Berso berriak Nicolasa aundiña
BERSO BERRIAK
1
Nicolasa aundiña
da nere gracia
Naparruan jayota
Biscayan aziya,
oraindican esnago
mirabe itzuziya
buruco illea daucat
urdintzen aziya.
2
Berrogueita sei urte
daucat edadia
zazpi arroa banaiz
escondu gabia.
Alondeguira sarritan
billatu biria
zurrutian badaucat
abillibidia.
3
Aguardintaric estat
gustatutzen casic
atzo ere esnuben eran
cuartillo bat baicic,
ardo suriya ere
dedadian pozic
ezin dedan denboran
egoten naiz utzic.
4
Majo bat izandu det
lengo egunean
itza emandiyogu
pozic degunean,
conformatu guerade
chit modu onean,
ez guerade asarre
ontan gaudenean.
5
Gau batean egin dit
bere etorrera
esguera allegatu
estadu charrera,
moscortuta erori zait
zerraldo lurrera
bolamatza bezela
neronen aurrera.
6
Jan guchi egin zuban
eran berriz fuerte
ascosamar sartubac
galdu suban parte,
zutic ezin egonda
echia aparte
mututuric egonzan
egun senti arte.
7
Ori da neretzaco
moduco guizona
aspalditzuan badu
moscortzen dan sona;
palta ori badu baña
borondate ona
escontzeco aguindu dit
percalesco gona.
8
Erregali orresec
posa eman ziran
betico sartu bada
nere biotzean,
idrolica sacubac
badazcala echian
camisa ere aguindu dit
ayec garbitzian.
9
Orrelaco camisa
gustatzen sat neri
jasteco posac nago
josi albaledi,
pusca ascotacua
joscura ugari
atzeguingo diyogu
arcacosuari.
10
Esposatzeco daucat
jasguera grabia
fandangolarie naiz
entero trebia.
emango det lenbaño
itzura obia
camisa izango det
bordadu gabia.
11
Orainchen contentuda
Doña Nicolasa
oraindic esnegoan
mirabe escasa,
chuleta ederra jan
surrut eguin lasa
oraiñdaño ezditut
egun charrac pasa.
12
Erregaliyac ditut
oso modacuac
tapatuco ditugu
betic goracuac,
biyoc tocatu guera
gogo onecoac
esposatu eguin biagu
guero guerocuac.
Ceferino Múgica
NEREA DA