Estropadak izandu... - 1928

Estropadak izandu... - 1928  (1928) 
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Barku sinple batian...


«Estropadak izandu... (1928)»


1/
Milla bederatzi eun da ogei ta
zortzigarren urtian,
estropadak izandu
ditugu Donostian.

   (ESTRIBILLO)
   Ta esan dute:
   «San Pedrori
   alperrikan
   gu gabiltza, a!,
   kendu naian
   giltza;»

2/
Agorrillaren biyan
eta bederatziyan,
Aita San Pedrok danak
utzi ditu atzian.

3/
Ondarrabiatarra
da kuadrilla bikaña,
bañan etzan iristen
San Pedrotarrak aña.

4/
Arrillaga jaunari,
dakialako leman,
merezi duan fama
biar diogu eman.

5/
Nekearen bitartez
indar ondo bilduak,
gizon oiek junturak
dauzkate zimelduak.

6/
Nagiyak izan gabe
ongi biartuak zañak,
gero egiñ oi dituzte
orrelako azañak.

7/
Parrandaeri utzirik
zintzo ibillirikan,
gero korapillorik
ez dezaten birikan.

8/
Igez bezela aurten
arrokeria gabe,
zuek egin zerate
oial sedazkuan jabe.

9/
Zubena da dotore
oial sedazko piña,
gañera amabi milla
pezetatxo propiña.

10/
Premiyo irugarrena
San Juanek eraman du,
balizari jira eman
ziolako berandu.

11/
Pedro, zu etzerala
Juanen adixkiria,
norbaiten mingaiñ txarrak
jarri du itz-biria.

12/
Ez kasorikan egiñ
berritxu orlakueri,
inbiriya baizikan
ez dizute zueri.

Bertso-papera, moldiztegi-izenik gabea,
Donostiko Juan Iturralde'ren eskutik jasoa.
Paper ontan, euskerazko bertso auen ondoren
erderazko beste bost datoz, bañan, gure
iritzirako, emen jartzerik merezi ez dutenak.