Bertsolarien gudua
Bilintx

Bertsolarien gudua


1
      Peruk:
Aizak, Txanton, Premiñi
ik esan al diyok
ez dikala irabazten
bertsuetan iñork?
Beraz ni kontu ortan
ire mende niok?
Nola itz egiten dekan
ai, mutil, begirok!
Nai dek jai lenenguan
proga gaiten biyok?
          
2
    Txantonek:
Egiya dek Premiñi
esan diyotala
bertsuetan guziyak
txautzen ditutala;
eta esan badiyot
Premiñi nik ala,
oraindik niok itza
mantentzen detala.
Uste al dek esana
damutu zaitala?
          
3
      Peruk:
Ez zaikala damutu
niok jakiñian,
jakiñ eta alare
sinist eziñian,
ez dala bertsolari
iñor i añian;
abillidade asko
dakak mingañian;
progatu nai induket
gauza orren gañian.
................ 2
          
4
    Txantonek:
[.............................]
          
5
      Peruk:
Gauza orren gañian
nai banak progatu,
Txanton Aritzpe'kua,
zer nai dek jokatu?
Orra kontra nork egin
aguro topatu.
Nai dituk amar ardi
demandan paratu,
zeñek ederragoko
[.............................]
          
6
    Txantonek:
Nere amar ardiyak
orra, Peru, emen,
esaminatu itzik
mardul ote daguen,
mardularen tartian
argalik daguen;
mira itzik banaka
bat bestien urren,
oiek ez ditek izan
falta belarraren.
          
7
      Peruk:
Nere amar ardiyak
ona emen, Anton,
mira itzik banaka
argalikan dagon;
ez dituk iñoiz ere
belar-faltan egon,
ez diyotek tatxikan
billatuko iñon,
uste diat daudela
iriak bezin on.
          
8
Txanton ikusitzen det
onuntz datorrela,
Matspe'ko Martin jauna
jueztzat dubela;
ederki etorriya
izan deriyela,
orrek juzgatuko du
gauza dan bezela,
ero mundu ontako
iñork ez bestela.
          
9
Garai'ko Premiñ dator
juez Perurentzat,
gizon obiagorik
ez dala deritzat;
ondo portatu izan da
orain arte beintzat,
mundu guziyan dago
prestu eta fintzat,
orrek ez du juzgatzen
gorriya urdintzat.
          
10
Garai'ko Premiñentzat
ez da zer esanik,
sekulan ez du egiñ
biar eztan lanik;
gizon fiñagoen bat
mundu ontan danik
izan liteke baño
sinisten ez det nik,
fiya liteke orrengan
kezka gabetanik.
          
11
Martin Matspe'kuagan
fiyatu zaitezte,
gizon oberik iñon
danik ez det uste;
zeok zeon jueztzat
jarri gaituzute,
gugana konfiantza
beraz badezute.
[.............................]
          
12
Txanton, neri ardiyak
ik irabazi? Ai!
Koitadu triste orrek
ez uke gutxi nai!
Desiatzen dek baño
ez aiz ordia gai,
gizarajua orrek
etsi ezakek, bai,
alperrik egon gabe
ardiya oben zai.