Biblia/1 Samuel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Theklan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketak: Manual revert 2017 wikitestu editorearekin
Theklan (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1.268. lerroa:
 
Hartu zuen nork bere ezpata gerrian, eta Davidek ere bai berea. Laurehunen bat gizonek jarraitu zioten Davidi; beste berrehunak tresneria zaintzen gelditu ziren.
 
Abigail emazteak Davidi lagundu
 
14 Morroietarik batek adierazi zion Nabalen emazte Abigaili: «Hara, Davidek mandatariak igorri ditu basamortutik, gure nagusiari bake‑agurra egitera. Honek, ordea, zakar erantzun die. 15 Gizon haiek oso ongi jokatu zuten gurekin, ez ziguten inolako kalterik egin, eta ez ziguten deus ere ukitu larreetan haiekin ibili ginen bitartean. 16 Babesle izan genituen, gau eta egun, beraien artean artzain ibili ginen bitarte guztian. 17 Pentsa ezazu eta ikusi zer egin behar zenukeen; bestela, erabakia baitago gure nagusiaren eta beronen etxe osoaren hondamendia. Maltzur‑gaizto horrekin ezin baitu inork hitzik ere egin».
1.290 ⟶ 1.284 lerroa:
 
-Igo bakean zeure etxera. Aditu dut zure ahotsa. Onartu dut zure eskaria.
 
Nabal hil eta Abigail Davidekin ezkondu
 
36 Abigail Nabalengana itzuli zen. Egundoko afaria egiten ari zen hau bere etxean, errege‑otordua adinakoa. Alai‑alai zegoen Nabal eta arrunt mozkortua. Abigailek ez zion hitzik esan biharamun goizera arte; 37 argi-nabarrean, ordea, mozkorra joan zitzaionean, gertaturikoa jakinarazi zion Nabali. Bihotzekoak eman zion orduan Nabali, eta harria bezain gogor gelditu zen. 38 Hamar egun ingururen buruan, heriotzaz jo zuen Jaunak Nabal eta hil egin zen.
1.311 ⟶ 1.299 lerroa:
42 Abigail, berehala jaiki, asto gainean jarri eta bost neskatxa lagun hartuz, Daviden mandatarien ondoren joan eta Davidekin ezkondu zen. 43 David Izreelgo Ahinoamekin ezkondua zegoen ordurako; horrela, biak zituen emazte. 44 Izan ere, Saulek bere alaba Mikal, Daviden emazte izana, Galimgo Laixen seme Paltiri eman zion emazte.
 
== 26. atala ==
 
26,1 Zifekoak Gibeara etorri ziren Saulengana, esatera: «Ez al dakizu David Hakila mendixkan, basamortu‑ertzean, dagoela gordea?»
 
Davidek bizia barkatu Sauli Zif basamortuan
 
26,1 Zifekoak Gibeara etorri ziren Saulengana, esatera: «Ez al dakizu David Hakila mendixkan, basamortu‑ertzean, dagoela gordea?»
 
2 Saul Zif basamortura jaitsi zen orduan, Israelgo hiru mila gizon aukeratu berekin zituela, Daviden bila. 3 Saulek Hakila mendixkan, basamortu‑ertzean, bide ondoan ezarri zituen oihal‑etxolak. Basamortu hartan zebilen David eta, Saul beraren bila zetorrela entzutean, 4 ikerlariak bidali zituen, Saulen etorrera ziurtatzera. 5 Orduan, jaiki eta Saul etxolatua zegoen tokira heldu zen David, eta ikusi zuen non zeuden etzanik Saul eta Abner, Ner‑en semea, gudarostearen buruzagia. Saul kanpalekuaren erdian zegoen etzana eta gainerako jendea haren inguruan zegoen etxolatua. 6 Davidek esan zien Ahimelek hititari eta Joaben anaia Tzeruiaren seme Abixairi:
1.373 ⟶ 1.356 lerroa:
David bere bidetik joan zen, eta Saul etxera itzuli.
 
== 27. atala ==
 
27,1 Davidek honela zioen bere baitan: «Halakoren batean, Saulen eskuak galdu behar nau! Filistearren lurraldera ihes egin eta neure burua salbatzea izanen dut hoberena. Horrela, etsiko du Saulek eta ez da nire bila ibiliko Israel lurraldean, eta ni libre izango naiz haren eskuetatik».
 
David filistearren artean gorde
 
27,1 Davidek honela zioen bere baitan: «Halakoren batean, Saulen eskuak galdu behar nau! Filistearren lurraldera ihes egin eta neure burua salbatzea izanen dut hoberena. Horrela, etsiko du Saulek eta ez da nire bila ibiliko Israel lurraldean, eta ni libre izango naiz haren eskuetatik».
 
2 Jaiki zen, beraz, David eta, berekin zituen seiehun gizonekin, Gateko errege Akixengana, Maoken semearengana, jo zuen. 3 Denak Gaten jarri ziren bizitzen, Akixen inguruan: Daviden gizonak nor bere familiarekin eta David bera bere bi emazteekin, Izreelgo Ahinoamekin eta Karmelgo Nabalen emazte izana zen Abigailekin. 4 Davidek Gatera ihes egin zuela jakinarazi zioten Sauli eta aurrerantzean ez zuen jarraitu haren bila.
1.395 ⟶ 1.373 lerroa:
11 Davidek ez zion inori bizia barkatzen, ez gizonei, ez emakumeei, Gatera inor ez eramatearren; beraren jokabidearen berri inork eman ez zezan. Horrela jokatu zuen Davidek filistearren artean bizi izan zen denboraldi guztian. 12 Akixek uste osoa zuen Davidengan eta honela zioen bere baitan: «Gorrotagarri egin da David bere herri Israelentzat. Neure menpe izanen dut betiko».
 
== 28. atala ==
 
28,1 Egun haietan, filistearrak beren gudari‑taldeak bildu eta Israelen aurka borrokatzeko prestatu ziren. Akixek esan zion Davidi:
 
Filistearrak israeldarren aurka borrokatzeko asmotan
 
28,1 Egun haietan, filistearrak beren gudari‑taldeak bildu eta Israelen aurka borrokatzeko prestatu ziren. Akixek esan zion Davidi:
 
-Badakizue zuk eta zure gizonek nirekin etorri behar duzuela gudura.
1.412 ⟶ 1.385 lerroa:
 
-Ongi! Neure zaintzaile egiten zaitut betiko.
 
Saulek emakume hilazti bati kontsulta egin
 
3 Hila zen Samuel; eginak zizkion Israel osoak hiletak eta ehortzia zuten bere hiri Raman. Saulek, bestalde, uxatuak zituen hilaztiak eta igarleak.
1.491 ⟶ 1.458 lerroa:
Zerbitzariak eta emakumea, ordea, esan eta esan ari zitzaizkionez, makurtu egin zen haien esanetara. Lurretik jaiki eta etzaulkian jarri zen. 24 Bazuen emakumeak etxean zekor gizendua; hil zuen berehala; ogi-irina hartu eta egin zuen orea eta erre zituen opil batzuk. 25 Atera zizkien Sauli eta honen zerbitzariei. Jan zuten, bada, jaiki ziren eta gau hartan bertan alde egin zuten.
 
== 29. atala ==
 
29,1 Filistearrek Afeken zituzten bilduak beren gudari‑taldeak; israeldarrek, berriz, Izreelen dagoen iturri ondoan ezarri zituzten gudu‑etxolak. 2 Filistearren buruzagiak ehuneko eta milako giza taldeen aurretik zihoazen. David bere gizonekin Akix erregearen ondoan zihoan, atzeko taldean. 3 Filistearren buruzagiek honela zioten:
 
Filistearrek Daviden laguntzarik nahi ez
 
29,1 Filistearrek Afeken zituzten bilduak beren gudari‑taldeak; israeldarrek, berriz, Izreelen dagoen iturri ondoan ezarri zituzten gudu‑etxolak. 2 Filistearren buruzagiak ehuneko eta milako giza taldeen aurretik zihoazen. David bere gizonekin Akix erregearen ondoan zihoan, atzeko taldean. 3 Filistearren buruzagiek honela zioten:
 
-Zer egiten dute hebertar horiek hemen?
1.523 ⟶ 1.485 lerroa:
11 Jaiki ziren, bada, goizean goiz David eta bere gizonak eguna argitzean, eta filistearren lurraldera itzuli ziren. Filistearrak, aldiz, Izreelerantz igo ziren.
 
== 30. atala ==
 
30,1 Hiru egunen buruan, David Tziklagera heldu zen bere gizonekin. Baina amalektarrek eraso egina zieten Negev eskualdeari eta Tziklag hiriari; Tziklag hondatu eta su eman zioten; 2 emakumeak eta hirian zirenak, txiki nahiz handi, atxilotuak zeramatzaten beren bidetik, baina bat ere hil gabe. 3 Davidek eta bere gizonek, heldu zirenean, hiria sutan eta beren emazte eta seme‑alabak gatibu eraman zituztela aurkitu zuten. 4 Davidek eta bere jendeak garrasika hasi eta negar egiteko ere indarrak akitu arte egin zuten negar. 5 Daviden bi emazteak ere, Izreelgo Ahinoam eta Karmelgo Nabalen emazte izaniko Abigail, eramanak zituzten atxiloturik. 6 Davidek estuasun handia izan zuen, harrika emango ziola baitzioen jendeak; hain atsekabetuak zeuden, izan ere, gizonak beren seme‑alabengatik. Davidek, orduan, bere Jainko Jaunarengandik hartu zuen indarra. 7 Davidek Ahimeleken seme Abiatar apaizari dei egin eta esan zion:
 
Amalektarrek Tziklagi su eman
 
-Ekatzu, mesedez, efod hori.
1.556 ⟶ 1.513 lerroa:
 
-Egidazu zin Jainkoarengatik ez nauzula hilko, ez eta ene jabearen esku utziko ere, eta gidatuko zaitut lapur-talde horrengana.
 
Davidek amalektarrak menperatu
 
16 Horrela, bada, gidatu zituen. Landan sakabanaturik aurkitu zituzten jan‑edanean, filistearrei eta Judakoei lapurturiko harrapakinen ugariarengatik jai egiten. 17 Biharamunean, egunsentitik ilunabarrera oldartu zitzaien David; ezin izan zuen batek ere ihes egin, gamelu gainera igo eta ihesi joan ziren laurehun gazteek izan ezik. 18 Amalektarrek ebatsiriko guztia eskuratu zuen Davidek, bai eta bere bi emazteak ere. 19 Ez zitzaien inor ere falta, ez txiki eta ez handi, ez seme eta ez alaba, ez eta harrapakinik ere. Lapurtua zieten guztia eskuratu zuen Davidek. 20 Artalde eta abere‑taldeak ere eskuratu zituen. Jendeak abereak hartu eta Daviden aitzinera eraman zituen, esanez: «Hona Davidentzako harrapakinak». 21 Gero, berrehun gizonengana, nekaturik zeudelako berari jarraiezinik Besor ibarrean utzi zituen haiengana, itzuli zen David. Hauek bidera irten zitzaizkien Davidi eta beronekin zetorren jendeari. Davidek hurbildu eta bake‑agurra egin zien. 22 Davidekin erasora joanak ziren baina maltzur eta zikoitz zirenek esan zuten:
1.570 ⟶ 1.521 lerroa:
 
-Ez dezazuela horrelakorik egin, ene anaiok, Jaunak eman digunarekin! Zaindu egin gaitu; eraso zigun lapur-talde hura eskura eman digu. 24 Esan duzuen hori ez dizue inork ere onartuko, zeren eta,
 
«nolako zatia borrokara doanak,
1.578 ⟶ 1.527 lerroa:
 
Berdin hartuko dute denek».
 
25 Egun hartaz geroztik horrela egin da, eta Israelen arau eta lege bezala bete ohi da jokabide hori gaurdaino.
1.585 ⟶ 1.532 lerroa:
26 Tziklagera heldu zenean, harrapakin haietarik zatiak bidali zizkien Davidek bere herrikide zituen Judako buruzagiei, esanez: «Hartzazue emaitza hau, Jaunaren etsaiei kendu dizkiegun harrapakinetarik». 27 Hauei guztiei bidali zizkieten emaitzak: Betelen, Negeveko Ramoten, Jatiren, 28 Aroeren, Sifmoten, Extemoan, 29 Rakalen, jerahmeeldar hirietan, kaindar herrietan, 30 Horman, Bor‑Axanen, Ataken, 31 Hebronen eta David bere gizonekin ibili izan zeneko beste toki guztietan bizi zirenei.
 
== 31. atala ==
 
31,1 Azkenean, ekin zioten filistearrek borrokari israeldarren kontra. Hauek ihesi joan ziren filistearren aurretik eta hilak gertatu ziren Gilboa mendian. 2 Pertsegitu zituzten filistearrek Saul eta honen semeak, eta Saulen seme Jonatan, Abinadab eta Malki‑Xua hil egin zituzten. 3 Orduan, Sauli oldartu zitzaizkion bete‑betean; joan zitzaizkion ondoren arkulariak eta larriki zauritu zuten. 4 Saulek esan zion bere ezkutariari: «Atera ezpata eta sar iezadak alderik alde, jentil arrotz horiek jo ez nazaten eta iseka egin ez diezadaten».
 
Saulen heriotza
 
Ezkutariak, ordea, ez zuen halakorik egin nahi izan, erabat izutua baitzegoen. Orduan, hartu zuen Saulek ezpata eta gainera bota zuen bere burua. 5 Ezkutariak ere, Saul hila zela ikustean, bere burua ezpata gainera bota zuen. Biak batera hil ziren. 6 Horrela hil ziren egun berean Saul, hiru semeak, ezkutaria eta harekin ziren gizon guztiak.