Donostiyac Erregue eta Erreguiñaren zorioneco etorrerari

Donostiyac Erregue eta Erreguiñaren zorioneco etorrerari  (1828) 
Jose Bizente Etxagarai

DONOSTIYAC

ERREGUE ETA ERREGUIÑAREN

ZORIONECO ETORRERARI.

ZORZICOA.


Biotz nereco seme
Maite gueyeguiyac
Ichorolen dizute
Ama Donostiyac :
Beso zabal laztanca
Atozte guztiyac
Aditzera pozezco
Zorion berriyac.

Laugarren egunean
Garagar illean
Degu Corpus vezpera
Aurtengo urtean :
Egun artan sartuco
Dirade goicean
Erregue ta Erreguiña
Donosti lurrean.

Gure Erregue Fernando
Oberic eciña
Amalia onegui
Gure Erreguiña :
Donostiarrac eguin
Arren aleguiña
Ez liteque beñere
Izan zuben diña.

Dembora laburrada
Guelditzen zaiguna
Baña borondatea
Aundiya ta ona:
Eguin dezagun bada
Gogoz aldeguna
Gabaz eta egunaz
Utzi gabe lana.

Erregueac aguertzen
Diran istantean
Festac asico dira
Lurrean ta urean :
Eleizan , ichasoan ,
Campoan , bidean ,
Gazteluan , murallan
Cayean , calean.

Conchan egongo dira
Chalupa ta onciyac
Banderaz apainduric
Errencan guzliyac :
Eta beren mariñel
Gende egoquiyac
Erregueri eguiten
Ongui etorriyac.

Aren bat egongo da
Sorotic aldean
Poliqui ipiniya
San Martin bidean :
Bere pillare eder
Berdiñen gañean
Apainduba guztiya
Goyen eta bean.

Ezpata dantzariyac
Irlenac bidera
Zanco , aztal ariñac
Aguer eguitera :
Erregueren aurretic
Biurtuco dira
Bere Palaciyoco
Plaza atarira

Dantza modu guztiyac
Izango dirade
Egunaz eta gabaz
Goiz ta arrasalde :
Broqueadu , jorrari
Escu , guizon , andre ,
Arzai ta beste milla
Ceñec bere alde.

Piramide galantac
Edo metarriyac
Plazaren bi aldetan
Berdin ipiniyac :
Guztiz ederrac eta
Ecusi garriyac
Egunaz ichugarri
Gabean arguiyac.

Iru egunez dira
Iltzeco cecenac
Nafarroan arquitzen
Diran oberenac :
Españian autubac
Arteco guizonac
Pica, banderilla ta
Ezpata onenac.

Chit pamparroya dago
Eguiten carroza
Edertuco dubena
Aundizquiro plaza :
Eman bear diyote
Lau idic laguntza
Adar urrezcoetan
Loturican lanza.

Barrenen juango dira
Naiqueran jantziyac
Berrogueyetaraino
Dama ta galayac :
Cantari , sonulari ,
Eta dantzariyac
Echeandre , manuac (*)
Gazteac guztiyac.

Gabac egun eguiñic
Gure beguiyetan
Argui ta subac eder
Plaza , calietan :
Baile ecusgarriyac
Aguintariyetan
Soñubac eta dantzac
Lecu guztiyetan.

Ez naiz aspertu baña
Asco degu gaurco
Utzi dezagun bada
Cerbait gueroraco :
Donostiyan diranac
Dute ecusico
Emen esan ez degun
Gauzarican asco.

(*) Matronas y Genios.