Egilea:Alexis Tocqueville

Alexis Tocqueville
Ahotsa
Bizitza
Izen osoa Alexis-Charles-Henri Clérel de Tocqueville
Jaiotza Paris1805eko uztailaren 29a
Bizilekua Château de Tocqueville (en) Itzuli
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Cannes1859ko apirilaren 16a (53 urte)
Hobiratze lekua Tocqueville
Beste proiektuetan
  Biografia Wikipedian
  Multimedia Commonsen
Bestelakoak
Lan nabarmenak Amerikako demokrazia
The Old Regime and the Revolution (en) Itzuli
Jasotako sariak Ohorezko Legioko zalduna Ohorezko Legioko zalduna
Montyon Prizes  (1835) : Amerikako demokrazia
Influentziak Blaise Pascal eta Montesquieu
Kidetza Frantses Akademia
Académie des sciences morales et politiques
Académie des sciences, arts et belles-lettres de Caen (en) Itzuli

Alexis Henri Charles de Clérel, Tocquevilleko bizkontea (Verneuil-sur-Seine,1805eko uztailaren 29a - Cannes,1859ko apirilaren 16a) pentsalari, legegile, politikari eta historialari frantsesa.

Familia monarkiazale batekoa, txikitatik ezagutu zuen Frantziar Iraultzaren Izu Iraultzaile delakoa. II. urtean (1794) Robespierrek boterea galtzearen ondorioz libratu zen Tocquevilleren ama gilotinatik. Autore ugariren arabera, gertaerok eragin handia izan zuten bere pentsamenduan, iraultzaileetatik urrun mantendu baitzen, ultrakontserbadurismoan erori gabe.

Zuzenbidea ikasi eta 1827an epaile postua eskuratu zuen Versaillesen. 1831n, gobernuaren eskaera bati jarraituz, AEBetara joango da bertako espetxe sistema aztertzeko. Bertan bi urte igaro eta bere lehenengo obra idatzi zuen: Estatu Batuetako espetxe sistemaz eta honen aplikazioaz Frantzian (1833). Era berean, AEBetako gizarte zein politika sistemak ere ikertu zituen, horren inguruan Amerikako demokrazia(1835-1840) idatzi zuen.

Estatu Batuetatik itzultzean, epaile lana utzi eta politika zein lan intelektualari ekin zion. 1838an Zientzia Moral eta Politikoen Akademia-ko kide bihurtu zen. 1839an bere izen bera duen herriarengatik (Normandian) diputatu aukeratu zuten. 1848ko Iraultzaren eta Luis Napoleonen -Napoleon III.a- estatu kolpearen (1851-1852) aurka azaldu zen. Bigarren errepublikako Kanpo Arazoetako ministro (1848) Asanblea Nazionaleko presidenteorde (1849) izan zen. Bigarren inperioaren etorrerarekin, politika utzi eta lan intelektualean zentratu zen: Aitzin Erregimena eta Iraultza (1856) bukatu gabeko obra (Amerikako demokrazia-rekin batera bere obra garrantzitsuena). 1858an, osasun arazoengatik, Cannesen zendu zen.

Bere obra osoak H. G. de Beaumont-ek bildu zituen, bi tomotan, eta 1860 eta 1865ean argitaratu. Tocquevilleren obra AEBetara eginiko bidaietan oinarritzen da, liberalismoa eta demokraziaren defendatzaile historikotzat jotzen delarik. Horrela, kolektibismoaren aurka azaldu eta bere obra erreferentzia garrantzitsua izango da autore liberalentzat. Era berean, kolonialismoaren teorikoa izan zen, bereziki Aljeriako kasua aztertuz. Estatuaren eskuhartzearen gainetik, karitate pribatua honetsi zuen, kontserbadore estatubatuarrek behin eta berriz aipatzen dutelarik gaur egun.

Obrak aldatu