Ebanyelio saindua San Luken arabera/XI CAPITULUA

pages 58-64

XI CAPITULUA.
Jesus-Christoc irakhasten ditu bereac othoiz eguiten eta ez guelditcen, sendatcen du debruztatu bat, mintço da demonio camporat aurthiquiez eta berriz itçulcen direnez, fede kunen dohatstasunaz eta gaisto barne lohien çorigaitçaz, ceina maiz aiphatcen baitu Scribau eta Pharisau hypocritei.
ETA guerthatu cen, othoitcean çagolaric lekhu batean, guelditu cenean othoitcetic, bere discipuluetaric batec erran cioela: Jauna, irakhats çaguçu othoizten, Joannesec irakhasti dituen beçala bere discipuluac.
2 Eta erran cioten: othoizten duçuenean, erraçue: Gure Aita, ceruetan çarena, erabil bedi sainduqui çure icena; ethor bedi çure erresuma; eguin bedi çure borondatea ceruan beçala lurrean ere;
3 Iguçu egunean gure eguneco oguia;
4 Eta barkha dietçaguçu gure bekhatuac; ecen barkhatcen ditugu orobat gure ganat çordun diren guciei. Eta ez gaiçatçula tentacionetan sararaz; aticitic, beguira gaiçatçu gaitcetic.
5 Guero erran cioten: çuetaric cembaitec balu adisquide bat ethor laitequena haren ganat, gauerdi gainean, eta erran deçon: ene adisquea, presta ditçadaçu hirur ogui;
6 Ecen adisquide bat uste gabe ethorri çait iragaitean, eta eztut deusic hari escaintceco.
7 Eta barnean denac ihardex deçan eta erran: ez neçaçula nahas; ecen neure athea ya hertsia da, eta neure haur ttipiac ohean dire enequin; ez naiteque yaic çuri oguien emaiteco.
8 Erraiten dautçuet, nahiz ezten yaiquitcen hari emaitera adisquidea delacotz, yaiquico dela bizquitartean haren galden bortchaz, eta emanen dioela beharco duen becembat.
9 Hartacotz erraiten dautçuet: galdequiçue, eta emana içanen çaitçue; bilha çaçue, eta aurquituco duçue; yo çaçue, eta idequia içanen çaitçue.
10 Ecen norc-ere galdeguiten baitu, izaiten du; norc-ere bilhatcen baitu, aurquitcen du; eta yoiten duenari idequia içanen çayo.
11 Baldin haur batec galdeguiten badu oguia çuen arteco norbaiti haren aita denari; emanen othe dio harri bat? edo galdeguiten badu arraina, emanen othe dio arrainaren plaçan sugue bat?
12 Edo galdeguiten badu arrl ce bat, emanen othe dio harrobi bat?
13 Beraz çuec gaistoac çaretenac, baldin badaquiçue çuen haurrei emaiten gauça onac, cembat guehiago çuen Aita ceruetacoac emanen du Izpiritu Saindua galdeguiten diotenei?
14 Orduan casatu çuen demonio bat mutu cena, eta guerthatu cen demonioa yalqui cenean, mutua mintçatu cela; eta yendeac estonatu ciren.
15 Eta heyetaric cembaitec erran çuten: Beelzebut demonioen aitçindariaz casatcen ditu demonioac.
16 Bainan bertcec, haren frogatceco, galdeguiten cioten seinale bat cerutic.
17 Bainan harc eçagutuz heyen gogoetac, erran cioten: bere contra makhurtua den cein-nahi erresuma desertu bilhacatuco da; eta cein-nahi etche bere contra makhurtua dena erorcen da.
18 Baldin beraz Satan ere bere contra makhurtua bada, nola iraunen du haren erresumac? erraitenn duçuenaz gueroz demonioac casatcen ditudala Beelzebuten,
19 Baldin demonioac casatcen baditut Beelzebutez, çuen semec nortaz casatcen dituzte? hartacotz berac içanen dira çuen yuye.
20 Bainan baldin casatcen baditut demonioac Jaincoaren erhiaz, segurqui Jaincoaren erresuma ethorri da çuen ganat.
21 Guiçon hazcar eta ongui harmatu batec çaintcen duenean bere etchea, dituen gauçac bakhean dire.
22 Bainan guerthatcen bada bat hura baino hazcarragoa, hura garraitcen duenac khentcen dauzca bere harma guciac ceinetan fidatcen baitcen; eta partitcen du hari hartu dauzcanac.
23 Enequin eztena, ene contra da; eta enequin bilcen eztuenac, barrayatcen du.
24 Izpiritu lohia athera denean guiçon batetic, yoaiten da lekhu idorretan gaindi, descansua bilhatuz; eta ezpaitçuen aurquitcen, erran çuen: itçulico naiz ene etcherat, ceinataric athera bainaiz.
25 Eta ethorriric, khausitcen du erratzatua eta aphaindua.
26 Orduan yoaiten da, eta hartcen ditu berequin bertce çazpi izpiritu bera baino gaistoagoac, eta sartcen dire eta han egoiten, halaco guisaz non guiçon haren azquen estatua gaistoagoa baita lehembibicoa baino.
27 Bada, guerthatu cen, gauça hauc erraiten cituelaric, yenden arteco emazte batec alchatu çuela bere boza, eta erran cioela: ongui dohaxua da çu ekharri cituen sabela, eta erosqui ditutçun bulharrac.
28 Eta erran çuen: bainan ongui dohaxuago dire Jaincoaren hitça ençuten dutenac, eta hura beguiratcen.
29 Eta nola yendeac bilcen hari baitciren, hasi cen erraiten: ethorquia hau gaistoa da; galdeguiten du miraculu bat, bainan eztu içanen bertce miraculuric, Jonas profetaren seinalea baicen.
30 Ecen nola Jonas içan baitcen seinale bat Ninivatarrei, hala Guiçonaren Semea içanen da bat ethorquia huni.
31 Egüerdico erreguina alchatuco da yuyamenduco egunean ethorquia huntaco guiçonen contra, eta condenatuco ditu; ceren ethorri baitcen lurraren burutic Salomonen çuhurcia aditceco; eta huna, bada hemen Salomon baino guehiago.
32 Ninivaco yendeac alchatuco dire ethorquia hunen contra, eta condenatuco dute; ceren urriquitu diren Jonasen predicacionean; eta huna, bada hemen Jonas baino guehiago.
33 Bada, nihorc arguizaguia pizten duenic eztu eçartcen lekhu gorde batean, edo berro azpi çutargui baten gainean, amoreagatic sarcen direnec ikhus deçaten arguia.
34 Gorphutceco arguia beguia da; baldin beraz çure beguia garbi bada, çure gorphutz gucia ere arguitua içanen da, bainan gaistoa bada, çure gorphutça ere ilhumbean içanen da.
35 Beha çaçu beraz çu baithan den arguia eztadin içan ilhumbea.
36 Baldin beraz çure gorphutça arguitua bada, alde ilhunic içan gabe, orotan arguitua içanen da, arguizaguiac arguitcen cituenean beçala bere arguiaz.
37 Eta mintço celaric, Pharisau batec othoiztu çuen bere etchean bazcalceco; eta Jesus sarthu cen, eta mahainean yarri.
38 Bainan Pharisaua estonatu cen ikhusteaz etcela lehenic garbitu bazcaldu aitcinean.
39 Bainan Jaunac erran cion: çuec Pharisauac garbitcen duçue coparen eta plataren campoa; bainan çuen barnea ohointçaz eta gaistaqueriez bethea da.
40 Erhoac, campoa eguin duena ez othe du barnea ere eguin?
41 Bainan lehenago emaçue amoina duçuenetaric, eta huna, gauça guciac içanen çaitçue garbiac.
42 Bainan çorigaitz çuei, Pharisauac; ecen pagatcen duçue mentharen eta ruaren eta belhar suerte gucien detchema, eta deslayatcen ditutçue yusticia eta Jaincoaren amodioa: eguin behar ciren gauça hauc eta ez utci hec.
43 Çorigaitz çuei, Pharisauac, lehen toquiac maite ditutçuenac synagoguetan, eta agurrac placetan.
44 Çorigaitz çuei, Scribau eta Pharisau hypocritac, ecen iduri duçue agueri eztiren hobiac, halaco guisaz non gainetic iragaiten diren guiçonec, ezpaitaquite.
45 Orduan legueco irakhastailetaric batec hartu çuen hitça eta erran cion: Nagusia, gauça horien erraitean escarnioac ere erraiten dauzkiguçu.
46 Eta Jesusec erran cion: çorigaitz çuei ere legueco irakhastalei, ecen guiçonac bethetcen dituçue ekhar eztitçaqueten carguez; bainan ceronec eztitutçue çarga hec hunquitcen çuen erhi batez.
47 Çorigaitz çuei; ecen equidatcen ditutçue çuen aitec hil dituzten profeten hobiac.
48 Eguiaz aditcerat emaiten duçue gogaquidatcen ditutçuela çuen aiten eguintzac; ecen heyec hil dituzte, eta çuec eguiten ditutçue heyen hobiac.
49 Hartacotz ere Jaincoaren çuhurciac erran du: egorrico derauztet profetac eta apostoluac, eta hetaric hilen eta casatuco dituzte;
50 Amoreagatic profeta gucien odola ichuria içan dena munduaren hastetic, berriz galdatua içan dadin ethorquia huna,
51 Abelen odolaz gueroztic, Zachariasen odoleraino, ceina heriotcean emana içan baitcen aldarearen eta templuaren artean; bai, erraiten dautçuet, berriz galdetua içanen çayo ethorqui huni.
52 Çorigaitz çuei, legueco irakhastaleac, ceren eraman ondoan yaquintasuneco gakhoa, ceronec ezpaitçaitezte sarthu, eta sartcen cirenac debekhatu baititutçue.
53 Gauça hauc erraiten ciotelaric, Scribauac eta Pharisauac eman ciren oraino borthizquiago haren hersten, eta ahotic atherarazten franco gauça,
54 Sareac hari hedatuz, eta ensayatcen cirelaric haren ahotic cerbait bilcerat enganioz, hura oguendun eguiteco.