Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/32: berrikuspenen arteko aldeak

Theklan (eztabaida | ekarpenak)
(Ez dago alderik)

19:49, 21 maiatza 2018(e)ko berrikuspena

Orri hau berrikusia izan da

Neguko gaba


Errenteria'tar Gorgoni'ri bijotzez

Egun obiaren deya da neguba;
itxaro barik ez makurtu buruba.


Asaben sutian piztu urrezko garra,
ta goguan, bixitz-arau dan indarra.


Or, negu latzezko gau-ordu luzeetan
aintzezko itz-sakonak, idatzi zarretan,


Poztu, ta bijotzak ez euki urduri;
gaste ule baltz gara, ez zar ule zuri.


Bixitza onetan ametsa da oro,
zadorrik, arren, ez egixu nai idoro.


Ara edur zuriz, Oiz gorenak,
eta ixotzak jorik geldi lats gurenak.


Piztu su-gorrija soña berotzeko,
ta zartzaro-leunak edurrez beteko