Euskal Herriko kantu herrikoiak

Euskal Herriko kantu herrikoiak  (1870) 
J.D. Sallaberry

ÜSKAL HERRI MAITIARI,


Bere haur Ziberutar batek


Sallaberry (Mauletarra).


1870ko Buranthallaren 20an

Txantiloi:Page break

MAITIA, NUN ZIRA?

(Ziberutarrez).

MAITIA, NUN ZIRA ?
Page 1Page 2
MAITIA, NUN ZIRA?

(Ziberutarrez)


Maitia, nun zira?
Nik etzütut ikhusten,
Ez berririk jakiten,
Nurat galdü zira ?
Ala khambiatü da zure deseiña?
Hitz eman zenereitan,
Enia zinela.

— Ohikua nüzü;
Enüzü khambiatü
Bihotzian beinin hartü,
Eta zü maithatü.
Aita jeloskor batek dizü kausatü:
Zure ikhustetik,
Gehiago mintzatzetik
Har’k nizü pribatu.

— Aita jeloskorra!
Zük alhaba igorri,
Arauz ene ihesi,
Komentü hartara!
Ar'eta ez ahal da sarthüren serora:
Fede bedera dügü,
Alkharri eman tügü,
Gaiza segürra da.

— Zamariz igañik,
Jin zazkit ikhustera,
Ene konsolatzera,
Aitaren ichilik.
Hogei eta laur urthe bazitit betherik:
Urthe baten bürian,
Nik eztiket ordian
Aitaren acholik.

Alhaba diener
Erranen dit orori:
So'gidaziet eni,
Beha en'erraner;
Gaztetto direlarik untsa diziplina:
Handitü direnian,
Berant date ordian,
Nik badakit untsa.

Txantiloi:Page break