Biblia/Jeremiasen Gutuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Theklan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Theklan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
9. lerroa:
| notes = Itzulpena: Dionisio Amundarain
}}
 
 
Jeremiasek gutun bat bidali zien Babiloniako erregeak bere herrialdera gatibu eraman behar zituenei, Jainkoak aginduriko mezua iragarriz. Hona hemen kopia: 1 «Babiloniako errege Nabukodonosorrek bere herrialdera eramango zaituzte Jainkoaren kontra egin dituzuen bekatuengatik. 2 Babiloniara iritsirik, urte asko egin beharko duzue han, denboraldi luzea, zazpi belaunaldi bete arte; ondoren, bakean aterako zaituzte handik Jainkoak. 3 Babilonian, zilar, urre eta zurezko jainkoak bizkarrean prozesioan eramaten ikusiko dituzue; irudi horiek beldurra ematen diete jentilei. 4 Zuek kontuz ibili! Ez jokatu atzerritarrek bezala, ez dadila jainko horien beldurra zuetaz jabetu. 5 Jendetza gurtza emateko berorien inguruan pilatzen dela ikustean, esan zeuen baitan: <Zuri bakarrik, Jauna, zor zaizu gurtza!> 6 Zuekin dago Jainkoaren aingerua eta bera arduratuko da zuetaz.