Burutik orporaino...
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"


«Burutik orporaino... »


1/
Burutik orporaino
gorputza liraiña,
zera dirurizuna
zeruko erregiña;
ez det munduan maite
besterik zu aiña,
dama gazte politak
asko dira baiña.

2/
Urtiak ogei ta bi,
sasoirik obena,
esposatzeko badet
amaren baimena,
baita ere nere aita
Pello Joxerena;
d~ten amoriyua
da diruarena.

3/
Moda berriyen billa
dotore jazteko,
esan besteri ongi
dotriña ikasteko,
aurrik badute eman
iñudiari azteko;
a ze bizimodua
zerua irabazteko!

4/
Arduari bezela
ura esneari,
oliyua ez beste
gauza guzieri;
erantzuten dutenak
egiya dala ori,
sumatu eta esan
gezurrak ugari.

5/
Jaten ditugunian
aza ta porrua;
puzkarrik egin eziñ,
sabelian orrua;
sukalde illunian
katuak marrua,
ikusten zualako
iabe-zomorrua.

6/
Donostiako Bretxan
esan dit Ramonak:
«Salgai ditut garisti
baiña gauza onak.»
Aragiya ta oliyua
eta babarrunak
eziñ erosi, lana
egiten duanak.

7/
Dirua duanian,
basua betian
eraten dualako
mozkortu artian,
arduaren usaia
muxu ematian;
koxka egingo diot
alakoen batian.

8/
Irrintziz duteneri
ostentaziyua,
da neskazartxuaren
kontestaziyua:
«Ezkontzeko dezute
askok desiyua,
ta iñun billatu eziñ
abitaziyua.»

Bertso-papera, «Imp. Macazaga. - Renteria-,
Aizarnako Josefa Aizarna'ren eskutik.

Euskerazko zortzi bertso auek ezik, erderazko
beste zortzi ere badaude paper ontan. Txandaka
jarrita daude. Erderazko oiek. ordea,
ez dute argitaratzerik merezi.