1/
Bertsuak txit komeni
dirala ustian
milla beatzireun berrogei eta
seigarren urtian.
2/
Dalako elgoibartarren
santu debotua,
Bartolomek ain ikusgarriya
du monumentua.
3/
Fundatu ziotela
dira seireun urte,
arrazgeroztikan Bartolome
adoratzen dute.
4/
Aguztuak ogei ta lau
dituan egunian,
festak izango dira Bartolomeren
izenian.
5/
Benetan esaten du
Eusebio Mugertza'k:
Ongi portatzen danak merezi
ditu alabantzak.
6/
Ez duala izango
iñork ere kalte,
Mugertza jauna dan bitartian
erriko alkate.
7/
Daki ez diradela
ontzaren ujuak
Jesus gure Redentoriaren
amar konsejuak.
8/
Nik erantzungo diot,
iñor bada galdez,
sendakiñ jaun onaren aitona
zala Joxe Andres.
9/
Makiña bat elbarri,
bestek eziñ arren,
almena izanik, sendatu izandu
ditu Elgoibarren.
10/
Ona borondatia
bere biotzian,
erritarrak debalde sendatzen
ditu miñ artzian.
11/
Besterik ez beze1a
saiatzen da ori,
mesere dezaten erakusten
basarritarrari.
12/
Don Pepe Begiristain
ona sendakiña
dalako, neri sendatu ziran
sabeleko miña.
13/
Eriotzak'orduan
ez dute damuko,
zergatik meseriak askori
egiñak diralako.
14/
Festak ziran Mendaro'n
Santa Ana egunian,
zer gertatu zan esan ziraten
biyaramunian.
15/
Eskubidea kendu
nai Antoniori,
antzemango niokela uste det
zergatik zan ori.
16/
Dan bezela illoba
neria Mugertza,
ez al zekiten Elgoibarr'ena
dala Garagartza?
17/
Kopa eta premiyua
ditu irabazi,
arrazoi gabe parte artzia
nai arren galazi.
18/
Ala ere gorroturik
ez diola iñori,
ditu anaiak Fermiñ, Periko,
eta Joxe Mari.
Bertso-papera, «Imp. Macazaga. - Renteria.
Elgoibar'ko Antonio Arrillaga jauna zana.