Biblia/Mateo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Theklan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Theklan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
22. lerroa:
 
17 Hona, beraz, zenbat gizaldi guztira: Abrahamengandik Davidengana hamalau; Davidengandik Babiloniako erbestealdira beste hamalau, eta Babiloniako erbestealditik Mesiasengana beste hamalau.
 
Jesusen sortzea
 
 
 
18 Jesus Mesiasen sortzea honela gertatu zen: Maria, Jesusen ama, Joserekin ezkontzeko hitz emana zegoen; eta, elkarrekin bizitzen hasi aurretik, haurdun gertatu zen Espiritu Santuaren egitez. 19 Jose, Mariaren senarra, gizon zuzena zen; ez zuen hura salatu nahi, eta isilean uztea erabaki zuen. 20 Asmo horrekin zebilela, Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan eta esan zion: «Jose, Daviden ondorengoa, ez izan beldurrik Maria zeure emaztetzat hartzeko, harengan sortua Espiritu Santuarengandik baitator. 21 Semea izango du, eta zuk Jesus ezarriko diozu izena, berak askatuko baitu bere herria bekatuetatik».
32 ⟶ 28 lerroa:
 
24 Esnatzean, Jaunaren aingeruak agindua egin zuen Josek, eta Maria emaztetzat hartu zuen. 25 Eta ez zuten ezkon-harremanik izan, Mariak semea izan zuen arte, eta Josek Jesus izena ipini zion.
 
Ekialdeko jakintsu batzuek Jesus gurtu
 
 
== 2. atala ==
49 ⟶ 42 lerroa:
zuregandik aterako baita buruzagia,
Israel nire herria gobernatuko duena.
 
 
7 Orduan, Herodesek, jakintsuak isilean deiturik, izarra noiz agertu zitzaien jakin zuen zehatz. 8 Gero, Belenera bidali zituen, esanez: «Zoazte eta jakin zuzen haurraren berri eta, aurkitu ondoren, adierazi niri, neu ere gurtzera joan nadin».
58 ⟶ 50 lerroa:
 
12 Gero, Herodesengana ez itzultzeko oharra ametsetan harturik, beste bide batetik itzuli ziren beren herrialdera.
 
Egiptora ihesi
 
 
13 Jakintsuek alde egin ondoren, Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan Joseri eta esan zion: «Jaiki, hartu haurra eta ama, eta zoaz ihesi Egiptora. Egon han nik esan arte, haurraren bila ibiliko baita Herodes, hilarazteko».
 
14 Hartu zituen, beraz, Josek haurra eta ama gauez, eta Egiptora alde egin zuen. 15 Han bizi izan zen, Herodes hil arte. Horrela, Jaunak profetaren bidez esana bete zen: Egiptotik etortzeko dei egin nion neure semeari.
 
Belengo haurren hilketa
 
 
16 Herodes erregea, jakintsuek engainatu egin zutela oharturik, biziki haserretu zen, eta Belenen eta inguruetan bi urtez azpiko haur guztiak hiltzeko agindu zuen, jakintsuek adierazitako denbora kontuan harturik. 17 Honela bete zen Jeremias profetak esana:
75 ⟶ 61 lerroa:
ez du kontsolatu nahi,
ez baitira bizi.
 
Egiptotik itzuli eta Nazareten bizi
 
 
19 Herodes hil ondoren, Joseri Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan Egipton, 20 eta esan zion: «Jaiki, hartu haurra eta ama, eta zoaz Israelera, hilak baitira haurra hil nahian zebiltzanak».
 
21 Hartu zituen Josek haurra eta ama, eta Israelera joan zen. 22 Baina jakin zuen, Herodesen ordez honen seme Arkelao zegoela Judean errege, eta beldurra sartu zitzaion hara joateko. Eta, ametsetan adierazi zitzaiolarik, Galileara jo zuen, 23 eta Nazaret izeneko herrian jarri zen bizitzen; horrela bete zen Jainkoak profeten bidez esana: «Nazaretarra esango diote».
 
Jesus Joanek iragarria eta bataiatua.
Tentatua
 
Joan Bataiatzaileak Jesusen etorrera hots egin
 
 
 
== 3. atala ==
98 ⟶ 74 lerroa:
Prestatu bidea Jaunari,
zuzendu bidexkak hari.
 
 
4 Joanek gamelu-ilezko jantzia zuen soineko eta larruzko uhala gerriko, eta matxinsaltoak eta basa eztia zituen janari.
 
5 Jerusalem hiriko, Judea osoko eta Jordan inguru guztiko jendea harengana joaten zen, 6 eta, beren bekatuak aitortzen zituztela, Joanek bataiatu egiten zituen Jordan ibaian. 7 Fariseu eta saduzear askori, bataiatzera zetozela ikustean, honela esan zien Joanek: «Sugekumeok! Nork esan dizue gainean duzuen haserre-zigorrari ihes egingo diozuela? 8 Ager ezazue zeuen jokabideaz bihozberrituak zaudetela, 9 eta ez pentsa nahikoa duzuenik <Abrahamen ondorengo gara> esatea. Egia esan, honako harri hauetatik ere atera ditzake Jainkoak Abrahamen ondorengoak. 10 Prest dago aizkora zuhaitza hondotik jotzeko: fruitu onik ematen ez duen zuhaitz oro moztu eta sutara botako da. 11 Nik urez bataiatzen zaituztet bihozberri zaitezten; baina nire ondoren datorrena ni baino ahaltsuago da, eta ni ez naiz inor hari oinetakoak eranzteko ere; horrek Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte. 12 Eskuan dauka sardea, eta garia garbitzera doa: alea mandioan jasoko du; lastoa, ordea, inoiz itzaliko ez den sutan erreko».
 
Jesus bataiatua
 
 
 
13 Jesus Galileatik Jordanera etorri zen, Joanengana, honek bataia zezan. 14 Joanek ez zion utzi nahi eta esan zion:
119 ⟶ 90 lerroa:
 
16 Bataiatu eta berehala, Jesus uretatik irten zen. Hortan, zerua zabaldu zen, eta Jainkoaren Espiritua ikusi zuen Jesusek uso-tankeran jaisten eta beregana etortzen. 17 Eta mintzo hau etorri zen zerutik: «Hau da nire Semea, nire maitea; berau dut atsegin».
 
Jesus basamortuan tentatua
 
 
 
== 4. atala ==
150 ⟶ 117 lerroa:
 
11 Orduan, deabruak utzi egin zuen, eta aingeruak etorri zitzaizkion zerbitzatzera.
 
Jesus Galileara
 
 
 
12 Joan Bataiatzailea kartzelan sartu zutela jakitean, Galileara joan zen Jesus. 13 Baina Nazaret utzirik, Zabulon eta Neftaliren lurraldean jarri zen bizitzen, aintzira-bazterrean dagoen Kafarnaum herrian. 14 Horrela, Jainkoak Isaias profetaren bidez esana bete zen:
166 ⟶ 129 lerroa:
Itzalpean bizi zirenei
argiak egin die distira.
 
JESUSEN EGITEKOA: ERREGETZA
HOTS EGIN ETA AGERTZEA
 
Jesus berriona hots egiten hasi
 
 
 
17 Une hartatik hasi zen Jesus honela hots egiten: «Bihozberri zaitezte, gainean baituzue Jainkoaren erregetza».
 
Jesusek lehen ikasleei dei
 
 
 
18 Jesusek, Galileako aintzira-bazterrean zehar zebilela, bi anaia, Simon, Pedro deitua, eta Andres ikusi zituen, sarea uretara botatzen, arrantzaleak baitziren. 19 Jesusek esan zien: «Zatozte nirekin eta giza arrantzale egingo zaituztet».
185 ⟶ 137 lerroa:
 
21 Aurrerago, beste bi anaia ikusi zituen, Santiago eta Joan, Zebedeoren semeak, aitarekin untzian sareak konpontzen. Eta dei egin zien. 22 Haiek, untzia eta aita utzirik, jarraitu egin zioten.
 
Jesus eta jende-taldea
 
 
 
23 Jesus Galilea guztian barrena ibili zen, hango sinagogetan irakasten. Jainkoaren erregetzaren berriona hots egiten zuen eta herriko gaitz eta eritasun guztiak sendatzen. 24 Siria guztian zabaldu zen Jesusen entzutea. Edozein gaitz edo oinazek jotakoak -deabrudun, epileptiko nahiz elbarriak- eramaten zizkioten, eta hark sendatu egiten zituen. 25 Jende-talde handiek jarraitu zioten alde guztietatik: Galilea, Dekapolis, Jerusalem eta Judeatik eta Jordanez bestaldetik.
 
Erregetza hitzez hots egina:
mendiko hitzaldia
 
Sarrera
 
 
== 5. atala ==
1 Jendetza ikusirik, Jesus mendira igo zen. Eseri eta ikasleak hurbildu zitzaizkion. 2 Orduan, honela hasi zitzaien irakasten:
 
Zoriontasunak
 
 
 
3 «Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege.
216 ⟶ 154 lerroa:
 
8 «Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa.
 
 
9 «Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko.
223 ⟶ 160 lerroa:
 
11 «Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko zaituztenean, erasoka eta gezurrez gaizki-esaka erabiliko zaituztenean. 12 Poz zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria zeruan; zuen aurreko profetak ere halaxe erabili zituzten.
 
Munduarentzat gatz eta argi
 
 
 
13 «Zuek zarete munduarentzat gatza. Baina gatza gezatzen bada, nola gazitu berriro? Ez du jadanik ezertarako balio, botatzeko baizik eta jendeak zapaltzeko.
 
14 «Zuek zarete munduarentzat argia. Ezin daiteke ezkuta mendi gainean dagoen hiria. 15 Kriseilua ere ez da pizten ontzipean ipintzeko, argimutilaren gainean baizik, etxeko guztiei argi egiteko. 16 Era berean, zuen argiak denen aurrean egin behar du argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita gorets dezaten.
 
Jesus eta legea
 
 
17 «Ez uste izan Moisesen legea edo profeten esanak huts bihurtzera etorria naizenik; ez naiz huts bihurtzera etorri, beren betera eramatera baizik. 18 Zeren eta benetan diotsuet: Zeru-lurrek dirauten bitartean legearen hitz batek edo zeinurik txikienak ere ez du baliorik galduko, dena bete arte. 19 Beraz, agindurik txikienetako bat hausten edota hausten irakasten duena, txikien bezala hartuko du Jainkoak bere erreinuan; betetzen edota betetzen irakasten duena, ordea, handitzat hartuko du Jainkoak bere erreinuan. 20 Hara zer diotsuedan: Jainkoaren nahia lege-maisuek eta fariseuek baino hobeki betetzen ez baduzue, ez zarete sartuko Jainkoaren erreinuan.
 
Senideen arteko harremanak
 
 
21 «Badakizue legean aurrekoei agindu zitzaiena: Ez hil inor; eta hiltzailea kondenatua izango da. 22 Nik, berriz, hau diotsuet: Bere senidearekin haserretzen dena, kondenatua izango da; bere anaia iraintzen duena, biltzar nagusian kondenatua izango da, eta hitzez mintzen duena, infernuko sutara kondenatua izango da.
245 ⟶ 172 lerroa:
 
25 «Konpon zaitez lehenbailehen zeure etsaiarekin, berarekin auzitegira zoazen bitartean; bestela, epailearen eskuetan jarriko zaitu eta epaileak ertzainaren eskuetan, eta kartzelara botako zaituzte. 26 Benetan diotsut: Ez zara handik aterako azken txanpona ordaindu arte.
 
Adulterioa eta dibortzioa
 
 
 
27 «Badakizue legean agindua: Ez egin adulteriorik. 28 Nik, berriz, hau diotsuet: Emakume ezkondu bati irrikaz begiratzen dionak, egin du jadanik adulterioa bere bihotzean.
255 ⟶ 178 lerroa:
 
31 «Legeak agindua du beste hau ere: Bere emaztea uzten duenak eman diezaiola dibortzio-agiria. 32 Nik, berriz, hau diotsuet: Bere emaztea uzten duenak -legearen kontra elkartuak ez badira behintzat- adulteriora bultzatzen du emaztea; eta utzitako emakume horrekin ezkontzen denak adulterio egiten du.
 
Zinak
 
 
33 «Badakizue legean aurrekoei agindu zitzaien beste hau ere: Ez egin gezurrezko zinik, eta bete Jaunari egindako zinak. 34 Nik, berriz, hau diotsuet: Ez egin inolako zinik, ez zeruarengatik, Jainkoaren tronua baita; 35 ez lurrarengatik, haren oinaulkia baita; ez eta Jerusalemengatik ere, Errege handiaren hiria baita. 36 Ez egin zinik zeure buruarengatik ere, ez baitezakezu zeure ile bakar bat ere zuri edo beltz bihur. 37 Esan ezazue <bai>, bai denean, eta <ez>, ez denean; gainerakoa gaiztoarengandik dator.
 
Mendekua
 
 
 
38 «Badakizue legean agindua: Begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain. 39 Nik, berriz, hau diotsuet: Gaizkileari ez gaizki erantzun; bestela baizik, eskuineko masailan jotzen zaituenari eskaini beste masaila ere; 40 soinekoa kentzeko auzitara eraman nahi zaituenari eman soingainekoa ere; 41 norbaitek kilometro bat egitera behartzen bazaitu egin bi berarekin. 42 Eskatzen dizunari eman, eta dirua uzteko eskatzen dizunari ez ukatu.
 
Etsaiak maitatu
 
 
 
43 «Badakizue legean agindua: Maitatu lagun hurkoa eta gorrotatu etsaia. 44 Nik, berriz, hau diotsuet: Maitatu etsaiak eta egin otoitz pertsegitzen zaituztenen alde; 45 horrela, zeruko zeuen Aitaren egiazko seme-alaba izango zarete, hark zintzoentzat eta gaiztoentzat ateratzen baitu eguzkia, eta zuzenentzat eta zuzengabeentzat isurtzen euria. 46 Izan ere, maite zaituztenak bakarrik maite badituzue, zer sari zor zaizue? Zergalariek ere ez al dute beste horrenbeste egiten? 47 Eta zeuen senideak bakarrik agurtzen badituzue, zer egiten duzue berezirik? Jentilek ere ez al dute beste horrenbeste egiten? 48 Izan zaitezte, bada, guztiz onak, zeruko zuen Aita guztiz ona den bezala.
 
Limosna
 
 
== 6. atala ==
1 «Ez egin gero zeuen erlijio-betebeharrak jendaurrean, jendeak ikus zaitzaten; horrela, ez duzue saririk jasoko zeruko zeuen Aitarengandik. 2 Beraz, limosna egitean, ez ibili turuta joka, itxurazaleek sinagogetan eta kaleetan egin ohi duten bezala, jendearen txaloak irabazteko. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina. 3 Zuk limosna egitean, ez beza jakin zure ezkerrak zer egiten duen eskuinak; 4 horrela, zure limosna ezkutuan geldituko da, eta ezkutukoa ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina.
 
Otoitza. «Gure Aita»
 
 
 
5 «Otoitz egitean, ez egin itxurazaleek bezala: gogoko dute sinagoga eta plazetan zutik otoitz egitea, jendearen agerian. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina. 6 Zu, ordea, otoitz egiteko, sar zaitez zeure gelan, itxi atea eta egin otoitz ezkutuan dagoen zeure Aitari, eta ezkutukoa ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina.
298 ⟶ 203 lerroa:
13 ez utzi gu tentaldian erortzen,
eta gorde gaitzazu gaiztoarengandik.
 
 
14 «Izan ere, besteei beren hutsegiteak barkatzen badizkiezue, zuei ere barkatuko dizue zeruko Aitak; 15 baina besteei barkatzen ez badiezue, zuei ere ez dizkizue barkatuko zeuen hutsegiteak zeruko Aitak.
 
Baraua
 
 
16 «Barau egitean, ez zaitezte ager kopetilun, itxurazaleek ohi duten bezala: aurpegia itsusten dute, barau egiten dutela jendeari azaltzeko. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina. 17 Zuk, ordea, barau egitean, igurtzi usain-gozoz burua eta garbitu aurpegia, 18 zure barauaz jendea ohar ez dadin, ezkutuan dagoen Aita baizik. Eta ezkutukoa ere ikusten duen zure Aitak emango dizu ordaina.
 
Zeruan aberats
 
 
 
19 «Ez pilatu mundu honetan zeuen aberastasunak, sitsak eta herdoilak jaten baitituzte hemen, eta lapurrak etortzen harrapatzera. 20 Pilatu zeruan zeuen aberastasunak, han ez baititu ez sitsak, ez herdoilak jaten, ez eta lapurrak harrapatzera joaten ere. 21 Zeren, zure aberastasuna non, zure bihotza han.
 
Barneko argia
 
 
 
22 «Begia da gorputzari argi egiten dion kriseilua. Begia onik baduzu, zure gorputz osoa argitan ibiliko da. 23 Begia gaixo baduzu, ordea, zure gorputz osoa ilunpetan ibiliko da. Beraz, zeure barruan argi behar lukeena iluna bada, a zer ilunpea zurea!
 
Jainkoa ala dirua
 
 
 
24 «Ezin da inor bi nagusiren morroi izan; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maite, edota batari men egingo dio eta bestea begitan hartuko. Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan.
 
Zertaz arduratu
 
 
 
25 «Horregatik diotsuet: Ez kezkatu bizitzeko zer jan edo edango, edota gorputza zerez jantziko. Ez ote da bizia janaria baino gehiago, eta gorputza jantzia baino gehiago? 26 Begira aireko hegaztiei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen, ez mandioan pilatzen; hala ere, zeruko zuen Aitak janaritzen ditu. Ez ote duzue horiek baino askoz gehiago balio zuek? 27 Asko arduratu arren, zuetako nork luza lezake bizitza apurtxo bat ere?
 
28 «Eta jantziaz, zertan kezkatu? Begira nola hazten diren loreak zelaietan: ez dira lanean penatzen, ez dute iruten; 29 baina, egia esan, Salomon bera ere, bere ospe guztian, ez zen janzten horietako baten pare. 30 Beraz, gaur belardian dagoen eta bihar sutan erreko den belarra Jainkoak horrela janzten badu, ez ote askoz gehiago zuek, sinesmen gutxikook? 31 Ez kezkatu, bada, zer jango, zer edango, zer jantziko duzuen pentsatuz. 32 Fedegabeak arduratu ohi dira horiez guztiez; baina zeruko zuen Aitak badaki horren guztiaren beharra duzuena. 33 Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak. 34 Ez arduratu, bada, biharko egunaz, biharkoak ere ekarriko baitu bere ardura. Aski ditu egun bakoitzak bere buruhausteak.
 
Ez gaitzetsi inor
 
 
 
== 7. atala ==
341 ⟶ 222 lerroa:
 
6 «Ez eman txakurrei gauza sakratuak, zeuen kontra itzuli eta zatika ez zaitzateten; ez bota txerriei zuen harribitxiak, hankapean erabil ez ditzaten.
 
«Eskatu, bilatu, jo atea»
 
 
 
7 «Eskatu, eta emango dizue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko zaizue. 8 Zeren eskatzen duenak hartu egiten baitu, bilatzen duenak aurkitu, eta atea jotzen duenari zabaldu egiten baitzaio.
351 ⟶ 228 lerroa:
 
12 «Honela bada, besteek zuei egitea nahi zenuketen guztia, egin zuek ere besteei: horretan datza Liburu Santuek irakatsia.
 
«Sar zaitezte ate estutik»
 
 
 
13 «Sar zaitezte ate estutik; zabala baita hondamenerako atea eta lasaia bidea, eta asko dira hortik doazenak. 14 Baina bai estua dela bizirako atea eta meharra bidea, eta gutxi dira aurkitzen dutenak.
 
«Beren fruituetatik antzemango diezue»
 
 
 
15 «Kontuz sasiprofetekin! Ardi-larruz jantzirik badatozkizue ere, otso harrapari dira barrutik. 16 Beren egintzetatik antzemango diezue. Elorritik biltzen ote da mahatsik edo gardutik pikurik? 17 Zuhaitz onak fruitu ona ematen du, eta zuhaitz txarrak fruitu txarra. 18 Zuhaitz onak ezin du fruitu txarrik eman, ez eta zuhaitz txarrak ere fruitu onik. 19 Fruitu onik ematen ez duen zuhaitza moztu eta sutara botatzen da. 20 Beraz, beren fruituetatik antzemango diezue sasiprofetei.
 
Benetako ikasleak
 
 
 
21 «Ez da aski niri <Jauna, Jauna!> esatea, Jainkoaren erreinuan sartzeko; zeruko nire Aitaren nahia behar da egin. 22 Epai-egunean askok esango didate: <Jauna, Jauna! Ez ote genuen zure izenean hitz egin eta zure izenean deabruak bota eta zure izenean mirari asko egin?> 23 Baina nik erantzungo diet: <Ez zaituztet inoiz ezagutu; alde niregandik, gaizkileok!>
 
24 «Beraz, nire hitz hauek entzun eta betetzen dituena, etxea harkaitz gainean eraiki zuen gizon zuhurraren antzekoa da. 25 Euri-jasak izan ziren, uholdeak etorri, mendebalak jo, eta etxeari eraso zioten; baina ez zen erori, oinarriak harkaitzean zituelako. 26 Nire hitz hauek entzun bai, baina betetzen ez dituena, ordea, etxea hondar gainean eraiki zuen gizon zentzugabearen antzekoa da. 27 Euri-jasak izan ziren, uholdeak etorri, mendebalak jo, eta etxeari eraso zioten; eta erori egin zen eta dena hondatua gelditu».
 
Jesusen irakaspenaren jatortasuna
 
 
 
28 Jesusek hitzaldi hau amaitu zuenean, haren irakaspenez txunditurik gelditu zen jende guztia; 29 nagusitasunez irakasten baitzien, eta ez beren arteko lege-maisuek bezala.
 
Erregetza mirarien bidez agertua
 
Jesusek legenduna sendatu
 
 
 
398 ⟶ 254 lerroa:
 
-Kontuz gero! Ez esan inori. Zoaz, hala ere, azaldu apaizarengana eta eskaini Moisesek agindutako oparia zeure garbitasunaren ezaugarri.
 
Erromatar ehuntariaren sinesmena
 
 
 
5 Jesus Kafarnaum herrian sartu zenean, erromatar ehuntari bat hurbildu zitzaion 6 erreguka:
422 ⟶ 274 lerroa:
 
Eta ordu hartan bertan sendatua gertatu zen morroia.
 
Jesusek Simonen amaginarreba sendatu
 
 
 
14 Ondoren, Pedroren etxera joan zen Jesus, eta haren amaginarreba oheratua aurkitu zuen sukarrez. 15 Jesusek eskua hartu zion eta sukarrak alde egin; orduan, emakumea jaiki eta zerbitzatzen hasi zitzaion.
 
Gaixo asko sendatu
 
 
 
16 Arratsean, deabrudun asko eraman zizkioten Jesusi. Honek deabruak bere hitzez bota eta gaixo guztiak sendatu zituen. 17 Horrela bete zen Jainkoak Isaias profetaren bidez esana:
438 ⟶ 282 lerroa:
hartu zuen bere gain,
gure gaitzen zama jasan.
 
Jesusi jarraitzeko baldintzak
 
 
 
18 Bere inguruan jendetza handia ikusirik, bestaldeko aintzira-ertzera igarotzeko agindu zuen Jesusek. 19 Orduan, lege-maisu bat hurreratu zitzaion, esanez:
458 ⟶ 298 lerroa:
 
-Jarraitu niri, eta utzi hilei beren hildakoen hiletak egiten.
 
Jesusek ekaitza baretu
 
 
 
23 Jesus txalupara igo zen eta ikasleek jarraitu egin zioten.
474 ⟶ 310 lerroa:
 
Eta, zutiturik, haserre egin zien haizeari eta aintzirari, eta dena bare-bare gelditu zen. 27 Ikasleek, harriturik, honela zioten: «Nor ote dugu gizon hau, esana egiten baitiote haizeak eta aintzirak ere?»
 
Jesusek Gadarako deabrudunak sendatu
 
 
 
28 Jesus aintziraz bestaldera, gadaratarren lurraldera iritsi zenean, bi deabrudun atera zitzaizkion hilobi artetik bidera. Hain baitziren gaiztoak, ez zen inor ausartzen bide hartatik ibiltzen. 29 Eta deiadarka hasi zitzaizkion:
494 ⟶ 326 lerroa:
 
33 Txerrizainek ihes egin zuten eta, herrira joanik, dena kontatu zuten, bai eta deabrudunena ere. 34 Orduan, herri guztia atera zen Jesusengana eta, ikusi zutenean, beren lur-mugetatik alde egiteko eskatu zioten.
 
Jesusek elbarria sendatu
 
 
 
== 9. atala ==
513 ⟶ 341 lerroa:
 
7 Hura jaiki eta etxera joan zen. 8 Hau ikustean, beldurrak jota gelditu zen jendea eta Jainkoa goresten zuten, gizakiei horrenbesteko ahalmena eman zielako.
 
Mateori deia. Jesus bekatariekin bazkaltzen
 
 
 
9 Jesusek, handik atera eta bidez zihoala, Mateo zeritzan gizon bat ikusi zuen zergak biltzeko mahaian eseria, eta esan zion:
531 ⟶ 355 lerroa:
 
-Ez dute osasundunek behar sendagilea, gaixoek baizik. 13 Hobe zenukete Jainkoak esandako honetaz jabetuko bazinete: Nahiago dut errukia sakrifizioak baino. Ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik.
 
Barauari buruz. Zaharra eta berria
 
 
 
14 Behin batean, Joan Bataiatzailearen ikasleek Jesusengana joan eta esan zioten:
545 ⟶ 365 lerroa:
 
16 «Inork ez dio jantzi zaharrari oihal gordinezko adabakirik josten, adabakiak jantzia behartu eta zarratada handiagoa egingo bailuke. 17 Zahagi zaharretan ere ez da ardo berririk sartzen; bestela, zahagiak lehertu egingo lirateke, eta ardoa isuri eta zahagiak galdu. Ez! Ardo berria zahagi berrietan sartzen da, eta batak eta besteak irauten dute».
 
Odol-jarioa zuen emakumea eta buruzagiaren alaba
 
 
 
18 Jesus honela ari zitzaiela, buruzagietako bat etorri zitzaion eta, ahozpezturik, esan zion: «Hil berria dut alaba; baina zatoz hari eskua ezartzera, eta biziko da».
559 ⟶ 375 lerroa:
 
25 Jesusek, jendea kanpora bidali zutenean, sartu eta neskatxari eskutik heldu zion, eta neskatxa altxatu egin zen. 26 Eskualde guztian zabaldu zen gertatuaren berri.
 
Jesusek bi itsu sendatu
 
 
27 Jesus handik atera zenean, bi itsuk jarraitu zioten deiadarka: «Daviden Semea, erruki zakizkigu!»
580 ⟶ 393 lerroa:
 
31 Haiek, ordea, atera orduko, eskualde guztian zabaldu zuten Jesusen berri.
 
Jesusek deabrudun mutua sendatu
 
 
32 Itsuak atera orduko, deabruaren menpe zegoen mutu bat ekarri zioten Jesusi. 33 Jesusek deabrua bota egin zuen eta mutua hizketan hasi zen. Jendeak, harriturik, zioen: «Ez da Israelen egundaino horrelakorik ikusi!»
 
34 Fariseuek, berriz, zioten: «Deabruen buruzagiaren indarrez botatzen ditu honek deabruak».
 
Ikasleak Jesusen egitekoaren jarraitzaile
 
«Uzta ugaria da, baina langileak gutxi»
 
 
 
35 Jesus herri eta auzo guztietan barrena ibili zen, sinagogetan irakasten. Jainkoaren erregetzaren berriona hots egiten zuen eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzen. 36 Jendetza ikustean, errukitu egin zitzaien Jesus, nekatuak eta lur jota baitzeuden, artzain gabeko ardiak bezala. 37 Orduan, bere ikasleei esan zien: «Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. 38 Erregutu, bada, uzta-jabeari bidal ditzala langileak bere uztara».
 
Jesusek hamabi apostoluak izendatu
 
 
 
== 10. atala ==
604 ⟶ 406 lerroa:
 
2 Hona hemen hamabi apostoluen izenak: lehenbizi Simon -Pedro deritzana- eta haren anaia Andres; Santiago Zebedeorena eta haren anaia Joan; 3 Felipe eta Bartolome; Tomas eta Mateo, zergalaria; Santiago Alfeorena eta Tadeo; 4 Simon Zelote eta Judas Iskariote, Jesus saldu zuena.
 
Jesusek Hamabiak bidali
 
 
 
5 Hamabiok bidali zituen Jesusek, oharpen hauek eginez: «Ez joan jentilen lurraldeetara, ez sartu Samaria herrialdean ere, 6 baizik eta joan Israel herriko ardi galduengana. 7 Bidez zoaztela, hots egin Jainkoaren erregetza gainean dela. 8 Senda itzazue gaixoak, piztu hildakoak, garbitu legendunak, bota deabruak. Doan hartu duzue, eman doan.
618 ⟶ 416 lerroa:
 
14 «Onartzen ez bazaituztete eta zuen mezua entzun nahi ez, etxe edo herri hartatik ateratzean, astindu zeuen oinetako hautsa. 15 Benetan diotsuet: Auzi-egunean, Sodomak eta Gomorrak zigor bigunagoa izango dute herri hark baino.
 
Erasoaldiak izango
 
 
 
16 «Hara, ardiak otso artera bezala bidaltzen zaituztet. Izan zaitezte, bada, sugeak bezain zuhur eta usoak bezain xalo.
630 ⟶ 424 lerroa:
 
24 «Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago, ez eta morroia ere nagusia baino gehiago. 25 Aski du ikasleak irakaslea adina izatea, eta morroiak nagusia adina. Etxejaunari Beeltzebul esan badiote, zer ez ote esango haren etxekoei?
 
Nori izan beldur
 
 
 
26 «Ez izan jendearen beldur! Izan ere, ez dago ezer gordeta agertuko ez denik, ez eta ere ezer ezkutuan jakingo ez denik. 27 Gau-ilunez esaten dizuedana, esan zuek egun-argiz; eta belarrira entzuten duzuena, hots egin etxe gainetatik. 28 Ez izan beldurrik gorputza hil bai, baina bizia hondatu ezin dutenei; izan beldur, gorputza ez ezik, pertsona osoa infernuan honda dezakeenari.
640 ⟶ 430 lerroa:
 
32 «Jendearen aurrean aitortzen nauena aitortuko dut nik ere Aita zerukoaren aurrean; 33 baina jendearen aurrean ukatzen nauena ukatu egingo dut nik ere zeruko Aitaren aurrean.
 
Jesusek banaketa sortu
 
 
 
34 «Ez pentsa munduari bakea ekartzera etorria naizenik; bakea ez, baina banaketa ekartzera etorria naiz. 35 Bai, semea aitarengandik, alaba amarengandik eta erraina amaginarrebagandik banatzera etorri naiz. 36 Eta nork bere etxekoak izango ditu etsai.
650 ⟶ 436 lerroa:
 
«Zuek onartzen zaituztenak neu onartzen nau»
 
 
 
40 «Zuek onartzen zaituztenak neu onartzen nau, eta ni onartzen nauenak bidali nauena onartzen du. 41 Profeta bat profeta delako onartzen duenak profetari zor zaion saria jasoko du; eta gizon zuzen bat zuzena delako onartzen duenak gizon zuzenari zor zaion saria jasoko du; 42 eta txiki hauetako bati, nire ikasle delako, ontzixka bat ur fresko besterik ez bada ere ematen diona, benetan diotsuet ez dela saririk gabe geldituko».
 
Harrera eta ukapena:
Jesus eta haren gizaldia elkarren aurka
 
 
== 11. atala ==
1 Jesus, bere hamabi ikasleei argibide hauek ematen amaitu zuenean, joan egin zen handik, herriz herri irakastera eta mezua hots egitera.
 
Joan Bataiatzailearen galdera eta Jesusen aitorpena
 
 
 
2 Joan Bataiatzaileak Mesiasen egintzen berri izan zuen kartzelan, eta bere ikasle batzuk bidali zizkion 3 galdetzera: «Zu al zara <Etortzekoa>, ala besteren baten zain egon behar dugu?»
677 ⟶ 453 lerroa:
 
16 «Norekin konparatuko dut oraingo gizaldi hau? Plazan eseriak dauden mutikoen antzekoa da, honela ari baitzaizkio elkarri: 17 <Txistua jo dizuegu eta zuek dantzarik ez; hiletak jo eta zuek aienerik ez>. 18 Etorri zen Joan, ez jan eta ez edan egiten ez zuela, eta burutik egina dagoela diote. 19 Etorri da Gizonaren Semea, jan-edan egiten duela, eta honela diote: <A zer tripazain eta mozkorra, zergalari eta bekatarien laguna!> Baina egiteek aitortzen dute Jainkoaren jakinduria zuzena dela».
 
Jesusek Galileako herriak madarikatu
 
 
 
20 Gero, miraririk gehienak egin zitueneko herriak madarikatzen hasi zen Jesus, bihozberritu ez zirelako.
688 ⟶ 460 lerroa:
«zeruraino altxatuko al zara?
Lurraren barreneraino eroriko zara!
 
 
«Izan ere, zuregan adina mirari gertatu izan balitz Sodoman, oraindik gaur zutik iraungo zukeen. 24 Horregatik, hona nik esan: Auzi-egunean, Sodomak zigor bigunagoa izango du zuk baino».
 
Ebanjelioa jende xumeari agertua. Aita eta Semea
 
 
 
25 Behin batean, Jesus honela mintzatu zen: «Goresten zaitut, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsu eta ikasiei ezkutatu dizkiezulako eta jende xumeari agertu. 26 Bai, Aita, goretsia zu, horixe izan baituzu gogoko.
701 ⟶ 468 lerroa:
 
«Zatozte niregana...»
 
 
28 «Zatozte niregana, nekatu eta zamapetu guztiok, eta neuk emango dizuet atseden. 29 Hartzazue nire uztarria eta ikasi niregandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz ni, eta aurkituko duzue bizitzarako atsedena; 30 eraman-erraza baita nire uztarria eta arina nire zama».
 
Jaiegunari buruzko eztabaida
 
 
 
== 12. atala ==
717 ⟶ 479 lerroa:
 
-Ez al duzue inoiz irakurri zer egin zuen Davidek, bera eta bere lagunak goseak aurkitu zirenean? 4 Nola Jainkoaren etxean sartu eta Jaunari eskainiriko ogiak jan zituzten, legez ez berak eta ez bere lagunek, baizik eta apaizek bakarrik jan zitzaketenak? 5 Eta ez al duzue Liburu Santuetan irakurri apaizek tenpluan larunbatero atseden-legea hausten dutela, horregatik errudun izan gabe? 6 Ba, nik diotsuet: Bada hemen tenplua baino gehiago den bat. 7 Ulertu bazenute zer esan nahi duen Jainkoak esandako honek: Nahiago dut errukia sakrifizioak baino, ez zenituzketen errugabeok gaitzetsiko. 8 Zeren larunbataren nagusi baita Gizonaren Semea.
 
Elbarria larunbatez sendatua
 
 
 
9 Handik alde egin eta sinagogara joan zen Jesus. 10 Bazen han besoa elbarri zeukan gizon bat. Fariseuek, zertan salatuko, galdetu zioten:
737 ⟶ 495 lerroa:
 
14 Handik atera zirenean, fariseuek elkar hartu zuten Jesusen kontra, nola hilko.
 
Jesus, Jainkoaren zerbitzaria
 
 
15 Horretaz jabeturik, handik aldendu egin zen Jesus. Jende askok jarraitu zion, eta hark denak sendatu zituen, 16 bera nor zen inori ez esateko aginduz. 17 Horrela, Jainkoak Isaias profetaren bidez esana bete zen:
756 ⟶ 511 lerroa:
justizia nagusi ezar dezan arte.
21 Bera izango dute itxaropen nazioek.
 
Jesus eta Beeltzebul
 
 
 
22 Deabruaren menpe zegoen gizon bat eraman zioten Jesusi, itsua eta mutua. Hark sendatu egin zuen eta gizona hitz egiten eta ikusten hasi zen. 23 Jende guztiak, harriturik, zioen: «Ea Daviden Semea dugun hau!»
774 ⟶ 525 lerroa:
 
32 «Norbaitek Gizonaren Semearen kontra zerbait esaten badu, barkatuko dio Jainkoak; baina Espiritu Santuaren kontra hitz egiten duenak ez du barkamenik izango, ez mundu honetan eta ez datorrenean.
 
Zuhaitza eta fruitua: bihotza esanetan nabari
 
 
 
33 «Emazue zuhaitza ona dela: fruitua ere ona izango da. Edota zuhaitza txarra dela: fruitua ere txarra izango da. Zuhaitza fruitutik ezagutzen da. 34 Sugekumeok! Nola esan zenezakete gauza onik, zeuek gaiztoak izanik? Ahoak esan, bihotzari gainezka dariona esaten baitu. 35 Ona denak, bere ontasun-altxorretik, ona ateratzen du; eta gaiztoak, bere gaiztakeri altxorretik, gaitza.
 
36 «Hona nik esan: Bakoitzak esan dituen alferreko hitz guztien kontu eman beharko du auzi-egunean. 37 Zeren zeuen hitzen arabera zuzenetsiko baitzaituzte Jainkoak, eta zeuen hitzen arabera gaitzetsiko».
 
Lege-maisu eta fariseuak mirarizko seinale baten eske
 
 
 
38 Lege-maisu eta fariseu batzuk honela hasi zitzaizkion Jesusi: «Maisu, zuk egindako mirarizko seinaleren bat ikusi nahi genuke».
 
39 Jesusek erantzun zien: «Seinale eske ari da gizaldi gaizto eta desleial hau, baina ez zaio seinalerik emango, Jonas profetarena besterik. 40 Zeren, Jonasek arrainaren sabelean hiru egun eta hiru gau egin zituen bezala, hala egingo baititu Gizonaren Semeak ere hiru egun eta hiru gau lurraren barruan. 41 Ninivetarrek, auzi-egunean gizaldi honen kontra altxatu eta kondenatu egingo dute, beraiek bihozberritu egin baitziren Jonasen predikuz, eta baduzue hemen Jonas baino handiago den bat. 42 Hegoaldeko erreginak ere auzi-egunean gizaldi honen kontra altxatu eta kondenatu egingo du, munduaren bazterretik etorri baitzen Salomonen jakinduriazko hitzak entzutera, eta baduzue hemen Salomon baino handiago den bat.
 
Espiritu gaiztoaren itzulera
 
 
 
43 «Espiritu gaiztoa, norbaitengandik irten ondoren, leku idorretan barrena ibili ohi da atseden bila; baina, aurkitzen ez duelarik, 44 bere buruari esaten dio: <Noan berriro, atera nintzeneko neure etxera>. Iristean, etxea hutsik, garbitua eta apaindua aurkitzen du. 45 Orduan, joan eta beste zazpi espiritu hartzen ditu berekin, bera baino gaiztoagoak, eta gizakiagan sartu eta bertan jartzen da bizitzen; horrela, pertsona horren azken egoera lehengoa baino okerragoa gertatzen da. Gauza bera gertatuko zaio gizaldi gaizto honi ere».
 
Jesusen egiazko familia
 
 
 
46 Oraindik Jesus jendeari hitz egiten ari zela, haren ama eta anai-arrebak azaldu ziren kanpoan, berarekin hitz egin nahian. 47 Batek esan zion:
812 ⟶ 547 lerroa:
 
-Hauek ditut nik ama eta anai-arreba. 50 Izan ere, zeruko nire Aitaren nahia egiten duena, horixe dut nik anaia, arreba eta ama.
 
Erregetzari buruzko parabolak
 
Ereilearen parabola
 
 
 
== 13. atala ==
1 Egun batez, Jesus etxetik atera eta aintzira-ertzean eseri zen. 2 Eta hainbeste jende bildu baitzitzaion ondora, txalupa batera igo eta eseri egin zen. Jende-taldea, berriz, hondartzan zegoen. 3 Eta luze hitz egin zien parabola bidez. Honela mintzatu zitzaien: «Atera zen behin ereilea hazia ereitera. 4 Ereitean, zenbait ale bide-bazterrean erori zen, eta txoriek etorri eta jan egin zuten. 5 Beste zenbait harri artean erori zen, lur handirik ez zen tokian, eta axaleko lurra izanik, berehala erne zen; 6 baina eguzkiak jo orduko, erre egin zen eta, sustrairik ez zuelako, ihartu. 7 Beste zenbait ale sasi artean erori zen, eta sasiek, haztean, ito egin zuten hazia. 8 Gainerakoak lur onean erori ziren, eta fruitua eman zuten: bateko ehun edo hirurogei edo hogeita hamar. 9 Ulertzeko gauza denak uler beza».
 
Zergatik mintzo den Jesus parabola bidez
 
 
 
10 Ondoratu zitzaizkion ikasleak Jesusi eta galdegin zioten:
846 ⟶ 571 lerroa:
horrela niregana bihur ez daitezen
eta salba ez ditzadan.
 
 
16 «Zorionekoak, ordea, zuen begiak, ikusten dutelako, eta zuen belarriak, entzuten dutelako! 17 Benetan diotsuet: Profeta eta gizon santu askok ikusi nahi izan zuten zuek ikusten duzuena, baina ez zuten ikusi, eta entzun nahi zuek entzuten duzuena, baina ez zuten entzun.
 
Jesusek ereilearen parabola argitu
 
 
 
18 «Entzun ezazue, beraz, ereilearen parabolaren esanahia. 19 Erregetzaren mezua entzun bai, baina ulertzen ez duenari, gaiztoa etortzen zaio eta bihotzean erein zaiona kendu egiten dio. Hori da, mezua <bide-bazterrak> hazia bezala hartzen duena. 20 <Harri-arteak> bezala hartu duena hauxe da: mezua entzutean, berehala pozik onartzen duena; 21 baina sustrairik gabea eta iraupen gutxikoa izanik, mezua dela-eta estuasun edo erasoaldiren bat sortu orduko, erori egiten da. 22 <Sasi-arteak> bezala hartzen duena hauxe da: mezua entzun bai, baina bizitza honetako ardurak eta diru-goseak mezua ito egiten diotena, fruiturik gabe utziz. 23 <Lur onak> bezala hartzen duena hauxe da: mezua entzun eta ulertzen duena; honek fruitua ematen du: bateko ehun edo hirurogei edo hogeita hamar».
 
Gari arteko olo gaiztoaren parabola
 
 
24 Beste parabola bat proposatu zien Jesusek: «Jainkoaren erregetzarekin, gizon batek soroan hazi ona erein zuenean bezala gertatzen da. 25 Etxeko denak lo zeudela, etsaiak soroan sartu eta gari artean olo gaiztoa erein zuen eta alde egin. 26 Garia hazi eta burutu zenean, olo gaiztoa ere agertu zen. 27 Joan ziren, orduan, morroiak etxeko nagusiari esatera: <Jauna, ez al zenuen hazi ona erein soroan? Nondik du, bada, olo gaiztoa?> 28 Hark erantzun zien: <Etsaiaren lana da hori>. Eta morroiek: <Joango al gara olo gaiztoa biltzera?> 29 Baina nagusiak: <Ez, ez dadila gerta olo gaiztoa biltzean garia ere ateratzea. 30 Utzi biak batera hazten uzta-aroa iritsi bitartean; orduan, igitariei esango diet: Bildu lehenik olo gaiztoa, lotu eta erre; garia, berriz, jaso nire mandiora> ».
 
Mostaza-haziaren eta legamiaren parabolak
 
 
 
31 Jesusek beste parabola hau kontatu zien: «Jainkoaren erregetza gizon batek soroan ereiten duen mostaza-haziaren antzekoa da. 32 Hazi guztietan txikiena da; baina, hazten denean, beste barazki guztiak baino handiago bihurtzen da, eta zuhaitz egiten, txoriek etorri eta adarretan habiak egiteko moduko zuhaitza».
 
33 Beste parabola bat ere esan zien: «Jainkoaren erregetza legamiaren antzekoa da: emakume batek anega bat irinetan nahasten du, eta oraldi guztia harrotzen da».
 
Parabola bidezko irakaspenaren zergatia
 
 
 
34 Irakaspen hauek guztiak parabola bidez eman zizkion Jesusek jendeari, eta ez zien ezer irakasten parabolaz izan ezik. 35 Honela bete zen Jainkoak profetaren bidez esana:
878 ⟶ 587 lerroa:
munduaren hasieratik gordea zegoena
azalduko.
 
Jesusek olo gaiztoaren parabola argitu
 
 
36 Jesus jendetza agurtu eta etxeratu egin zen. Hurbildu zitzaizkion, orduan, ikasleak eta eskatu zioten: «Argi iezaguzu soroko olo gaiztoaren parabola».
 
37 Jesusek esan zien: «Hazi ona ereiten duena Gizonaren Semea da; 38 soroa, mundua; hazi ona Jainkoaren erreinuko seme-alabak dira; olo gaiztoa, berriz, gaiztoarenak; 39 olo gaiztoa ereiten duen etsaia deabrua da; uzta, munduaren azkena; eta uzta-biltzaileak, aingeruak. 40 Olo gaiztoa bildu eta sutan erretzen den bezala, hala gertatuko da munduaren azkenean ere: 41 Gizonaren Semeak bere aingeruak bidaliko ditu, eta haren erreinutik bereiziko dituzte gaizkileak eta besterentzat gaizpide gertatzen direnak, 42 eta su-labera botako. Negarra eta hortz-karraska izango da han. 43 Orduan, zintzoek eguzkiak bezala distira egingo dute beren Aitaren erreinuan. Ulertzeko gauza denak uler beza!
 
Altxorraren eta harribitxiaren parabolak
 
 
44 «Jainkoaren erregetzarekin, landan ezkutatua dagoen altxorrarekin bezala gertatzen da. Norbaitek, aurkitzen duelarik, berriro ezkutatu egiten du, eta pozaren pozez joan, dituen guztiak saldu eta landa hura erosten du.
 
45 «Era berean, Jainkoaren erregetzarekin, harribitxi bila dabilen tratulariarekin bezala gertatzen da. 46 Balio handiko bat aurkitzen duenean, joan, bere gauza guztiak saldu eta hura erosten du.
 
Sarearen parabola
 
 
47 «Jainkoaren erregetzarekin, uretara botatzen den eta mota guztietako arrainak biltzen dituen sarearekin bezala gertatzen da. 48 Betea denean, bazterrera ateratzen dute; gero, eseri eta onak saskira biltzen dituzte eta txarrak kanpora botatzen. 49 Berdin izango da munduaren azkenean: aingeruek etorri eta gaiztoak zintzoen artetik bereiziko dituzte, 50 eta su-labera botako. Negarra eta hortz-karraska izango dira han».
 
Parabolen konklusioa
 
 
51- Ulertu al duzue hau guztia? -galdetu zien Jesusek ikasleei.
908 ⟶ 605 lerroa:
 
-Beraz, Jainkoaren erregetzaren jakinduriaz jantzia dagoen lege-maisua, bere altxorretik zahar eta berriak ateratzen dituen etxeko jaunaren antzekoa da.
 
Jesus, jendetza utzirik,
ikasleengana bildu
 
Jesus bere jaioterrian gaitzetsia
 
 
 
53 Jesusek, parabola hauek amaitu zituenean, alde egin zuen handik. 54 Bere herrira heldurik, irakasten hasi zitzaien sinagogan. Jendeak, harriturik, honela zioen: «Nondik du honek horrelako jakinduria, eta nondik mirari horiek? 55 Ez al da, bada, arotzaren semea? Honen amak ez ote du izena Maria, eta honen anaiek Santiago, Jose, Simon eta Judas? 56 Eta honen arrebak ez ote dira denak gure artean bizi? Nondik du, beraz, hori guztia?»
923 ⟶ 613 lerroa:
 
58 Eta ez zuen han mirari askorik egin, ez baitzuten sinesten.
 
Herodesek Joan Bataiatzailea hilarazi
 
 
 
== 14. atala ==
938 ⟶ 624 lerroa:
 
12 Joanen ikasleek haren gorpua jasotzera etorri eta lur eman zioten; gero, Jesusi berri ematera joan ziren.
 
Jesusek jendetzari lehenengoz jaten eman
 
 
 
13 Haren berri jakitean, Jesus bazter batera joan zen bakarrik txalupaz. Baina jendea ohartu egin zen, eta, herrietatik irtenik, oinez jarraitu zioten. 14 Txalupatik jaitsi zenean, jendetza handia ikusi zuen Jesusek eta, errukiturik, gaixoak sendatu zizkien. 15 Ilunabarrean, ikasleek hurbildu eta esan zioten:
961 ⟶ 643 lerroa:
19 Jendeari zelaian esertzeko agindu ondoren, hartu zituen
bost ogiak eta bi arrainak eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, eta ikasleek jendeari. 20 Asetzeraino jan zuten denek, eta gelditutako hondarrez hamabi saski bete zituzten. 21 Bost mila gizon inguru izan ziren jan zutenak, emakumeak eta haurrak aparte.
 
Jesus ur gainean oinez
 
 
 
22 Berehala, Jesusek ikasleak txalupan sarrarazi eta bere aurretik bestaldera joateko agindu zien, berak jendeari agur egin bitartean. 23 Jendeari agur egin ondoren, mendira igo zen, bakardadean otoitz egitera. Ilundu zuenean, han zegoen bakarrik.
991 ⟶ 669 lerroa:
 
-Egiaz Jainkoaren Semea zara zu!
 
Genesaret aldean sendaketak
 
 
 
34 Aintzira igaro ondoren, Genesaret lurraldera iritsi ziren. 35 Bertakoek, Jesus ezagutu zutelarik, inguruko lurralde guztian zabaldu zuten berria, eta gaixo guztiak ekarri zizkioten. 36 Soineko-ertza behintzat ukitzen uzteko eskatzen zioten, eta ukitzen zuten guztiak sendatzen ziren.
 
Juduen usadioak eta Jainkoaren nahia
 
 
 
== 15. atala ==
1.015 ⟶ 685 lerroa:
9 alferrik naute gurtzen;
hauen irakaspena giza agindu hutsa.
 
Zerk kutsatzen du gizakia
 
 
 
10 Jesusek jendeari dei egin eta esan zion: «Entzun eta ulertu ongi! 11 Gizakia ez du ahotik sartzen zaionak kutsatzen; ahotik ateratzen zaionak, horrek kutsatzen du gizakia».
1.037 ⟶ 703 lerroa:
 
-Zuek ere ez al duzue oraindik ulertzen? 17 Ez al duzue ikusten ahotik sartzen den guztia sabelera joaten dela eta handik komun-zulora? 18 Ahotik ateratzen dena, berriz, bihotz barrutik dator, eta horrek bai egiten duela gizakia zikin! 19 Izan ere, bihotzetik ateratzen dira asmo txarrak, hilketak, adulterioak, lizunkeria, lapurretak, gezurrezko testigantzak, irainak. 20 Horiek dira gizakia kutsatzen dutenak; baina eskuak garbitu gabe otordua egiteak ez du gizakia kutsatzen.
 
Jesusek emakume kanaandarraren alaba sendatu
 
 
 
21 Handik irtenik, Tiro eta Sidon aldera aldendu zen Jesus. 22 Hartan, inguru haietan bizi zen emakume kanaandar bat deiadarka hasi zitzaion:
1.071 ⟶ 733 lerroa:
 
Eta une hartatik sendatua gelditu zitzaion alaba.
 
Gaixo asko sendatu
 
 
29 Handik atera eta Galileako aintzira-bazterrera joan zen Jesus. Mendira igo zen eta eseri. 30 Jendetza handia bildu zitzaion, herren, itsu, besamotz, mutu eta bestelako gaixo asko berekin zituztela. Ondoan ipintzen zizkioten eta Jesusek sendatu egiten zituen. 31 Denak harriturik gelditu ziren ikusten zutenaz: mutuak hizketan, elbarriak sendaturik, herrenak ibiltzen eta itsuak ikusten. Eta Israelen Jainkoa goresten hasi ziren.
 
Jesusek jendetzari bigarrenez jaten eman
 
 
 
32 Jesusek bere ikasleei dei egin eta esan zien:
1.096 ⟶ 751 lerroa:
 
35 Orduan, jendeari lurrean esertzeko agindu zion. 36 Gero, zazpi ogiak eta arrainak hartu eta, Jainkoari esker onezko otoitza egin ondoren, zatitu eta bere ikasleei eman zizkien, eta ikasleek jendeari. 37 Asetzeraino jan zuten denek, eta zazpi otarre bete zituzten hondarrekin. 38 Lau mila gizon izan ziren jan zutenak, emakumeak eta haurrak aparte. 39 Gero, jendeari agur egin ondoren, Jesus txalupara igo eta Magadan lurraldera joan zen.
 
Fariseu eta saduzearrak mirarizko seinale eske
 
 
 
== 16. atala ==
1.105 ⟶ 756 lerroa:
 
Eta, haiek bertan utzirik, alde egin zuen.
 
Fariseuen eta saduzearren legamia
 
 
 
5 Itsasoaz bestaldera igarotzean, ogia hartzea ahaztu zitzaiela konturatu ziren ikasleak. 6 Jesusek esan zien: «Begira gero! Ibili kontuz fariseuen eta saduzearren legamiarekin!»
1.118 ⟶ 765 lerroa:
 
12 Orduan jabetu ziren ez ziela esan ogi-legamiarekin kontuz ibiltzeko, fariseu eta saduzearren irakaspenekin baizik.
 
Pedrok Jesus Mesiastzat aitortu
 
 
 
13 Feliperen Zesareara iritsi zenean, galdera hau egin zien Jesusek bere ikasleei:
1.144 ⟶ 787 lerroa:
 
20 Orduan, bera Mesias zela inori ez esateko agindu zien Jesusek ikasleei.
 
JESUSEN EGITEKOA. KRISI MESIANIKOA
 
Nekaldiaren iragarpenak eta
ikasleentzat irakaspenak
 
Jesusek bere nekaldi-piztuerak lehenengoz iragarri
 
 
 
21 Une hartatik hasi zen Jesus bere ikasleei azaltzen, berak Jerusalemera igo eta zahar, apaizburu eta lege-maisuen aldetik asko sufritu behar zuela; hil egingo zutela eta hiru egunen buruan piztu egingo zela. 22 Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi zitzaion:
1.161 ⟶ 795 lerroa:
 
-Alde nire ondotik, Satanas! Oztopo haiz niretzat, hire asmoak ez baitituk Jainkoarenak, gizakiarenak baizik.
 
Jesusi jarraitzea
 
 
 
24 Orduan, esan zien Jesusek bere ikasleei: «Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, bere gurutzea hartu eta jarrai biezat. 25 Izan ere, bere bizia gorde nahi duenak galdu egingo du; bere bizia niregatik galtzen duenak, ordea, eskuratu egingo du. 26 Zertarako du gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen badu? Eta zer eman dezake gizakiak berriro bizia bereganatzeko? 27 Izan ere, Gizonaren Semea bere Aitaren aintzaz beterik etorriko da aingeruekin; eta, orduan, bakoitzari bere jokabidearen arabera ordainduko dio. 28 Benetan diotsuet: Hemen daudenetako batzuk ez dira hilko, harik eta Gizonaren Semea errege bezala etortzen ikusi arte».
 
Antzaldaketa: nekaldi ondoko aintza aurrez agertu
 
 
 
== 17. atala ==