Donostiaco gazteac languille maisuen festa 1843 garren urteco asteleniote egüerdian

Donostiaco gazteac languille maisuen festa 1843 garren urteco asteleniote egüerdian  (1843) 
Jose Bizente Etxagarai

DONOSTIACO GAZTEAC

LANGUILLE MAISUEN FESTA

1843 GARREN URTECO ASTELENIOTE EGÜERDIAN.

IBIL BERDIÑA



1
Iñauterian oitu becela
Donostiaco gazteac
Marcha cantari batzuec , eta
Soñu arequin besteac :
Datoz plazaco dantzza lecura
Gaur esquer onez beteac
Bacoitza bere bear gayaquin
Eracustera nequeac.

2
Zortzi languille maisu jaquintsun,
Andreac aldamenean ,
Garbi , egoqui apaindurican
Jazcay onenac soñean :
Pozes , cantari gogoarequin
Daude nor bere lanean ,
Eta sarritan dantza oi dira
Bearric ez dutenean.





BELAUN CHINGOA



Nire languille maiteac , zar eta gazteac ,
Aditu nequeac ,
Pena naibagueac ,
Igaro ditugunac , guizon cital dollorrac
Aisa sinisturic ,
Gaude damuturic :
ontzietan joanguiñan Montevideorá ,
Galzera demborá
Alperqueriará :
Goseac erdi illac , ez eceren jabe ,
Lan eta dirubague
An egon guerade.





PISPILIN




1.
Dendari eta Zapataria
Berac nor baldin badirá
Eguitecoa badute eta
Chit ongui bicico dirá:
Pispilin , pozpolin , plazara dambolin
Goseac ilco ez dirá.

2.
Arotzac eta Picharguilleac
Oi dute lana ugarí
Bearra gogoz eguiñarequin
Cobru ematen lanarí :
Pispilin , pozpolin , plazara dambolin
Izanditezque chit ongui.

3.
Cupelaguilel, Perratzalleac
Bearra urri bacana ,
Biac gogoa on dute bnaña,
Nai duten diña ez lana:
Pispilin , pozpolin , plazara dambolin
Beti escasa jornala.

4.
Pacinguille ta Chorrotzallea
Lana eguiten oituac
Atzerricoac izanagatic
Bearreraco cinzoac :
Pispilin , pozpolin , plazara dambolin
Biac guizoncho prestuac.

ARDO CHURRUT




Senarrác.
Beti bearguiñean
Neque azpián
Bururic jaso gabe
Nere bicián:
Iñauterián
Acheren aldicho bat
Det Donostián,
Eguncho bián,
Goiz arratsalde eta
Egüerdián ,
Plaza berrián Egunaz eta gabaz
Ordu guztian.

Emazteac.
Ezcondu ninzan eta
Ez det damuric
Ezin autuco nuén
Senar oberíc ,
Leyalagoric
Berarequin bici naiz
Pozez beteríc ,
Penac azturíc,
Ezdu nere guizonac
Bere pareríc
Bear guilleríc
Iñorc icusi ezdu
Bencho gueldiríc.





BAI , BAI , BAI.




1.
Nagusi , echecoandre ,
Eta mirabeac
Plazan daude , ichiric
Echeco ateac.
Bai , bai , bai , festetan
Zar eta gazteac.

2.
Egunero badator
Gende campocoac
Icustera eralde (a)
Plaza berricoac
Bai, bai bai , festacho
Iñautericoac.


(a) Eralde Comparsa.







ZORZICOA.




1.
Festaric bearbada
Bego Donostiá ,
Beticoa du fama
Ondo mereciá :
Bestetan ez becela
Emen gazteriá
Amaren sabeletic
Dator icasiá.

2.
Donostiarrac dute
Auquera , doaiá
Urtero asmatzeco
Festa bat berriá :
Beren m0duchoa dá
Guztiz egoquiá
Cer nai gauzetaraco
Arquitzen du gayá.


3.
Aurten iñaute festac
Eder eta lucé
Otsailla beingoan
Odo bete duté ;
Iñoiz esdet icusi
Iñon onmebesté
Eta guerora ere
Ez icusi usté.

4.
San Vicente goizean
Bostac jo etzuten
Atabal damboliñac
Nengüen enzuten :
Ordu bian arguiric
Ez nuen icusten ;
Logale nintzan baña
Etziraten uzten.

5.
Ill onen asieran
Lenengo jayean
Egun sentiarequin
Nentzala oyean :
Iñudeac aurraquin
Zebiltzan calean
Ta gocho saltzallea
Beraquin batean.

6.
Beste cembait badira
Aurrezquerocoac
festa eder egoqui
Donostiacoac :
Guero estudainte
Eta igitoac ,
Zortzi maisu languille
Guerade gaurcoac.