Biblia/2 Kronikak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Theklan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Theklan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
12. lerroa:
== 1. atala ==
1 Daviden seme Salomonek sendotu egin zuen bere erregetza. Berekin zuen Jauna, bere Jainkoa, eta Jainkoak goreneraino jaso zuen.
 
Salomonek Jainkoari jakinduria eskatu
 
 
 
2 Salomonek dei egin zien israeldar guztiei, milako eta ehuneko gudari-taldeen buruzagiei, epaileei eta Israelen arduradun ziren familiaburu guztiei. 3 Eta batzarturiko guztiekin Gabaongo kultu-lekura joan zen, han baitzegoen Jainkoarekin elkartzeko etxola, Jaunaren zerbitzari Moisesek basamortuan egina. 4 Davidek Kiriat-Jearimdik Jerusalemen prestatua zuen tokira eraman zuen Jainkoaren kutxa; han zuen eraikia oihal-etxola kutxarentzat. 5 Baina bazen Gabaonen, Jaunaren egoitza aurrean, Uriren seme eta Hurren biloba Betzalelek egindako brontzezko aldare bat, eta bertan egin zioten kontsulta Jaunari Salomonek eta biltzar osoak. 6 Salomonek Elkarketa Etxolaren ondoan zegoen aldarera igo eta mila erre-opari eskaini zituen Jaunaren aurrean.