Besteren ontasunik...

Besteren ontasunik...  (1918 eta 1936 artekoa) 
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Betroiaren kantena.


«Besteren ontasunik... »


1/
Besteren ontasunik
ikusi eziña
kristandarian askok
daukagun griña;
kontzientzia berriz
beltza ta zikiña,
eta ezin ixilik
iduki mingaña;
Kristoren dotriña
dago desegiña,
ez onak bagiña;
egin det esamiña:
ni ere ez naiz pekatu
gutxi egiña.

2/
Tratante guziekiñ
zaiguna gerta tzen,
egiya aitortzia
ez naiz lotsatzen:
ijituaren gisa
alkar dute artzen,
gauza txarrak garisti
dizki,gute saltzen.
Zer dute pentsatzen?
Pixuan jostatzen,
bagera kejatzen,
gaituzte insultatzen;
lañeza ori etzaigu
asko gustatzen.

3/
Orduak altxa eta
jornala bajatu,
konforme al zeraten
nai det galdetu;
lengo guerra europea
arturik pretestu,
komerziante danak
gaizki dira oitu;
onemeste gastu
nork pagauko ditu?
Gauzarik merkatu,
ori ez txinistu;
aditzalle maitiak,
goguan artu.

4/
Ogetik jeki eta
lenbizi bañatu,
gero txokolatia
patxaran artu;
eta peinadoriak
illiak orraztu,
esne-zaliak beren
kamisak garbitu;
sarri konpesatu,
esatia aztu
egiteko aberastu
zenbat duten ostu;
orrela dabillenak
lotsarik eztu!

5/
Ogiya karu saldu,
merke artu iriña,
panadero jaun oiek
daukaten griña;
erdiak ez dakite
egiten lamiña,
bañan pixu-kontuan
badaukate maña;
suari tamaña
asmatu eziña,
azala ikatz eiña,
mamiya gordiña;
sarri iza ten degu
tripako miña.

6/
Ez pentsatu dirala
Mendaro'n ametsak,
Donostia'n bizitzen
daude lan gaitzak:
iru pezeta t' erdi
libra bat legatzak,
oge ta bat errial
dozena arrautzak;
eta etxe-bizitzak
garisti ta gaitzak;
estomauak utsak,
emen gaude otzak;
zortzi pezeta eiten du
zaku-ikatzak.

7/
Merke artzen dizkate
basarritarreri,
ori gezurra danik
ez esan neri;
alper guziak burlaz
langille oneri,
Donosti'ko erriyan
badabill ugari;
egiya da ori,
txinistatu neri;
erriko jaunari
deitzen dizut zuri:
noizik eta beiñ kargu
artu daneri.

8/
De todos los tratantes
kontzientzizkuak
son sin duda alguna
taberneruak;
nos venden muy barato
zigarro puruak:
a cuatro perras gordas
errialekuak;
dauzka estankuak
prezio fijuak,
selluakiñ juak,
gu gera tontuak;
por eso abusan tanto
bitartekuak.

9/
Orra baserrítarrak
eta arrantzaliak,
mantentzen dítuztenak
alper guziak;
bakallauaren truke
emanaz kapoiak,
bestiak saltzalleri
txit merke arraiak;
langille umillak,
aulduak gosiak;
zer nolako itzaiak
gure agintariak!
Ez dauzkate buruak
ondo jantziak!

10/
Deitutzian jesteko
kajoi zakardunak,
orden au eman dígu
alkate jaunak;
arrazoirik ez dula
esa ten dutenak,
ez dauzkate sanuak
buruko garunak;
len askon zakurrak
bildutzen azurrak,
ta mutil koskorrak
pipar-pote zarrak;
zikiñdutzen zituzten
kale ederrak.

11/
Zer gertatzen dan emen
etxeko errentekiñ,
aitortuko det, iñork
nai badu jakiñ:
bederatzi duroko
bizitza batekiñ
irurogei kobratu
bizi-lagunekiñ;
negozio orrekiñ
ez lanikan egiñ;
saiatzen danak piñ
iñun topatu eziñ;
jabiak ez du kulpik
gauza orrekiñ.

12/
Alper oiek jateituzte
gauzarik obenak:
urdai-azpiko, solomo
eta lukainkak,
ollasko eta kapoiak
eta arkumiak,
legatz eta langosta
eta tripiroiak,
eta barbariñak,
eta korrokoiak,
angula ta amorraiak,
eta izukiak ...
Orregatik dauzkate
ma traill guriak.

13/
Beren jazkera berriz
danetan piñena:
kanpotik kontrabando
ekartze'utena;
oiengatik alperrik
dago aduana,
berak nai bezelaxen
sartzen dute dana;
mingaña leguna,
gezurra laguna,
projimuangana
biotza zekena;
orla dabill munduan
tontua ez dana.

14/
Pobriak jaten ditugu
onelako gauzak:
babarrun da patata,
porru ta azak,
iri zarran birikak,
astuan txuletak,
Ulia'ko arroketan
bildutako lapak,
atunan tinpollak,
pinpiño perloiak,
txitxarro berdelak
eta potakarrak ...
Orregatik dauzkagu
matraill igarrak.

15/
Iru atetikan bat
dauzkagu tabernak,
oientzako izaten dira
gure txanponak;
badira gau guzian
isten ez diranak;
sarri juntatzen gera
arropik onenak,
ibiltzen geranak
esnatzen lo daudenak,
lotsik ez degunak ...
Bertso au erakutsi dit
nere andre Juanak.

Bertso-papera, «Imp. J. Díaz. - Irún-; Inozentzio'
Urkia, Portuene, Altzibar, Oiartzun.