>».
 
15 Samuelek lo egin zuen egunsentirarte. Goizean ireki zuen Jaunaren etxeko atea. Baina beldur zen ikuskaria Eliri adierazteko. 16 Eta Elik dei egin zion Samueli:
232. lerroa:
Behin batean, israeldarrek filistearrak borrokatzera joan eta Eben‑Ezer deritzan tokian kokatu zituzten gudu‑etxolak. Filistearrek Afeken kokatu zituzten berenak, 2 eta Israeli erasotzeko prestatu ziren. Handia izan zen gudua, eta israeldarrek ihes egin behar izan zuten filistearren aurrean. Guduketa hartan lau mila gizon inguru erori zen zelaietan barrena.
 
3 Gudariak etxoletara itzultzean, honela zioten israeldarren buruzagiek: <<«Zergatik jo ote gaitu gaur Jaunak filistearren eskuz? Ekar dezagun Xilotik Jaunaren itun‑kutxa; ea horrela, gure artean izanik, geure etsaiengandik salbatzen gaituen>>».
 
4 Igorri zituzten, bada, gizon batzuk Xilora eta ekarri zuten handik kerubinen gainean eseria dagoen Jaun ahalguztidunaren itun‑kutxa. Jainkoaren itun‑kutxari lagun eginez, Hofni eta Pinhas, Eliren bi semeak, etorri ziren.
 
5 Jaunaren itun‑kutxa kanpalekuraino heldu zenean, israeldar guztiek deiadar egin zuten oihu handiz, lurrak ere dardar egiteraino. 6 Filistearrek, deiadar hura aditzean, esan zuten: <<«Zer dute hebertarrek beren etxoletan horrenbesteko deiadarra egiteko?>>»
 
Jakin zuten etorria zela kanpalekura Jaunaren kutxa, 7 eta izutu egin ziren. Honela zioten: <<«Jainkoa etorri zaie kanpalekura. Ai ene! Ez da horrelakorik gertatu orain arte. 8 Ai ene! Nork libratuko gaitu hebertar horien Jainko indartsuaren eskuetatik? Hauxe da egiptoarrak basamortuan era guztietako izurriz jo zituen Jainkoa. 9 Ea, filistearrok, eutsi gogor! Izan gizon eta ez zarete hebertarren menpe egongo, beraiek zuen menpe egon diren bezala. Izan gizon eta ekin guduari!>>»
 
10 Ekin zioten, bada, filistearrek erasoari eta menperatu egin zuten Israel. Israeldarrak nor bere etxera joan ziren ihesi. Izugarria izan zen hondamendia: hogeita hamar mila israeldar oinezko erori zen. 11 Filistearrek harrapatu egin zuten Jainkoaren kutxa; Eliren bi semeak, Hofni eta Pinhas, berriz, hilak gertatu ziren.
260. lerroa:
18 Jainkoaren kutxa aipatu zionean, Eli aulkitik atzeraka ate ondora erori, garondoa hautsi eta hil egin zen, zahartua eta baldartua baitzegoen. Berrogei urtez izan zen Israelen buruzagi.
 
19 Eliren erraina, Pinhasen emaztea, haurdun zegoen eta haurra izateko zorian. Jainkoaren kutxa harrapatu zietela, bere aitaginarreba eta senarra hilak zirela aditu zuenean, kuzkurtu eta haurra izan zuen, erdiminak etorri baitzitzaizkion. 20 Hilzorian zegoelarik, esan zioten inguruan zituen emaginek: <<«Ez larritu, semea izan duzu>>».
 
Emakumeak, ordea, ez zuen erantzun, ez eta jaramonik egin ere. 21 Haurrari Ikabod ezarri zion izena amak, hau da, <<«Ospegabe>>», esanez: <<«Eraman egin dute Israelen ospea>>». Jainkoaren kutxa harrapatu izanagatik, bere aitaginarreba eta senarrarengatik esan zuen hori. 22 Hau esan nahi zuen: <<«Eraman egin dute Israelen ospea; Jainkoaren kutxa harrapatu baitute>>».
 
== 5. atala ==
1 Filistearrek Jainkoaren kutxa hartu eta Eben‑Ezertik Axdodera eraman zuten. 2 Dagon sasijainkoaren jauretxera sartu eta haren irudi ondoan ezarri zuten. 3 Biharamun goizean Axdodeko biztanleak jaiki zirenean, Dagonen irudia ahozpez eroria zetzan Jaunaren kutxa aurrean. Jaso zuten Dagon eta bere tokian ipini. 4 Hurrengo goizean, jaikitzean, Dagon aurpegiz aurrera lurrean eroria aurkitu zuten berriro, Jaunaren kutxaren aitzinean. Dagonen burua eta bi besoak hautsiak zeuden atarian; soin-enborra baino ez zuen osorik Dagonek. 5 Horregatik, Axdodekoek ez dute gaurdaino oinik jartzen Dagonen jauretxeko atarian, ez Dagonen apaizek, ez eta han sartzen direnek ere.
 
6 Esku astunez jo zituen Jaunak Axdodeko biztanleak: zigortu eta erlakiztenak aterarazi zizkien Axdodekoei eta inguruetakoei. 7 Honelako izurritea ikusirik, Axdodeko jendeak esan zuen: <<«Ez dugu behar geure artean Israelen Jainkoaren kutxa, esku astunez jo baikaitu geu eta geure jainko Dagon>>».
 
8 Bilarazi zituzten berengana filistearren buruzagi guztiak eta esan zieten:
277. lerroa:
-Israelen Jainkoaren kutxarekin? Eraman dezatela Gatera.
 
Eraman zuten, beraz, Israelen Jainkoaren kutxa. 9 Eraman orduko, ordea, izugarrizko ikara sartu zien Jainkoak hiri hartakoei ere. Jo zituen gizonezkoak, txiki hala handi, eta erlakiztenak atera zizkien. 10 Orduan, Ekronera igorri zuten Jainkoaren kutxa. Heldu zenean, Ekrongo jendeak esan zuen oihuka: <<«Gu eta gure herria hil gaitzan ekarri digute Israelen Jainkoaren kutxa!>>»
 
11 Bilarazi zituzten, orduan, filistearren buruzagi guztiak eta esan zieten: <<«Bidal ezazue Israelen Jainkoaren kutxa. Itzul bedi bere tokira; bestela, hil egingo gaitu geu eta geure herria>>».
 
Hiri osoa guztiz izutua zegoen, oso gogor jo baitzituen Jainkoak. 12 Hil ez zirenak erlakiztenez josiak zeuden. Zerurainokoa izan zen hiri hartako oihua.
308. lerroa:
19 Jaunak zigortu egin zituen Bet‑Xemexekoak ere, Jaunaren kutxari ikusmiraz begira egon zirelako; herri hartako hirurogeita hamar gizaseme zigortu zituen Jaunak. Atsekabe handia izan zuen herriak, Jaunak oso gogor zigortu zuelako.
 
20 Eta Bet‑Xemexeko jendeak honela zioen: <<«Nork iraun dezake zutik Jainko Jaun santu honen aurrean? Nori eramango genioke kutxa gure artetik bidaltzeko?>>»
 
21 Orduan, mezulariak igorri zituzten Kiriat‑Jearimgo jendearengana, hau esatera: <<«Itzuli digute filistearrek Jaunaren kutxa. Jaitsi zaitezte eta eramazue gora, zeuenera>>».
 
== 7. atala ==
1 Etorri ziren, beraz, Kiriat‑Jearimgoak eta igo zuten Jaunaren kutxa. Abinadabek muinoan zuen etxean sartu zuten. Ondoren, honen seme Eleazar sagaratu zuten, Jaunaren kutxa zaintzeko.
 
2 Luzaroan egon zen Jaunaren kutxa Kiriat‑Jearimen, hogei urtez. Israel herri osoa Jaunarenganako irrikaz zegoen. 3 Orduan, honela mintzatu zitzaion Samuel Israel herri osoari: <<«Jaunarengana bihotz‑bihotzez itzuli nahi baduzue, jaurtiki zeuen artetik sasijainko arrotz guztiak eta Astarteren irudiak; bizi zaitezte Jaunari zeharo emanak eta ez zerbitza bera besterik. Askatuko zaituzte orduan filistearren eskuetatik>>».
 
4 Jaurtiki zituzten, beraz, israeldarrek Baalen eta Astarteren irudi guztiak, eta Jauna baizik ez zuten zerbitzatu. 5 Samuelek esan zuen: <<«Bil ezazue herri osoa Mitzpan eta nik otoitz eginen diot Jaunari zuen alde>>».
 
6 Bildu ziren, bada, Mitzpan. Atera zuten ura eta isuri zuten Jaunaren aitzinean. Egun hartan, barau eginez, hau zioten: <<«Bekatu egin dugu Jaunaren aurka>>». Samuel israeldarren buruzagi egin zen Mitzpan.
 
7 Filistearren buruzagiek, israeldarrak Mitzpan bilduak zeudela jakitean, israeldarrei erasotzea erabaki zuten. Hauek, ohartzean, beldurtu egin ziren filistearren aurrean, 8 eta esan zioten Samueli: <<«Ez utzi Jainko Jaunari gure alde dei egiteari, filistearren eskuetatik salba gaitzan>>».
 
9 Hartu zuen orduan Samuelek axuri bat, eta erre‑opari eskaini zion oso‑osorik Jaunari. Samuelek Israelen alde oihu egin eta Jaunak aditu egin zion.
 
10 Samuel erre‑oparia eskaintzen ari zen bitartean, filistearrak israeldarren aurka borroka egiteko hurbildu ziren. Orduan, Jaunak burrunba handiko trumoiak egin zituen filistearren kontra, izutu eta hondatu egin zituen israeldarren aurrean. 11 Israeldarrak Mitzpatik irten eta filistearren ondoren joan ziren, Bet‑Kar ingururaino erasoz. 12 Samuelek, harri bat harturik, Mitzpa eta Xen artean ipini zuen; toki hari Eben‑Ezer, hau da, <<«Laguntza‑Harria>>» eman zion izena, esanez: <<«Honaino lagundu digu Jaunak>>».
 
13 Honela makurrarazi zieten burua filistearrei; joan zitzaien, bai, Israel lurraldean berriro sartzeko gogoa. Izan ere, Samuel bizi izan zen bitartean, gogorra izan zen Jaunaren eskua filistearren kontra. 14 Israelenak izan ziren berriro lehen filistearrek kenduriko hiriak, Ekrondik Gateraino, eta askatu egin zituen Israelek bere eskualde haiek filistearren menpetik. Israeldarrak eta amortarrak ere bakean bizi ziren beren artean aldi hartan.
336. lerroa:
-Zahartua zaude, eta zure semeak ez dabiltza zure bidetik. Izenda iezaguzu, bada, errege bat, gida gaitzan; horixe egiten dute herrialde guztietan.
 
6 Nahigabetu egin zen Samuel <<«izenda iezaguzu errege bat, gida gaitzan>>» esan ziotenean. Eta otoitz egin zion Jaunari. 7 Jaunak erantzun zion: <<«Onartzazu herriak eskatzen dizun guztia. Ez zaituzte zu gutxiesten; ni naute gutxiesten, ez bainaute errege nahi beren gain. 8 Egiptotik atera nituenetik zapuztu egin naute, jainko arrotzak gurtzeko. Niri egin didatena bera egiten dizute orain zuri. 9 Onartzazu, beraz, haien eskaria; baina jakinarazi argi eta garbi, nolako eskubideak izanen dituen beraien gain aginduko duen erregeak>>».
 
10 Adierazi zion, beraz, Samuelek errege eske ari zitzaion herriari Jaunak esandako guztia, 11 eta erantsi zuen: <<«Hona hemen zuen gain aginduko duen erregearen eskubideak: semeak kenduko dizkizue, bere gurdizain eta zaldizko egiteko; erregearen gurdiaren aurretik ibili beharko dute lasterka. 12 Batzuk mila gizonen buru ipiniko ditu, beste batzuk berrogeita hamar gizonen buru. Batzuek erregearen alorrak goldatu beharko dituzte, beste batzuek uztak igitaitu; beste batzuek, berriz, armak eta gudu-gurdiak egin beharko dizkiote. 13 Alabak ere kenduko dizkizue, bere lurringile, sukaldari eta okin bihurtzeko. 14 Lur-sailik, mahastirik eta olibadirik ederrenak kenduko dizkizue, bere zerbitzariei emateko. 15 Uzta eta mahatsen hamarrenak hartuko dizkizue, bere funtzionario eta zerbitzariei emateko. 16 Zeuen morroi‑neskameak, zeuen gazterik bikainenak eta astorik hoberenak eramango dizkizue, beraren sailetan lan egin dezaten. 17 Artaldeen hamarrenak hartuko dizkizue; zeuok ere bere morroi eginen zaituzte. 18 Egun hartan, oihu egingo duzue, hautatu duzuen erregea dela‑eta; baina Jaunak ez dizue entzungo>>».
 
19 Hala ere, herriak ez zion kasurik egin nahi izan Samueli, eta honela ihardetsi zion: <<«Utikan! Erregea behar dugu; 20 beste herri guztiak bezalakoak izan nahi dugu. Gida gaitzala erregeak, joan dadila gure aurretik gure alde borrokatzera>>».
 
21 Aditu zuen Samuelek herriak eskatzen zion guztia eta Jaunari adierazi zion. 22 Jaunak erantzun zion Samueli: <<«Onar iezaiezu eskaria eta eman erregea>>».
 
Orduan, Samuelek esan zien israeldarrei: <<«Zoazte nor bere herrira>>».
 
== 9. atala ==
369. lerroa:
-Nik badut zilarrezko txanpon laurdena; horixe emanen diogu Jainkoaren gizonari, bidea erakuts diezagun.
 
9 (Antzina, Israelen, Jainkoari kontsulta egitera zihoanak honela esan ohi zuen: <<«Goazen ikusleagana>>». Izan ere, orain profeta deritzanari, lehen ikusle zeritzan).
 
10 Saulek esan zion morroiari:
383. lerroa:
-Bai, hemen da. Hortxe aurrean duzue. Zabiltzate, beraz, bizkor; muinoan herriaren alde oparia eskaini behar duelako etorri da gaur hirira. 13 Hirian sartu eta berehala aurkituko duzue, opari‑otordurako muinora igo dadin baino lehen. Ez da inor jaten hasiko, bera heldu arte, berak bedeinkatu behar baititu opariak, gero gonbidatuek jateko. Igo zaitezte, bada, eta berehala aurkituko duzue.
 
14 Igo ziren, bada, hiriraino eta, hiriko atetik sartzearekin batera, Samuel agertu zitzaien, muinorantz zihoala. 15 Saul etorri aurreko egunean, jakinarazia zion Jaunak Samueli: 16 <<«Bihar ordu honetan, Benjamingo gizon bat bidaliko dizut. Horixe gantzutuko duzu, ene herri Israelen buruzagi izateko. Horrek salbatuko du nire herria filistearren menpetik. Ikusi dut, izan ere, ene herriaren atsekabea, eta heldu zait egin didaten oihua>>».
 
17 Samuelek Saul ikusi orduko, esan zion Jaunak: <<«Hona hemen aipatu nizun gizona. Hau izanen da nire herriaren agintaria>>».
 
18 Hurbildu zitzaion Saul Samueli hiriko atera, eta esan zion:
405. lerroa:
24 Sukaldariak izterra eta isatsa ekarri eta Saulen aurrean jarri zituen. Samuelek, orduan:
 
-Hona hemen gordea zutena, jan. Zuretzat zegoen gordea, abagune honetarako. Horrela, <<«Nik gonbidatu dut jendea>>» esan dezakezu.
 
Beraz, egun hartan Samuelekin jan zuen Saulek. 25 Gero, jaitsi ziren muinotik hirira, eta Samuel hizketan aritu zen Saulekin etxe gainean.
422. lerroa:
 
== 10. atala ==
1 Hartu zuen, orduan, Samuelek oliontzia eta Sauli burura isuri zion; gero, besarkatuz, esan zion: <<«Hara, Jaunak bere herri Israelen buruzagi gantzutu zaitu. 2 Gaur, nire ondotik joan ondoren, bi gizon aurkituko dituzu Rakelen hilobi ondoan, Benjaminen mugetan, Tzeltzahen. Honela mintzatuko zaizkizu: <Agertu dira bila zabiltzan astoak; aita astoez ahaztu eta zuetaz kezkatua dago, bere semea aurkitzeko zer egin ez dakiela> >>».
 
Eta Samuelek jarraitu zuen: 3 <<«Jo aurrerantz eta, Taborreko arte‑arbolaren aldamenera heltzean, Betelera bidean gora, Jainkoarengana doazen hiru gizaseme aurkituko dituzue: batak hiru antxume eramango ditu, besteak hiru opil eta hirugarrenak ardo‑zahagia. 4 Agurtu eta bi opil emango dizkizuete; hartu. 5 Joan gero Jainkoaren Gibeara, han baitaude filistearren agintariak. Hirira sartu orduko, muinotik beherantz datorren profeta‑taldea ikusiko duzu; profeta‑trantzean aztoraturik etorriko dira, psalteri‑ eta danbolin‑joleak, txirula‑ eta zitara‑joleak aurretik dituztela. 6 Jaunaren espirituak hartuko zaitu zu ere; beste gizon bat bihurtuko zara. 7 Zantzu hauek gertatzean, egin eskura datorkizukeena, zeurekin izanen baituzu Jauna. 8 Jaitsi gero nire aurretik Gilgalera. Ni ere jaitsiko naiz zure ondoren, erre‑opariak eta bake‑opariak eskaintzera. Egon nire zain zazpi egunez, harik eta nik, etorririk, zer egin behar duzun adierazi arte>>».
 
9 Samuelen ondotik abiatzeko, bizkarra eman orduko, Jainkoak aldatu egin zuen Saulen bihotza, eta aurreikusitako zantzu haiek guztiak gertatu ziren egun hartan. 10 Handik Gibeara zihoazelarik, hara non datorkien profeta‑taldea. Hartu zuen Saul Jaunaren espirituak eta, besteekin batera, profeta‑trantzean jarri zen bera ere. 11 Aspalditik ezagutzen zutenek, profetekin batera profeta‑trantzean ikusi zutenean, honela ziotsoten elkarri:
434. lerroa:
-Nor ote dute buru?
 
Ordutik dator esaera hau: <<«Saul ere profeta artean?>>»
 
13 Profeta‑trantzetik atera zenean, muino sakratura joan zen. 14 Saulen osabak galdegin zien:
454. lerroa:
Erreinuaz Samuelek esandakoari buruz, ordea, ez zion deus ere adierazi.
 
17 Deitu zuen Samuelek jendea Mitzpan Jaunaren aurrean bil zedin, 18 eta honela mintzatu zitzaien israeldarrei: <<«Hona zer dioen Jaunak, Israelen Jainkoak: Nik atera nuen Israel Egiptotik, eta nik askatu zintuztedan, zapaltzen zintuzteten egiptoar eta gainerako erreinu guztien menpetik. 19 Zuek, aldiz, gutxietsi egin duzue orain zeuen Jainkoa, berak gaitz eta atsekabe orotatik salbatu zaituzten arren. Honela diozue: <Utikan! Emaguzu erregea!> Jar zaitezte, bada, Jaunaren aurrean leinuka eta senitarteka>>».
 
20 Hurbilarazi zituen orduan Samuelek israeldar leinu guztiak eta, zotz eginik, Benjaminen leinuari atera zitzaion. 21 Hurbilarazi zuen Benjaminen leinua senitarteka eta, zotz eginik, Matriren senitarteari atera zitzaion, eta, hauen artean, Kixen seme Sauli. Hasi ziren Saulen bila, baina ez zuten aurkitzen. 22 Honela galdetu zioten berriro Jaunari:
474. lerroa:
25 Samuelek, orduan, erregetzaren eskubideak zein ziren adierazi zion herriari; idatzi zituen liburuan eta toki sakratu batean Jaunaren aurrean utzi zuen liburua. Ondoren, Samuelek bidali egin zuen herri osoa, nor bere etxera.
 
26 Saul ere Gibeako bere etxera itzuli zen. Jainkoak bihotza ukitu zien gizon indartsu batzuk Saulekin joan ziren. 27 Baina beste maltzur‑gaizto batzuek honela zioten: <<«Zera salbatuko gaitu horrek!>>» Eta muzin egin zioten; ez zioten eskuerakutsirik batere eraman. Saulek, berriz, ezentzuna egin zien.
 
== 11. atala ==
493. lerroa:
-Zer du herriak negar egiteko?
 
Orduan, Jabexeko jendeak esandakoa adierazi zioten. 6 Hitz haiek aditzen ari zela, Jaunaren espirituak hartu zuen Saul eta amorru bizitan jarri zen. 7 Idi‑parea hartu, laurkitu eta Israel lurralde osora bidali zituen puskak mandatari haiekin, esanez: <<«Hona zer egingo diegun Saulen eta Samuelen ondoren etortzen ez denaren idiei>>». Jaunaren beldurrak hartu zuen orduan herri osoa, eta denak bat eginik atera ziren. 8 Zenbatu zituen Saulek Bezek‑en, hirurehun mila israeldar ziren eta hogeita hamar mila Judako seme. 9 Saulek, orduan, esan zien etorritako mandatariei:
 
-Esaiezue Galaadeko Jabexekoei: <<«Bihar eguzkiak berotzean salbatuko zaituztegu>>».
 
Itzuli ziren, bada, mandatariak eta esan zieten hori Jabexekoei. Hauek poztu egin ziren, 10 eta honela esan zieten amondarrei: <<«Bihar zuengana aterako gara, eta egokien deritzazuena egingo diguzue>>».
 
11 Biharamun goizean, Saulek hiru sailetan antolatu zuen gudarostea; egunsentian etsaiaren kanpaleku erdiraino sartu eta, eguerdiraino amondarrak triskatzen jardun zuen. Bizirik iraun zutenak sakabanatu egin ziren, bi lagun batera ez gelditzeraino.
534. lerroa:
6 Eta Samuelek jarraitu zuen:
 
-Lekuko dut, bada, Moises eta Aaron sortarazi eta zuen arbasoak Egiptotik atera zituen Jauna. 7 Orain, ordea, entzudazue: badut zuen kontra esatekorik Jaunaren aurrean. Hona zeinen leial izan den Jauna zuekiko eta zuen arbasoekiko: 8 Jakob Egiptora joan eta zuen arbasoek Jaunari oihu egin ziotenean, Jaunak Moises eta Aaron igorri zizkien; hauek atera zituzten zuen arbasoak Egiptotik eta lurralde honetan kokarazi. 9 Zuen arbasoak ahaztu egin ziren, ordea, Jaunaz, beren Jainkoaz, eta Jaunak Hatzorko gudarostearen buruzagi zen Sisera‑ren eskuetara eman zituen, bai eta filistearren eta Moabeko erregearen eskuetara ere, eta hauek gudukatu egin zituzten zuen arbasoak. 10 Orduan, oihu egin zioten Jaunari, esanez: <<«Bekatu egin dugu, baztertu egin dugu Jauna, Baalen eta Astarteren irudiak gurtzeko. Aska gaitzazu orain geure etsaien eskuetatik eta zerbitzatuko zaitugu>>». 11 Orduan, Jaunak Jerubaal, Bedan, Jefte eta Samuel bidali eta askatu egin zintuzten inguruan zenituzten etsaien eskuetatik, eta lasai bizi izan zarete. 12 Baina amondarren errege Nahax zuen aurka zetorrela ikusi orduko, <<«Utikan! Erregea nahi dugu agintari!>>» esan zenidaten, Jauna, zeuen Jainkoa, errege zenutelarik. 13 Hemen duzue, bada, zeuek hautatu eta eskatu duzuen erregea. Hara, Jaunak erregea eman dizue. 14 Jaunari begirune badiozue, bera zerbitzatzen baduzue eta beraren esana aditzen, Jaunaren hitza gutxiesten ez baduzue, Jaunak, zeuen Jainkoak, gidatuko zaituzte, bai zeuek, bai zeuen agintari izango duzuen erregea. 15 Baina Jaunaren esana entzun ez eta beraren hitza gutxiesten baduzue, bere eskua jasoko du Jaunak zuen aurka, zuen arbasoen aurka egin zuen bezala. 16 Zaudete, beraz, adi orain, Jaunak zuen aurrean eginen duen gauza harrigarri hau ikusteko. 17 Ez al gaude orain gariaren uzta-aroan? Dei eginen diot Jaunari, eta berak trumoiak eta euria bidaliko dizkigu. Horrela ikusi eta jakingo duzue zeinen gaiztakeria handia egin duzuen Jaunaren aitzinean, zeuentzat erregea eskatuz.
 
18 Egin zion, bada, dei Samuelek Jaunari eta honek trumoiak eta euria bidali zituen egun hartan. Herri osoak Jaunari eta Samueli beldur ikaragarria hartu zien. 19 Honela ziotson jende guztiak Samueli:
547. lerroa:
1 .... 2 Saulek hiru mila gizon aukeratu zituen israeldarren artetik: bi mila berekin zituen Mikmasen eta Betelgo mendialdean; beste mila, berriz, Jonatanekin ziren Benjamingo Gibean. Gainerako jendea nor bere etxera bidali zuen.
 
3 Filistearrek Geban zuten gudari‑taldea hil egin zuen Jonatanek, eta jakin zuten hori filistearrek. Saulek, orduan, adarrak joarazi zituen lurralde osoan, esanez: <<«Adi, hebertarrak!>>» 4 Israel osoak aditu zuen berri hau: <<«Saulek hil egin du filistearren gudari‑taldea, eta filistearrak amorraturik daude orain Israelen aurka>>». Orduan, herria Gilgalera bildu zen, Saulen ondora.
 
5 Filistearrak ere bilduak ziren Israel borrokatzeko: hiru mila gudu-gurdi, sei mila zaldizko eta itsasertzeko hondarra bezainbat gudari. Igo eta Mikmasen ezarri zituzten gudu‑etxolak, Bet‑Aben‑en ekialdera.
563. lerroa:
Saulek erantzun:
 
-Jendea sakabanatzen hasi zitzaidala eta erabakitako egunean zu ez zentozela ikusi eta filistearrak Mikmasen bilduak zeudela oharturik, 12 esan dut neure baitan: <<«Filistearrak etorriko zaizkit orain Gilgalen erasotzera, nik Jaunaren onginahia neureganatu baino lehen>>». Hala, erre‑oparia eskaini beharrean gertatu naiz.
 
13 Samuelek ihardetsi zion Sauli:
571. lerroa:
16 Saul, beronen seme Jonatan eta biekin zen jendea Benjamingo Gibean zeuden; filistearrak, berriz, Mikmasen, etxolatuak. 17 Filistearren kanpalekutik gudari‑talde erasotzaile bat atera zen hiru sailetan: sail bat Ofrarako bidetik zihoan, Xual alderantz; 18 beste sail batek Bet‑Horonerako bidea hartu zuen, eta hirugarrenak Tzeboim haran gainean dagoen mugarantz jo zuen, basamortu aldera.
 
19 Ez zen Israel osoan errementari bakar bat ere, honela esaten baitzuten filistearrek: <<«Ez da komeni hebertarrek ezpata eta lantzarik egin dezaten>>». 20 Hain zuzen ere, filistearrengana jo behar izaten zuten israeldarrek beren golde-nabar, haitzur, aizkora nahiz igitaiak zorroztera. 21 Zilarrezko txanpon erdia balio zuen goldea nahiz haitzurra, sardea nahiz eztena zorrozteak. 22 Honela, bada, borroka‑eguna heldu zenean, Saul eta Jonatanekin ziren gudariek ez zuten ezpatarik, ez lantzarik eskuetan, Saulek eta honen seme Jonatanek izan ezik.
 
23 Bitartean, filistear gudari‑talde bat atera zen Mikmaseko menditarterantz.
594. lerroa:
8 Jonatanek gehitu zuen:
 
-Goazen, bada, jentil arrotz horiengana. Ikus gaitzatela. 9 Eta <<«Geldi, gu zuengana joan arte!>>» esaten badigute, geure tokian geldituko gara, beraiengana igo gabe. 10 Aldiz, <<«Igo guregana!>>» esaten badigute, igo eginen gara, Jaunak eskura emango baitizkigu. Horixe izanen dugu seinale.
 
11 Agertu ziren, bada, biak filistearren gudari-toki aurrean, eta filistearrek honela zioten: <<«Hara, ateratzen ari dituk hebertarrak gorderik zeuden zuloetatik>>». 12 Gero, honela mintzatu zitzaizkien gudari-tokiko gizonak Jonatani eta ezkutariari:
 
-Igo guregana; gauzatxo bat erakutsiko dizuegu. Jonatanek esan zion ezkutariari:
620. lerroa:
20 Bildu ziren Saul eta berarekin ziren gizonak, eta gudu-zelairaino heldu ziren. Etsaiak elkar joka ari ziren ezpataz. Hura zen nahasmendua! 21 Lehendik filistearren zerbitzura egon eta berauen zelaira igotako hebertarrak israeldarrengana igaro ziren, Saul eta Jonatanen aldera. 22 Efraimgo mendialdean gorderik zeuden israeldar guztiak ere, filistearrak ihesi zihoazela ohartzean, beretarrengana bildu ziren, filistearren ondoren erasoka joateko. 23 Bet‑Abeneraino zabaldu zen gatazka. Egun hartan Israeli eman zion Jaunak garaipena.
 
24 Larri zeuden egun hartan israeldarrak, Saulek honelako zin‑hitzez mehatxatu baitzuen jendea: <<«Madarikatua ilunabarra baino lehen, neure etsaiez mendeka nadin arte, zerbait jan dezana!>>» Hala, inork ez zuen deus ere jan. 25 Lurrean eztia barreiatua zegoen oihan batera heldu zen giza talde osoa. 26 Baso hartara sartzean, ikusi zuten eztia zeriola; baina ez zuen inork ere eskua ahora eraman, zin‑hitzaren beldurrez. 27 Jonatanek, ordea, ez zuen entzun bere aitak jendeari ezarritako zin‑hitza. Luzatu zuen, beraz, eskuan zeraman makila‑muturra eta, eztitan sarturik, ahora eraman zuen. Bat-batean begiak argitu zitzaizkion. 28 Orduan, gizonetariko batek esan zion:
 
-Zuen aitak zin‑hitzez behartu gaitu: <<«Madarikatua gaur zerbait jan dezana>>». Eta hori, akituak gaudelarik.
 
29 Jonatanek erantzun:
699. lerroa:
 
== 15. atala ==
1 Behin batean, Samuelek esan zion Sauli: <<«Jaunak bidali ninduen, zu beraren herri Israelen errege gantzutzeko. Entzun orain Jaunaren hitzak. 2 Hau dio Jaun ahalguztidunak: <Kontuak eskatu behar dizkiot Amalek herriari, Israeli egindakoarengatik, Egiptotik igotzean bidea eragotzi baitzion. 3 Orain, beraz, zoaz, xeha itzazu amalektarrak eta suntsitu haien ondasun guztiak; hil, gupidarik gabe, gizaseme eta emakumeak, haur eta bularrekoak, idi eta ardiak, gamelu eta astoak> >>».
 
4 Bildu zituen Saulek bere gizonak Telamen eta zenbatu: berrehun mila oinezko eta Judaren leinuko hamar mila gizon. 5 Saul, amalektarren hiriburura hurbildurik, zelatan jarri zen errekaldean. 6 Saulek esan zien kaindarrei: <<«Zoazte, alde egizue amalektarrengandik, haiekin batean honda ez zaitzatedan. Zuek ongi hartu zenituzten israeldarrak, Egiptotik zetozenean>>».
 
7 Alde egin zuten, beraz, kaindarrek amalektarrengandik. Orduan, Saulek eraso egin zien amalektarrei Habilatik Xur‑eraino, Egiptoko mugetaraino. 8 Bizirik atxilotu zuen Agag, amalektarren erregea; herritar guztiak, aldiz, birrindu egin zituen, ezpataz hilez. 9 Agagi eta behi nahiz artalderik hoberenei eta, orobat, abere gizendu, bildots eta baliozko gauza guztiei, ordea, barkatu egin zieten Saulek eta beronen giza taldeak; ez zituzten suntsitu nahi izan. Baliogabeko eta hutsal zirenak, berriz, suntsitu egin zituzten.
 
10 Orduan, Jauna honela mintzatu zitzaion Samueli: 11 <<«Damutu zait Saul errege egina, aldendu egin baita niregandik eta ez ditu bete nire esanak>>».
 
Goibeldu egin zen Samuel eta gau osoz Jaunari oihuka ari izan zitzaion. 12 Biharamunean, goizean goiz jaiki zen Samuel, Saulengana joateko. Baina Saul Karmel hirira joan zela jakinarazi zioten, han beretzat oroitarria eraiki zuela eta, aurrerantz jarraituz, Gilgalera jaitsi zela. 13 Samuel Saulengana heldu zenean, esan zion honek:
781. lerroa:
-Ekar iezadazue Agag, amalektarren erregea!
 
Aurkeztu zioten Agag. Dardar zetorren hau, bere baitan <<«Hemen dut heriotzaren garratza>>» esanez. 33 Samuelek esan zion: -Zure ezpatak emakume asko semerik gabe utzi zuenez, orain, emakume horiek bezala, zure ama geldituko da semerik gabe.
 
Eta zatikatu egin zuen Samuelek Agag Gilgalen, santutegiaren aitzinean. 34 Gero, Samuel Ramara joan zen. Saul, berriz, bere etxera, Gibeara, igo zen. 35 Aurrerantzean, Samuelek, bizitza osoan, Saul ez zuen inoiz ere ikusi. Baina negar egin zuen Saulengatik, Jaunak damu izan baitzuen Saul Israelen errege egin izana.
796. lerroa:
Jaunak berriro:
 
-Hartzazu zeurekin bigantxa bat eta esan: <<«Jaunari oparia eskaintzera nator>>». 3 Dei ezazu Jese oparirako. Adieraziko dizut orduan zer egin behar duzun. Nik erakutsiko dizudana behar didazu gantzutu.
 
4 Egin zuen, beraz, Samuelek Jaunak esandakoa, eta Belenera joan zen. Hiri hartako zaharrak bidera irten zitzaizkion arduratsu, eta galdetu zioten:
806. lerroa:
-Bai, bake onean nator. Jaunari oparia eskaintzeko asmoz nator. Egin garbikuntzak eta zatozte nirekin oparia eskaintzera.
 
Egin zizkien garbikuntzak Samuelek Jeseri eta beronen semeei, eta oparia eskaintzera gonbidatu zituen. 6 Heldu zirenean, Samuelek begiz jo zuen Eliab, eta esan zuen berekiko: <<«Zalantzarik gabe, aurrean du Jaunak bere gantzutua>>».
 
7 Jaunak, aldiz, esan zion Samueli:
852. lerroa:
-Ezagutzen dut bat; Belengo Jeseren semea da: zitara‑jole ona, azkarra eta adoretsua, gudari trebea, hizketa zuhurrekoa, gizon bikaina. Berekin du Jauna.
 
19 Orduan, Saulek mandatariak igorri zizkion Jeseri, esatera: <<«Bidal iezadazu artzain dabilen zeure seme David>>».
 
20 Jesek asto bat, ogia, ardo‑zahagia eta antxume bat hartu eta bere seme Daviden eskuz bidali zizkion Sauli. 21 Etorri zen, orduan, David Saulengana eta aurkeztu zitzaion. Atsegin handiz hartu zuen Saulek, eta bere ezkutari egin. 22 Jeseri hau esateko agindu zuen: <<«Geldi dadila David nirekin, oso begiko baitut>>».
 
23 Jaunak bidalitako espirituak Sauli erasotzen zionean, Davidek zitara hartu eta jo egiten zuen. Horrela, baretu eta hobeki sentitu ohi zen Saul, eta espiritu gaiztoak alde egiten zion.
966. lerroa:
6 Davidek Goliat filistearra hil ondoren, gudutik zetozelarik, Israelgo herrixka guztietatik bidera atera zitzaizkion emakumeak Saul erregeari, bozkarioz kantari eta dantzari, danbolinak eta txilinak joz. 7 Emakumeak, alai dantzatuz, honela kantatzen zuten, batzuek besteei erantzunez:
 
<<«Saulek mila hil,
 
Davidek hamar mila!>>»
 
8 Saulek ez zuen kobla hori pozez entzun. Biziki haserretu zen, eta honela zioen: <<«Hamar mila Davidi eta mila niri! Erregetza besterik ez du falta!>>»
 
9 Handik aurrera begitan hartu zuen Saulek David. 10 Biharamunean, Jainkoak bidalitako espiritu gaiztoak jo zuen Saul, eta han zebilen eroa bezala bere etxe osoan barrena; David zitara jotzen ari zitzaion, egunero bezala. Saulek, ordea, eskuan zerabilen lantza 11 jaurtiki zuen, David hormari josteko asmoz. Eta David birritan saihestu zen.
980. lerroa:
-Gizon ausarta izaten bazara eta Jaunaren guduetan bizkor borrokatzen, Merab ene alaba zaharrena emanen dizut emazte.
 
Izan ere, Saulek honela zioen bere baitan: <<«Ez diot nik eskurik erantsiko; erants diezaiotela filistearrek>>».
 
18 Davidek, ordea, Sauli:
988. lerroa:
19 Alaba Merab Davidi emateko garaia heltzean, ordea, Saulek Meholako Adrieli eman zion emazte.
 
20 Mikal, Saulen beste alaba, Davidez maitemindua zegoen. Eta halaxe jakinarazi zioten Sauli, eta atsegin gertatu zitzaion berri hori. 21 Hau zioen berekiko: <<«Tranpan harrapatzeko emango diot alaba, ea filistearrek eskua eransten dioten>>».
 
Esan zion, beraz, Saulek Davidi:
994. lerroa:
-Gaur ene suhi izango zara.
 
22 Eta Saulek agindu zien bere morroiei: <<«Esaiozue ahapeka Davidi: <Erregearen begiko zara eta maite zaituzte beraren zerbitzari guztiek. Egin zaitez erregearen suhi> >>».
 
23 Eta morroiek belarrira esan zizkioten hitz horiek Davidi. Baina honek erantzun zien:
1.006. lerroa:
25 Saulek, orduan:
 
-Esaiozue Davidi: <<«Erregeak ez du ezkon‑saririk nahi, filistearren ehun zakil-mutur baizik, erregearen etsaiez mendekatuz>>».
 
Egiaz, ordea, David filistearren esku eroraraztea nahi zuen Saulek. 26 Jakinarazi zioten morroiek Davidi Saulen esana, eta ongi iruditu zitzaion erregearen suhi izateko baldintza. Epea bete baino lehen, 27 abiatu zen David bere gizonekin eta berrehun filistear bota zituen. Davidek, erregearen suhi izateko, haien zakil-muturrak eraman zituen, eta erregearen aurrean zenbatu zituzten. Orduan, Saulek bere alaba Mikal eman zion emazte. 28 Antzeman zion Saulek Jauna Davidekin zela eta bere alaba Mikalek ere maite zuela. 29 Horregatik, geroz eta beldur handiagoa zion Davidi. Harrezkero, Saulek beti izan zion gorroto Davidi.
1.013. lerroa:
 
== 19. atala ==
19,1 David hiltzeko asmotan zebilela esan zien Saulek bere seme Jonatani eta bere zerbitzari guztiei. Saulen seme Jonatanek oso maitea zuen David eta 2 asmo horren berri eman zion Davidi, esanez: <<«Gure aita Saulek zu hiltzeko asmoa du. Zabiltza erne bihar goizean; gorde zaitez toki ezkuturen batean. 3 Atera eta aitaren ondoan jarriko naiz, zu egongo zaren landan. Zutaz mintzatuko natzaio eta ikusiko dut zer den asmo horretaz eta jakinaraziko dizut>>».
 
4 Jonatan, beraz, Daviden alde mintzatu zitzaion bere aita Sauli, esanez: <<«Errege jauna, ez zenioke gaitzik egin behar zeure zerbitzari Davidi, berak ere ez baitizu gaitzik egin. Beraren egintzak zure onerako izan dira guztiz. 5 Arriskuan jarri zuen bere bizia Goliat filistearra hil zuenean; horrela, garaipen handia eman zion Jaunak Israel osoari; zeuk ikusi zenuen eta poztu zinen. Zergatik egin behar duzu gaiztakeria hori, odol errugabea isuriz, David arrazoirik gabe hilez?>>»
 
6 Entzun zuen Saulek Jonatanen esana eta zin egin zuen: <<«Ez da hilko, ez, ala Jauna!>>»
 
7 Deitu zuen Jonatanek David eta hitz hauek guztiak eman zizkion aditzera. Gero, eraman zuen David Saulengana eta, lehen bezalaxe, honen zerbitzuan gelditu zen David.
1.023. lerroa:
8 Ekin zioten berriro guduari. Jalgi zen David filistearren kontra borrokara eta egundoko hondamendia egin zien, eta ihes egin behar izan zuten.
 
9 Hortan, Jaunak bidalitako espiritu gaiztoak hartu zuen Saul. Hau jauregian eseria zegoen, lantza eskuan, eta David zitara jotzen ari zitzaion. 10 Saulek hil egin nahi izan zuen David, lantzaz hormari josiz. Saihestu zen, ordea, David Saulen aurretik, eta horman sartu zen lantza. Ihes egin eta salbatu zen gau hartan David. 11 Saulek, ordea, bere mandatariak igorri zituen Daviden etxera, zaindu eta biharamun goizean hil zezaten. Bere emazte Mikalek berri hau eman zion Davidi: <<«Orain gauez ihes egin eta salbatzen ez bazara, bihar hil egingo zaituzte>>».
 
12 Eta leihotik behera eraitsi zuen. Orduan, Davidek ihes egin zuen eta bere burua salbatu. 13 Mikalek etxeko idoloa hartu eta ohean sartu zuen; ezarri zion burualdean ahuntz‑ilezko oihala eta ohe-azalez estali zuen. 14 David atxilotzera Saulek bidalitako mandatariak heltzean, gaixorik zegoela esan zien Mikalek. 15 Berriro ere bidali zituen Saulek mandatariak, David ikus zezaten. Esan zien: <<«Ekardazue ohean bada ere, hil egin behar dut eta>>».
 
16 Mandatariek, sartzean, etxeko idoloa aurkitu zuten ohean, ahuntz‑ilezko oihala burualdean zuela. 17 Orduan, Saulek diotso Mikali:
1.033. lerroa:
Mikalek Sauli:
 
-Berak esan zidan: <<«Utzi ihes egiten; bestela, hil egingo zaitut!>>»
 
18 David, ihes egin eta bere burua salbatu ondoren, Samuelengana joan zen Ramara eta Saulek berari egindako guztiaren berri eman zion. Orduan, Samuel eta biak Naiot‑era joan ziren eta han gelditu. 19 Honela esan zioten Sauli: <<«Hara, David Ramako Naioten dago!>>»
 
20 Saulek mandatariak igorri zituen, David atxilot zezaten. Haiek profeta‑trantzean ikusi zuten profeta‑taldea, Samuel buru zela. Jainkoaren espirituak hartu eta profeta‑trantzean jarri ziren Saulen mandatariak ere. 21 Hau jakinarazi ziotelarik, beste mandatari batzuk bidali zituen Saulek; baina hauek ere profeta‑trantzean sartu ziren. Hirugarrenez bidali zituen Saulek mandatariak, eta hauek ere profeta‑trantzean sartu ziren. 22 Saul bera abiatu zen, orduan, Ramara. Seku‑n dagoen urtegi handiraino heltzean, honela galdegin zuen:
1.045. lerroa:
-Han, Ramako Naioten.
 
23 Joan zen, bada, Saul Ramako Naiotera, eta bera ere Jaunaren espirituak hartu eta profeta‑trantzean sartu zen, Ramako Naiotera heldu arte. 24 Bera ere biluztu eta beste guztiekin batera sartu zen profeta‑trantzean Samuelen aitzinean. Han egon zen etzana, larrugorri, egun eta gau osoan. Horregatik dator esaera: <<«Saul ere profeta artean?>>»
 
== 20. atala ==
1.058. lerroa:
3 Davidek zin ere egin zuen, esanez:
 
-Ongi daki zuen aitak begiko nauzula. Hau esango zuen bere baitan: <<«Ez dezala jakin honetaz deus ere Jonatanek, atsekabe ez dadin>>». Hara, Jauna bizi dela eta zu bizi zarela bezain egia da, heriotzaren eta nire artean pauso bat baizik ez dagoela.
 
4 Jonatanek, orduan, Davidi:
1.066. lerroa:
5 Davidek Jonatani:
 
-Bihar ilberri da, eta egun horretan erregearen ondoan eseri beharko nuke bazkaltzeko. Utzidazu joaten; landan gordea egongo naiz arratsaldera arte. 6 Zuen aitak nire galdera egiten badu, esaiozu: <<«Bere sorterri Belenera ahalbailehen joaten uzteko eskatu zidan Davidek, urteroko oparia bere ahaide guztiekin egiteko>>». 7 <<«Ongi da>>» erantzungo balu, lasai nintzateke; haserretuko balitz, ordea, gauza jakina litzateke erabakia duela ni hondatzea. 8 Egidazu mesede hau zeure morroi honi; izan ere, ituna eginarazi didazu zeurekin Jaunaren izenean. Niregan inolako gaiztakeriarik baldin bada, hil nazazu zeuk; zertarako eraman ni zuen aitaren aurrera?
 
9 Jonatanek erantzun zion:
1.080. lerroa:
Eta biak landara atera ziren.
 
12 Jonatan honela mintzatu zitzaion Davidi: <<«Israelen Jainko Jaunarengatik esaten dizut, bihar edo etzi, garai honetan, ikertuko ditudala gure aitaren asmoak. Zurekiko asmo onak baditu eta norbait berehala bidali eta adierazten ez badizut, 13 zigor nazala Jaunak gogor. Gure aitak zu hondatzeko asmotan irauten badu, berriz, adieraziko dizut eta ihes egiten utziko, bakean joan zaitezen. Izan bedi Jauna zurekin, gure aitarekin izan zen bezala. 14 Egun hartan, bizi baldin banaiz, har nazazu onez, Jaunak nahi bezala. Hila baldin banaiz, berriz, 15 ez ukatu inoiz zeure onginahia nire senitarteari, Jaunak Daviden etsai guztiak banan‑banan lurretik suntsiaraziko dituenean>>».
 
16 Honela, Jonatanek ituna egin zuen Daviden etxearekin, esanez: <<«Eska biezaizkio Jaunak kontuak Davidi; hobeki esan, beronen etsaiei>>».
 
17 Jonatanek zin egin zion berriro Davidi, elkarri zioten maitasunagatik, bere burua bezain maite baitzuen. 18 Jonatanek esan zion gero Davidi: <<«Bihar ilberri‑jaia da eta han ez zaudela nabarituko dute, zure jarlekua hutsik egonen baita. 19 Etzi, jaitsi zaitez eta gorde, lehengo hartan ezkutatu zinen toki berean. Egon jarririk Etzel harriaren ondoan. 20 Hiru gezi jaurtikiko ditut alde horretarantz, jo-puntura botatzen ariko banintz bezala, 21 eta morroia bidaliko dut, esanez: <Hoa eta bila itzak geziak>. Morroiari <Hi baino honantzago dituk geziak, har itzak> esango banio, orduan etor zaitezke, dena bakean izango baita. Ez da arriskurik izango, ala Jauna! 22 Baina mutilari <Hi baino harantzago dituk geziak> esango banio, zoaz ihesi, Jaunak bidaltzen zaitu eta. 23 Biok elkarri eman diogun hitzaz, berriz, izan bedi Jauna gu bion artean testigu betierean>>».
 
24 Ezkutatu zen, bada, David landan. Ilberri‑jaia heltzean, jarri zen erregea otordurako, bazkaltzeko. 25 Ohi zuen tokian jarri zen erregea, horma ondoko jarlekuan. Jonatan jaiki egin zen. Abner Saulen aldamenean eseri zen. Daviden tokia, berriz, hutsik zegoen. 26 Egun hartan Saulek ez zuen deus ere esan, berekiko pentsatuz: <<«Ustekaberen bat izango zuen. Ez zen garbi egongo, ez zituen garbikuntzak egingo>>». 27 Biharamunean, ilberri ondoko bigarren egunean, berriro ere Daviden tokia hutsik zegoen. Saulek esan zion bere seme Jonatani:
 
-Zergatik ez da etorri bazkaltzera Jeseren semea ez atzo eta ez gaur?
1.092. lerroa:
28 Jonatanek erantzun zion:
 
-Belenera joateko baimena eskatu zidan arren eta arren. 29 Honela esan zidan: <<«Utzidazu joaten, otoi; senitartekoon oparia eskaini behar baitugu herrian, eta anaiak joateko agindu dit. Orain, beraz, begiko baldin banauzu, utzidazu, arren, anaia ikustera joaten>>». Horregatik, ez da etorri erregearen mahaira.
 
30 Haserretu zitzaion Saul Jonatani, eta esan zion:
1.120. lerroa:
-Hoa, eraman hirira.
 
41 Mutikoa joatean, atera zen David hegoaldetik eta lurreraino makurtu zen, hiru bider ahozpeztuz. Besarkatu zuten elkar, eta negar egin zuten elkarrekin. 42 Jonatanek esan zion Davidi: <<«Zoaz bakean. Jaunaren izenean egin diogu zin elkarri. Izan bedi Jauna betierean gu bion artean, eta gu bion ondorengoen artean>>».
 
== 21. atala ==
1.129. lerroa:
3 Davidek Ahimelek apaizari:
 
-Agindu hau eman dit erregeak: <<«Ez dezala inork jakin zertara bidaltzen zaitudan eta zer agindu dizudan>>». Mutilei, berriz, halako tokira egin diet dei. 4 Zer duzu eskura? Emazkidazu bost ogi edo aurkitzen duzuna.
 
5 Apaizak erantzun zion Davidi:
1.157. lerroa:
11 Abiatu zen David eta Saulengandik urruti joan zen, ihesi, egun hartan. Gateko errege Akixengana heldu zen. 12 Zerbitzariek, ordea, esan zioten Akix erregeari:
 
-Ez al da hori David, bere herrian errege dena? Ez al zioten horri kantatzen, dantza eginez, <<«Saulek mila hil, Davidek hamar mila>>»?
 
13 Gogoan hartu zituen Davidek hitz hauek, eta Gateko errege Akixi beldur handia hartu zion. 14 Zoro‑itxurak egin zituen haien aurrean, haien artean erotuak bezala jokatuz; ate nagusietan hatzamarka hasi zen, bizarrean behera lerdea zeriola. 15 Akixek esan zien bere zerbitzariei:
1.176. lerroa:
David, orduan, Heret oihanera joan zen.
 
6 Saulek jakin zuen ikusiak zituztela David eta beronekin ziren gizonak. Gibean zegoen Saul, muino batean, tamarindo baten azpian jarria, lantza eskuan eta zerbitzariak inguruan zutik. 7 Esan zien, orduan, inguruan zutik zituen zerbitzariei: <<«Entzun, benjamindarrok! Jeseren seme horrek zuei guztioi ere lurrak eta mahastiak emango dizkizuelakoan eta ehuneko nahiz milako giza taldeen buru egingo zaituztelakoan 8 al zabiltzate denok nire aurka azpilanean? Inork ere ez dit salatu nire semeak ituna egin duela Jeseren seme horrekin. Zuetarik bat ere ez zait errukitu, inork ez dit jakinarazi nire semeak nire aurka zelatan jarri zuela nire morroi bat. Horixe da, bada, gaur gertatzen ari dena>>».
 
9 Saulen zerbitzarien artean zutik zegoen Doeg edomdarrak erantzun zion: <<«Jeseren semea Nobera heltzen ikusi nuen nik, Ahituben seme Ahimelekengana. 10 Honek kontsulta egin zion Jaunari Davidi buruz; gero, janariak eman zizkion eta Goliat filistearraren ezpata ere bai>>».
 
11 Orduan, Ahituben seme Ahimelek apaiza eta beronen senitarte osoa, hau da, Nobeko apaizak, ekartzeko agindu zuen erregeak. Etorri ziren, bada, denak Saul erregeagana eta 12 honek esan zuen:
1.208. lerroa:
-Ea! Hil itzak hik apaizak!
 
Doeg edomdarrak jo eta hil egin zituen apaizak; lihozko efod‑jantzia soinean zeramaten laurogeita bost gizaseme hil zituen egun hartan. 19 Gero, Nob apaiz‑hirian, ezpataz hil zituen Saulek bertako gizaseme eta emakumeak, neska‑mutiko eta bularreko haurrak, idi, asto eta ardiak. 20 Ahimeleken seme eta Ahituben biloba bat bakarrik salbatu zen, Abiatar zeritzana, Davidengana ihes eginez. 21 Abiatarrek aditzera eman zion Davidi, Saulek Jaunaren apaizak hilarazi zituela. 22 Davidek, orduan, Abiatarri: <<«Banekien, bai, egun hartan han gertatu zen Doeg edomdarra ez zela geldituko Sauli berri eman gabe. Neu nauzu aitaren senitarteko guztien heriotzaren errudun. 23 Geldi zaitez nirekin; ez izan beldur. Ene biziaren bila dabilena bera dabil zurearen bila ere. Nire ondoan ongi babestua egonen zara>>».
 
== 23. atala ==
1 Behin batean, albiste hau eman zioten Davidi: <<«Filistearrak Keila hiriari erasoka ari dira eta larrainetako garia lapurtzen>>».
 
2 Davidek, orduan, kontsulta egin zion Jaunari:
1.231. lerroa:
5 Abiatu zen, bada, David bere gizonekin Keilarantz eta oldartu zitzaien filistearrei. Haien abere‑taldeak hartu eta izugarrizko sarraskia egin zien. Horrela salbatu zituen Davidek Keilako bizilagunak. 6 Ahimeleken seme Abiatarrek, Davidengana ihes egin eta, gero, Davidekin Keilara jaitsi zenean, berekin zeraman efod apaiz‑jantzia.
 
7 David Keilara etorria zelako berria eman ziotelarik, esan zuen Saulek: <<«Eskuetara eman dit Jaunak; bere burua giltzapetu du horrek, ate eta morroilodun hirian sartuz>>».
 
8 Bildu zituen, beraz, Saulek bere gizon guztiak borrokarako, Keilara jaitsi eta han David eta beronen gizonak inguratzeko asmoz. 9 Jakin zuen, ordea, Davidek bera hondatzeko prestatzen ari zela Saul, eta esan zion Abiatar apaizari:
1.251. lerroa:
13 Orduan, David eta beronen gizonak, seiehunen bat, Keilatik atera eta nora-ezean ibili ziren. Davidek Keilatik ihes egin zuela adierazi ziotenean, Saulek bertan behera utzi zuen hara joateko asmoa.
 
14 David basamortura joan zen bizitzera, hango haitzarteetara, eta Zif basamortuko mendietan gelditu zen. Egunero zebilen Saul Daviden bila, baina Jainkoak ez zuen David haren eskuetara eman. 15 Ikusi zuen Davidek Saul aterea zela berari bizia kentzeko eta Zif basamortuan gorde zen, Horexen. 16 Jonatan, Saulen semea, Horexera joan zen Daviden bila, eta Jainkoarengan uste on izatera bultzatu zuen, 17 esanez: <<«Ez izan beldur. Ez zaitu harrapatuko gure aita Saulek. Israelgo errege izango zara, eta ni bigarren, zure hurrengo. Gure aita Saulek berak ere badaki hori>>».
 
18 Ituna egin zuten biek Jaunaren aurrean. David Horexen gelditu zen, eta Jonatan etxera itzuli.
1.263. lerroa:
-Bedeinka zaitzatela Jaunak, nitaz urrikaldu zaretelako. 22 Zoazte, otoi; iker ezazue ongi, jakizue eta ikusi non dabilen, jakin nork ikusi ote duen. Oso axeria omen da. 23 Aztertu eta jakin zein ingurutan dagoen gordea eta itzuli niregana, non dabilen ziur jakinez. Gero, zuekin joango naiz. Inguru horietan baldin bada, Judako senitarte guztietan ibiliko naiz berorren bila.
 
24 Gizon haiek Ziferantz abiatu ziren, Saulen aurretik. David, berriz, bere gizonekin Maon eremuan zebilen, lautadan, basamortuaren hegoaldera. 25 Saul bere gizonekin Daviden bila hasi zen. Horren berri izatean, David haitzartera jaitsi eta Maon eremuan gelditu zen. Saul ere, hori jakitean, Maon eremuan barrena abiatu zen, Daviden ondoren. 26 Saul mendi‑malda batetik zihoan; David, berriz, bere gizonekin beste maldatik. David lasterka zihoan, Saulengandik ihesi. Saul bere gizonekin David eta beronen gizonak inguratzen ari zen, harrapatzeko. 27 Orduan, mandatari bat etorri zitzaion Sauli, esanez: <<«Zatoz bizkor, filistearrak sartu zaizkigu geure lurraldean>>».
 
28 Hala, Daviden ondoren ibiltzeari utzi eta filistearrei aurre egitera itzuli zen Saul. Horregatik deritza toki hari Sela‑Hamahlekot, hau da, <<«Bereizte‑harkaitza>>».
 
== 24. atala ==
1 David handik igo eta En‑Gediko haitzarteetan gelditu zen. 2 Filistearrak borrokatzetik itzultzean, esan zioten Sauli: <<«En‑Gediko eremuan duzu David>>».
 
3 Hartu zituen Saulek hiru mila gizon, Israel osoan aukeratuak, eta David eta honen gizonen bila joan zen Tzure‑Jeelimera, hau da, <<«Basahuntzen Harkaitzetara>>». 4 Bide ondoan zegoen ardi‑eskorta batera heltzean, leize-zulo batean sartu zen Saul sabela hustutzera. Leize hartantxe zeuden, hain zuzen, barru‑barruan gorderik, David eta beronen gizonak. 5 Hauek esan zioten Davidi:
 
-Gaur bete da Jaunak esan zizun hura: <<«Zure esku uzten dut zure etsaia; egiozu egokien iruditzen zaizuna>>».
 
Jaiki zen David eta, isil‑isilik, Saulen soingainekoaren ertza ebaki zuen. 6 Bihotzeko harra sentitu zuen orduan, Saulen soingainekoaren ertza ebaki zuelako. 7 Eta esan zien bere gizonei:
1.284. lerroa:
Saulek atzera begiratu zuen. David, lurreraino makurtuz, ahozpeztu egin zitzaion. 10 Esan zion, orduan, Davidek Sauli:
 
-Zergatik entzuten diozu David zu hondatu nahian dabilela diotsun jendeari? 11 Une honetan zeure begiz ikus dezakezunez, nire esku utzi zaitu gaur Jaunak leize-zuloan. Zu hiltzeko esaten zidaten, baina errukitu egin natzaizu, neure buruari hau esanez: <<«Ez diot erantsiko eskurik nire jaunari, Jaunak gantzutua baita>>». 12 Hona hemen, ene aita, hona zure soingainekoaren ertza nire eskuan. Soingainekoaren ertza ebaki, bai, baina zu ez zaitut hil. Ohar zaitez eta jakizu, ez dudala asmo txarrik, ez maltzurkeriarik, eta ez dizudala kalterik egin. Zu, aldiz, nire bila zabiltza bizia kentzeko. 13 Izan bedi Jauna gu bion artean epaile! Mendeka nazala Jaunak zure bidez! Baina nik ez dizut eskurik erantsiko. 14 Esaera zaharrak dioena: <<«Gaiztoek gaiztakeria>>». Nik, ordea, ez dizut eskurik erantsiko. 15 Noren bila zabiltza, zu, Israelgo errege hori? Noren atzetik zoaz? Zakur akabatuaren atzetik? Arkakusoren baten atzetik? 16 Izan bedi Jauna gu bion artean epaile, erabaki beza berak zure eta nire artean; azter eta zain beza nire auzia, eta aska nazala zure eskuetatik!
 
17 Davidek hitz hauek bukatzean, esan zion Saulek:
1.301. lerroa:
David Paran basamortura jaitsi zen. 2 Bazen Maonen bere ondasunak Karmelen zituen gizon bat. Gizon oso aberatsa zen, hiru mila ardi eta mila ahuntzen jabe. Ardi‑moztera joana zen Karmelera. 3 Nabal deitzen zen gizon hura; Abigail zuen emaztea. Hau zentzuduna eta ederra zen; senarra, berriz, zakarra eta gaiztoa. Kaleben jatorrikoa.
 
4 Basamortuan zebilelarik, entzun zuen Davidek Nabal ardi‑mozten ari zela 5 eta hamar mutil bidali zizkion, esanez: <<«Igo zaitezte Karmelera Nabalengana; egiozue nire izenean bake‑agurra 6 eta esan: <Izan ongi! Bakea zurekin, bakea etxekoekin, bakea zurean diren guztiekin! 7 Ardi‑mozten ari zarela entzun dut. Zure artzainak gurekin izan zirenean, ez genien inolako kalterik egin; Karmelen izan ziren bitarte guztian ez genien deus ere ukitu. 8 Galdegiezu zeure morroiei eta esango dizute. Orain, beraz, har itzazu ongi mutil hauek, egun egokian baitatoz. Eman, otoi, zeure zerbitzarioi eta David zeure adiskideari eskura duzuna> >>».
 
9 Daviden mutilek, heldu zirenean, hitz horiek esan zizkioten Nabali, Daviden izenean, eta zain gelditu ziren. 10 Nabalek, ordea, erantzun zien Daviden mutilei: <<«Nor da David hori? Nor da Jeseren seme hori? Gaur egun esklabo asko dabil bere jabearengandik ihesi. 11 Neure ogia, neure ura eta moztaileentzat hil ditudan abereen okela hartu eta nondik datorren ere ez dakidan jendeari eman behar al dizkiot?>>»
 
12 Itzuli ziren, beraz, Daviden mutilak beren bidetik eta, heldu zirenean, hori guztia adierazi zioten Davidi. 13 Honek, orduan, agindu zien bere mutilei: <<«Hartu nork bere ezpata gerrian!>>»
 
Hartu zuen nork bere ezpata gerrian, eta Davidek ere bai berea. Laurehunen bat gizonek jarraitu zioten Davidi; beste berrehunak tresneria zaintzen gelditu ziren.
1.315. lerroa:
 
 
14 Morroietarik batek adierazi zion Nabalen emazte Abigaili: <<«Hara, Davidek mandatariak igorri ditu basamortutik, gure nagusiari bake‑agurra egitera. Honek, ordea, zakar erantzun die. 15 Gizon haiek oso ongi jokatu zuten gurekin, ez ziguten inolako kalterik egin, eta ez ziguten deus ere ukitu larreetan haiekin ibili ginen bitartean. 16 Babesle izan genituen, gau eta egun, beraien artean artzain ibili ginen bitarte guztian. 17 Pentsa ezazu eta ikusi zer egin behar zenukeen; bestela, erabakia baitago gure nagusiaren eta beronen etxe osoaren hondamendia. Maltzur‑gaizto horrekin ezin baitu inork hitzik ere egin>>».
 
18 Abigailek, bizkor, hartu zituen berrehun ogi, bi zahagi ardo, bost ahari burduntzian erreak, bost arroa gari xigortu, ehun mahaspasa‑mordo eta berrehun piku‑opil eta astoen gainean ezarri zituen. 19 Gero, esan zien bere morroiei: <<«Zoazte nire aurretik; ni atzetik joango naiz>>».
 
Bere senar Nabali ez zion ezer ere esan. 20 Asto baten gainean jarria, Abigail mendiko toki gordeetan behera zihoalarik, han non datorren beherantz David bere gizonekin emakumearen aldera. Bat-batean, aurrez aurre gertatu ziren. 21 Davidek hizketa hau zekarren: <<«Alferrik ari izan naiz basamortuan haren ondasun guztiak zaintzen, harenak batere ukitu gabe, on egina orain gaizki ordaintzeko! 22 Zigor dezala Jaunak gogor David, baldin eta horren etxekoen artean gizonezko bat ere bizirik uzten badut egunsentirako>>».
 
23 Abigail, David ikusi orduko, asto gainetik bizkor jaitsi eta makurtu egin zen Daviden aitzinean, lurreraino ahozpeztuz. 24 Oinetaraino makurtuz, esan zion: <<«Neurea, bai, neurea dut errua, jauna! Utzidazu, otoi, mintzatzen eta entzun zeure mirabe honen hitzak. 25 Arren, ez egin kasurik, ene jauna, Nabal maltzur‑gaizto horri. Ongi emana du bere izena: zital deritza, eta zital hutsa da, izan ere. Nik ez nituen ikusi zuk bidalitako mutilak. 26 Baina, Jauna badela eta zu hemen zaudela bezain egia da Jaunak berak galarazi dizula odola isurtzea eta mendekua zeure eskuz egitea. Gerta bekie Nabali gertatuko zaiona, zu hondatu nahian dabiltzan etsaiei ere. 27 Har itzazu, ene jauna, ekarri dizkizudan eskuerakutsiak eta eman zeure mutilei. 28 Barka, otoi, zeure mirabe honen errua. Ondorengotza sendoa emanen dizu Jaunak, Jaunaren gudua ari baitzara egiten, eta bizitza osoan ez da okerkeriarik aurkitu zuregan. 29 Inoiz, norbaitek, zu hil nahian, erasotzen badizu, Jaunak, zure Jainkoak, ongi gordeko du zure bizia bere eskuetan. Zure etsaien biziak, aldiz, jaurtiki egingo ditu, harria habailaz bezala. 30 Esandako on guztiak emango dizkizu Jaunak eta zu, ene jauna, Israelen buruzagi eginen zaitu. 31 Ez dezazula orduan, ez kezkatu, ez damutu beharrik izan, odol errugabea isuri eta mendekua zeure eskuz egina duzulako. Jaunak ondasunez bete zaitzanean, oroit zaitez zeure mirabe honetaz>>».
 
32 Davidek ihardetsi zion Abigaili:
1.339. lerroa:
36 Abigail Nabalengana itzuli zen. Egundoko afaria egiten ari zen hau bere etxean, errege‑otordua adinakoa. Alai‑alai zegoen Nabal eta arrunt mozkortua. Abigailek ez zion hitzik esan biharamun goizera arte; 37 argi-nabarrean, ordea, mozkorra joan zitzaionean, gertaturikoa jakinarazi zion Nabali. Bihotzekoak eman zion orduan Nabali, eta harria bezain gogor gelditu zen. 38 Hamar egun ingururen buruan, heriotzaz jo zuen Jaunak Nabal eta hil egin zen.
 
39 Nabal hila zela aditu zuelarik, esan zuen Davidek: <<«Bedeinkatua Jauna! Nire alde jokatu baitu Nabalek egin zidan irainaren aurrean. Okerra egitea galarazi dit; Nabali, berriz, gainera bota dio Jaunak bere gaiztakeria>>».
 
Ondoren, mandatariak igorri zizkion Davidek Abigaili, emaztetzat hartu nahi zuela adieraziz. 40 Heldu ziren, bada, Daviden mandatariak Karmelera Abigailengana eta honela mintzatu zitzaizkion:
1.357. lerroa:
 
 
26,1 Zifekoak Gibeara etorri ziren Saulengana, esatera: <<«Ez al dakizu David Hakila mendixkan, basamortu‑ertzean, dagoela gordea?>>»
 
2 Saul Zif basamortura jaitsi zen orduan, Israelgo hiru mila gizon aukeratu berekin zituela, Daviden bila. 3 Saulek Hakila mendixkan, basamortu‑ertzean, bide ondoan ezarri zituen oihal‑etxolak. Basamortu hartan zebilen David eta, Saul beraren bila zetorrela entzutean, 4 ikerlariak bidali zituen, Saulen etorrera ziurtatzera. 5 Orduan, jaiki eta Saul etxolatua zegoen tokira heldu zen David, eta ikusi zuen non zeuden etzanik Saul eta Abner, Ner‑en semea, gudarostearen buruzagia. Saul kanpalekuaren erdian zegoen etzana eta gainerako jendea haren inguruan zegoen etxolatua. 6 Davidek esan zien Ahimelek hititari eta Joaben anaia Tzeruiaren seme Abixairi:
1.419. lerroa:
 
 
27,1 Davidek honela zioen bere baitan: <<«Halakoren batean, Saulen eskuak galdu behar nau! Filistearren lurraldera ihes egin eta neure burua salbatzea izanen dut hoberena. Horrela, etsiko du Saulek eta ez da nire bila ibiliko Israel lurraldean, eta ni libre izango naiz haren eskuetatik>>».
 
2 Jaiki zen, beraz, David eta, berekin zituen seiehun gizonekin, Gateko errege Akixengana, Maoken semearengana, jo zuen. 3 Denak Gaten jarri ziren bizitzen, Akixen inguruan: Daviden gizonak nor bere familiarekin eta David bera bere bi emazteekin, Izreelgo Ahinoamekin eta Karmelgo Nabalen emazte izana zen Abigailekin. 4 Davidek Gatera ihes egin zuela jakinarazi zioten Sauli eta aurrerantzean ez zuen jarraitu haren bila.
 
5 Davidek esan zion Akixi: <<«Begiko banauzu, emadazu tokia zeure lurraldeko hirixkaren batean, bertan bizi nadin: ez da egoki ni, zure zerbitzari hau, zure ondoan errege‑hirian egotea>>».
 
6 Egun hartan bertan, Akixek Tziklag hirixka eman zion; horregatik, Tziklag gaurdaino Judako erregeena da. 7 Urtea eta lau hilabetez bizi izan zen David filistearren lurraldean. 8 Davidek bere gizonekin erasoaldiak egin ohi zizkien gexurtarrei, gereztarrei eta amalektarrei; aspaldidanik Xur aldera eta Egipto lurralderaino bizi ziren herriei, alegia. 9 Davidek birrindu egiten zuen lurralde hura; ez zuen bizirik uzten, ez gizasemerik, ez emakumerik. Ardi, idi, asto, gamelu eta soinekoak ere ostu ohi zituen. Itzultzean, Akixengana joaten zen. 10 Akixek galdetzen zion:
1.433. lerroa:
-Judako hegoaldean, edota jerahmeeldarren hegoaldean, edota kaindarren hegoaldean.
 
11 Davidek ez zion inori bizia barkatzen, ez gizonei, ez emakumeei, Gatera inor ez eramatearren; beraren jokabidearen berri inork eman ez zezan. Horrela jokatu zuen Davidek filistearren artean bizi izan zen denboraldi guztian. 12 Akixek uste osoa zuen Davidengan eta honela zioen bere baitan: <<«Gorrotagarri egin da David bere herri Israelentzat. Neure menpe izanen dut betiko>>».
 
 
1.547. lerroa:
4 Filistearren buruzagiek Akixen aurka haserretu eta esan zioten:
 
-Bidal ezazu gizon hori, doala izendatu zenion tokira. Ez dadila etor gurekin gudura; borrokaldian ez ote zaigu, gero, etsai bihurtuko? Izango ote luke aukera hoberik bere nagusiarekin adiskidetzeko, gure mutilei lepoa moztuz baino? 5 Ez al da David hau, <<«Saulek mila hil, Davidek hamar mila>>» denek batera kantatzen zioten huraxe bera?
 
6 Dei egin zion, beraz, Akixek Davidi eta esan zion:
1.603. lerroa:
 
 
16 Horrela, bada, gidatu zituen. Landan sakabanaturik aurkitu zituzten jan‑edanean, filistearrei eta Judakoei lapurturiko harrapakinen ugariarengatik jai egiten. 17 Biharamunean, egunsentitik ilunabarrera oldartu zitzaien David; ezin izan zuen batek ere ihes egin, gamelu gainera igo eta ihesi joan ziren laurehun gazteek izan ezik. 18 Amalektarrek ebatsiriko guztia eskuratu zuen Davidek, bai eta bere bi emazteak ere. 19 Ez zitzaien inor ere falta, ez txiki eta ez handi, ez seme eta ez alaba, ez eta harrapakinik ere. Lapurtua zieten guztia eskuratu zuen Davidek. 20 Artalde eta abere‑taldeak ere eskuratu zituen. Jendeak abereak hartu eta Daviden aitzinera eraman zituen, esanez: <<«Hona Davidentzako harrapakinak>>». 21 Gero, berrehun gizonengana, nekaturik zeudelako berari jarraiezinik Besor ibarrean utzi zituen haiengana, itzuli zen David. Hauek bidera irten zitzaizkien Davidi eta beronekin zetorren jendeari. Davidek hurbildu eta bake‑agurra egin zien. 22 Davidekin erasora joanak ziren baina maltzur eta zikoitz zirenek esan zuten:
 
-Horiek ez dira gurekin etorri. Ez diegu harrapakinetarik ezer ere emango, beren emazte eta seme‑alabak izan ezik. Har ditzatela eta doazela!
1.613. lerroa:
 
 
<<«nolako zatia borrokara doanak,
 
halakoa tresneria zaindu duenak.
 
Berdin hartuko dute denek>>».
 
 
1.623. lerroa:
25 Egun hartaz geroztik horrela egin da, eta Israelen arau eta lege bezala bete ohi da jokabide hori gaurdaino.
 
26 Tziklagera heldu zenean, harrapakin haietarik zatiak bidali zizkien Davidek bere herrikide zituen Judako buruzagiei, esanez: <<«Hartzazue emaitza hau, Jaunaren etsaiei kendu dizkiegun harrapakinetarik>>». 27 Hauei guztiei bidali zizkieten emaitzak: Betelen, Negeveko Ramoten, Jatiren, 28 Aroeren, Sifmoten, Extemoan, 29 Rakalen, jerahmeeldar hirietan, kaindar herrietan, 30 Horman, Bor‑Axanen, Ataken, 31 Hebronen eta David bere gizonekin ibili izan zeneko beste toki guztietan bizi zirenei.
 
 
1.631. lerroa:
 
 
31,1 Azkenean, ekin zioten filistearrek borrokari israeldarren kontra. Hauek ihesi joan ziren filistearren aurretik eta hilak gertatu ziren Gilboa mendian. 2 Pertsegitu zituzten filistearrek Saul eta honen semeak, eta Saulen seme Jonatan, Abinadab eta Malki‑Xua hil egin zituzten. 3 Orduan, Sauli oldartu zitzaizkion bete‑betean; joan zitzaizkion ondoren arkulariak eta larriki zauritu zuten. 4 Saulek esan zion bere ezkutariari: <<«Atera ezpata eta sar iezadak alderik alde, jentil arrotz horiek jo ez nazaten eta iseka egin ez diezadaten>>».
 
Ezkutariak, ordea, ez zuen halakorik egin nahi izan, erabat izutua baitzegoen. Orduan, hartu zuen Saulek ezpata eta gainera bota zuen bere burua. 5 Ezkutariak ere, Saul hila zela ikustean, bere burua ezpata gainera bota zuen. Biak batera hil ziren. 6 Horrela hil ziren egun berean Saul, hiru semeak, ezkutaria eta harekin ziren gizon guztiak.