ETAren deklarazioa 2017ko abenduaren 2an
Militante armatuak izan gara. Euskal Herriaren askatasunaren alde konpromiso osoz egin dugu borroka. Orain ere kausa bereko militanteak gara, Euskal Herriaren independentzia lortzeko ahaleginean, baina armak utzi genituen.
2010ko otsailean ETAk erasoko ekintza armatuak ez egitea erabaki zuen. Konfrontazio armatuaren aroari izan zion horrela. Apirilaren 8an armagabetze egunera iristeko lehen urratsa izan zen. Orduz geroztik borondate onez aritu izan da ETA konponbide bila. 2010ko martxoan, bide hori egiteko babes logistiko bila, auto kopuru handi bat eskuratzeko operazioa egin zuen ETAk. Zoritxarrez, operazio horren ostetik, bilatu ez zituen gertaerak suertatu ziren. ETAko kideak uneoro ekiditen saiatu ziren enfrentamendua izan zen Frantziako Poliziarekin.
Kaltea eragin zuen horrek. Kalte politikoa, erasoko ekintzak bertan behea utzi eta berehala horrelako gertakari batek jazo izanak hasitako bake ahaleginari sinesgarritasuna kendu ahal ziolako. Zoritxarreko gertaera hark, gainera, kalte humano handia ere eragin zuen. Jean Serge Nerin brigadier burua bertan hil zen ETAko kideek jaurtitutako tiroaren ondorioz. Heriotza hura zinez sentitzen dugula jakinarazi nahi dugu publikoki, eta gure doluminak azaldu nahi dizkiegu bere sendiari. Errespetuz diogu, jakin ondo baitakigu ez dagoela halako mina baretzeko hitzik.
Hamarkadotan sufrimendu handia izan da, alde askotarikoa. ETAk bere ekintzekin eragindakoa onartzen du. Are gehiago egin behar dugu denok bakea eta askatasuna ekarriko dituen etorkizun berri bat erdiesteko. Euskal herritarrek gure hitza dute egitasmo horretan gure konpromisoa osoa izango dela.