Bill of Rights (1689)

Bill of Rights  (1689) 
Lehen iturria: ZZEE (1998): Historia testu bidez, Arabako Foru Aldundia - EHU, Gasteiz. (Itzulpenaren arduradun den Mikel Aizpururen baimenaz). Bigarren iturria: kondaira.eus

Bill of Rights

Menpekoen edo subjektuen eskubideen eta askatasunen aldarrikapen legea koroaren oinordetzaren arabera.

Lord espiritualak eta aldi baterakoak eta komunak, bakoitzaren kreditazio eta hautaketen arabera, orain nazio honen ordezkaritza guztizkoan eta askean bildurik, lehenik eta behin euren arbasoek egin ohi zuten bezala, beren antzinako eskubideak eta askatasunak errebindikatzeko eta egiaztatzeko, honako hau adierazten dute:

  1. Legeak edo horien betearazpena errege-aginpidearen bidez indargabetzeko botere nahia parlamentuaren oniritzirik gabe, zuzenbidearen aurkakoa dela.
  2. Legeetatik edo horien betearazpenetik errege-agintearen bidez dispentsatzeko botere nahia, azken aldi honetan hartu eta erabili izan den bezala, zuzenbidearen aurkakoa dela.
  3. Oraintsuko batzordea eliz auzitegi bat ezartzeko eta, horretaz gain batzorde-izaera horretako jurisdikzio guztiak zuzenbidearen aurkakoak direla eta kaltegarriak.
  4. Koroarentzako kontribuzio ekonomikoaren ordainarazpena eskubide nahiaz parlamentuak eman gabe baimendutako baino denbora luzeagoz edota beste era batean, zuzenbidearen aurkakoa dela.
  5. Erregeri eskaerak zuzentzea menpekoen eskubidea dela eta horren inguruko edozein atxiloketa edo salaketa zuzenbidearen aurkakoa dela.
  6. Erreinuaren barruan bake garaian armada bat sortzea edo mantentzea parlamentuaren oniritziz ez bada, zuzenbidearen aurkakoa dela.
  7. Menpeko protestanteek armak izan ditzaketela euren buruak aldezteko beren baldintzen arabera eta zuzenbideak aurrikusitakoaren arabera.
  8. Parlamentuko kideen hautaketak librea izan behar duela.
  9. Adierazpen askatasunak eta parlamentuko eztabaidak edo jarduerak ez dutela salaketa eta inkisizio gai izan behar bertakoa ez den beste edozein jurisdikzio edo erakunderen aldetik.
  10. Ez dela fidantzarik eta gehiegizko isunik jarri behar, eta zigor krudelik edo zaharkiturik ere ez.
  11. Epaimahaiek behar bezala erroldatuak eta hautatuak izan behar dute eta goi-mailako traizioko epaiketetan parte hartzen dutenak jabeak izan behar dira.
  12. Edozein ezarpen nahiz isun eta ordainarazpen adierazpen zigor judizialik gabe, zuzenbidearen aurkakoa dela eta baliogabea.
  13. Eta bidegabekeriak zuzentzeko eta legeak aldatzeko, indartzeko eta mantentzeko, parlamentuak sarritan bildu behar duela.

Bigarrena. Aipatutako lord espiritualek eta tenporalek eta komunek, Westminsterren bildurik, erabakitzen dute Gilen eta Maria, Orangeko printzea eta printzesa, Ingalaterrako, Frantziako, Irlandako eta haien agindupean dauden lurralde guztietako Erregea eta Erregina direla, eta hala izendatzen dituztela (...).

Laugarrena. Eta bere Maiestateei iruditu zaie aipatutako lord espiritualek eta tenporalek eta komunek, legebiltzarreko bi Ganbarak osatuz, haren lekuan jarraitu behar dutela eta, Bere Errege-Maiestateekin batera, erresumako erlijio-legeak eta askatasunak berrezartzeko araudi bat idatzi behar dutela, horrela etorkizunean ez bata ez bestea suntsitzeko arriskuan izan ez daitezen; eta horri aipatutako lord espiritualek eta tenporalek eta komunek baietza eman diote eta horren arabera jokatu dute.

Ingalaterrako Parlamentua


Testu hau Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak UEUrekin egindako akordioari esker igo da, eta Creative Commons Aitortu PartekatuBerdin 3.0 Lizentziapean argitaratu da.
This text has been uploaded within the agreement between Basque Wikimedians User Group and UEU and is licensed under a Creative Commons Attribution ShareAlike 3.0 License.