1/
Bestengatik gaizki mintza,
ortikan dator bengantza,
oñaze sendatzen gaitza;
Satanas lagun arturik asko
mundu onetan gabiltza,
daukagulako biotza
errekaldeko arkaitza
bezin gogor eta otza. (1)
(1) Bertso-paperak: bezingo gorroto otsa.
2/
Ainbat gerra ta anarki,
fedea galdurik aski, (2)
mundu ontan gabiltz gaizki;
Jesukristoren agoniako itzak
esaten digu egoki:
izateko alkar erruki,
bizi gaitezen obeki,
gogoan begu iduki.
(2) Bertso-paperak: fede galdurik aski.
3/
Gurasuak ondo azi,
gero iñork eziñ ezi,
beti lanari igesi;
jokuan eta pardelkerian (3)
asko nola diran bizi
egiten ditut ikusi;
zer dute oiek merezi?
Ogia jaten galazi!
4/
Solora oitzen dan auntza
larrera bialtzen gaitza
jan naiez sasiko untza;
litxarrerian orla oituak
asko kalian gabiltza;
gizen iduki nai gantza,
zartzera ona esperantza,
alper jatorren ametsa.
5/
Bestentzat zerrik gizendu,
zurrukutuna otordu
langille onak egiten du;
gero alperrak usaindutako
urdaia garisti saldu,
pixuan alain bat kendu;
iñork txinistu nai badu,
Mendaro jaunak esan du.
(3) Berlso-paperak: jokuan ta pardelkerian.
6/
Kalian zer eiten degun,
etsaiak a,rturik lagun,
mozkorkerian gau ta egun;
gizonak ia erdi erotu
gerala degu ezagun;
oraindik ez da denbora jun,
konsideratu dezagun
zerk kalte egiten digun.
7
Eta baserritar danak,
langillerik txintxuenak,
kontentuz bizi diranak;
gu oietikan jeki baño len (4)
ekartzen dizkigutenak
arrautzarik preskuenak,
esne eta babarrunak,
eta gañerako danak.
8/
Baserriko aiton txintxuak
txertatzen landaretxuak,
artzeko prutu goxuak;
auntz-esniakin illobak azten
negarrez amon gaixuak;
oien alaba on gajuak
nolabait ere sortuak
kuku ego-gabekuak.
(4) Bertso-paperak: gu oietik jeki baño len.
9/
Bularra ukatu aurrari,
nork berak eindakuari,
zer kontzientzi da ori?
Jesusen amar mandamentuak
nai badituzte irakurri,
aitu konseju au neri,
eskatu dauzkatenari,
Ama Eliza santari.
10/
Aiton eta amon maitia,
dezuen borondatia
birtute onez betia;
bañan San Pedrok zabalik dauka
zuentzako zeruko atia,
opa dizuet joatia
eta ongi pasatzia
eternidade guztia.
11/
Lanik egin gabe jan ta eran,
obenetikan aukeran;
kuku alperren tankeran,
umiak eginda gero azteko
txantxangorriari eman;
ikusiko dira nor diran
inpernuaren erdian,
Pedro Botero'n kalderan.
12/
Jaio ziran ezkeroztik
egin ez dutenak lanik,
soñeko piñak jantzirik,
gure agintari jartzen ditugu
ez degulako zentzurik;
batzuk ikusten ditut nik
mozkor galantak arturik,
txutikan egon eziñik.
Bertso-papera: «La Editorial Guipuzcoana.
Tolosa., Tolosa'ko Antonino Lakuntza zanarengandik.