XXIII CAPITULUA.
Jesus-Christo eramana Pilatusen eta Herodesen aitcinerat, condenatua, khurutceficatua, hila eta ehorcia
GUERO chutitu ciren guciac eta eraman çuten Pilatusi.
2 Eta hasi ciren haren acusatcen, ciotelaric: khausitu dugu guiçon hau bulgatcen çuela yendaquia nahasmendurat eta debekatcen Cesari cergaren emaitea, eta cioelaric bera cela Christo Erreguea.
3 Eta Pilatusec galdeguin cion, cioelaric: Juduen Erreguea çare? eta Jesusec ihardestean, erran cion: hala dioçu.
4 Orduan Pilatusec erran cioten sacrificatçaile aitcindariei eta yendei: eztut aurquitcen hoguenic batere guiçon hau baithan.
5 Bainan guehiago eguiten çuten oraino, ciotelaric: populua asaldatcen du, irakhasten duela Judea gucian, eta hasiric Galileatic hunaraino.
6 Bada Pilatusec ençun çuenean mintçatcen Galileaz, galdeguin çuen guiçon hura Galileacoa cenez.
7 Eta yaquinic Herodesen gobernuaren azpico cela, igorri çuen Herodesi, ceina ere egun hetan Jerusalemen baitcen.
8 Eta Herodesec ikhusi çuenean Jesus, hainitz bozcarioz içan cen, ecen aspaldi çuen haren ikhusteco guticia çuela, ceren ençuten çuen hainitz gauça erraiten hartaz, eta uste çuen ikhusico çuela eguiten cembait miraculu.
9 Interrogatu çuen beraz asco solasez; bainan Jesusec etcion deusic ihardetsi.
10 Eta sacrificatçaile aitcindariac eta Scribauac aguertu ciren, acusatcen çutela hainitz borthizqui.
11 Bainan Herodesec bere yendequin arbuyaturic hura, eta hartaz trufaturic, yauntzaraci ondoan beztimendu churi bat, igorri çuen Pilatusi.
12 Eta egun hartan berean Pilatus eta Herodes adisquidetu ciren, ecen aitcinean etsai ciren.
13 Orduan Pilatusec deithuric sacrificatçaile aitcindariac, eta gobernadoreac, eta populua, erran cioten:
14 Yinaraci derautaçue guiçon hau populua alchatcen çuela beçala; eta huna, interrogatu dudan ondoan çuen aitcinean, eztut khausitu hunen baithan acusatcen duçuen hoguen hetaric batere.
15 Ez-eta Herodesec ere; ecen hari igorri çaituztet, eta huna, deusic etçayo eguin içan sinalatcen duenic heriotcea mereci duela.
16 Beraz açotaraci ondoan utcico dut lachoan.
17 Bada norbait utci behar cioten lachorat phestan;
18 Eta yende oste guciac oihu eguin çuen betan, ciotelaric: galçaçu hau, eta utz çaguçu Barrabas lachoan;
19 Ceina presondeguian eçarria içan baitcen cembait hiritan guerthatu asalduraren eta hilcecaren gatic.
20 Pilatus beraz mintçatu cioten oraino, nahiz lachoan eçarri Jesus.
21 Bainan oihu eguiten çuten, ciotelaric: khurutcefica çaçu, khurutcefica çaçu!
22 Eta erran cioten hirurgarren aldicotçat: bainan cer gaizqui eguin du guiçon hunec? eztut deusic aurquitcen hau baithan heriotcea mereci duenic; açotaraciric beraz, lachoan utcico dut.
23 Bainan oraino oihu eguiten çuten gorago, galdetuz khurutceficatua içan çadin, eta heyen oihuac eta sacrificatçaile aitcindarienenac azkhartuz çoacin.
24 Orduan Pilatusec pronontçatu çuen galdeguiten çutena eguina içan çadin.
25 Eta lachoan utci cioten, asalduraren eta hilcecaren gatic presondeguian eçarria içan cena eta ceina galdetcen baitçuten; eta largatu çuen Jesus heyen gogoari.
26 Eta eramaiten çutelaric, hartu çuten Simon icena çuen bat Cireniacoa, landetaric heldu cena, eta cargatu çuten khurutceaz Jesusen ondotic ekharteco.
27 Bada populu eta emazte mulço handi batez seguitua cen, ceinec yoiten baitcituzten bulharrac eta nigar eguiten baitcioten.
28 Bainan Jesus itçuliz heyen alderat, erran cioten: Jerusalemeco alabac, ez eguin nigarric ene gainean: bainan eguiçue nigar çuen gainean, eta çuen haurren gainean.
29 Ecen huna, ethorrico dire egunac non erranen baitute: ongui dohaxuac dire emazte agorrac, eta hauaric içan eztutenac, eta haci eztuten bulharrac.
30 Orduan hasico dire erraiten mendiei: eror çaitezte gure gainerat, eta bizcarrei: estal gaitçatçue.
31 Ecen baldin eguiten badituzte gauça hec çur pherdeari, cer eguina içanen da çur idorrari?
32 Bertce biga ere gaizqui eguileac cirenac, içan ciren eramanac harequin heriotcerat.
33 Eta ethorri cirenean Calbarioa deithua den lekhurat khurutceficatu çuten han, eta gaistaguinac ere, bat escuinean, eta bertcea ezquerrean.
34 Bainan Jesusec erraiten çuen: Aita, barkha dioçoçue, ecen eztaquite cer eguiten duten. Eguin çuten guero haren arropen partimena, eta aurthiqui cituzten chortean.
35 Eta populua han çagon beha; eta gobernadoreac ere trufatcen ciren hartaz heyequin, ciotelaric: bertceac salbatu ditu, salba bedi bera, baldin Christo bada, Jaincoaren hautatua.
36 Soldadoac ere trufatcen ciren hartaz, hurbilduz, eta arno mindua escainiz.
37 Eta ciotelaric: baldin Juduen Erreguea baçare, salba çaite ceroni.
38 Bada bacen haren gainean iscribu bat letra grekez, eta latinez, eta hebroez, hitz hautaz:
Hau Juduen Erreguea Da.
39 Eta itçatuac ciren gaistaguinetaric batec, escarniatcen çuen, cioelaric: baldin Christo bahaiz, salba hadi heroni, eta salba gaitçac gu ere.
40 Bainan bertceac hartuz hitça, gaztigatu çuen borthizqui, cioelaric: eztuçu Jaincoaren beldurric, condenacione berean içaneta?
41 Eta gutaz denaz, çucenqui gaituçu hemen; ecen ardiesten dugu gure hobenec ekhartcen dituzten gauçac; bainan hunec eztu deusic eguin behar etcenic.
42 Guero erraiten cion Jesusi: Jauna! orhoit çaite nitaz ethortcen çarenean çure erresumarat.
43 Eta Jesusec erran cion: eguiazqui erraiten dautçut, egun içanen çarela enequin parabisuan.
44 Bada ya sei orenen ingurua cen, eta ilhumbelztu cen lur hartan gucian bederatci orenac arteraino;
45 Eta iguzquia belztu cen, eta templuco bela urratu cen erditic.
46 Eta Jesusec oihu eguinez gora erran çuen: Aita, çure escuetan eçartcen dut ene {{#lst:Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/118||prev="[[Ebanyelio}}