Euskal artearen historia (III): Barrokotik XIX. mendera/Euskal artea zentzatu egin zen

Euskal Artearen historia (II): Gotikotik Errenazimendura Juan Apaolaza
Euskal artea zentzatu egin zen
Euskal Herri Enblematikoa bilduma (Etor-Ostoa)

Testuingurua

aldatu

Europako Arteak XVIII. mendearen az­ken hamarkadetan barrokoaz nekaturik aur­ki­tzen dela adierazten du, eta apaingarrien fardeleria rococoa arindu ondoren, eta horren ondorioz fran­tses ereduen miresmenez­ko imita­zioekin, arte klasikoak izan zuen soiltasun eta neurritasun formetan inspiraturikoa dirudian garbiketa nabarmen bat hartu zuen, historialariek Neoklasiko­tzat joko zutenerantz.

Ilustrazioa

aldatu

Ohikoa den eta historia honetan zehar behin eta berriz ida­tzi dugunez, estilo berri honek, hein handi batean, ideia berrien mugimendu bati eran­tzuten dio, Ilustrazioa deritzonari oraingoan. Fun­tsean Erdi Aroko eta erlijioz­ko tradizioaren ordez­kapenez Arrazoimenaren argiek ekarriko duten kultur gertakari bat da. Arrazoimenaren erabateko garaipena britainiar intelek­tualen eta bereziki fran­tsesen ida­tzien zabal­kundearekin eman zen, haien lan famatuengatik beren egileei En­tziklopedista izena eman zaielarik.

Fran­tzian delako lanen argitara­tzea eta En­tziklopediaren (1751‑1772) zabal­kundea An­tzinako Erregimenaren irakaspen oinarriei az­pia jaten eta 1789ko Iraul­tzarako lurra presta­tzen zihoan bitartean, Espainian Karlos III.aren ministroak zien­tziaren aur­kikun­tzek munduaren ikuspegi berri bat erabaki­tzen eta behar berriak eragiten zituztela kon­tzien­tzi harturik, beren Estatuaren Erreformei eta gizarteko pen­tsamol­deei estatutu‑legea ematen ahalegindu ziren, beti herria bere sineskerietatik eta ezjakintasunetik atera­tzea xede­tzat harturik, maila guztietarako kultura sustatuz. Euskal Herriko Adiskideen El­karteak, El­karte Ekonomiko izenekoetan lehenengoa izatearen ohorea du, herrian sakabanaturik egonda, norabide horretan esku har­tzen saia­tzen ziren erakundeen sailean.

Ekonomia eta politika

aldatu

Ministro erreformistez ingura­tzen hasia zen Fer­nando VI.aren erregeal­di laburraren ondoren (1746‑1759), Karlos III.aren erregeal­di luzean (1759‑1788), erreformaren bidezidor beretik aurrera egin zen, despotismo ilustratua ministroen despotismo bihurtu zuten ministroen bidez, besteak beste, Ensenadako Mar­kesaren bidez. Horien helburuen artean zeuden zentralizazio politiko-administratiboa, Haziendaren arrazionalizazioa, erreforma ekonomikoa eta soziala, aginpidearen krisial­dian sartua zen Elizaren eskubideen aurrean Estatuaren oparien baieztapena, eta hemen gehien axola zaigun herriaren hezkutza susta­tzea. Sek­torerik atzerakienak erreformaren aur­ka irten eta aristokrazia zati batek babesturik zenbait garaipen (Esquilacheko ma­txinada, 1766) lortu bazuen ere, ez zioten erreformisten ideiei erago­tzi aurrera egiten.

Sarritan gizabanakoaren eskubideen sustapenari eta horren iristeko Estatuaren esku har­tzeari buruz­ko kontraesanean ziren ideiak defenda­tzen bazituzten ere, esan daiteke berrizta­tzaileek al­daketa baten beharra suma­tzen zutela eta Arrazoimenaren Argi gida­tzailearen eta gizarteko aurrerapenen ideala amesten zutela.

Az­kenik, esan daiteke kon­tserbadoreek lortu ez zutena fran­tziar Iraul­tzak lortu zuela, hau da, erreformari Espainian galga jar­tzea; zeren eta iraul­tzaileen gehiegikeriek –Luis XVI.a eta bere emazte Maria Antonietaren heriotzak, batez ere– neurritasun al­derako mugimendua eragin zuten ilustratuen artean (Jovellanos, Saavedra, Ur­kijo), hauek orokorrean, monar­kiaganako eta Elizarenganako1, leialtasuna gorde zutenak bai­tziren.

Bereziki, euskal Ilustratuez hitz eginez, funda­tzaileak eta Adiskideen El­karteko kideak beren arerioek Inkisizioaren auzitegi aurrean salatuz eta batez ere gerora historialariek –Vicente de la Fuente, besteak beste– beren Historia de los Heterodoxos Españoles2 lanean Menendez Pelayok berauei buruz bota­ zuen heterodoxo edo fedegabeko iruditik oso urruti zeuden.

Espainiako nazioaren barruan halako egoera gataz­ka­tsua zegoela eta Espainiak Fran­tziarekin sortutako harreman berrien bal­din­tzek –zeinarekin An­tzinako Erregimenaren al­dian “Familiarteko Itun” ospe­tsuak finkatuak bai­tzituen– aginpiderako bidea erraztu zioten Manuel Godoy “gizon berriari”, eta honek Argien arerio izan gabe, konpromisorik gabekoa bai­tzen, norabide politikak gidaturik, Espainiak Fran­tzia eta bere iraul­tzaileekin zituen itunak etenda, Karlos IV.a errege izan zitekeen al­dian Ingalaterrara hurbil­du behar izan zuen. Al­derdi kon­tserbadoreak lortu zuen az­kenean garai­pena, Karlos IV.ak bere seme Fer­nando­rengan egindako abdikazioaren bitartez. Baina, ordurako ideia berriak oso hedatuak ziren eta gainera iraul­tza txiki bat ere egina zuten: Kadiz­ko Konstituzioaren epe laburreko ezarpena. Nolanahi ere, esan daiteke Fer­nando VII.arekin etorri zela XIX. mende luze eta deitoragarri hori, barruko kontraesanez eta bi Espainien arteko, kon­tserba­tzaile eta aurrerazaleen artekoa, gataz­kaz betea.

Baskonian

aldatu

Garai horretan guztian, bizimodu politikoari dagokionez, Baskonia, fran­tses ejer­tzitoak Donostia eta Gipuz­koaren zati bat okupazioarekin, “Konben­tzio gerra” deritzonak inguratua gertatu zen. Gerra egoera hau, gerora Napoleonen inbasioaz, Basileako Bakearen (1795) bitartez amai­tu zen.

Politika sozioekonomikori buruz berriz, XVIII. mendearen bigarren erdira bitartean, ma­txinaden gertakari gogorrak izan baziren ere, Gipuz­koak eta Biz­kaiak, bederen, Planta Berriko dekretutik kanpo gel­dituta beren “probin­tzia solteen” estatutua gorde ahal izan zuten. Kulturari dagokionez, herriaren mailak gorakada nabaria sumatu zuen Euskal Herriko Adiskideen El­karteak sortutako Bergarako Errege Mintegiaren bidez.

Normala den bezala, estetika eta moral mailan ere sentiberatasun berri bat zekarten ideia berriak atzerapenez ari ziren iristen Baskoniara, eta atzerapen hori oraindik ere handiagoa izan zen artearen alorrean.

Arteak

aldatu

Arteei dagoz­kienetan, Fer­nando V.aren erregeal­dian, 1744an eta Despotismo ilustratuaren idealismoaren itzalean, Errege Etxeko eskulturagilea zen Domingo Olivieri italiarrak zuzenduriko lantegi‑eskola pribatu batetik abiatuta fundatu zen San Fer­nando Arte Ederretako Akademia. Fer­nando VI.a errege zela 1749 eta 1751 bitartean berre­tsi ziren erakundearen Estatutuak zenbait kargu izendatuz: babesle aristokrata bat, diziplina bakoi­tzeko zuzendariak eta zuzendariordeak, eta hiru arte plastikoetarako hamasei irakasle. Estatutuetan finka­tzen ziren irakaskin­tza eta iker­ketarako iriz­pideak; baina agerian geratu zen lehenengoa gailendu zela.

Nola San Fer­nando Errege Akademiari hala Madrilgoaren bideari jarraikiz, eta bere baimenarekin, erresumako hiririk garran­tziz­koenetan gerora fundatuz joan zirenetan, estilo berri bat ezar­tzea zen xedeaa, klasikoen imitazioetan oinarrituz. Fran­tzia eta Italian ordurako baziren akademien arabera, Europa mailan jar­tzea zen helburua, betiere, erregeren menpekotasunean eta bere interesen zerbi­tzura.

Enrique Lafuente Ferrarik ida­tzi zuenaren arabera, San Fer­nando Akademia “errege feudo bat izan zen aristokrata politikoez gober­naturikoa”. Ereduak eta estanpak eskuratu, liburutegi bat eratu, eta irakaskin­tza antolatu zen, eta horrekin bertako arte-sor­kun­tza oro kontrolatu eta zuzendu zen, norabidea jar­tzea bai­tzen helburua. Hala, Neoklasikoa deritzona XVII. mendeko az­ken bi hamar­kadetara arte ez zen sortu eta esan daiteke bizirik eta jardunean XIX. mendearen erdial­dera arte jardun zuela.

Neoklasizismoa. Pentsaera, arkitektura eta hirigintza

aldatu

Mendebal­deko artearen historian, gu­txitan gertatu da arte estilo berri baten sorrera hain errotikakoa eta aurreko estiloa hala gu­txietsiz gara­tzea, Barrokotik Neoklasizismora gertatu den al­daketa adinakoa.

Al­daketa hau eragin zuten arrazoiak bat baino gehiago izan ziren eta hainbat eratakoak, zeren eta, az­ken batean, Europako zibilizazioaren zenbait barrutitan “An­tzinako Erregimenaren eror­keta” izenez ezagu­tzen den iraul­tza kultural eta politikoaren isla besterik ez baitzen izan.

Al­daketa lehenbizi pen­tsamenduaren alorrean gertatu zen. Europan, XVIII. mendearen hasieran Hobbes (1588‑1679) eta Locke‑n (1632‑1704) ideiak heda­tzen hasiak ziren eta beren sensismoak gizonaren eta errealitatearen ikuskera material baterantz egiten zuen, eta gizarte mailan berriz, zoriontasunaren bilaketan oinarrituriko indibidualismorantz. “Norbera da bere buruaren jabe eta epaile, eta denak norbere zorionaren bila dabil­tza». Estatuaren egitekoa norbanakoaren ongizatea zain­tzea da. David Hume‑k (1711‑1776) errealitatearen haraindiko edonolako ikuskeraren aur­kako bide horretatik egin zuen aurrera, gizarteko morala oinarri metafisikorik gabe uzten zuen errotikako enpirismoari hel­duta. Ingalaterran hedatu zen kristau‑dog­men ordez iri­tsi zen deismoa, gizabanakoaren eskubideak amorratuki defenda­tzen zituen liberalismoarekin el­kartuta. Kristautasunaren eta eskolastikaren tradizioa hausten zuten ideia hauek Ilustrazio fran­tsesaren buruzagietan errotu ziren. Montes­quieu‑k (1689‑1755) bere L´Esprit des Lois obran, Zuzenbide Zibila goitik behera al­datu eta erlatibizatu zuen, legeek, hainbat herritan lekuan lekuko klimak, gizarteak eta erlijioak sortutako bal­din­tzekin nolako mendekotasuna zuten ikusaraziz eta oinarri politikotzat herriaren ongizatea eta herritarren askatasuna al­darrikatuz. Filosofo en­tziklopedistek toleran­tzia eta kon­tzien­tzia askatasuna eska­tzen zuten (D´Alembert) eta edonolako dogmatismoa arbuia­tzen zuten, baita deismoa bera ere (Diderot); Voltairek (1694‑1778) berriz, bere kritika harpajole eta zorro­tzarekin autoritatea zen guztia, zibila nahiz erlijioz­koa, satirizatu egiten zuen. Bestalde, Rousseau-k en­tziklopedisten arrazionalismoaren aur­kako jarrera hartu zen, naturaganako itzulera gomendatuz eta gizonaren berez­ko sentimenduen ontasuna al­darrikatuz.

En­tziklopedisten errotikakotasun honen aurrean, hasieran adierazi dugun bezala, espainiar idaz­le ilustratuek ez zuten inolako al­derdikeria eta kristautasunaren aur­kako joerarik agertu. Hauetako ba­tzuk benetako kristau espiritua baitaratua zuten. Feijóo, Mayans eta Jovellanosek ausartuki defenda­tzen zituzten arrazoimenaren eskubideak, baina betiere, ziur­tzat jo­tzen zuten erlijioarekin eta kristau tradizioaren oinarriekin bateratu zitekeena zela.

Itzal handiko beste arrazoibide ba­tzuk ziren aurreko mendetik hasita gara­tzen ari ziren aur­kikun­tza zientifikoak, mendearen bigarren erdian gizarteko bizimoduaren al­daketa eragin zutenak3. Hauekin batera etorri ziren gorakada ekonomikoa, gizartearen berrantolaketa, bizi­-itxaropena luzatzea, populazioaren hazkundea eta bizi bal­din­tzen hobekun­tza. Hauen ondorioz, behar berriak agertu ziren, eta ar­kitek­turak ezarpen tekniko berrien eskakizuna zekarren, herri zerbi­tzu berrietarako eraikinak, hala nola, kale zabalak eta plazak, ospitaleak, postetxeak, lonjak, lantegiak, an­tzokiak, zubiak, bideak, ubideak eta abar. Tamaina handiko industria mundu oso bat zen, eraginkortasun eta erosotasun iriz­pidearen arabera orientaturiko makinaria eska­tzen zuena.

Gizarte mailan eta el­karbizi­tza mailan behar gorri berriak eragin zituen hiri moder­nora al­derako al­daketak. Ar­kitek­tura eta hirigin­tza dira estetika berriak garapenean abiatuko ziren bi fronteak. Neoklasizismoaren eragina pintura eta eskulturarekiko txikiagoa izango da eta, ikusiko dugun bezala, ez da ar­kitek­turan eta hirigin­tzan bezain onuragarria izango. Hama­zaz­­pigarren mendearen erdial­dera ar­kitek­turak ez zuen eraikina solte eta berez­ko balio modura planteatu; Iñaki Galarragak ongi adierazi duenez, “antolamendua eta aniztasuna ez da soilik ain­tzat hartuko etxe, jauregi eta elizari buruz­koetan, baizik eta ar­kitek­turako edozein erreferen­tziaren oinarri izango da jada hiria, hiri mul­tzoa, hain zuzen”4. “Erreferen­tzi horrek ez zuen bazen hiria soilik kontuan hartuko, hedatu eta handiagotu egin zen gainera, pen­tsamenduan baizik ez den hirira, ame­tsetan baizik posible ez den hirira”. Hartu gogoan, Boullée eta Ledoux‑ek marrazturiko ame­tsak.

Gertakari neoklasikoaren ikuspegi zehatz batek, Neoklasizismoaren gertakariak berak dakarren konponezinez­ko izaera paradoxikoa, kontraesana ez esateagatik, ez du ahan­tzi behar. Al­de batetik, jatorri indibidualista suma­tzen zaio, eta bestetik, Estatuaren parte har­tzearen behar gorria senti­tzen da. “Civitas” berri baten asmakun­tzak eta hirigin­tzaren utopiak, Hobbes‑ek definituriko Leviatan‑aren aurrean, Boterearen eta Estatuaren munstroaren aurrean, gizabanakoaren eran­tzuna eta arbuioa eragiten dute.5

Paradoxa honi beste ber­tsio bat eman diezaiokegu, lehendik az­pimarratua dugun kontraesan linguistikoa ohartaraziz. Arrazoimenak ezarri nahi zuen estiloa, gizarte horretan bertan gainjarri nahian zebilen sentimenduen lehentasunarekin ezin konpon daiteke. Hauxe dela eta, Neoklasizismoaren definizioa bera eztabaidagarrien alorrean gera­tzen da; izan ere, jaio­tzatik erromantizismoaren birusak az­pia jandako klasizismoa baita; Neoklasizismoaren ordez, estilo berriari – Sigfried Giedion‑ek nahiago lukeen bezala– klasizismo erromantikoa izena eman behar­ko genioke. Nolanahi ere, Chueca Goitiak ida­tzi duenez “neoklasizismorik ez da koherentzia duen estiloan”.6

Euskal soiltasuna eta Neoklasizismoa

aldatu

Sarreraren prozedura

aldatu

Espainian neoklasizismoaren eragina berdinik gabea izan zen. Akademiaren eragina biziago sumatu zen erdigunetik gertueneko eskual­deetan. Eta Euskal Herrira ilustratuen espiritua astiroago sartu zen, nahiz eta az­ken barrokoaren eragina ez zen Gaztelan bezain bizia izan. Lehendik adierazi dugu 1763an Euskal Herriko Adiskideen El­kartea eta bere eskolak ireki izana oso erabakigarria izan zela pen­tsamendu berriaren sarreran eta Euskal Herrian Neoklasizismoak izan zuen eragina ez dela aztertu behar baskongadatako gizonek burututako lana aipatu gabe.

Izaeraz tradizionala den euskal­dunak aurreiri­tziz eta mesfidan­tzaz begira­tzen ditu kanpotik iri­tsita aur­kezten zaiz­kion berrikun­tzak, eta bereganatu ondoren, eta erabilian beren eginkizuna egiazta­tzen duenean, orduan tinkotasunez eu­tsi eta bere izaerarekin egokitzen ditu.

Herri baten adieraz­pide moduan, ikusi genuen euskal arteak ez ziela az­kar eta osoki eran­tzuten XVI. mendeko platereskoak eta XVIII.go barrokoak eskain­tzen zituzten berrikun­tzei. Ideario ilustratuarekin bat etor­tzea eta Neoklasizismoko Arrazoiak iradokitako estilistika berandu onar­tze hori berdinduta gel­ditu zen bertako zenbait ar­kitek­to paregabeei esker (Ugartemendia, Otsandategi, Olagizel) edo al­di batez bertan lanean aritu eta lan bikainak egin zituztenei beste zenbaiti esker (Ventura Rodriguez, Silvestre Perez); horietako ba­tzuk espainiar ar­kitek­turaren historian arrasto enblematikoa utzi dute.

Izaera estetikako berri hau hainbat eta hainbat ekimen eta tekniketan azal­du zen. Baina ar­kitek­turaren zuzen‑zuzeneko itxura, fun­tsez­ko erabilera, hirigin­tzarekiko lotura eta nahitaez­ko garran­tzi soziala bitarteko, udale­txeetako artearen alor nagusi hau izan zen bat‑bateko eta modurik az­karrenean klasizismoaren zorroztasun al­derako borroka erabaki zuena.

Halakoa izan zen itzulera, non uste izatekoa den, Neoklasizismoaren formetako soiltasuna euskal izaerarekin eta bere sentiberatasun estetikoarekin ongi uztar­tzen zela, eta koheren­tzia horretan ikusi behar dela euskal lurrean estilo berria hain az­kar eta jori sartu izanaren arrazoia. Agian, Ilustrazioaren Kredo berriak defenda­tzen zuen “Naturaganako itzulera” izango zen mende honetan bederen, oihar­tzun konben­tzigarri bat aur­kitu zuena, oraindik ere, aurreko mendeetan bezala, ama Lurrari hain loturik zegoen herri honetako jendearengan.

Arrazoia eta gustua

aldatu

Ilustratuek barroko apeta­tsuaren gainetik Arrazoia jarriaz, kritikan aspergabe jardutearen bidez gustu-al­daketa hasita, nahikoa izan zen obra churriguereskoak gaindituriko ezjakintasun eta ezikasi al­di baten adieraz­letzat aur­keztea, abian jar­tzeko estilo berriaren al­deko guru­tzada ausardi­tsua Espainian ere, hala gera­tzen zelarik segurtatua arrazoimenaren, neurriaren eta geometriaren erresuma.

Dena den, klasizismo berriaren garaipena ez zen berehalakoa izan, ezta aurreko joerarekiko etena ere errotikakoa. Arrazoimenaren legea inposa­tzen zen heinean, are handiagoa zen artea sentimenduen alorrekoa zenaren kon­tzien­tzia. Ez zen hain zeregin samurra izan Arrazoiak Gustuaren iriz­pidea besterik gabe deusezta­tzea. Mendearen az­ken al­di honetan Europako kultur munduak hainbat korronteren el­kar­tasun bi­txi bat bizitu zuen, non fran­tses klasikoek eta erromaniko aurreko ingelesek bizi­kidetzan ikasi behar izan zuten:7 “Begikotasunaren bidez baizik ez zaio ematen edertasunari zen­tzua”, ida­tzi zuen David Humek bere Standard of Taste (1757) lanean; Bur­ke‑ren­tzat bere Philosophical Inquiry (1756) obran, edertasuna, maitasunaren nahiz arrazoimenaren kontua da; eta Kames‑en­tzat bere Elements of Criticism (1761) edertasuna igar­tzeko ikuslearen sentimenduekin harreman bat eska­tzen du.

Mugak eta al­diak

aldatu

Gure Herriko ar­kitek­turan neoklasizismoaren garapenaren antolamendurako Euskal Herrian erkidegoko bizimodua asal­datu zuten gataz­ka politiko eta guduek muga esangura­tsuez hor­ni­tzen gaituzte, begien bistakoa baita, izan ere, delako aztoramenduek berez­ko zabal­kunde artistikoa erago­tzi zutela eta eskual­deko kultur bizimodua erai­tsi. Konben­tzio gerrak lehendabizi eta Independen­tziako gerrak ondoren eta az­kenik karlistadek gure kronika osa­tzen lagun­tzen diguten datak eskura­tzen diz­kigute; gure kronika ez da hainbat belaunal­diei dagokiena –ez baita erraza bizial­di batean el­karri etengabe eragiten dieten eta tarteka­tzen diren gizonen jarduerak muga­tzea– al­diei dagokiena baizik, euskal artearen historiaren ia mende bat beteko duelarik:

  • Lehenengo al­dia, bere berrikun­tzekin Ventura Rodriguez Euskal Herrira iri­tsi zenetik (1777) Independen­tziako gerra arterainokoa;
  • bigarren al­dia, Fer­nando VII.arekin monar­kia absolutuaren berreskura­tzetik (1814) Lehen gerra karlistaren amaiera arterainokoa (1840),
  • eta az­ken al­dia, ahuleziaren zan­tzuak dituela, XIX. mendearen erdira arte luzaturikoa.

Arkitektura neoklasikoa Euskal Herrian: lehen aldia

aldatu

Apaingarririk ez izate soilak ar­kitek­tura neoklasikoa defini­tzen duela uste izanagatik, –Chueca Goitiak, Ventura Rodriguezekin8 Juan de Villanueva kontrajar­tzean, planteatzen duena–, egia da estetikako hiz­kerak ez zituela oso eskuragarri egiten fran­tses klasizismoak eraginiko lehen neoklasikoen eta az­ken barrokoen arteko desberdintasunak. Neoklasizismoko maisuak errefusatu egiten zuten, teorikoki behin­tzat, oinplanoak eta espazioak bat etor­tze hori, barroko berantiarraren ezaugarri izan zen ar­kitek­turako adarrak el­kar­tze hori. Oraingoan:

  • oinplanoen eta bolumenen garbitasuna eta osotasuna begirune osoz zaindu behar ziren, beren formarik xumeenetan.
  • Inguraketak ez ziren eten behar, ezta lerroak hau­tsi ere; markorik gabe ireki behar ziren baoak hormatan tal­ka leunduz, eta barruko bolumenak argi eta garbi eraku­tsi behar ziren kanpo al­detik.
  • Pilastrak baztertu, eta il­daskaturiko bere fustea zuen zutabe dorikoa nahiago izan zen, bere lerroen garbitasun eta sinpletasunagatik. Elizek, greziarren tenpluen an­tza izango zuten horrela; eta frontoietan estatuak jarriz gero, hauxe li­tzateke eran­tsitako apaingarri bakarra.

Ventura Rodriguezen Euskal erasoa

aldatu

Euskal Herriko eraikinetan Biz­kaitik hasi zela dirudi Madrilgo ar­kitek­to ospe­tsuaren esku-har­tzea. Nolanahi ere, “lan ar­kitek­tonikoetan Biz­kaiari gailendu zi­tzaion lehen akademikoa” izan zen,9 hiru saio izan zituen honako elizotan:

  • Larrabe­tzuko Santa Marian (1777),
  • Zal­dibar­ko San Andresenean, kanpandorrea diseinatzen (1777)
  • eta Durangoko Santa Ana elizan (1780).

Larrabe­tzuko eliza. Larrabe­tzuko Jasokundearen eliza fun­tsez­koa da, Barrio Lozaren ustez, Biz­kaiko neoklasiko estiloaren baitara­tze prozeduran, “kontutan hartu behar den muga edo sinbolo an­tzeko zerbait”. Zalan­tzarik gabe, Chuecak adierazten duen barroko klasizista mota horretakoa dugu. Marrazketa modelatu batetatik, angeluzuzen batean sartutako guru­tze greziarra sortuz datorrena da eliza; izan ere, habeartea presbiterio al­dera eta oin al­dera luza­tzen da. Moduluz­koak diren angeluetako guneak kaperatarako erabil­tzen dira, eta hauekin lotura duten guneak barrendegi eta eskaileren­tzako. Pilareak, plaka lauko kapitelak dituztela, ganga trenkatuei eusten dieten osagai dotoreak dira. Sekulakoa gerta­tzen da kanpoko itxura, eta elizak ar­kupe eta dorrearekin duen osotasun trinko horrek ondorioa.

Az­peitiko elizaren ataria. Az­peitiko kristau-el­karteak, mendearen hirurogeiko hamar­kadan, estalpe eta ataurre bat egiteko beharra sumatu zuen, bere Soreasuko San Sebastian parrokiako eliza kolumnario handiaren sarrera nagusiaren aurrean, horretarako diseinu bat baino gehiago eginak zituelarik. Az­kenean Ventura Rodriguez izan zen ar­kupe handia marraztu zuena eta Fran­tzisko Ibero, berriz, burutu zuena. Fatxada nagusian nolabaiteko barrokotasuna suma­tzen da erdi‑puntuko ar­kuek eta erdiko sarrera nagusiaren saihe­tsetan kokaturiko zutabeen irtenguneak sorturiko argi‑itzal jokoan, ezarritako pilastren kontrastean; baina frontoi triangelu-formako eta ar­kitrabeko lerroen zurruntasun eta garbitasuna, fun­tsean neoklasikoa den ikuspegi bat ager­tzen ari da jada.

Iruñeko katedraleko ataria. Baina, Euskal Herrian Ventura Godriguezen lanik nabarmenena Iruñean burutu zuena izan zen. Gauza jakina da An­tzinako Erresuman, Errege Akademiak emandako arauei en­tzungor egiten zi­tzaiela, hainbestekoa bai­tzen bere erregimen bereziak ematen zioten autonomia administratiboa eusteko jar­tzen zuten ardura. Egiatan, gainbegiraketa akademikoa eska­tzen zuten 1777 eta 1784ko Errege Zelulak ez zituzten gogoan hartu.10 Jarrera honek estiloa berenga­na­tze kontuan atzerapen garbia ekarri zuen. Ventura Rodriguezi kargua emanda, Nafarroara 1780ko Errege Aginduz Zubi­tzatik Iruñera ubidea eraiki­tzeko zeregina berekin zuela iristeak –1782 eta 1790 urte bitartean eraiki zen Noaingo ubide “erromatarra”–, akademiako ar­kitek­to ospe­tsuaren eta nafar agintarien arteko el­kar ezagu­tza erraztu zuen. Bere bidaia hori baliaturik eskatu zi­tzaion azter zi­tzala Tuterako Miserikordia Etxeko lanak eta baita garran­tzi gu­txiko beste lan ba­tzuk ere. Baina bidaia honek Iruñeko Katedralaren fatxada berriaren eraikun­tza eska­tzeko egokiera ekarri zuen.

Lan honetan, ar­kitek­to ospe­tsuak diseinatu zuen az­kenetako honetan (1783), ongi adierazten da Ventura Rodriguez berant barrokoaren eta Neoklasizismoaren arteko “tran­tsizio gizona” zela eta hala hartu behar dela. Iruñeko katedral gotikorako Rodriguezek fatxada soil bat diseinatu zuen, zeinetan elementurik deigarriena lau estiloetako ar­kupe bikain bat den sakontasunean bateratutako zutabe korintoarrak dituela, frontoi triangeluar sendo batez erremata­turik. Lau estiloetako ar­kupe mota hau Rodriguezek tenplu eta eraikin zibil handietarako diseina­tzen zuen zaz­pigarrena zen, plastikotasun handienaren bila hormen lautasunetik bereizten diren zutabeak dituela, bere bolumenari ezohiko irtengune bat eman ziolarik. Tenplu klasikoetako frontis hau, ber­niniar arrastotik ere baduen hau, al­de bakoi­tzetik ikusmen mailan alboetako hormatalez el­kartuta gera­tzen da, basamentu soil baten gainean, erremate guztiz barrokoz koroaturik, bi dorre bikain dituela.

Chueca Goitiak Ventura Rodriguezen barrokotasun hau az­pimarra­tzen du eta Iruñeko fa­txada hau “bere kon­tzeptuan superbarroko” modura defini­tzen du.11 Diego Villanueva berak (Joanen anaia zaharrenak) askoz beranduago inprimatu eta hedatu zituen bere ida­tzi eta bere orri kritikoak kontutan hartuta ere, Chuecaren ustez, “barroko nabarmen” modura hartu behar da.

Oso bestelakoa da Alberto Ustarroz ar­kitek­toaren iri­tzia, zeren eta konposaketaren trazu erregularrak azal­tzen dituen azter­keta tekniko batean, mul­tzoak barrokoaren antolaketa organikotik ihes egiten duela esanaz amai­tzen du, “nahiz eta bere argi‑itzalak garbitasunez azal­tzen dituen, hasi horizontaleko erlaitz nabarmenetatik eta dorreetan pilaturiko bolumen bertikaletaraino”.12

Ventura Rodriguezen ikasleak

aldatu

Ventura Rodriguezek ikasleak egin zituen Nafarroan zehar:

Inazio Asensio: berari esker eginak ditugu esku-har­tze neoklasiko ba­tzuk:

  • Artaxonako San Pedrorenean,
  • Fal­tzesko Jesusen Jaio­tzarenean,
  • Mar­tzillako Agustindar Errekoletoenean,
  • Mar­tzillako San Bartolome parrokian.

Baina bere ikaslerik handiena eta lagun­tzailerik estimatuena Otsandategi izan zen.

Santos Anjel Otsandategi. Durangon jaio eta Akademian ikasi ez zuen ar­kitek­to gazte honen esku utzi zuen Ventura Rodriguezek Iruñeko bere proiek­tua egitea eta berak egin zituen traza­tzailearen planoak trebetasunez. Nafar lurretan zebilen 1776tik joera akademia zalea zuten eraikinak egiten.13 Erresumako Bideen Zuzendari izendatua izan zen eta 22 urtez iraun zuen kargu honetan; Udale­txean aur­kezturiko proiek­tuei buruz­ko bere iri­tzia azal­du behar izan zuen eta oso zorrotz gainera ba­tzuetan. Udal-ekimen publikoei buruz­ko Ordenan­tzak eta ar­kitek­tura pribatua kontrola­tzeko arauak eman zituen (1786).

Zangoza Berriaren egitasmoa. Bere lanik adieraz­korrena izan zen, 1787an, Aragoi ibaiaren gainez­kal­di izugarri batean uhol­deak eraman zuen aurreko baten ordez­koa izan behar zuen Zangoza Berriaren proiek­tua (1788). Proiek­tuan, ibaitik al­denduta populazioak leku goi batera eramana izan behar zuela eska­tzen zuen hiri honek angeluzuzeneko oinplanoa zuen, etorbidez inguratua eta ortogonal­ki guru­tzaturiko kalez osatua, neurri karratuko etxadi itxiak sortuz, zeinetan, barruko patioak, karratua den plaza batera emango zuen; guztiz arrazionala eta neoklasikoa zen egitasmo hau bazterrera utzia izan zen garestiegia zelako.

Mañeruko eliza. Otsandategi erlijio ar­kitek­turan ere jardundakoa da. Alor honetan bere lanik garran­tzi­tsuena Mañeruko San Pedro Apostoluaren eliza izan zen; hemen erabateko zorroztasun geometrikoa duen egitasmo bat garatuko zuen. Oinarri karratu baten gaineko guru­tze formako egitura, exedran bil­dutako guru­tzearen besoak dituela, absideari emandako esparru handiagoaren bidez ardatz nagusia nabarmenduz. Kanpotik ikusita, ez dago inolako zalantzarik, erdiko kuboari itsa­tsita baitaude exedren zir­kuluerdi galantak; baian kupula ez­kutuan gera­tzen da bere nabarmendu nahia gorde­tzeko. Maila apalago batean azal­tzen dira besteak bezain egitura geometriko argiak dituzten sakristia eta gainerako gela eranskinak.

Uharte Arakilgo San Joan Bataia­tzailea eliza. An­tzeko konposaketa ager­tzen zaio, fabrika gotikoari eran­tsiko zaiz­kiolarik, inkoheren­tzia eskergai­tzik gabe, bolumenetan erabateko garbitasunez jan­tzitako guru­tzadura berria eta presbiterioa.

Ongi asmatu zuen beste egoki­tzapen bat, Iruñeko San Loren­tzo elizan San Fermin kaperan burutu zuen, eta zenbait elementuk –ordenak, tribunak eta mol­durek– katedraleko fa­txada ekar­tzen dute gogora.

Dorreak. Otsandategi gogo­tsua hartu behar da bi dorre bikain hauen egiletzat:

  • Garesko Santiagorena (1776),
  • Mendabiako Joan San Bataia­tzailearena (1781).

Hauetan gure Herriko kanpandorreen garapena erakusten da, barrokotik egitura aratzagoetara.

Lehen al­diko beste ar­kitek­to ba­tzuk

aldatu

Otsandategi, neurri batean bederen, maisu autodidak­ta izan bazen ere, eta Ventura Rodriguez maisuak eskarmentua eta balioa aitortu bazizkion ere, laster sortu ziren Nafarroan San Fer­nando Errege Akademiatik irtendako ar­kitek­toak.

Joan Jose Armendariz. Madriletik bere herrira itzulitako nafar hau, elizbarrutiko ar­kitek­to izendatu zuten, erlijiozko ar­kitek­turan guztiz emanda ari­tzek; horregatik proiek­tu-kopuru handi bat diseinatu zuen elizbarrutiko eliza eta komentuetarako, baita zaharberri­tze lanetarako ere. Armendarizen proiek­tu asko paperetan gel­ditu ziren, baina gordeak diren dokumentuetan garbi azal­tzen da Akademiatik igarotakoa zela, zeren eta “mendearen az­ken al­deko nafarren ingurumarian oraindik ere moder­nitate ku­tsu handikoa gerta­tzen zen ar­kitek­tura” eskain­tzen baitzuen.14

Armendarizen lehen proiek­tua, garestiegia zela eta onartu gabe gel­ditutako Iruñeko San Ferminen kaperako birmol­daketa bat izan zen. Irañetako San Joan Bataia­tzailea elizarako eta Arroni­tzeko San Salbatore berrizta­tzeko diseinuak ere ez ziren gauzatu. Iberoko Jasokunde eliza. Hemen berriz, Iberoko parrokia berrirako Otsandategiren diseinuen arabera jaso­tzen hasitako lanak 1787ko uhol­deak eraman zituenean, Armendarizen proiek­tu berri baten bila jo zuten (1800) eta honek bukatu zuen obra. Elizak oinplanoa neoklasikoa du, guru­tze latindarra deskriba­tzen duena, habearte bakarra, mo­tza eta tarteetan banatu gabea, eta beso zuzenak guru­tzaduran eta abside zuzenean erremata­tzen direnak. Mul­tzo honek erdigunera jo­tzen du argi eta garbi, kupulaz estalitako guru­tzadurako espazioari ematen dion garran­tzia ikusita. “Ikuspegi honen argitasun geometrikoa ezin handiagoa da eta kanpoan ager­tzen da, non, nagusituko diren guru­tze egiturako mul­tzo garaien gainean laranjaerdi-formako beste gorputz kubiko bat nabarmenduko delarik itsa­tsirik. Tenpluaren oinetan fa­txada nagusiak bere egiten du kanpandorrea, aipatutako Irañetako proiek­tuan egin zuen moduan; bietan ere oso an­tzekoa eta soila da tratamendua”.15

Joan Antonio Pagola. Mendearen az­ken al­deko urte horietan Joan Antonio Pagola ar­kitek­to gipuz­koarrak lagundu zuen gerora ar­kitek­tura pribatuan protagonista izango ziren eta denak ere Akademiaren idealak burubide hartuta, eraikun­tzako maisuak eta eskulangileak eskola­tzen. Pintura Eskola (1799) bat oso modu eraginkorrean sor­tzearen merezimendua izan zuen. Pagolaren lan ar­kitek­tonikoak ez ziren asko izan, ezta garran­tzi handikoak ere. Adibidez:

  • Labaiengo San Pedro elizako kanpandorrea (1806),
  • Nuingo San Martin eliza (1808),
  • Iruñeko San Loren­tzoren erretaula nagusiaren diseinua, ia aurriak baizik gera­tzen ez ziren eliza zaharberritu beharrean zegoenean (1805‑1809), eta abar.

Datei erreparatuz gero, ar­kitek­to honen jarduera urri hau, Maria Larunbek dioenez, bizi­tzea egokitu zi­tzaion al­diaren zailtasunak eragindakoa izan zitekeen, eraikun­tzatarako ez baitziren oso egokiak.

Pedrol Nolasko Ventura. Akademiatik irtendako beste ar­kitek­to bat lizarratarra zen Pedro Nolasko Ventura izan zen, Madrilen hiru kanposantutarako diseinuekin 1799an lehenengo saria irabazi ondoren, Nafarroara ospe handiz itzuli zen arkitektoa. Otsandategi 1803an hil zenean Erresumako Bideen Zuzendari­tzan beronek ordez­katu zuen. Mendearen lehen hamar­kadan ez zuen obra handirik egin ahal izan egoera politiko zailagatik eta Independen­tziako gerragatik.

Arroni­tzeko Salbatoreren elizako kan­pandorrea. Eraikin neoklasiko tipiko bat egin zuen. Lau gorpu­tzetan antolaturiko eraikun­tza da: oinplano karratuko basamendu altu baten gainean eta hurrengo gorpu­tza itsu duelarik, apaingarriz erabat soila den ok­togonoz­ko oinarri estu bat al­txa­tzen da oinplano zir­kularreko kanpai gorpu­tza sostengutarako balio dion eta pilastra jonikoez inguraturiko baoak dituela, linter­na eta kupula zorro­tzez koroaturik dena. Pilastra jonikoek eta angeluetako lau garrek –zilindroa gehiago nabar­men­tzeko inola ere– ez dira eragozpen, oso‑oso­rik harlandu onez eraikitako dorre mul­tzoa, neoklasikoko iriz­pidearen adibide garbia, egitura ar­kitek­tonikoak berak eskain­tzen duen apainketa baino ez ikusteko. Amaitu­tzat 1807an eman zen.

Alloko Jasokundearen elizako dorrea. Arroni­tzeko dorrearen garaikidea eta hura baino garran­tzi handiagokoa da Venturak 1805ean marraztu zuena. Silvestre Perezen elizak oroitarazten dituen habearte bakarreko tenplu bat da, hemen salbuespena guru­tzadura izatea da, hain estua izanik ia sumatu ezina bada ere, eta estal­kitzat duen laranjaerdia nabarmen­tzea eta tenpluaren oinetaraino luza­tzen den kanoi habeartearekin kontrastean jar­tzea beste egitekorik ez duela dirudiena. Sekulakoa da kanpoal­dea, beti ortogonoz­ko profilak dituen bolumenen biluztasun geometrikoagatik eta paramentuetan harlanduen estereotomia bikainagatik.

* * *

Monar­kia absolutuaren berrezarpena zela eta Venturari Nafarroako bere lanak utzi beharra gertatu zi­tzaion eta Madrilera itzulita merezimenduz­ko Akademiko izendapena eman zioten, 1822an. Nafarroan utzi zuen obra Neoklasizismo akademikoaren hedapeneko lehen al­dia izenez ezagutu ohi dugunari dagokio, beraz.

* * *

Pedro Manuel Ugartemendia. Eta Nafarroan neoklasizismoari lehen bul­tzada eman zioten ar­kitek­toez ari garenez, ezin utziko dugu ahan­tzian Pedro Manuel Ugartemendia gipuz­koar ar­kitek­to ospe­tsuari Nafarroan lan ba­tzuk eginarazi ziz­kiotela. Lehen hamar­kada horretan esku har­tze garran­tziz­ko bat izan zuen Irañetako elizan; baina honen eta Donostia berriaren proiek­tugile handiaren beste lan hasberri ba­tzuei buruz beranduxeago hitz egingo dugu, zeren eta bere lanik adieraz­korrena bigarren al­dian koka­tzen dena baita, Fer­nandoren berrezar­kun­tzari dagokionean.

Orain, ordea, Biz­kaira itzul­iko gara, urte zail horietako neoklasizismoaren zenbait lekukoren lanak gogora­tzera.

Bizkaia

aldatu

Joan Milla akademikoa izan zen, Joan de Villanuevaren delinea­tzailea.

Al­deacuevako San Bartolome eliza. Enkartazioetan (Karran­tza) 1789an trazatua izan zen eta estilo eskorial­darra har­tu zuen mol­duren, erlai­tzen, basamentuen eta uztai­tzeen diseinua egiterakoan. Al­diz, abside mailan desberdina da, atzean sakristia jar­tzeko lerroan jar­tzeaz aparte, erdian horma-hobi handi bat ireki­ zuen elizaren izeneko santuaren irudia jar­tzeko eta zutabe doriko il­daskatuen artean uztai­tu zuen, erdi‑puntua ho­tz-hotza den girlanda batez –osagai abangoardista dena.16 Barroko al­diko horror vacui‑aren aur­ka, bat‑batean plano eta bolumen hu­tsen al­deko gustua laster ezarri zen.

Alejandro Miranda. Joan Millak baino arrazoi handiagoz eta lan gehiago dituela, Alejandro Miranda da neoklasizismoaren lehen al­di horretako irudi nagusia. Euskal Herrian lan egin zuen beste edozein ar­kitek­to baino gehiago, Akademian ikasitako maisuaren irudia da Miranda eta bere bizi­tzako lehen uneetatik Klasizismoaren eskemak zabal­tzeaz arduratu zen, “al­derdi handi batean konposaketaren zen­tzu berri bat inprimatu zuelarik”.17 Akademiko militan­te fran­tsestu honek bi hamarkadetan egin zuen lan Euskal Herrian, eta, al­di batez Bergaren bizitu zelarik, eskabide ugari onartu eta duintasunez konpondu zituen. Arduradun nagusi eta bakarra zen aldetik, berari zegoz­kion baino askoz lan gehiagotan hartu zuen parte. Tran­tsizioko ordez­karirik hoberena izango dugu ziur asko.18

Iruretako eliza. Modulu karratuen bateratze bat da, 1801ean diseinatu eta angeluzuzen batean itsatsia eta ongi nabarmenduriko guru­tze greziar batean hierar­kizaturiko makla kubikoak dituena. Sostengu-sistemak nahikoa gogorarazten du barroko al­diko tradizioa. Nahikoa efek­tu lor­tzen duen harriz­ko ar­kupea du aurrean.

Pisu Alondegiko proiek­tua. Mirandak tradizioan izandako zalan­tza eta emai­tzak Pisu Alondegirako egin zuen egitasmoan amaitu ziren (1807), horretarako fran­tses klasikoetan inspiratu zelarik... Barrioren ustez, orain kanpotik azal­tzen den zutabearen mesedetan, pilare eta pilastrak bazterrera uztea, Laugier eta Ledoux‑en ame­tsak buru­tzea da.

Gorostizako Santa Mariaren eliza. Nabarriz. Hau 1800an diseinaturikoa da. Biz­kaian zentraturiko lehenengo eliza da, argi eta garbi –ez dezagun ahaztu, bi urte lehenago eta oso gertuan Silvestre Perezek Bermeoko eliza al­txatua zuela. Kapera nagusia eta dorrea bere horretan, lehenengoaren ardatz gainean, oinetan kokaturik zena uztera behartuta, Alejo Mirandak guru­tze oinplanoa hautatu zuen, korua sar­tzeko oinetarantz apur bat luzatuz, erdian gailenduriko espazio zabal bat sortu, eta ok­togonoetan eta fajoi‑ar­ku eta formeroez indarturiko hiru kanoi‑gangetan ezarritako kupulaz estal­irik. Esparru hau oso argi­tsua gerta­tzen da guru­tzaduraren besoetan irekitako baoengatik.

Mirandak Independen­tziako gerraren aurreko urteetan gorde ez diren hainbat eraikin zibiletan jardun zuen, hala nola, 1816an erre zen Bilboko Komedietako Koliseoan.

Ordiziako Udale­txea. Gipuz­koan, Ordiziako Udale­txearen (1798) diseinua zor zaio. Eraikin hau XVIII. mendeko euskal Udale­txe tradizionalen eskema berari jarraiki­tzen zaio –ez­karatz gainean bi solairu dituela–, baina “erromatar” erara, hots, neoklasiko ortogonismorik garbienera makurturik, baoetako mar­koek eta eskan­tzuek nabarmendua.

Bere lanik interesgarriena, Antiguako Santutegiaren burual­dea, Alejo Mirandak egina da, halaber (1803).

Agustin Humaran. Alejo Mirandaren ingurumarian beste ar­kitek­to bikain bat mugi­tzen zen, Agustin Humaran (1763‑1829). Elorrion jaioa zen, 1786an San Fer­nando Akademian sartu eta 1796an ar­kitek­turako lehen saria merezi izan zuen, Aduanako proiek­tu batekin.

Mirandaren antzera, arau ilustratuen apostolu su­tsu bat dugu Agustin. Nahikoa da Bilboko Santiagoko erretaula manieristari buruz­ko bere txostena irakur­tzea, hots, ondoren 1805ean erai­tsia izango zenari buruz­koa. Ugartemendia eta Alejo Mirandarekin jardun zuen 1813.az geroztik Donostia berreraiki­tzeko planetan; eta nahiz honen lanek Mirandarenak adinako garran­tzirik ez duten iri­tsi, gaitasun handiko eta edonolako klasetan planteamenduak ongi konpon­tzeko iaiotasuna duen ar­kitek­to bat ager­tzen dute.

Arabako maisu handi bat: Justo Antonio Olagibel

aldatu

Ar­kitek­to handi honen lana Araban une neoklasikoaren adieraz­korrenetakoa da, eta bere ar­kitek­tura ezarri zen estilo ofizial modura Gasteiz­ko hirian herri izaerako ar­kitek­turako ekimenak gidatuz XIX. mende ongi aurreratura arte.

Justo Antonio Olagibel (1752‑1818) San Fer­nando Arte Ederretako Akademian jan­tzi zen, Ventura Rodriguezen az­ken al­diarekin topo egin eta Joan Villanuevaren klaseak ere hartu zituen.19 Olagibel hargin* eta obra‑maisuen familia batetik zetorren, familian arte-ar­kitek­torik ez bazen izan ere. Baina berari egokitu zi­tzaion bere hirian neoklasizismoa estreina­tzea, gaur egun enblematikoak gerta­tzen diren bi eraikin egiteko: Plaza Berria eta Arquillos ar­kupea.

Plaza Berria. Olagibelen obra handiena da. Ar­kitek­turako aditu eta profesional guztien goraipamenak merezi izan ditu, hasi Argien Mende horretatik eta gaur arteraino. Gaur egungo diseinatzaileek berari buruz hitz egin dutenean, ez dute Udalak eta jabe partikularren artean erdiz­ka ordainduta burutu zen obra honi buruz­ko goraipamenik batere gorde.

Herri erabilerako ekimenak, azokak nahiz festak, ospatu ahal izateko, eta Udale­txe berri bat duintasunez eta eroso kabituko zen esparru handi zabal bat sor­tzea zen helburua. Orduan Madrilgo Maisu Nagusi zen Ventura Rodriguezek baiez­koa eman zion proiek­tuari. Hiri zaharraren hormetatik kanpora herri bizimoduaren biho­tza atera­tzea albistea zen jada. Otsandategi saiatua zen inolako arrakastarik gabe Zangoza Berrian; eta Lukas Longak aurretiaz lortua zuen, barroko al­dian hain zuzen, Elgoibar­ko parrokia-eliza berria bere Udale­txearekin hiribil­duko Erdi Aroko harresiaz kanpoko lurretan eraiki­tzea.

Plaza Berriak karratu ezin hobe bat osa­tzen du bere lau al­derdietan itxita dagoena. Plazaren hiru al­deak berdin‑berdinak dira, Udale­txea kokatu zueneko ipar al­dekoaren aldean oso bestelakoak. Formari buruz­koetan, plazaren lehen gorpu­tza erdi‑puntuko hamar ar­kuz osaturiko ar­kupeei dagoz­kie, Udale­txearen aurrez aurrekoan izan ezik, non aipatu eraikin hau nabarmen­tzeko, dobelen sistema, solte diren sei zutabe gainetan gain‑burudun sistemaz ordez­katurik baitago. Hiru dira plazak dituen sarbideak eta honen berdintasuna zuta­be er­dien ordez­ko pilastren bidez hau­tsia gerta­tzen da.

Ar­kupeen gainetan bi solairu bal­koidun al­txa­tzen dira, lehen solairuari dagoz­kionak frontoi kurbatuz txandakaturiko frontoi triangeluarrez koroa­tzen direlarik. Bigarren solairuko bal­koiak, al­diz, erliebez­ko taulamendu bidez berezirik gel­di­tzen dira. Baina Udale­txearen goieneko zatia triangelu-formako frontoi handi batez koroatuta dago, tinpanoan erlojua sarturik.

Simetria eta aniztasunaren arteko el­kar­ketaren iriz­pide zen­tzuduna jarraituz, Udale­txearen lehen solairuan gainerakoari dagokion al­dakun­tza txiki bat suma­tzen zaio, solairu honetan irekita dauden sei baoak harriz­ko kalostra batek zehar­ka­tzen baititu. Udale­txearen fatxadan, pi­txarrak eta hiriko armarria ditu jarrita.

Plazatik at ere kontura daiteke, hantura apur bat duen harlanduz­ko paramentuaren bitartez, Udale­txeari dagokion zatia zein den; bertan atari‑bal­koi‑armarria ardatz bat berean daude, eta beste frontoi triangeluar bat badu, plazaren barrual­dean bezala. Hiritarren bizi­tza erdiguneko topaleku bihurtuko lukeen plaza handi bat nahi zen, baina helburu hau ez zen apenas lortu, beste norabide batean egin bai­tzuen hiriak zabal­kundea. Nolanahi ere, plaza berria hiri moder­noa heda­tzen ari zen mailarekin lotu beharraz pen­tsa­tzea gertatu zen, al­di berean, plaza berri hau an­tzinako hirigunetik isolaturik aur­ki­tzen zela kontutan harturik.20 Desnibelen eta eraikun­tzako lurren lotura egiteko arazo serios bat zegoen. Olagibeli bururatu zi­tzaion irtenbidea, eskailera bidez lotutako horizontaleko plataformatan jai­tsiaz joatea er­tzera iri­tsi arte, pasealeku eta behatokitzat balio duen ar­kupe ezagunarekin –al­dapa irensteko– zokalo‑basamentu batez erremata­tzen dena. Gainean, atzean eta behean zeuden etxebizi­tzen eta lokal komer­tzialen jabeek ekarri zuten diruaren irtenbidea.

Arquillos ar­kupea. Los Arquillos‑en eraikun­tza, “Epaia” izenez ezagutzen den al­detik Jose Nikolas Seguraren ekimenari zor zaion honek, Ku­txilleria kalea Plaza Berriarekin el­kar­tzea lortu behar zuen, eta horretarako Udalak lurrak eman bazituen ere, bal­din­tza ba­tzuk jarri zituen, hauetako bat Plaza Berriko osagai berak erabili behar zirela. Ar­kupeen izaera publikoa ere finkaturik gel­ditu zen. Arquillos hauek, beraz, partikularren diruaz egin ziren eta aurreikusitako denboran egin ere (1787‑92). Badaez­padaz­koa gertatu zen ar­kuen erai­kun­­tza, “Hegala” izeneko lekuari dagokiona. Olagibelek proiek­tu bat egin zuen, Segurak emandakoen jarraipen izango ziren ataripe ar­kudunak egiteko proposatuz, eta lurra mugatu eta zehaztu egin zuen, horrela beraz, berea da eraikun­tzaren osoko ideia, az­kenean Olagibelen proposamenaren oso an­tzekoa zen Güenes ar­kitek­toaren az­ken diseinu bati jarraikiz gauzatua izan bazen ere.21

Arquillos eraikina egitea garran­tzi handikoa izan zen Gasteizen­tzat, zeren eta, bi hiriguneen arazoa konpon­tzeaz gainera, “hiri honetan berez­koa den terrazen eraikun­tza mota tradizionalari eusten baitio eta pen­tsamol­de ilustratuaren emai­tza modura hiri esparruaren antolamenduarekin zerikusirik baduen erabilera pribatua publikoarekin nahaste hau, benetan gauza­tu baitzen”.22 Santuaren etxea. Olagibel beraren beste lan zibil interesgarri bat Armentiako “Santuaren Etxeko” fa­txada da; ekimen pribatuko lana dugun hau, Habanako go­tzaina zen Joan Jose Diaz de Espada arabarraren aginduz egina izan bai­tzen 1806an. Eraikin hau ere bolumen kubikoak ematen dion itxura trinkoagatik nabarmen­tzen da. Harlanduz eginiko fa­txada nagusia hiru gorpu­tzetan zati­tzen da, erdiko arda­tza irtengunez bereizten delarik, saihe­tsetan dituen erral­doi ordenako zutabe toskanarren erdian atari buruduna dago kokaturik, pilastraz uztaiturik dagoena. Atariaren gainean San Pruden­tzioren soin‑enborra ikusten da, kerubinez inguraturik, gaur egun bat besterik ez bada gel­di­tzen ere. Arda­tzak koroan taulamendu lau bat du. Eraikin honen fa­txadatik halakoxe neopalladianismo bat sor­tzen da, Joan Inazio Linazasorok iradoki­tzen duen bezala.

Madalenaren Fa­txada. Erlijio arkitekturari buruz­koetan, Olagibelek Gasteizen Madalenaren Komentuko elizaren fa­txada –gaur egun bere sorburutik lekuz al­datua– burutu zuen, eta Madrilgo Gizakundearen fa­txada oroitarazten duten Errenazimentuko eta barroko al­diko aztar­nak ikusten zaizkio.

Dorreak. Hiriburutik kanpo Araban parrokietako dorre ba­tzuk diseinatu ere egin zituen, berea duen estilo berezian.

El­tziegoko San Andres elizako sakristia berria. Panteoi erromatarraren miniatura gisa ikusi den zerbait diseinatu zuen, nahiz eta honek eraikin erromatar haren ahaztezinez­ko izaera ematen dion erdiko idi-begi bakar hura ez duen. Zabalera eta sakontasun desberdineko ni­txoen txandaka­tzeak oinplano hau zor­tzi al­deko karratu bat bihur­tzen du, baita kanpoal­detik ere. Eraikinaren data oso bereziki kontutan hartuta (1789‑1794), “ar­kitek­turaren berebiziko eredua dugu hau, zalan­tzarik gabe, ez soilik Espainia mailan, baita Europa mailan ere”.23

Olagibelek esku hartu zuen, halaber:

  • Antezanako San Migel eliza zaharberri­tzen,
  • Kanpezuko Jasokunde parrokian, pontea eta konketa diseinatu zituen.

Arabako probin­tziatik kanpora arabar ar­kitek­to hoberenak egindakotzat har daitez­ke:

  • Orendaingo Udale­txea (1787). Eraikin soil honek badu Gipuz­koako herri horretarako Udale­txeak proiek­tu bat eskatu zi­tzaiola azal­tzen den dokumentua.
  • Ga­tzagako Udale­txea (1789), arrazoi berberak daude berea dela esateko, estilistikako egiletasuna aztertu denean baieztatu egin baita.
  • Otxandioko Santa Marina parrokiako sakristia. Obra hau ere berea dela esan daiteke, El­tziegoko sakristiaren kopia bat dela baitirudi, Barrio Lozaren iri­tziz.
* * *

Gasteiz eta bere probin­tzian, zalan­tzarik gabe, Olagibelen lanen eragina suma­tzen zi­tzaien beste eraikin neoklasiko ba­tzuk izan ziren. Bat baizik ez aipa­tzearren, Mateo Garairen zuzendari­tzapean eraikitako Santiago Ospitalea (1804‑1807) ekarriko dugu gogora, hasiera batean erdiko gorputz batean eta saihe­tsetako bietan garaturiko bi solairu zituena; baina eral­daketa erruz nozitua da. Bere garaian goraipamenak jasoa da, bai bere moder­nitateagatik eta baita bere neurri higienikoengatik ere. XVIII. mendean eginak ala diseinatuak izan ziren hauek, Araban eta gainerako Euskal Herrian gero emango zen ar­kitek­tura neoklasikorantz garapenaren erabaki­tzaileak izan ziren.

Silvestre Perezen lehenengo lanak

aldatu

Epilan jaio zen Silvestre Perezek Zaragozan ikasi zituen lehen hiz­kiak, eta han bertan ezagutu zuen Ventura Rodriguezen adiskide eta jarrai­tzailea zen Agustin Sanz, gortean bera babestu zuena; Akademiako ikastaroetan partaide izan eta berehala ikaslerik ezagunena izan zen. Joan Villanueva irakasle ez bazuen izan ere, bere nortasunaren eraginak zeharbidez bederen harrapatu zuen. Erromara joateko diru-lagun­tza eskuratu zuen (1790); ingurune egokia aur­kitu zuen han bere iker­tzaile izaera suharra hel­tzeko eta on­tzeko. Espainiako enbaxadore Jose Nikolas Azararen lagun min egin zen eta honek erromatar giro intelek­tualean sartu zuen. Ertilari eta idaz­leekin harremanak izan zituen; hauen artean, Ar­kitek­turako Hiztegiaren egilea, Milizia, ezagutu zuen. Greziarren ar­kitek­tura ikasi zuen, baita erromatarra ere, Palladio batez ere. Madrilera itzulirik, San Fer­nando Akademian ospea hartu zuen, Ar­kitek­turako Ba­tzordeko Idaz­kari izendatu zuten, eta erakunde horretako ar­kitek­torik eraginkorrena bihurtu zen.

Hartu zituen mandatu askok ez zuten proiek­tu izatetik aurrera egin. Lehen al­di honetan egin zirenen artean Euskal Herriko bi eliza aur­kituko dira, Ar­kitek­turaren Historiaren barruan jada enblematikoak direnak: Mutrikukoa (1798) eta Bermeokoa (1807). Jasokundeko eliza Mutrikun. Silvestre Perezen proiek­tu bati dagokiona da 1799an Akademiak on­tzat emana, baina bere kokapenari buruz­ko auzi luze bat tarteko, ez ziren 1802ra arte eraikuntza‑lanak hasi. Arazo ba­tzuen eraginez, berrogei uztez luzatu ziren lanak: gerrak eta diru falta. Perezen gustukoa zen kokapena, eta oso kon­tziente zen konpondu behar­ko zuen hirigin­tzako arazoaz, hiriko etxeak elizatik bereiziko zituen al­dapa handia zela eta. Perezek kota desberdinetako lur sail baten punturik gorenean eraiki zuen eliza, horregatik, Atenas gogora­tzen badugu, “plaza muga­tzen duen agoraren gainean” akropoli bi­txi bateko tenplu baten modura irudikatu daiteke.

Eraikin ausart honen oinplanoa, karratu batez diseinatua dago, lau zutabe solte doriko, haietatik abia­tzen diren lau ar­ku toral, esferaz­ko ganga bat sortuz. Hondoenean, zir­kuluerdi-formako abside handi bat, esferalaurden-formako batez estalitakoa, angeluzuzeneko esparru baten aurretik doa kapera nagusi antzera; oinetan, nartex batek arin­tzen du esparruaren erdigunea, hasierako bi exedra bidez, erdiko karratu handiaren al­de banatan, apur bat az­pimarratua gel­di­tzen dena. Eraikinaren aurrean ar­kupe exastilo bat dago, lurretik zuzenean inolako harroinik gabe sor­tzen diren zutabe dorikoak dituela. Ar­kupe honetara kanpotik, desnibela gainditu ahal izateko, harmaila ba­tzuetatik sar­tzen da –Atenasko akropoliko eliza aurreen arrasto bat gehiago. Zutabeen gainetan dago finkaturik frisorik gabeko ar­kitrabea. Guztiz xumeki mol­duraturiko erlai­tzak, ohiko frontoi bat osa­tzen du, inolako apaingarririk gabea.

Bolumenen konposaketa zorrotz honetan Perez eredu helenikoen jarrai­tzaile ezin leialagoa bada ere, jalgitako kupulen gabezia, hala ere, espainiar tradiziotik gorde­tzen du argirik gabeko laranjaerdi-formaz eraikita; palladiar handitasuna duten lau zutabe gainetan eu­tsi beharraren ideiak, bestal­de, Laigierren iriz­pideak gogorarazten ditu, eta bestetik, Boullée eta Ledoux‑en forma garbien mundua. Mutrikuko eliza, Linazasororen iri­tziz, “XVIII. mendeko az­ken eraikin handia” da, eta ziur asko probin­tzia honetako historia berriko garran­tziz­koena, ez ar­kitek­tura berriaren lehen adibide bat soilik, baizik eta lekukorik garran­tziz­koena, halaber.24

Mutrikuko Jasokundeko Andre Mariaren parrokia da, inolako zalantzarik gabe, arrazionalismo neoklasiko osoko elizarik hoberena. Erroman egon zen bitartean Silvestre Perezek berak egin eta Liburutegi Nazionalean jasoak eta Carlos Sambriciok25 argitaratuak dauden marraz­kiok ikusita, ezagutu liteke aragoar ar­kitek­to handiak Mutrikuko eliza eta Bermeokoa geroago planifika­tzeko erradikaltasun hori nola prestatu zuen. S. Perez Erroman bizi zela, orduko Erromako ar­kitek­torik ospe­tsuena zen Valadier fran­tses ar­kitek­toaren eragina suma­tzen zaie marraz­ki hauei.

Tolosako Santa Maria eliza. Euskal Herrian bizi zen bitartean, eta Bermeoko elizaren eraikun­tza agindu baino lehenago, Perezek Tolosako Santa Marian esku hartu zuen (1805), gogora­tzen dugun areto‑elizan horretan sute batek kalte larriak eragin bai­tzituen. Perezen parte har­tzea hauxe izan zen fun­tsean:

  • desegindako erretaulen ordez­katzea,
  • eta al­darerako taber­nakulu baten diseinua.

Horrela, gotiko berantiarreko esparru bat, Ilustrazioko ar­kitek­turaren berez­ko esparru arrandi­tsuz eral­da­tzea lortu zuen. Bermeoko Santa Maria eliza. Egoera galgarrian aur­ki­tzen zen beste baten ordez­koa izan behar zuen elizarako Gabriel Kapelastegiren (1793) proiek­tua bazter­tzetik hasi ziren San Fer­nando Akademiako jaunak. Az­kenean, Silvestre Perezek (1797) proposaturikoa aukeratu zen; baina eraikuntza-lanak ez ziren 1807ra arte hasi, eztabaida bat sortu bai­tzen herriko buruzagien artean kokapenari eta orientazioari buruz­koan.

Bermeoko eliza angeluzuzen baten barruan sartutako guru­tze oinplano gainean al­txa­tzen da, erdiko tartea kupula handi batez estalia du, beso tribunadunak eta angelu hilak esparru osagarri modura erabil­tzen dira –sakristia eta beste; guru­tzearen atzeko besoa apur bat luza­tzen da korua sar­tzeko. Dena, hiriko lau kaleen lerroan jarrita, eta plaza bete­tzen duen ar­kupea buru duela, Udale­txearen aurrean. Frontisaren alboetan dituen bi dorreek jan egiten dute monumentu izaeraren edertasun garbi eta biluzia. Gorputz prismatiko batek ez­kutatzen du guru­tzaduraren erdia estal­tzen duen kupula handia. Estereotomia bikainez prestaturik dagoen eraikin osoa gel­di­tzen da ar­kupe az­pitik ibil daitekeen angeluzuzeneko ingurabide batean txertaturik.

Bakearen Portuko proiek­tua. Urte horietan bertan agindu zioten ordurako sona handia lortua zuen Silvestre Perezi, hiribil­duko Kon­tsulatuaren ideia handinahia, Bilboko Bakearen Portuko proiek­tua, egiteko. Ez zen tenplu bat soilik, baizik eta hiri handi bat, itsasadarraren ez­ker al­dean tinkaturik. Koadrikula gainean jarritako diagonal eta erradiazio fokal anitz zituen beronen diseinuak.26 Dena proiek­tu huts bat besterik ez zen izan.

Espainia eta Fran­tziaren arteko egoera politiko al­daberagatik eraikun­tzako krisial­dia gertatu zenean, ar­kitek­to irudimen­tsu ba­tzuen maisu­tzak balio izan zuen –hala nola Justo Antonio Olagibel, Alejo Miranda eta Silvestre Perezenak– neoklasizismoak bereak dituen zenbait osagaien zabal­kunderako, esate baterako, zutabea eusgarritzat erabil­tzeko eta bao termalen aldera erabakitzeko.

Bigarren aldia. Gerra artean (1814-1841)

aldatu

Silvestre Perezen bigarren al­dia

aldatu

Napoleondarren inbasioarekin Silvestre Perez, Madrilgo eraikun­tza ba­tzuetarako, Jose Bonaparteren proiek­tuen ar­kitek­to bihurtu zen, besteak beste, Fran­tzisko Santu Handiaren onbidera­tzea Kortesetako Aretoan jarduteko. Bonaparteren eror­ketarekin, Perez atzerriratu beharrean gertatu zen, eta 1815era arte ez zen itzuli, erregimen berriaren al­detik mendekuz izan zi­tzakeen eran­tzunen bel­durrez, Euskal Herrian aur­kitu zuen babesa.

Horrela, Silvestre Perez historialariaren­tzat, Euskal Herriko garapen neoklasikoaren bi al­diak lotu zituen katearen maila bat bihurtu zen. Linazasororen iri­tziz, Mutriku eta Bermeoko elizak eta Donostiako Plazaren marrazketa egin ondoren, badirudi Perez eredu tradizionalago ba­tzuetara itzuli zela, horrela purismotik, erromanismotik eta Mutrikuko elizaren apaingarri gabeziatik al­dendurik. Baina, nahiz eta bere lanak al­di honetan neurri­tsuak izan, beraren eta bere jarrai­tzaileen bul­tzadak lortu zuen neoklasizismoak Baskonian ale esangura­tsuak izaten jarrai zezan.27

An­tzoki Berria. Silvestre Perezek krisial­di politikoren garaian jada, Gasteiz­ko hiriaren­tzat An­tzoki Berriaren diseinua egina zuen. Eraikin garran­tzi­tsu hau Arquillos eta Plaza Berriaren artean dagoen tokian kokatu zen, Gasteiz­ko hiriaren esparru berria finkatuz, eta an­tzinako Erdi Aroko erdigunetik hegoal­dera gera­tzen zen barrutiko hirigin­tza-antolaketan, beste fun­tsez­ko eraikina izanez. Gasteiztar ar­kitek­to Manuel Anjel Txabarrik burutu zuen 1807an; baina sute baten ondorioz desagertu egin zen 1914an. Zorionean, beronen dokumentu grafiko ugari gorde da.28 Pedro Navascuesek aipa­tzen du madril­dar klasizismo erromantikoaren norabideak gertutik jarrai­tzen zituela Gasteiz­ko An­tzokiak, eta guk hartaz baiezta dezakegu Gasteizen eraiki­tze kontua ez dagoela soilik zuzenean Madrili loturik, baizik eta “neoklasiko gustuan al­dagai arinen partaide dela, zeren eta neoklasiko garbizaletzat har daitekeenaren aurrean (Plaza Berria), az­ken al­diko klasizismo erromantikotik gertuago zegoela” Gasteiz­ko An­tzokia.

Bilboko Atxuriko Ospitalea. Jaurerriaren hiriburuan Silvestre Perezek Atxuriko Ospitalearen eraikun­tzan parte hartu zuen (1817); harriz­ko eraikin bikaina da berau, oinplano bi­txi baten gainean, Gabriel Benito Orbegozok diseinaturikoa, Hotel‑Dieu fran­tziarrak eta Durand‑en eraikin modulatuak gogora­tzen diz­kigularik.

Donostiako Udale­txea. Hurrengo urtean Donostiako udal ar­kitek­to izendatu zuten eta Udale­txe galanta egiteko, zutabe dorikoak dituen fa­txada bikaina eta atari aurretzat balio dion plaza polit bat dituena. Maila apalagoan bada ere, honen an­tzekoa da hilabete ba­tzuk lehenago Perezek Bilborako diseinatu zuen proiek­tua.29 Hiri berri baten erdigune izan nahiez asmatu zen Donostiako Udale­txearen oinplanoari ez zaio oroigarri tradizionalik falta, XVIII. mendeko euskal Udale­txeen eskemari jarrai­tzen bai­tzaio, nolabait ere, Alejo Mirandak, atondo zutabedun bat sartuz, Ordiziako Udale­txerako burutu izan zuen estiloaren araberakoa da apur bat.30 Perez hil eta urte ba­tzuen ondoren, 1832ra arte amaituko ez diren Donostiako Udale­txearen lanen zuzendari­tza Ugartemendiaren eskuetan izan zen, eta hau proiek­tuaren diseinuari leial jarraitu zitzaion, xehetasun txiki ba­tzuetan izan ezik.

Bilboko Plaza Berria. Perezek Euskal Herri osoan zehar jarraitu zuen maila txikiagoko lanak egiten, harik eta, konstituzioaren al­dian, 1821ean Madrilera itzuli zen arte. Handik egin zuen Bilboko Plaza Berriaren diseinua, Donostiakoarekin erkatuz oso bestelakoa, itxiagoa, espainiar plaza ar­kupedun tradizionalen an­tza handiagoa zuena. Baziren, ordurako Alejo Mirandaren (1784) eta Agustin Humaranen (1805) proiek­tuak. Silvestre Perezek al­de bakoi­tzean 25 bao zituen oinplano karratu bat proposatu zuen. Proiek­tu horretaz arduratu ziren Etxeberria eta Avelino Goikoe­txearen­tzat behin betirakoa gauza­tzeko oinarri gertatu zi­tzaien, az­kenean 18 x 20 baoez erabaki zutelarik. Ondorioa, ataripeko mailaren gainean hiru solairuko eraikinak dituen plaza bat da. Hortaz, Agustin Humaranek proiek­tatu zuen bi solairutakoak baino gaitasun handiagoa du. Osotasunean hartuta, erromatar purismo neoklasikoaren adieraz­lerik hoberena da.

Arrazoiz­koa den harriduraz dio Barrio Lozak, Donostiako Udale­txean (1818) ikus daitekeen moduan, Silvestre Perezek, bere erromatar presta­kun­tza kontutan hartuta, erral­doi ordenako zutabeak nolako erraztasunez erabil­tzen zituen, Jaurerriko plazaren presiden­tzian –Foru Al­dundiaren egoi­tza izan behar zuena–, irtengune gu­txiko pilastrak erabil­tzen zituelarik, dotoreak baina plastikotasun gu­txikoak. Berriro ere gal­dera sor­tzen zaio bati barruan, ez ote den denbora igaro ahala, ar­kitek­toaren jite erradikala gozatuz joan.

Sevillara joan zen Silvestre 1824an, Trianako zubian jardutera, baina bere egitasmoa baztertua izan zen. Madrilera itzuli eta 1825ean hil zen, 58 urte zituela.

Silvestre Perezen Euskal Herriko ale ospe­tsuek, bere bitartez zalan­tzarik gabe, Akademiaren irakaskin­tzek ordutik aurrera izan zuten eragina erraztea lortu zuten, eta hemen bertan egin zituzten beren ikasketak ondorengo belaunal­dietako ar­kitek­to nagusiek: Etxeberria, Belaunzaran, Agirre eta gainerakoek.

Hirigile handi bat: Pedro Manuel Ugartemendia

aldatu

Esan dugun bezala, Silvestre Perezek diseinaturiko Donostiako Udale­txearen eraikun­tza, eta era berezian Plazarena, Pedro Manuek Ugartemendiari eman zi­tzaion.

Donostian harresiaz kanpoko zenbait eliza diseinatuz bere burua ezagu­tzera eman zuen gipuz­koar ar­kitek­to hain bikain hau, Irañetako elizaren traza egitera deitua duten, eta honek erdira ekarritako guru­tze greziar oinplano bat hartuz konpondu zuen, lerroetan eta bolumenetan garbitasun geometrikoa gordeaz. Donostiako hiriburua 1813ko abuztuaren 31ean sun­tsiturik gel­ditu zenean, hiri berriaren egituraketan bere talentua erakusteko egokiera izan zuen, non Silvestre Perezek asmatutako eraikinak kokatu behar ziren eta pen­tsaera neoklasiko eta akademikoarekin erabateko adostasunean izan beharko zuen ziur asko.

Silvestre Perezen Udale­txea eraiki zuen Ugartemendiak eta plaza berriaren traza egin, atariaren aurrean. Eta bere lehenengo hiri moder­noaren egitasmoa ez bazuen gauzatu ere, hark ida­tzi zituen hiriaren eraikun­tzako Ordenan­tzak begirunez hartuak eta zorroz­ki beteak izan zitezen lortu zuen; hau dela eta gaur egun Donostia zaharrak era berdineko diseinua du.

Abagune horretako Euskal Herriko ar­kitek­turari buruz­ko kontutan Chueca Goitiak “Perezen ondorengo ar­kitek­to neoklasikorik hoberena” jo­tzen du Ugartemendia. Bere hiri berriaren proiek­tuari dagokionez, Ugartemendiak egitasmo eredugarri bat aur­keztu zuen, eta honi buruz­ko bibliografia zabal bat gorderik da. Barrio Loza irakasleak duela gutxi egin zuen lehen proiek­tu horri eta gauzatu zenari buruz­ko deskribapenari lotuko ga­tzaiz­kio, argi eta era laburrean adierazirik baitago: “Lorategi fran­tses barrokoen an­tzeko formula lekual­datuz, berdinak ziren beste zor­tzi kaleen alboetan eta erdian ok­togonoz­ko plaza oso zabal baten ondoan, eta karratuaren bi al­derditan beste bi txikiago gehituz, denak berdinak ziren sare egiturako lursailetan osa­tzen zuen hiria. Plazari lotu zi­tzaiz­kion bizimodu zibileko eraikinik esangura­tsuenak, zeren eta Santa Maria eliza, hiriko garran­tzi­tsuena, sutetik salbatua gertatu bai­tzen, bideetan, aldiz, herritarren etxeak bil­du ziren, beren arteko hierar­kiarik gabe”. Baina, hara zer gertatu zen lursailen jabe ziren bertako burges familia garran­tzi­tsuenekin, ez zeudela kalekumeak hierar­kiza­tze antolamendurik gabe uzteko zereginaren al­de, eta plano berri­tzaile hura, erretako hiriaren traza bera berregiten zuen beste batek ordez­katu beharra gertatu zen, erdian angeluzuzeneko plaza bat zuela. Al­dagai bakarra etxeen bolumenaren kon­tzeptua izan zen, al­datu egin bai­tziren, eta baita fa­txaden konposizioa ere, Ugartemendiak berak ida­tzitako ordenan­tzei egokitua izan behar zuenez.31

Iruñean azal­du zen berriro Ugartemendia 1826an urak bidera­tzeko planaz ardura­tzeko, baina, ez egitasmo hau eta ez Garesko Udale­txerako berak egindako traza ez ziren gauza­tzera iri­tsiko, garestiegiak iruditu zirelako, beste behin ere. Nagusia‑ekin esku hartu zuen zenbait egitasmotan eta bere argibideekin nafar ar­kitek­to gazte bati lagundu ere egin zion ziur asko Castillo Plazaren erregular­tzeari zegokion proiek­tuak amaiera egokia izan zezan.

Bigarren al­diko beste ar­kitek­to ba­tzuk

aldatu

Jose Nagusia. Al­di honetako az­ken urteetan, lehen karlistadako gerra bitartean nafar ar­kitek­turaren ingurumarian Ugartemendiarekin Umezurztegiaren proiek­tuan (1832) esku hartu zuen Jose Nagusia gailendu zen. Bideetako Zuzendari izendatu zuten eta plano ba­tzuk diseinatu zituen Castillo Plaza zabala erregula­tzeko (1830).

An­tzokia. Jose Nagusiak plaza al­dera begira eraiki zuen an­tzokia, maila batean behin­tzat Ugartemendiak trazatu zituen planoak jarraituz; honi dagokionez esan dezagun Silvestre Perezen Gasteiz­ko An­tzoki desagerturikoan inspiratua zela.

Nafarroako Foru Diputazioko Jauregia. Plazaren al­derdi baterako, Nagusiak 1840an Diputazioko Jauregia eraiki zuen, eredu klasikoak jarraituz. “Beheko solairuko ataripearen gainean bi gorputz dituena da fa­txada, bere erdiko zatian Errenazimentuko ar­kupe klasiko bat baitaratuz, arda­tzean zutabe gainetako frontoi bat duela, Sarasate pasealekuaren erremate modura, Jauregiaren lehentasuna az­pimarra­tzeko. Saihe­tsetako edergarriek, berriz, tratamendu askoz xumeagoa hartu zuten, angeluzuzeneko baoekin; hauetako bat luzatu egiten da Castillo Plazan barrena An­tzokiarekin el­kartuz”. Lanak asko luzatu ziren, baina zuzen asma­tzea izan zen ondorioa, hirigin­tzaren ikuspegitik, eta, Nafarroako hiriburuan erdigune bizia zen al­detik, behar zituen monumentuz­ko edergarriei begiratuta.

Jose Nagusia beste era bateko eraikun­tzetan ere lan egindakoa zen: zezen plazak (Iruñean eta Tuteran) bideratze­ak, zubiak, etxebizi­tzak eta abar. Denetan ere neoklasizismo berantiarrarekiko bere gaitasunaren eta leialtasunaren arrastoak utziz eta nafar neoklasizismoaren hirugarren al­dian, lehentasunez etxeko ar­kitek­turaz arduratu zen, ar­kitek­to-tal­de gazte batez inguraturik.

Joan Bautista Belaunzaran (1769‑1849). Jaio­tzez Andoaindarra bazen ere, zenbait tokitan bizitu zen: Donostian, Madrilen, Lekeition –bere adopzioko aberria– eta Bilbon. Bi seme izan zituen, biak ar­kitek­toak, Hermenegil­do eta Pedro; oso emankorra izan zen bere lanean. Aipa di­tzagun bere lanik adieraz­korrenak.

Ger­nikako Udale­txea. Hau 1937ko bonbardaketan sun­tsitu zuten eta barroko berantiarreko euskal udale­txe zaharren estiloari zegokion. Gorde diren argaz­kietatik, Martin Karrerak diseinaturiko Udale­txeekin al­deratuta, estilistikako garapena suma­tzeko oso argigarri gerta­tzen dira. Hiru solairutako bloke indar­tsu bat zen; kapitelak dituen pilare gainetan erdi‑puntuko lau ar­kuduna lehenengoa, solairu nagusian bal­koi jarraikia eta gainerakoetan harburu orpodun gainetan bal­koi­txo zin­tzilikariak. Eraikin trinko honen arda­tza hiriko armarriak mar­ka­tzen zuen eta goienean erlojuak.

Ajangiz­ko Jasokundearen eliza. Foru herritik bi km‑tara aur­ki­tzen da gipuz­koar ar­kitek­toa igaro­tzen ari den prozesua hobekien suma­tzen zaion eraikina: Ajangiz­ko Jasokunde eliza (1819). Eliz el­karte txiki baterako eliza oso handi baten proiek­tua egin zuen han, ibarraren ikuspegi ederrari begira. Atariaren aurrean, plaza handi bat izatea nahi zuen, Mutrikukoaren antzera, handik igo­tzen zelarik harmailaz elizara. Eraikuntza-lanak luzeak eta neke­tsuak izan ziren. Ar­kitek­toak ez zuen zimentarrietatik hormak nola jaio­tzen ziren baizik ikusi. Bere seme Pedrok jarri zuen ar­kupea 1860an; baina plaza ez zen inoiz ere egin.

Ajangiz­ko eliza Bermeokoaren eta Naba­rniz­­koaren kidea da, az­ken honena bereziki, Barrio Lozak ohartarazi zuen bezala, monumentuz­ko formatuan berregina baitirudi. Hauxe da, hain zuzen ere, Belaunzaranek nahi zuena: erromatar jatorriko handitasuna. Izaera berezia ematen diona frontoi triangeluarrez amaiturik egotea da, ekial­dera ematen duen argizulo handi bati bidea uzteko bere oinetan hau­tsia, an­tzinako irtenbideak eta neoklasikoak ekar­tzen dituelarik gogora.

Gabriel Benito Orbegozo. Euskal Herrian pilastraren ordez zutabea har­tzen lehenengoa izan zen. Orbegozo Bilboko Marraz­keta Eskolan hasi zen ar­kitek­tura ikasten, eta 1785 eta 1791n bitartean sei deial­ditan izan zen saritua.

Bilboko Atxuri Ospitalea. Orbegozoren lanik garran­tziz­koena Atxuriko Ospitalea da, ezaugarrien berezitasuna besterik ez badu ere eta eraikun­tzan zenbait ar­kitek­to jardun bazuen ere (Humaran, S. Perez eta Antonio Etxebarria), arduradun nagusia moduan jardun baitzuen. Ospitale modura, eraikin aurrelaria izatea du meritu, pabiloi solteetan eritasun desberdinen arabera gaixoak antolatzeko. Hainbat eginkizun egokitu zitzaizkion XX. mendean zehar, besteak beste, museoa eta eskola izatea.

Modulu erako mul­tzo bat da Ingalaterrako eta Fran­tziako zenbait ospitalen antzera: lo­tura diren beste biekiko ortogonal­ki kokaturiko hiru modulu dituen hiruhor­tzekoa, tarteetan leiho handiez zulaturiko patio irekiak sortuz. Orraze erakoa du oinplanoa, airezta­tzea eta egutera bila­tzen duena. Lehenengo bi solairuetan ixten da orrazea, fa­txadatik kalera. Aurrez aurreko fa­txadak kritikatua izan litekeen okerdura txiki bat osa­tzen du, Ronda kalearen bokaleari eszenografiaz­ko errematea emateko zen­tzua daukana; erral­doi ordenako zutabe dorikoak dituen hau, eraikinarekin topo egitean pilastraz bil­durik gel­di­tzen da, lau estiloetako ar­kupe bikainaren bidez az­pimarraturik gera­tzen den ideia.

Antonio Etxebarria. “Begirunerik handienaz begiratu behar den gizona” esaten du Gaya Nuño historialariak, Antonio Etxebarriari buruz, bere lanik bikainena den Ger­nikako Junte­txea (1827) deskribatu ondoren, eta egiaz berak baino ez du onartzen goraipamen hau.

Ger­nikako Junte­txea. Arbola buru duela dago mul­tzo osoa, eta haren inguruan zor­tzi zutabetako tenplu korintoar eder batean eraikia dago Zin Tribuna, erromatarren Panteoiko ar­kupea miniaturan islaturik, “lege zaharrei” izan behar zi­tzaien begirunearen sinbolo sakratua. Esparru murritz bat sor­tzen du, sakonera gu­txikoa, aitalehenei (Juntetako kargu iraunkorrak) dagoz­kien harriz­ko zaz­pi eserleku ozta‑ozta kabi­tzeko adinakoa.

Eliza honi saihets eginez eta fa­txada Arbolari eraku­tsiz heda­tzen da bost gorpu­tzetako eraikin nagusia. Erdikoa da legebiltzar-areto arrauz­kara eta toskanar oinarria duen ar­kupe in antis soil batean zehar sar­tzen da. Aretoaren barruan arrauz­kararen kurba nagusian harriz­ko hiru eserleku (zurez estaliak) sar­tzen dira ahal­dun ordez­karien­tzat, barandaz itxita dagoen goieneko beste jarrai bat berriz, jendeari eskainia dago. Arrauz­kararen arda­tzetan, al­de batean sarrera dago, parez parekoan lehendakariaren mahaia, abside batera ireki­tzen den ar­ku baten aurrean; eta bertan Birjinaren­tzat al­dare bat. Zurez­ko armaduraz estalia dago aretoa. Tarteko bi galeriek barruko patioa libre uzten zuten –orain estalia dagoena– hegoal­deko hegalean kokaturik, eta ar­txibategira eramaten zuen; eraiki ez zen armategia zihoan iparral­dean.

Halako egitura bi­txi berezia duenez eta mul­tzo osoak ar­kitek­to handi baten nortasuna adierazten duela eta, Silvestre Perezen iradokizuna izan litekeenaren susmoa sortu zaio Gaya Nuñezi.

Fran­tzisko Maria Agirre. Durangon jaio zen 1795ean. Gaur ez du ia inork ere ezagu­tzen; baina Barrio Lozaren iri­tziz, oso estimatua izan zen bere garaian:

  • Na­txituan egoera galgarrian aur­ki­tzen zen eliza, areto kolumnarioa bihurtu zuen,
  • Iruretako eliza soiltasun neoklasiko espiritu beraren bidez berritu zuen,
  • Mañariko eliza zabalagotu zuen, dorre bat eran­tsita;
  • eta Zor­no­tzako Santa Mariaren ar­kupe zoragarria diseinatu zuen (1847‑49).

Martin Etxaburu. Durangon jaio zen hau, Alejo Mirandaren aparejadore izan zen. Bere jaioterrian egin zuen lan eta besteak beste, hauek dira aipagarrienak:

  • Mallabiako kanposantua (1811),
  • Zenarruzako Ospitalea,
  • Durangon Kalebarriako Eskolak, eta abar.
  • Irigoitin, Idibalzagako Andre Mariaren eliza da, beharbada, bere lanik bikainena, habearte bakarrekoa izanik, lehendik zurez­koa zena estalita, ganga trenkatuz­ko eliza kolumnario bihurtu zuen.
* * *

Barriok bere ar­kitek­toen zerrenda jorian, Manuel Ferran Vidaurre, Joan B. Escondrillas, Hermenegil­do Belaunzaran, Antonio Etxanobe... eta ba­tzuk gehiago aipa­tzen ditu eta beren lanekiko oroi­tzapen bat eska­tzen.

Azken aldia (1841‑1860)

aldatu

Berrogeigarren hamar­kadan, ar­kitek­turaren ikusmol­de berriaren susta­tzaileak desagertu zirenean, neoklasizismoak bere baitan zeraman birusa erromantikoa azaleratu zen egitura ani­tzetan. Gainbehera etorri zen zorroztasun razionalista eta geometrikoa. Eta iraganeko denboraren minak ez zituen erroak arrazoian izango sentimenduan baizik. Erdi Aroko katedral handienganako itzulera malenkonia­tsua suma­tzen da.

Hirigin­tzak sor­turiko arazoekiko sentiberatasuna guztiengan erro­tzen den al­dia da, eta hil­dakoak kaperetan eta kanposantuetako mausoleoetan gur­tzeko beharra senti­tzen den aldia, plazak apain­tzekoa, oroigarriz­ko obeliskoak eskain­tzekoa, herri‑iturriak lan­tzekoa eta abar. Ar­kitek­turaren atal konplexu honetan­txe azal­tzen da neoklasiko al­diaren espirituak desager­tzeari gogor egiten ziola eta halakoxe itxuraren eder­tzea ere berreskuratu zuela. Ar­kitek­to ba­tzuen bizi­tzan badira eredu klasiko handiekiko zaletasuna kitatu­tzat eman nahi ez duten uneak. Aipa di­tzagun izen ba­tzuk neoklasizismoaren ku­tsua oraindik ere suma daitekeenak.

Antonio Goikoe­txea. Akademikoa, Foru Al­dundiko konfian­tzaz­ko gizona zen.

Muruetako Andre Mariaren Jaio­tza eliza. Muruetako eliza (1851‑52) egokirako egin zuena az­pimarra­tzeak merezi du. Karratu batean sartutako guru­tze formaz erdiratutako oinplanoa du, er­tzetako esparruak ohiko zereginetarako eta korua goienean itsa­tsirik duela, Larrabe­tzukoan ikusi dugun bezala. Baina, beste lekuetan ez bezala, hemen kupula oktogono bilakatzen da eta linter­naduna, barroko italiarreko an­tzinako elizak gogoratu nahiez. Kanpotik, estereotomia bikaina eskain­tzen du, eta emaro, etendura zakarrik gabe, linter­na al­dera eskalatuz doazen bolumenen ñabardura gozoak an­tzeman daitez­ke. Oso urruti gaude jada, –adieraziko du Barrio Lozak– Bermeoko gogortasunetik.

Mariano Jose Laskurain. Gipuz­koarra dugun hau, Silvestre Perezekin batera lan egin zuenez, haren espiritu zorrotzez ongi blaitua zen. Ar­kitek­to eta injineru oso konplexua zen honek, bere maisuarengandik jasotako arrasto zorrotzak utzi zituen Biz­kaian, esate baterako:

  • berehala gogoratuko dugun Mar­kina‑Xe­meingo kanposantuan (1850),
  • Arbazegiko elizan; guru­tzadura moduan bi kapera handi zituen habearte bakarreko tenplu bat eskatu zioten, 1848an.

Rafael Zabala. Hemen aipatu behar­ko genuke, agian, Rafael Zabalaren izena, berak egina baita Bilbotik Gasteizera doan trenbidearen proiek­tua. Ar­kitek­to oso iaioa eta trebea izan zen. Berak eginak dira:

  • Bolibar­ko Udale­txea (1857),
  • Mar­kinako Arrandegia (1858),
  • Elorrioko eta Abadiñoko kanposantuak.

Pedro Belaunzaran. Lekeition 1812an jaiotakoa da, Biz­kaiko ar­kitek­turan esanahi handiko ar­kitek­to familia bateko hirugarrena. Pedroren lan tipikoa Biz­kaiko Irakaskun­tza Ertaineko Institutua (1847) da, 1927an erai­tsi zuten eta Aulestin egin zuena ongi isla­tzen duen Udale­txea (1843) eta Kanposantua (1852) direlarik.

Aulestiko Udale­txea. Euskal Udale­txe ezagunen ereduari eran­tzuten dio bere eskemak eta era berezian arduratu zen ar­kitek­toa konposaketaren garbitasun, xumetasun eta zorroztasunean, batez ere, osagaien tratamendua eta konbinaketa ongi zainduz. Santa Ana deri­tzan urbanizazioan, Lamia­ko‑Areetan, bada izen bereko ermita neogotiko bat, Biz­kaia mailan ezagu­tzen den historikotasun erromantikoaren lehen adieraz­lea. Honen traza berak egina izan balitz, Pedro Belaunzaranengan bi al­di estilistikoen arteko gil­tzarria ikusi behar­ko li­tzateke, Zabala, Mechacatarrak, Hormae­txe eta abarrenetan bezala.

Martin Sarazibar. Foru Al­dundiaren Jauregia eraiki zuen Gasteizen, bere garaian goraipamenak jaso zituen eraikina da, eta kritikari moder­noen al­detik oraindik ere goretsia den hau, etorriko diren belaunal­dien­tzat eredugarri.

Arabako Foru Al­dundiaren Jauregia. Ezer baino lehen, bere kokapena arreta handiz aztertu zen, halako mol­dez, non beste bi eraikin zibil handirekin koordinaturik ikusi zen, hau da, Plaza Berriarekin eta An­tzoki Berriarekin; Erdi Aroko hiribil­duaren hormetatik oso gertuko ingurune batean.

Luzea izan zen beraren eraikun­tza (1833‑1858) mendea mugarri­tzen eta gel­diuneak eragin zituzten karlisten zenbait borroka zirela eta.

Solairu bakarreko eraikinaren jatorriz­ko planoa 1844rako bukaturik gel­ditu zen, baina gerora, behar prak­tikoak zirela eta eraikinaren zatietan bigarren gorputz bat al­txa­tzea onartu zen, haserako edertasunean gu­txi­tze nabaria eraginez.

Jauregi honi erdiko gorputz bat ager­tzen zaio zutabe toskanarren gainean, taulamendu eta kalostrak eusten dituen ar­kupean irekirik, harmailetatik igotzeko, eta erdiko gorpu­tzeko fa­txadaren lerroarekiko aurreratuak dauden bi alboetako gorputz, halaber.

Alboetakoen lehen solairuan burdinaz­ko leiho kalostradun handiak ireki­ ziren, eta 1858an eran­tsi zi­tzaion solairuan, berriz, eraikin osoan zehar doazen bal­koiak ikus daitez­ke. Erdiko gorpu­tzari dagoz­kionak bost dira guztira, harriz­ko kalostra jarraikia dutenak eta joniar pilastrez bereizitakoak. Eraikinaren erdiko zatiaren gainean Probin­tziako armarria eran­tsi zaio. Atzeko al­detik begiratuta, gorputz nagusia eraikinaren simetria-ardatz gisa nola osa­tzen den ikus daiteke, absideko biribilean amaituz.

Kar­tzelaren egitasmoa. Mendearen erdial­dera Martin Sarazibarrek irabazitako ospeak (1859) Gasteiz­ko kar­tzela egiteko proiek­tua eskatzeko balio izan zuen, bere zelula‑sistemaren erabileran lehenengoa izan behar zuena. Eraikin hau ez da gorde, baina argaz­kiek erakusten dutenagatik, fa­txadan bederen, guztiz­ko soiltasun neoklasikoa zuen, bigarren solairuko bal­koien gainean frontoi triangeluar eta guzti.

Tafallako Plaza Nagusiaren diseinua. Sarazibarri zor zaio 1856an eraiki­tzen hasitako Tafallako Plaza Nagusiaren diseinua ere. Angeluzuzeneko plaza bat trazatu zuen Sarazibarrek etxebizi­tzetarako hiru hormatalez osatua –Ugartemendiak Donostiako Plazaren behin betirako ber­tsioan egin zuen moduan–, beheko solairuan ar­kupeak eta goieneko bi solairuetan angeluzuzeneko bao xumeak burdinaz­ko bal­koiak zituztela. Fa­txada nagusiaren erdigunea udale­txeari gorde zion, behereneko gorpu­tzean plastikotasun handiagoa izateko pilastrak pilareei ezarritako zutabeez ordez­katuta, az­pimarraturik eta hormatal hau frontoi triangeluarrez errematatua.

Pantaleon Iradier. Ar­kitek­to honen izena Gasteiz­ko eraikin bikain bati loturik dago, Irakaskin­tza Ertaineko Institutuari (egungo Eusko Jaurlari­tzaren egoi­tza). Herri‑lehiaketa baterako deial­dia egin zen, eta Ordozgoiti, Sarazibar, Iradier eta Agirre el­kartu ziren. San Fer­nando Arte Ederretako akademia izan zen Iradierren proiek­tua hautatu zuena. Agian epaimahai horretan pen­tsatuz, nahiago izan zuen Iradierrek neoklasiko al­diko garbitasun zorro­tzera itzultzea. Proiek­tua 1851tik 1855erako tartean egin zen. Hemen lerro zuzena eta apaingarririk eza da nagusi, agian forma fun­tzioaren sinboloa izatea nahiko zelako, ikaste­txe batek isiltasun, ikasketa eta zorroztasun zientifikorako gonbidapena egin behar baitu.

Eustakio Diez Güemes. Gasteizen herritartu eta bertako Udale­txearen eskutik eraikin zibiletan lan egin zuen burgostar ar­kitek­toa dugu Eustakio. Arquillos izeneko eraikinean jardun zuen, bere esku har­tzea zehaz­ki erabakia ez badago ere. Era berean, Santiago Ospitale berrian parte hartu zuela ere gauza jakina da.

* * *

Aipatu berri ditugun eraikin zibil handiez kanpo –erlijiozkoak nahiz zibilak–, Neoklasizismoak Euskal Herrian izan zuen ezar­pen handiaren eredu gisa, Historia honi ezarritako mugek behar­tzen gaituzte bibliografiara igor­tzera eta bereziki Ar­kitek­tura Neoklasikoa Euskal Herrian el­karlanera, mota ani­tzetako lanak kataloga­tzen, deskriba­tzen eta kritika­tzen dituen honetara, zenbaitetan maila apalagoko ala arte eskakizun beheragokoetara, hala nola, ar­kupe, dorre, etxebizi­tza, plaza eta abarretara. Atal batean baizik ez gara gel­dituko, kanposantuetan; XVIII. eta XIX. mendeko kinka horretan berritasunak eta berezitasunak eskain­tzen duen garran­tziagatik.

Artearen alor berri bat: kanposantua

aldatu

Karlos III.ak elizetan lurpera­tzeko ohitura eten nahi izan zuen. Baina, bere Errege Aginduak ez ziren berehalakoan bete eta XIX. mendeko gober­nuak Errege Zelula berriekin itzuli ziren kanposantuak eraiki zitezela agin­tzera.

Kanposantuen garran­tzia, ar­kitek­turako obra interesgarriak dituzten tokiak direnez, Ladislao de Velascoren,32 Memorias del Vitoria de antaño (1889) liburuan adierazita dago, eta gaur egun nahikoa zaigu gure hirietako edozein kanposantu hark esanak egiazta­tzeko. Iñaki Galarraga ar­kitek­toaren iri­tziz, “kanposantua, zenotafioa eta hilobi‑monu­mentua izan dira ar­kitek­turan garaiko pen­tsamol­deak ongien adierazten dituzten lanak”. Eta honi dagokionez, adibiderik argigarriena, Galarragaren iri­tziz, Elgoibar­ko kanposantua li­tzateke, aurrietan zen elizaren bi elementu eral­da­tzen jakin bai­tzuten, hau da, plataforma eta atari gotikoa “pen­tsamendu ilustratuaren burubideen arrazoiz­ko adieraz­pidea” izango li­tzatekeen kanposantu batean.33

Bilboko San Fran­tzisko Kanposantua. Euskal Herrian kanposantu ar­kupedunak sakon sustraitu ziren. Biz­kaian halakoetan lehenengoa, Bilboko San Fran­tziskorena izan zen. Humaranek, Hiribil­duko jendeak bere hil­dakoak lurpera­tzen zituen tokian bertan diseinatu zuen, San Fran­tzisko komentuaren ondoan, ar­kitek­toak 1815ean al­txa zuen egitasmo topografikoan adierazten denez.

Kanposantua bera desagertua da dagoeneko, baina planoak gel­ditu dira. Barrio Lozak dioenez “mul­tzoaren handirasunak, mausoleoarena batez ere, eta patioaren soiltasun eta dotoreziak, kal­kulaturiko propor­tzioak eta osagai guztien leuntasunak San Fran­tzisko kanposantuaren diseinuari ematen diotena da Humaranen­tzat aur­kez­pen kartarik hoberena”.34

Angeluzuzenaren ertz batetik ezarria da sarrera nagusia, itsasadarretik sarturik, komentuaren mul­tzoa libratuta eta norabidea an­tzinako egurrez­ko zubi al­dera duela; aurreko hesiaren sarbide naturala gerta­tzen zeneko puntu berean. Ardatz honek, kanposantuak berea duen beste batekin egiten du topo eta topagunea trebeki az­pimarratua gera­tzen da, ganga trenkatuz estal­tzen den lau zutabetako aretoaren bidez. Hiru moduluetatik lehenengoaren erdian zati­tzen da mul­tzo osoa: sarrera, itzulia, mausoleoen lekua, erromatar atari aurrea.

Puntu horretatik, ardatz nagusiari jarraituz gara­tzen da esparru sakratua, mutur batean kapera eta biltegia exedra moduan, eta bestean, peristilo luzean zehar hilobi kaperaz erremata­tzen delarik. Oinplano itxikoa den kaperaren itxura dotorea, bere sarbidean adierazten da: ar­kupe frontoiduna, distiloa, in antis, zutabe doriko soilak, patioa ingura­tzen dutenen al­dean neurriz bikoizten direnak. Kaperaren erdigunea zilindro-formako kupulaz osaturik dago, bertara ireki­tzen dira lau ni­txo, eta haren ebakiduran esfera bat bar­nera­tzen da erromatarren Panteoian bezala. Denak ere bolumenetan antolaketa zen­tzudun eta hierar­kikoa azal­tzen du zati desberdinetan.

Gasteiz­ko Santa Isabel Kanposantua. Santa Isabel kanposantuaz badakigu denbora joan ahala zaharturik, 1845 al­dera birmol­daketa baten beharrean gertatu zela. Bere Necrópolis vitoriana 35 ida­tzian Jose Cola Goñik kanpoko bidaiariei miresmena sor­tzen ziela eta hauek Père Lachaise‑ren (Paris) kanposantuarekin al­dera­tzen zutela esaten du; eta idaz­leak berak zenbait mausoleoz egiten duen deskribapenean ikusten da osagai klasizistak nahasi zirela, zan­tzu neogotikoekiko zaletasun hasberri bat azal­tzen duten beste ba­tzuekin.

Mar­kinako kanposantua. Lehen aipatutako Mariano Jose Laskurain ar­kitek­toak, Mar­kina‑Xemeingo kanposantuan greziar eta egiptoar tradizio historikoko egiturak berreskuratu zituen. Antolaketa garbiaz gain, gureganaino ia‑ia bere horretan iri­tsi izanaren abantaila du.

Esparru angeluzuzena du, horma lauez itxitakoa, eta hemen irekiko da atea, bertatik kapera nabarmentzen delarik; il­daskaturiko zutabe dorikoen gainean –sei eta hamar al­de bakoi­tzean–, inguru guztian bi uretako ar­kupea, zeinaren gainean bi isurial­deko estalpe baten estal­kia ezarririk dagoen; kapera sakonean, esparruaren buru dela, eta patioan mar­ka­tzen diren bi ardatz el­karzutak. Kaperaren fa­txadak akroteraz amai­tzen den zilueta trapeziala du. Atariak ere baditu naturaltasunez nahasitako arrastoak, greziarrenak eta egiptoarrenak. Betikotasunaren ideia, garbitasunez eta halakoxe erromantikotasun batez adierazi nahi izan dela esan daiteke.

Mallona kanposantua. Bilbo. Joan Bautista Belaunzaranek egin zuen Mallona kanposantua, eta osotasunean argaz­kietatik baino ezagu­tzen ez dugun arren, beste lan bikain bat da.

Mallona gal­tzaden goienean kokaturik, eta derrigorrez­ko bidea Bilbotik duela, zutik jarrai­tzen duen bakarra da garaipen ar­kuaren ate monumental bat, sar­rerako atea zena. Gero, harmailen bide luzearen ondoren plaza­txo nagusira sar­tzen zen, topografiak beharturiko ibilbidea kontutan har­tzeko modukoa zelarik.

Esparru nagusia angeluzuzena zen, –91 x 78 m– harroinik gabeko zutabe dorikoak zituen ar­kupe batez inguraturik, angeluzuzen batean itsa­tsitako oinplano oktogonala duen erdiguneko elizaren adibide monumentala, kapera buruan zuela –lau zutabe erromatar erara dorikoetako ar­kupe bikain baten buru, alegia– triglifodun taulamendu batez eta erlaitz moztu batez koroaturik. Bistakoa da, iradokizun erromantikoetatik al­de egiten ez duen eraikina dela, baina etengabeko erreferen­tziak izan zituen Erroma, Villanueva eta Silvestre Perez.

Dimako kanposantua. Kristobal Ber­naola ar­kitek­toaren lana da hegi batean kokaturik dagoen Dimako kanposantua, San Pedro elizaren ondoan. Bi alditan nozitu zituen garran­tziz­ko handitzeak, esparruaren azalera 130 m2-tik 4000 m2 izatera pasa bai­tzen. Sarrerako atea eta kapera gorde dira. Lehenengoa, edikulu buruduna denak bere adieraz­kortasun indarra mol­duren soiltasunean oinarri­tzen du eta ez da konposaketan aka­tsik gabea, batez ere, pilastren gaineko taulamenduaren sostenguari dagokionetan. “Kapera, esparru sakratu batean tenplu gisa, harmailen amaieran eta hondo mendi­tsu baten kontra kokatuta, bi­txi txiki bat da –greziarren zen­tzuan–, doriko eta toskanarraren arteko lau zutabeekin (tetrastilo), propor­tzioetan eta eraikun­tza amaierako arazoak dituena. Baina itxura eta kokapena dira mul­tzoaren gauzarik deigarrienak”.36

Aulestiko kanposantua. Pedro Belaunzaranek 1855ean diseinaturiko Aulestiko (Murelaga) kanposantua aipamen helenikoz josia dago. Oinplanoa, esparru sakratu karratu handi bat da, erdiko arda­tzaren gainean, eta beste bi karratu txikiago katea­tzen dira, sarrerarena al­de batean eta kaperarena bestean. Sarrerako pabiloiak ager­tzen duen fa­txada, greziarren eta egiptoarren artekoa da eta atea az­pimarra­tzen du.

Honek ar­kitrabeduna du konposaketa, er­tzetan piramide itxurako pilarez errematatua –egiptoar pilonoen oroi­tzapenez?–; ateari ar­ku eskar­tzano bat gainjar­tzen zaio, pilare gainetan gu­txieneko kapitel bat eta erlaitz bat dituela, bi isurial­deko estal­ki batez errematea eginda.

Neurrietan perfek­tua den kapera, esparruaren barrual­dera in antis eta distilo erako bi­txi txiki azal­tzen da, profil bera duten –zutabea kanpotik eta pilarea barrutik– parekaturiko eusgarriak dituela sakoneran. Berriro ere, esaterako Diman, mul­tzo hau atzean duen paisaiarekin aberasturik gel­di­tzen da.

Abadiñoko kanposantua. Rafael Zabala ar­kitek­toak (1854‑59) egindako kanposantu hau bereziki monumentala da. Esparrua ar­kupeduna da hemen, ezer gailen­tzen ez den erromatar peristilo baten modura –al­de bakoi­tzeko 10 zutabe dituela– erabaki­tzen da, kapera bera ere ar­kupearen gainetik lo­tsati modura azal­tzen baita. Oso luzatua den toskanar ordena nahiago izan da, gel­dotasun handiagoko pilare bati angeluan ezarritako zutabe-erdien bidez kantoiari irtenbidea emateko. Sarrera, inguruko hormari kateaturiko toskanar pantaila kolumnario baten bitartez mar­ka­tzen da, eta frontoi batez erremata­tzen.

Arte figuratiboak euskal neoklasizismoan

aldatu

Historialariak, aurreko orrietan aipatu ditugun ar­kitek­to neoklasiko bikainak eta beren lanak atzean utzita, beste arte plastikoen alorrari hel­tzen dionean, laster konturatuko da basamortua zehar­ka­tzera doala. Antonio Gaya Nuñok XIX. mendeko espainiar arteari eskainitako Ars Hispaniae-ren liburukian, bere azalpenetan, mende horretako eskulturagile eta margolariei buruz­ko ikerlanetan ahaleginik egiten ez zuten guztiak kritika­tzetik hasi zen eta Goyaren ingurumarian sail­ka zitez­keen haietara muga­tzen zen honek, ez du mende honetan Euskal Herrian izan zitez­keen ertilari plastikoei buruz­ko lerro­txo bat bera ere eskain­tzen. Nola Gaya Nuñok hala Pedro Navazcues eta Sanchez Cantonek XIX. mendeko espainiar arteari buruz­ko beren lanetan mendearen az­keneko Inpresionismora arte itxoin izan behar zuten aipagarri diren izen euskal­dun ba­tzuk ida­tzi ahal izateko (Beruete, Regoyos?). Gainerakoa isiltasuna da.

Eta, nahiz eta, Sanchez Cantonek, alegia “gure XVIII. mendeko eskultura hein handi batean ezezaguna dela” esanaz egiten duen oharraren arrazoi pixka bat bal­din badu, aitortu beharrez­koa da,halaber, ikerlarien al­detiko estimu eta arreta falta horri ia mende batez iraun zuen errealitate historiko bat dagokiola ere: Euskal Herrian benetako arte kalitatez­ko ikonografiagileen gabezia. Hau, Euskal Herrian arte historiaren filosofoen al­detik azter­keta sakon bat mereziko lukeen gertakaria da,37 zenbait ingurunetan oraindik asko ez dela hedatu den izena baita, euskal­dunak tradizional­ki benetako arte-sormenerako gaitasunik izan ez duelako fama.38

Hau ere esan ondoren, beste ohartarazpen bat egin behar dugu segidan, garai horretan baliozko eskulturagile eta margolarien gabeziaren gai hau, arte figuratiboei buruz­koetan hiz­kera estilistiko zehaztearen arazoarekin korapila­tzen dela, alegia. Zeren eta, historialariak az­ken barrokoaren aurrean, ar­kitek­tura neoklasikoaren hiz­kera formala zehaztea nolabait ere erraza dela egiazta­tzen badu, ez da horrela gerta­tzen eskulturari dagokionean. Hemen ezbaian ibiliko da kronologia, eta ez da erabakigarria gerta­tzen. Espainian badira, historialariek rococo­tzat har­tzen dituzten ertilari plastikoak, beste ba­tzuek al­diz neoklasikoen artean koka­tzen dituztenak. Nahikoa bekigu adibide pare bat aipa­tzea; mendearen bigarren erdian lan egin zuen imajinagile mur­tziar Salzillo famatuarena eta Elias Tormo‑k “polit zale su­tsua”, hau da, rococotzat izendatu zuena; eta Baskoniatik gertuen egon eta akademiakoa zen Luis Paret Alcazar, Vianan 1787‑1789 bitartean egin zituen margolanengatik askok rococotzat izenda­tzen dutena.

Bestal­de, Baskonian eta Espainian, oro har, ikonografiagile neoklasikoen gabezia zenbateraino ez zen rococo berantiar baten biziraupenez hartu behar, neoklasizismoko espirituari aurre egin zion estilotzat?

Orokorrean, esan dezagun hiz­kera rococoagatik suma­tzen dela oinarri neoklasikoekiko joera estilistiko bat gogoratu ditugun eskulturagileengan:

  • Fran­tzisko Azurmendi eta Joan Bautista Mendizabal II.a, aurreko atalean aipatu ditugunengan.
  • Jose Mendizabal, Urduñako Santa Maria parrokiarako Zigor­kapenen agerral­dian (1800).

Gogora dezagun, askotan, eskulturen egiletasuna ez­kutukoa izan ohi dela.39 Nolanahi ere, izen horiek aipa­tzen ditugunean, ez da gauza samurra zenbateraino ari garen benetako eskulturagileak aipatzen edo ai­tzitik mihizta­tzaileak eta erretaulagileak izenda­tzen ditugun zehaztea. Al­di horretan, barroko al­dian bezala, sarritan ar­kitek­toaren lana edo erretaulagilea eta imajinagilea per­tsona bat beraren ardura izaten zela baiezta daiteke. Adibide bat baino ez jar­tzearren, Peñacerradako sagrarioa, tenplete biribilaren egitura, Pedro Martinez de la Hidalgak egina izan zela 1894an, “al­di horretako, Arabako eskulturagile eta ar­kitek­to bikainenak”40.

Eskultura neoklasikoa

aldatu

Winckelmann irakurriz ala Canovaren eskulturak kontenplatuz ez da samurra eskultura neoklasiko batek eusgarri modura marmola behar duen ideiatik askatzea. XVIII. mendeko gure imajinagileen polikromiaz­ko zurez­ko irudiek ez dute zerikusi handirik Win­cklmann‑en iriz­pide estetikoekin, zeren eta egile honek bere garaiko ertilariei “edertasun ideala” bila­tzeko gomendioa egiten bai­tzien. Beste guztien gainetik adieraz­pidea al­darrika­tzea, ilustrazioko estetikaren pen­tsamenduan, edertasunari eraso egitea zen. Une hartako italiar idealisten­tzat eta beren bozeramaile Winckelmann eta Lessing‑en­tzat artearen helburua forma garbia bila­tzea zen; “uraren antzekoa” da edertasuna, zioten; “zenbat eta zapore gu­txiago orduan eta hobea”; hispaniar tradiziorik hoberenetakoa zen eskulturagileari eska ez ziezaiokeen huraxe zen, hain zuzen ere.

Herri honetan, esan dezagun, egurra ez den beste material batean egindako eskultura –Alfon­tso Giral­da Bergaz‑ek Errenteriako erretaularako egindako Jasokundearen tal­dea, eta Urduñako Antiguarako marmolez eginiko medailoia– bi­txia dela oso. Hamar­kada hauetan, eran­tsiko du Julen Zorrozuak, erretauletako imajinak “estatikoagoak egiten dira, jarrera lasaiagoan eta jan­tzi ez hain harroekin, eta bizitasun gu­txiago dutenak, aurpegiak idealiza­tzearen bila joan nahi baita”.41

Erlijioaren esparru barruan, argi eta garbi azal­tzen dena, erretaulen egituretan hobekiago eta ugariago gauzatu zela estilo neoklasikoa, imajina solteetan baino.

Edukiari dagokionez, oinarriz­ko gai kristauei hel­tzeaz gainera (guru­tzil­tzaturiko Kristo, Andre Maria Birjina eta parrokietako Santu zaindariak), suma­tzen da San Jose, Aingeru Zaindariaren eta Garbitokiko Arima Bedeinkatuen jaierak halakoxe garran­tzi bat baduela.

Eskultura zibilean badira beste ale ba­tzuk ere, normalean oroigarri izan ohi dira eta kale, plaza, eta eraikin zibilen edergarri izatea dute eginkizun, eta horien eran­tzukizuna ia beti kanpoko akademikoen gainera joaten da, besteak beste Robert Michel, Alfon­tso Giral­da Bergaz, Carlos Imbert, eta abarren gainera.

Euskal Herrian urte horietako ezegonkortasun politikoa larria zelarik, kanpoko eskulturagileen etorri handi samarra izan zela ere esan daiteke.

Nafarroa

Nafarroan beren obrak utzi zituzten eskulturagileak aipatu nahi dituztenean, izen arro­tzetara jo beharrean gerta­tzen dira historian adituak:

  • Robert Michel akademikoa, az­ken batean barroko berantiarra izan zen eta bere estiloaren errebisionista, Gages Conde Erregeordearen (1767) hilobiaren egilea,
  • Fran­tzisko Sabando errioxarra eta Fran­tzisko Abella zaragozarra katedraleko ar­kupeko kapitel korintoarrak landu zituztenak;
  • inolako famarik ez zuten ba­tzuk, besteak beste, Antonio Salanova, Luis de Boccia eta Carlos Pedduzzy jardun zuten San Fermin tenpletean eskultura-lanetan, Iruñeko bere kaperan (1819);
  • ezagunagoak ziren beste ba­tzuk, esaterako, Jose Piquer erromantikoa, marmol zuriz Espoz eta Minaren mausoleoa egin zuen Iruñeko katedraleko klaustroan;
  • Luis Paret madril­dar margolaria ospe­tsuagoa da Iruñea eta Bilbon hiriko iturrien eta zenbait oroigarri eta edergarri huts diren monumentuen egilea.

Araba

Harridura berak harrapa­tzen ditu Araban eskulturagile neoklasikoen bila hasten direnak. Polikromiazko tailla‑lanetan adituak izan ziren elizetan eta komentuetan beti beharrez­koa zen imajinagin­tza baten zerbi­tzuan, baina ez benetako sor­tzaileak. Familietan egituraturik azal­tzen diren eskulangileak dira, hau da, el­karteko hiz­kera, norberaren estiloaren edonolako apetaren gainetik, lege modura ezar­tzen dutela diruditenak.

Val­divielsotarren lantegia. Familia hauetatik, bikainena eta bere lanaren espiritu eta hedapenagatik herrikoiena izan zena, burgostar eskulturagile Gregorio Val­divielsok fundaturikoa izan zen, bere lantegia Payuetan koka­tzera iri­tsi zena. Gregorio Val­divielso. Rococo estiloan egin zituen taillak:

  • Galvaringo San Martinen eta Apinaniz­ko erretauletako imajinak,
  • eta Kanpezuko Santa Guru­tzeko sakristiako aul­kiteria.

Maurizio Val­divielso, Gregorioren seme hau, familiako imajinagilerik ospe­tsuena izan zen, zeinari “Payuetako santu‑egile” izena eman zi­tzaion. Gasteizera ekarri zuen lantegia 1802an. Valdiviesoren zenbait lanetan suma daiteke Ilustrazioaren arau akademikoek eraginik izan zuela beregan, bere irudien adieraz­kortasun al­derdiari eusteari dagokionean:

  • Betoñoko Ecce homo‑a,
  • Elorriagako parrokiako San Sebastian eta Arrosarioko Ama Birjina.

Baina bere ia irudi guztietan zuzentasun eta fintasun formalek erakusten dute rococoaren gozotasunetik ez zela inoiz askatu. Alexandro eta Inozen­tzio Val­divielso. Maurizioren ilobak ziren hauek, haren lantegiko lanekin jarraitu zuten, mandatu beretan el­karrekin lan eginez sarritan. Hauei zor zaiz­kie:

  • Gasteiz­ko Portalean jarritako Birjina Zuria,
  • eta San Migel parrokian Birjina honen kaperan dagoen Birjina Zuria.

Inozen­tzio 1874an hil zenean, amaitu­tzat emango zen familia honen inguruko lana.42

Morazatarren lantegiak. Garaiko beste lantegi ezagun bat, eta mailaren batean Val­divielsotarrenari loturik ager­tzen dena, Morazatarrena da.

Manuel Morazak Araban erretaula ugari egin eta eraberritu zuen eta Val­divielsorekin jardun zuen:

  • San Martin Galbarinen eta Durruma Kanpezuko San Erromanen erretauletan,
  • Kanpezuko Santa Guru­tzeko sakristiako aul­kiterian.

Jose Moraza. Manuelen semeak, berarekin jardun zuen, baina ar­kitek­to ala erretauletako injinerutzan azal­tzen da batez ere. Benigno Moraza, Joseren semeak, Maurizio Val­divielsoren ondoan egingo du lan. Bere familiakoen artean berau da neoklasikoaren kanonekiko leialena. Bere lanak 1789 eta 1832 arteko ar­ku luze batean zehar-forma hartu zuen; Astegietako erretaula da bere lanetan bikainena. Rubiotarren lantegia. Val­divielsotarren an­tzeko familia-leinu bat Rubiotarrena da, beroni zor zaiz­kiolarik:

  • Audikanako erretaula nagusia, Manuel Martin Karrerak –aurreko atalean aipatu ditugu bere lanak– trazatu eta Jose Murgaren gubiatik sortutako imajinak dituena;
  • Elorriagako alboko erretaulak.

Ba­tzuetan eskulturen tailla‑lana “Payuetako santu‑egilearen” eskuetan utzia dela ematen du. Herediako (1803) alboko erretauletan imajinagile eta “urrezta­tzaile maisu” izateaz gainera margolari bizia izan zen Jose L. de Torre‑k esku hartu zuen.

Margolan neoklasikoak

aldatu

Bi izenek har­tzen dute XVIII. mendeko bigarren erdiko espainiar ikuspegi pik­torikoaren gaina. Biak ere atzerritik etorriak ziren, Karlos III.a erregearekin tratua egin ondoren: Tiépolo italiarra zen horma‑pinturen alorrean sonarik handienekoa eta Antonio Rafael Mengs bohemiarrak nagusitasun gorena zuen edergarriei, erlijiozko margolanei, tapizei eta erretratuei zegoz­kionetan, Errenazimentuko Rafael, Correggio eta Giorgione margolari handiek eragindako margo­gintzan.

Artearen teoriko izanik, batez ere, Winckelmann historialari filosofoarekin omen zuen adiskidetasuna zela eta Mengs‑ek ematen zuen iriz­pena Arte kontutan “gustu onari” eta “erreformismo ilustratuari” zegokionari buruz­koetan, oro har. Erroman, Dresden, Vienan eta Napolesen irabazitako sona handi baten jabe zela iri­tsi zen Espainiara. Berak Akademian zuen nagusitasunak oso sakonetik eragingo zien Madriletik pasa ziren euskal ertilariei; eta adibide oso esangura­tsuak dauz­kagu gizon hauetako ba­tzuk nolako gogor­keria eta destainez esaten zituzten direnak eta ez direnak beren lankide euskal­dunen eta nafarren proiek­tuen iriz­penak eta txostenak ematerakoan, Akademiako arauei goitik behera kasu egiten ez zietenean.43

Neoklasizismoko euskal margolariak

aldatu

Euskal Herriko neoklasizismo al­diko margolanei dagokionez, eskulturari buruz esan dugun gauza bera errepika­tzera beharturik gaude. Espainiako historialariek Goyaren ingurumarian sar­tzen ez ziren XIX. mendearen lehen erdiko margolarienganako izan duten arreta eskasa deitoratuz, Gaya Nuño saiatu da eta lortu ere bai, bere ustez, iker­keta serios bat merezi duten izen zerrenda trinko bat argitara atera­tzen. Baina, zerrenda horretan, beste behin ere, ez dugu euskal izen bat bera ere aur­kitu. Erretauletan, higigarrietan eta teilatuetako eraikun­tzetan izan zuen eraginik 1777ko azaroaren 25eko Errege Ordenak egurraren erabilera galarazteak, aurreko mendeetan parrokia-el­karteen ohorez­ko harrotasun eran kontenplatua izan zen imajinagin­tzaren sek­toreari –erretaulena, hain zuzen ere– zegoz­kionetan gertatu zen gai­tzespenean.

Horrez gainera, Neoklasizismoak ar­kitek­turari eta bere egituren bikaintasunari ematen zion lehentasunak, beste alorretako profesionalak irudigin­tzara baino gehiago, edergarri hu­tsetara makur­tzera behar­tzen zituen. Horrela, polikromia eta urrezta­tzea izan zen trebaturiko alorrik hedatuena eta ia zurga­tzaileena. Gainera, mendearen az­ken al­deko gerrak zirela eta, arte apaingarrietan urrea erabil­tzea murriztu izanak ondorio horretara iristen lagundu zuen.

Al­tzarien ar­kitek­turako elementuak apain­tzeko ohitura nagusi­tzen hasi zen, beren eraikun­tza amaitu bezain laster, edergarririk gabe zegoen guztia, hainbat motatako marmol eta jaspeak imita­tzeko zeregina zuen polikromiak. Badira bron­tzea imita­tzen zuten kapitelak, baita jaspez­koak izan nahi zuten fuste kolumnarioak ere. Ez dugu beharrez­ko­ jo­tzen, bil­duma historiko honetan gel­dial­di bat egitea, ezta eskulangin­tza jarduera mota hau landu beharra izan zuten obra eta ertilarien –zenbaitetan dinastia edo familia-leinuak ziren– izenak ematea ere.

Esan berri dugun honek ez du esan nahi al­di honetan horma‑pintura eta oihal gaineko figuratiborik inola ere landu ez zenik. Oro har, egia da zuzenean ala grabatuetan ezagututako kanpoko ereduen –Carreño, Ribera, Murillo– imita­tze ala kopia gehiegi ikusten dela, esaterako, aurreko mendeetan. Eta ikuspuntu estilistikotik imita­tzen ziren ereduen garapena ere jarrai­tzen zela ziurta­tzen da, XV. eta XVI. mendeetako kolorista handietatik XVII.eko maisu handien polikromia zuhur eta gama ho­tzetara igaroz: Velázquez, Zurbarán eta abar.

Hemen, aurreko atalean aipaturiko XVIII. mendeko az­ken hereneko margolari ba­tzuk gogoratuko ditugu, besteak beste: Antonio González Ruiz. Nafarra zen eta Arabako Ba­tzar Nagusietarako San Pruden­tzioren alegoria eta Araba margotu zuen (1763‑65).

Antonio Car­nicero. Erakunde horretako zenbait kide ospe­tsuren erretratuak egin zituen 1800ean.

Jose López Torre. Arabar honen irudia ere aipa­tzekoa da, erretauletako polikromiagile eta urrezta­tzaile gisa nabarmendu bazen ere, margolari figuratibo ere izan baitzen. Urte luzez bizi izan zen honek jarduera ere luzea izan zuen, 1778tik 1828 urtera bitartekoa. Santuen irudiak zituzten oihal ba­tzuk margotu zituen Peñacerradako sakristiarako, Nekal­diaren eszenak Betoñoko sakristiarako, aingeru-irudiak Okarizeko al­dare nagusirako, Heredia, Ar­kaia, eta Aguraingo San Joan eta abar elizetako erretaulak apain­tzeko beste irudi ba­tzuk. Kronologiaren arabera neoklasikoa izan behar bazuen ere, López Torrek leialago iraun zuen rococo estiloarekiko; ez zen oso sor­tzailea, aurreko maisuetatik asko kopia­tzen zuela ikusi egiten baita, eta ez zuen inoiz gainditu kaskar­keria.

Harenak direla esaten da Diego Villanuevak trazaturiko Donostiako Santa Maria elizako erretaula nagusiaren al­de bakoi­tzean margoturik dauden Santen irudiak.44

Luis de Boccia. Donostiako basilika honetan bertan, zaindariaren martiri­tza irudikaturik dagoen oihal handia ere, Luis Boccia margolariak (1819) egina dela esaten da.

Antonio Zabala. Gipuz­koar margolari honena da Tolosako erretaula nagusian buru den Jasokundearen koadroa, esan dugunez Silvestre Perezek marraztu zuena. Pin­tzelaren profesional sail honen gainetik zalan­tzarik gabeko abantaila duen kanpoko ertilari bat gailen­tzen da, Bilbo eta Nafarroan kalitate handiko lanak utzi zituena: Luis Paret.

Luis Paret y Alcázarren euskal lana

aldatu

Madrilen jaioa zen 1746an, eta oraindik haurra zela San Fer­nando Akademian sartu zen ikasle. Laster bereizi zuten sariekin eta Erregearen anaia Luis prin­tzearen mesedea iri­tsi zuen, babesarena alegia. Bere margolanekiko onespena eraku­tsi zuen Mengs‑enarekin batera, eta Erromara joateko pen­tsio baten onuradun izatearen bidea eman zion. Hiru urtez, 1763tik 1766ra, egon zen artearen hiriburuan eman zuen bizial­diari buruz ia ez dago berririk.

Madrilera itzulita, aparteko talentua zuen ertilaria zela laster agertu zuen, eta arrakasta itzela lortu zuen bere marraz­ki eta zen­tzu kromatikoagatik, batez ere, margolan batekin: Karlos III.a baz­kal­tzen, Gorteaz inguraturik. Genero‑koadroa da, maisu fran­tsesen rococo lanetan inspiraturikoa, ziur asko. Ez da arrazoirik falta izan espainiar Watteau izengoitia emateko. Aipatu koadroak eta La tienda de telas (1772) izenekoak, ez da zalan­tzarik, ertilari fran­tses handiaren arte atsegin hori guztiz ekar­tzen dutela gogora. Margolan hauei buruz Sánchez Cantón‑ek iri­tzi hau ematen du egokiro, “ez daudela maisu‑lan izatetik oso aparte”. Oraindik ere argitara azal­du ez diren eta ziur asko politikako baino moral mailako bizimoduaz zeresan gehiago duten arrazoiengatik, Paret, Puerto Ricora atzerriratu zen 1775eko irailean. Handik, Espainiara itzul­tzea laster lortu zuen, bal­din­tza batekin, Gortetik urruti bizi­tzekotan.45

1779an Bilbon kokatua zuen bizi­tokia, han ez­konduta. Jaurerrian margolanetan –batez ere erlijio gaietan–, grabatuetan eta hirigin­tzako ar­kitek­turan murgil­durik azal­du zen.

Bilbon:

  • Gorde‑al­dare bat diseinatu zuen Aste Santurako,
  • Santiago parrokiarako santutegi bat,
  • eta hiribil­durako bi iturri.
  • Kortazar jauregiko kaperan egin zuen lan;
  • Udale­txearen eta otoiztegiaren apainketan;
  • Itsasadarraren paisaia margotu zuen
  • eta Larrabe­tzuko parrokiarako koadro bat.

Kantauriko portuetako ikuspegiak egiteko agin­du zion 1786an Karlos III.ak, 15.000 errealeko sol­data jarrita, urtean bi lan aur­keztu behar ziz­kiolarik. Bilboko Museoan eta bilbotar bil­duma pribatuetan aur­ki­tzen dira Paretek hiri honetan bizi izan zenean margoturiko oihal ba­tzuk.

San Joan del Ramo‑ren kapera. Viana. Luis Pareten lanik garran­tzitsuena Vianan egin zuena izan daiteke. San Joan del Ramo kaperako apainketa eskatu zioten Santa Maria parrokian.

Elizaren horman, Fran­tzisko Oteiza maisuaren trazaren araberako kapera bat ireki zen, Ebanjelio al­deko atzeko zatian. Oinplano karratu du eta pe­txina eta linter­na gaineko kupulaz estal­tzen da; 1787an amaiturik zegoen jada eta apaingarriekin hasteko prest.

Horretarako kontrataturik, Paretek gogotik prestatu zituen bere zirriborroak –gaur egun Pradoko Museoan daudenak– eta pe­txinatan tenperaz eseritako Santutasunaren, Jakinduriaren, Iraupenaren eta Kastitatearen alegiaz­ko lau irudi margotu zituen, denak ere eder beren irudian, Riparen ikonografian inspiraturik, bakoi­tzak bere ezaugarri sinbolikoa zeramala.

Kaperan, lau atal kurbatutan zatiturik dagoen ganga erdiesferikoan Paretek Bataia­tzailearen bizi­tzako lau eszena margotu zituen. Hauetako batean, Joanen basamortuko bizi­tzarako, Urrez­ko Legendako Lukasen Ebanjelioko ida­tziari dagokion Gabriel aingeruak Bataia­tzaileari “ez ardorik ez likorerik ez zuela edango” ager­tzen dion kontakizun batez baliatuko zen. Beste hiru margolanak, Bide‑era­kusle santua jendeari irakasten, Herodes eta bere emaztearen aurrean preso, eta bere ikasleekin hitz egiten dauden eszenak dira. Agerpen hauetan guztietan Bataia­tzailearen irudia her­kulear trazu indar­tsuz azal­tzen da, migelanjel­dar ku­tsua iradokiz; beste gainerako per­tsonaia guztiak maisutasun handiko marraz­kiez diseinaturik daude eta gama ho­tza nagusi deneko koloretasun dizdizari eta ia gardenez, eta bere osotasunean eszena bakoi­tza konposaketa sen bikain batez el­karturik.

Madriletik ertilariak olioz margoturiko bi oihal handi bidali zituen Bataia­tzailearen bizi­tzako eszenak, sarrera modura, kaperaren al­de banatan jar­tzeko. Bi olio oihalak dira bere jaio­tza aurreko uneei buruz­koak:

  • Zakariasi aingeruak iragar­tzea
  • eta Andre Mariak bere lehengusu Santa Elixabeti egindako Ikustal­dia. Oso nabarmen daude sinadurak: Ludovicus Paret anno 1787, lehenengoan, eta 1788 bigarrenean. Maisu‑lan izugarriak dira, bai per­tsonaiatan bai beren jarreratan bai mugimenduetan, eta konposaketaren konplexutasun eta armonian handitasuna bila­tzen duen estiloan eginak daude.46

Iruñean ere lan egin zuen Paretek, hirigin­tza lanetarako eta Udale­txearen apainketarako egitasmoak ekarriz.

Balioztapena. Lozoya Mar­kesak “Goya kanpo utzita, XVIII. mendeko espainiar margolaririk ospe­tsuena” Paret dela esaten du. Vianako bere obra neoklasiko al­ditik gel­ditu den margolanik artistikoena da Euskal Herrian. Vianan Paretek egin zuen lana agian klasizista deitu behar­ko li­tzateke neoklaska baino gehiago, beren migelanjel­dar ku­tsuagatik. Nolanahi ere, badago lan horietan neoklasizismo al­derako gertura­tze bat, bere gazte ro­cocotik al­den­tzen den heinean. Bere arte-ibilbideko al­diak aipa­tzean eta epai­tzean Ana María Arias de Cossiok “neoklasizismoan estreinatu zuen lerroaren gorespen jarrera, eta Paretek bere‑berea duen duintasun estiloz landu zuena” az­pimarra­tzen ditu.47

Laburpena

aldatu

Ilustrazioa eta arte sormena

aldatu

Neoklasikoaren Euskal Herriko errepaso biz­kor hau egin ondoren, historialariak lehenengo eta behin, harridura apur batez hauxe baiezta­tzen du, XX. mendeko ar­kitek­toek nolako berotasunez komenta­tzen dituzten al­di horretako ekin­tza ar­kitek­tonikoak. Agian, –pen­tsa­tzen du historialariak– berauek dira, ar­kitek­toak alegia, argi eta garbien suma­tzen dutenak, bizi diren gizarteak dituen helburu eta idealak islatu behar baditu arteak, Argien Mendeko eraiki­tzaileak behar zena egin zutela eta “al­dien zan­tzuekiko” halako mendekotasuna ez zela eragoz­pen gertatu euren arteko iaioenak maisulanak burutzeko.

Hala ere, Neoklasizismoa Artearen Historiako al­di modura iker­tzerakoan hausnar­keta bat ezinbestekoa gerta­tzen da. Europako mugimendu orokorretik kultura handiago eta zabal­duago baten al­deko askaezinez­ko gertakaria izan zen Neoklasizismoa. Ezin uka daiteke kulturaren garapenerako, Espainian eta Baskonian bereziki, Ilustrazioa onuragarria izan zela, XX. mendeko pen­tsalari bikain ba­tzuk esan dutenez, hala nola: Jose Ortega eta Gasset, Eugenio D´Ors, Gregorio Marañón, Jean Sarrailh, eta abar.

Beste kontu bat da, benetako arte-sormena susta­tzeko onuragarria izan ote zen. Bere garaian aipatu dugu, esandako intelek­tualen epai laudorio­tsuen aurrean badirela itzulingururik gabe, XVIII. mendearen bigarren erdi al­dera penin­tsulan artearen gainbehera eman zela baiezta­tzen duten beste historialari ugari. Behin eta berriz aritu gara horretan, eta hispaniar kulturak Ilustrazioarekin duen zorraren gaia uki­tzean, Europa osoa inbaditu eta eragin zion mugimendu horrek berekin zekarz­kien mugak zehaztera beharturik aur­ki­tzen gara.

Kultura ilustratuaren hiru alderdi

aldatu

Gure iri­tziz, Ilustrazioaren kulturak arteari garapen baikor batean lagundu ezin ziezaiokeen al­derdiak hiru dira. Ezer baino lehen, eta hau da lehenengo muga, arteak ezin du aurrera egin askatasunik gabe, eta ez da askatasunik kanpotik bideratu nahi denean, eta hauxe da Estatuak nahi izan zuena. Guztia, borondaterik bikainenarekin, jakina, herriaren­tzat maila goreneko kultura susta­tzearren, errege eta ministro ilustratuak saiatu ziren, Akademien fundazio bidez –denak ere San Fer­nando Errege Akademiaren agindupean– arte-ekimen guztietan, izaera herrikoia zutenetan batez ere, beren ideologia kontrola­tzen, zuzen­tzen eta inposa­tzen. Delako egoera horrek Despotismo Ilustratua izatearen abantaila izan zuen; baina baita Despotismoa izatearen desabantailak ere.

Zapal­keta estetiko horretatik zerbait ezagutu eta bizitu zuten, aurreko mendean adibidez, dramaturgoek, Luis XIV.aren Fran­tzian, eta Espainian zenbat ote ziren –bere poetikan Luzan, adibidez– an­tzer­ki konposaketa zuzenaren legeak az­pian hartuta (hiru unitateak) senti­tzen hasi zirenak.

Neoklasikoaren bigarren muga Ilustrazioaren kultur filosofia guztiak gida­tzen zuen baliagarritasun-arauari loturik dago. Osotasunean ikusita Neoklasizismoak bere kreden­tzialak historialariari, ar­kitek­turan egin dituenagatik azal­tzen diz­kio nagusiki. Ar­kitek­turari, izan ere, baliagarritasunaren al­detik, ongi baitator­kio arrazoimenaren inperioa. Ilustrazioaren mugimenduan baliagarritasuna ez zen eztabaidagarri ar­kitek­turaz pen­tsa­tzen denean, erabilgarritasunari hain loturik dagoen artea izanik; besteak beste, Etienne Gilson pen­tsalariak baiezta­tu zuen Ar­kitek­turak “ez duela Arte Ederren mul­tzo berean egon behar”.48

Baina, delako baliagarritasunetik aske, arte plastikoei ongi doakien eta neurriren batean beharrez­koa ere baduten “arrazoimenetik atera­tzea” da, sen eta sentimenduetan murgil­tzea. Pen­tsa dezagun Grekoaren margolanak zertan izango ziren errege “zuhurrari” gusta­tzen zi­tzaiz­kion arrazoimenaren neurrietan makurtu izan balira. Zertara murriztuko ote zen Goyaren arte ondare bikaina, bere lehen al­diko kanon neoklasikoei leial izan bali­tzaie?

Ilustratuen kultur norabidea baliagarritasuna izan zen, bereziki eta ia besterik gabe. Zien­tzia eta arte baliagarriak sustatzea zen kontua. Jovellanosek Asturiasko bere Institutuari jarri zion goiburua bera izan zen Bergarako Errege Seminarioa sor­tzeko, gida­tzeko eta antola­tzeko hartu zena: Quid verum, quid utile. “Baliagarria dena da benetakoa”. Garai hartako uniber­tsitateko ikasketak oso gogor­ki epai­tzen ziren, ikasketa guztiz formalista eta ideologikoetan, eskolastikaren estilo zaharretan irauten zutelako salaketa eginez. Ez zuten bizi­tzarako balio.

Utz dezagun al­de batera, baliagarritasunaren iriz­pide larderia­tsu horren arabera, Erdi Aroko eta barroko al­diko hainbeste artelan deseginez artea gober­natu nahi izan zuten haiei ego­tzi behar zaien ardura, iriz­pide horien az­pian arte sormena harrapaturik gel­ditu zeneko mugak adierazi ahal izateko. Historialari batek, baliz­koak amesten jarrita, gal­dera hau egin dezake, alegia zer egingo ote zuten, besteak beste, Grekoak, Van Gogh-ek ala Picasso jenioak bal­din eta Akademien dekretuen menpe jarri behar izan bazuten.

Az­kenik, hirugarren muga eta Neo­kla­sikoaren gauzarik baliagarriena Ar­kitek­turan bilatu beharko balitz, hausnar­keta serios batek eraman dezake zenbait ar­kitek­to bere ar­kitek­tura neoklasikoaganako miresmen su­tsua bare­tzera, eta batez ere “garbiak” dei di­tzakegun ar­kitek­to haiek, egin baino gehiago irudikatu egin zutenak, nolabaiteko fundamentalismo ameslari eta platoniko batean, fun­tsez­ko geometriaren gur­tzaileak: Ledoux, Boullee, Durand, eta abar. Pentsaru ere egin baitzen benetako ar­kitek­toek egin behar zutena, egin zitez­keenak izan ala ez, zenbait arau abstrak­tuei zegoz­kien proiek­tuak “sor­tzea” zela. Avant la lettre kon­tzeptuz­ko arte modu bat zen. Neoklasizismo hel­duko ar­kitek­to ortodoxoen­tzako garran­tziz­koena –ida­tzi zuen C. Sambriciok– “gaia zen eta ez obra, sinbolismo baterantz abiatua”.

Neoklasizismoaren jakitun handiaren hausnar­keta honek ongi ez ulertua izateko arriskua du, bal­din eta az­keneko hi­tzean ez bagara oinarri­tzen: sinbolismoa. Zeren eta ideologia neoklasikoaren ondorioa ez zen izan –erlijio-arkitekturan, batez ere– bere “erabilgarritasuna”, baizik eta adieraz­pen sinbolikoa. Neoklasizismoko ar­kitek­to fundamentalista horietako gu­txik gal­degin zuten, ea “elizak”, Jaungoikoa gur­tzera bil­tzen zen kristau el­kartearen eraikinak ziren, fun­tzioari eran­tzuten ote zion, alegia. Kristau-elizak An­tzinateko jentilen tenplu zirela “ulertu” zuten, “Jainkotasunaren bizitoki” soilik, ez besterik. Eliz traza­tzaileen proiek­tuak –eta beren txosten eta iriz­penak– ezagututa harrigarria gerta­tzen da halako konplexutasun izugarria duen gur­tza katolikoari buruz­ko arreta gabezia. Baina bestal­de, egia da ohar kritiko hau erlatibizatu egin behar dela, garai hartan lanbidez eta irabaziez kristau liturgiaren eran­tzukizuna zuten haien ezjakintasun eta zabar­keria kontuan harturik.

Oharrak

aldatu

1. Komenigarria li­tzateke, beste behin ere, iraul­tzaileei buruz­ko Jovellanosen ihardespen esangura­tsua gogoratzea: “Beraiek eroak direlako guk inozoak izan behar ote dugu?” 2. Ikusi gai honi buruz Joan Luis Cortinaren azter­keta, “Peñafloridako Kondearen ideologia ilustratua”. J. Urrutikoe­txearen zuzd.: Peñaflorida y la ilustración lanean, Deustuko Uniber­tsitatea (Donostia, 1986), 21‑42. or. 3. Bibliografian aipa­tzen dugun azter­keta batean, Espainian eta Euskal Herrian Neoklasizismoaren arrazoiak eta moduak adierazten dituen laburpen bikaintzat gomenda­tzen dugun honetan, Mª Isabel Pesquera eta Fer­nando Tobarrek estilo berriaren jaio­tzan eragina izan zuten aur­kikun­tza garran­tziz­koenak aipa­tzen dituzte. Las artes en la Edad de la Razón. El Neoclasicismo. Álava en sus manos IV.ean, 169‑170. or. 4. Iñaki GALARRAGA, Ideas de arquitectura y algunos arquitectos vascos en los siglos XVIII y XIX. Arte Vasco‑n (Donostia, 1982), 219. or. 5. Mutrikun –baiezta­tzen du Sambriciok– “nagusi da sinbolo sakratuen ikuspegia inolako baliagarritasunen gainetik”. C. SAMBRICIO, Arquitectura y ciudad en el País Vasco en los siglos XVIII y XIX. AA.VV.‑n. IX Congreso de Estudios Vascos (Bilbo, 1983), 161. or. 6. “Bada sakonean neoklasizismo deritzon horren az­pian da­tzan espiritu erromantiko bat, izendatu nahi lukeen fenomeno hori guztia bar­nean har­tzen ez duen hitzen jabegoa zalan­tzan jar­tzen duena”. Historia del neoclasicismo, 3. or. 7. “Begikotasunetik baino ez daiteke eman edertasun-sena”, ida­tzi zuen David Humek bere Stándard of Taste (1757) lanean; Bur­ke‑ren­tzat, bere Philosophical Inquire (1756), edertasuna maitasun kontua da, arrazoiarena bezainbat; eta Kames‑en­tzat, bere Elements of Criticism‑en (1761), edertasuna harrapa­tzea ikuslearen sentimenduekin harremanetan jar­tzea esan nahi du. 8. Chuecaren ustez, badira oso biluziak diren apaingarririk gabeko eraikinak, adibidez, Iruñeko katedralaren fa­txada, eta, hala ere, beren egitura guztietan barroko kutsu handikoak, eta, al­diz, beste ba­tzuk apaingarriz josiak izanik ere, guztiz klasikoak direnak, esaterako, Percier eta Fontaine. 9. J. A. BARRIO LOZA, Aproximación a la Arquitectura del Neoclasicismo en Biz­kaia. VV.AA.‑n. Arquitectura Neoclásica en el País Vasco. Eusko Jaurlaritza (Gasteiz, 1990), 80. or. 10. Mª LARUNBE, El academicismo ty la arquitectura del siglo XIX en Navarra. (Iruñea, 1990) 30. or. 11. Diego de Villanuevak berak –Joanen anaia zaharragoak–, askoz beranduago inprimatu eta hedatu ziren ida­tzietan eta Papeles críticos‑etan formula­tzen duena, Chueca Goitiaren iri­tziz, “barrokoa ospe­tsutzat” hartu behar da. 12. La fachada de la catedral de Pamplona. VV.AA.‑n. Arquitectura Neoclásica en el País Vasco (Gasteiz,1990) 185. or. 13. Otxandategiri eta XIX. mendean Nafarroan lan egin zuten maisu neoklasiko guztiei buruz­ jakiteko, ikusi aipatu dugun Mª LARUNBEren lan sakona. Ikusi, halaber, José Luis MOLINS MUGUETA, Ventura Rodríguez y el academicismo en Navarra. Historia del Arte en Navarra, 34. znb., Diario de Navarra‑k argit. 14. Mª LARUNBE, El Neoclasicismo en la arquitectura navarra. VV.AA.‑n, Arquitectura Neoclásica en el País Vasco, 149. or. 15. Ibid., 149. or. 16. J. A. BARRIO LOZA, A.c., 81‑82. or. 17. C. SAMBRICIO, La arquitectura española de la Ilustración (Madril, 1986), 370. or. 18. J. A. BARRIO LOZA, O.c., 82. or. 19. Joan Villanueva da (1739‑1811) Espainiako Neoklasizismoaren ai­tzindaria, zalan­tzarik gabe. Erroman bost urtez bizi­tzeko zoria izan zuen (1759‑1764), eta han europar pen­tsamendu ilustratuko maisuekin harremanak izan zituen: Piranesi, Winckelmann, Mengs, Robert Adam, Dance, Clerisseau eta abar. Espainiara itzulita, 1768 eta 1785 bitartean hainbat eraikin egin zituen, hala nola El Escorialeko Prin­tzearen Etxe­txoa, Historia Naturaleko Bulegoaren planoak (egungo Pradoko Museoa), Caballero de Graciaren Otoiztegia, eta Madrilgo Astronomiako Behatokia, gaur egun maisulantzat hartzen direnak. 20. Susana ARECHAGA, La Arquitectura Neoclásica en Álava. VV.AA.n. Arquitectura Neoclásica en el País Vasco, 66. or.: “XIX. mendean zehar Arquillosen eraikun­tzaz ditugun berri guztiak deskribapen izaera dutenak dira”. 21. Lanak Nikolas Aranbururen eskuetan utzi ziren, proiek­tua mer­keago egiten zuten al­daketa ba­tzuk zirela eta. 22. Id., 69. or. 23. J. CENICACELAYA eta Iñigo SALOÑA, Catálogo de edificios. VV.AA.‑n. Arquitectura Neoclásica en el País Vasco, 350‑351. or. 24. J. I. LINAZASORO, Ibidem, 124. or. Zori­txarrez, garbitasun ar­kitek­toniko liluragarri hori gaur egun batek irudikatu egin behar du kontenplatu ordez, zeren eta hain pasakorra den gustu moder­noaren arabera egokitu nahiak kendu egin dio jatorrizko garbitasuna. 25. C. SAMBRICIO, Un cuader­no de dibujos poco conocido: el de Silvestre Pérez en la Biblioteca Nacional. AEA, 181. znb., 1973, 45‑47. or. 26. Chuecaren ustez, sutearen ondoren (1807) bere berreraikun­tzarako Londres‑ko Wren (1666) planoan zituen bere aurrekariak diseinu honek eta L´Enfant de Washington‑en. 27. Garbitasun neoklasiko ia nostalgikoa den al­di honi buruz ari da min­tza­tzen Carlos Sambricio: “Existe, sí, un Neoclasicismo hasta casi los años cincuenta del siglo XIX, pero carece de sentido y es independiente de lo que fue aquel arte”. Silvestre Pérez, arquitecto de la Ilustración (Donostia, 1975), 28. or. 28. S. ARECHAGA, O.c., 69. or. 29. Catálogo de Edificios. Arquitectura Neoclásica en el País Vasco, 244‑245. or. 30. J. I. LINAZASORO, O.c., 121. or. 31. J.A. BARRIO LOZA, El Urbanismo y la arquitectura del Neoclasicismo en el País Vasco. Revisión del Arte Neoclásico y Romántico. Ondare 21 (Donostia, 2002), 24. or. 32. S. ARACHAGA‑ren aipamena, O.c., 59. or. 33. I. GALARRAGA, Ideas de arquitectura y algunos arquitectos de los siglos XVIII y XIX. Arte Vasco‑n (Donostia, 1982) 229. or. 34. J. A. BARRIO LOZA, O.c. Arquitectura Neoclásica... 90. or. 35. S. ARACHAGA‑ren aipamena, O.c., 59. or. 36. VV.AA. Arquitectos Neoclásicos en el País Vasco. Catálogo de Edificios, 360. or. 37. Gainbehera honetan eragina izatea litekeena da Julen Zorrozuak iradoki dituen arrazoietako ba­tzuk: egitura berrietan libre leudekeen esparruak murriztea (erretauletakoa), imajinen eskari gu­txi, aurreko mendeetako behar guztiak sobratuki estali zituen imajinen leher­keta handiaren ondoren, eta lanbidez horretan ziharduten ertilarien eskasia. Revisión del Arte Neoclásico y Romántico‑n, Ondare 21, 59. or. 38. Aurrerago kritikatuko ditugu Victoriano Juaristi sendagile‑margolariaren iri­tziak, honi dagokionez, Flores Kapero­txipik bere Arte Vasco lanean emandakoak. (Buenos Aires, 1954), 118‑121. or. 39. Une historiko honetako erretauletan ar­kitek­toen garran­tziari buruz eta bere tipologiaren al­diz­katasunaz, ikusi Julen Zorrozuaren lana, Revisión del Arte Neoclásico y Romántico‑n. Ondare 21 (Donostia, 2002). 40. Álava en sus manos, IV‑ean, 187. or. 41. O.c., 59. or. 42. Las artes en la Edad de la Razón. El Neoclasicismo. Álava en sus manos‑en, IV, 182. or. 43. Ikusi J. J. AZANZA LOPEZ eta Sara MUNIAIN EDERRAk argitaraturiko artikuluak, Revisión...‑en, Ondare 21. or. 44. V. R. BARTOLOME GARCIA, Aproximación a la figura del pintor vitoriano José López de Torre; eta egile beraren, Las Artes figurativas del Neoclasicismo en Álava. Revisión...Ondare 21, 193‑208 eta 209‑234. or. 45. Luis Paret y Alcázarren lanari buruz ikusi: M. C. CATUR­NA, Paret de Goya coetáneo y par. (Zaragoza 1949); Osiris DELGADO, Luis Paret y Alcázar, pintor español (Madril, 1957); Francisco SANCHEZ CANTON, Pintura y Escultura del siglo XVIII. A.H., XVII, 134. or. eta hur.; Ana Mª ARIAS DE COSSIO, Pintura. Historia del arte Hispánico, 3. Zatia, 255‑258. or.; Joan Cruz LABEAGA, Algunas noticias sobre la estancia del pintor Paret en Bilbao. IX Congreso de Estudios Vascos (Bilbo, 1984), 449. or. eta hur.; idem: Las pinturas de Luis Paret en Viana. Historia del Arte en Navarra, 35. znb. Diario de Navarra‑k argit. d.g.; J. E. URANGA, El arte de Luis Paret en Navarra. Vida Vasca‑n XXVIII, 1951, 134‑136. or. 46. Ikusi Paret‑en lan honen deskribapen eder bat CMN II‑an, 2., 556‑558. or. 47. Historia del Arte Hispánico, V. libk. 3. zatia: Pintura, 257. or. 48. Matières et formes (Paris, 1964), 49. or.

Bibliografia

aldatu
  • APRAIZ BUESA,E.: Cosas de ayer. Algo más sobre arquitectos: Saracíbar. Vida vasca, 1952.
  • APRAIZ BUESA,E.: Justo Antonio Olaguibel. Revista Nacional de Arquitectura‑n. 84.znb. (Madril, 1950).
  • ARETA ARMENTIA, L. M.: El período del racionalimo. Álava en sus manos‑en, (Gasteiz, 1983), III. libk. 69. or eta hur.
  • ARGAN, G.C.: Studi sul Neoclasicismo. Historia del Arte‑n.
  • ARTOLA, M.: Historia de la recontrucción de San Sebastián (Donostia, 1963).
  • BARAÑANO, K., GONZALEZ DE DURANA, J., eta JUARISTI, J.: Arte en el País Vasco (Madril, 1987).
  • BARRIO LOZA, J.A.: Biz­kaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histótica. (Bilbo, 1989).
  • BARRIO LOZA, J.A.: El viejo campanario de Mallavia en Bilbao. L.D.‑n, 41. znb., 1988.
  • BARRIO LOZA, J.A.: Aproximación a la arquitectura del neoclsicismo en Biz­kaia. V.V. Arquitectura neoclásica en el País Vasco, Eusko Jaurlaritza, 1990.
  • BEGOÑA AZ­KARRAGA, Ana de: Vitoria. Aspectos de arquitectura y urbanismo durante los dos últimos siglos (Gasteiz, 1982).
  • BENYES, I. de: Luis Paret en el segundo centenario de su nacimiento. Destino‑n.449. znb., 1946.
  • BERCHEZ, J.: Arquitectura y academicismo (Valen­tzia, 1987).
  • BIDAGOR, P.: Urbanismo y arquitectura de San Sebastián durante el último siglo. Revista Nacional de Arquitectura‑n, 64. znb., 1947.
  • CALVO SERRALLER, F. eta beste ba­tzuk: Ilustración y romanticismo. (Bar­tzelona, 1982).
  • CATUR­NA, M. C.: Paret, de Goya coétaneo y par. (Zaragoza, 1949).
  • CEAN BERMUDEZ, J. A.: Diccionario histórico de los más ilustres profesores de las Bellas Artes de España (Madril, 1800).
  • CENICACELAYA, J.: Neoclasicismo, dilemas y equilibrio. V.V.‑n Arquitectura neoclásica en el País Vasco. (Eusko Jaurlaritza Argit., 1990).
  • CENICACELAYA, J. eta SALOÑA, I.: Catálogo de edificios. V.V.‑n, Arquitectura neoclásica en el País Vasco. (Eusko Jaurlaritza Argit., 1990).
  • CHUECA GOITIA, F.: Varia Neoclásica (Madril, 1973).
  • CHUECA GOITIA, F.: Arquitectura neoclásica. Historia de la arquitectura Española‑n, 4. libk. (Zaragoza, 1986).
  • CHUECA GOITIA, F.: Breve Historia del Urbanismo (Madril, 1977, 4. argit.).
  • CHUECA GOITIA, F.: Los arquitectos neoclásicos y sus ideas estéticas. Revista de Ideas Estéticas‑en. 2. znb. (Madril, 1943).
  • CHUECA GOITIA, F.: Historia de la Arquitectura Occidental. IX. Neoclasicismo. (Madril, 1985).
  • CHUECA GOITIA, F.: Ventura Rodríguez y la escuela Barroca Romana. Archivo de Arte Español‑en, 52. znb., 1942.
  • DENERSON, P. de, DEMERSON, J., AGUILAR PIÑAL, F.: Las Sociedades Económicas de Amigos del País en el siglo XVIII. Guía del investigador (Donostia, 1974).
  • ECHEVERRIA GOÑI, P. L. eta FER­NANDEZ GARCIA, R.: La parroquia de San Juan en el conjunto urbano de Huarte Araquil (Iruñea, 1978).
  • FER­NANDEZ PINEDO, E.: Crecimiento económico y transformaciones sociales del País Vasco, 1100‑1850 (Madril, 1974).
  • FULLAONDO, J. D.: La arquitectura y los arquitectos de la región y el entor­no de Bilbao. 2 libk. (Madril, 1971).
  • GALARRAGA, I.: Hacia una arquitectura vasca. AA.VV.‑n. Arte Vasco (Donostia, 1975).
  • GALARRAGA, I. eta LINAZASORO, J. I.: Estudio sobre el desarrollo urbano de Vitoria (Donostia, 1975).
  • GALARRAGA, I. eta LINAZASORO, J. I.: Una ciudad en el País Vasco. Construcción de la ciudad, 3. znb., Bar­tzelona, 1875.
  • GAYA NUÑO, J. A.: Arte del siglo XIX. A.H.‑n, (Madril, 1958.)
  • GOMEZ MORAN, M.: Arquitectura del siglo XIX. Historia de la arquitectura Española‑n, 5. libk. (Zaragoza, 1987).
  • GONZALEZ DE ZARATE, J. M. eta RUIZ DE AEL, M. J.: Teoria artística e historia del arteen el siglo XVII español: la figura del cortesano e ilustrado Eugenio Llaguno y Amirola. El arte en las cortes europeas del siglo XVIII (Madril, 1987).
  • GOÑI GAZTANBIDE, J.: La fachada neoclásica de la catedral de Pamplona. P.V.‑n, 1970, 118‑119. or.
  • HONOUR, H.: Neoclasicismo (Madril, 1982).
  • IBARRA, J.: Catálogo de monumentos de Biz­kaia. 2 libk. (Bilbo, 1958).
  • KAUFMANN, E.: La arquitectura de la ilustración. (Bar­tzelona, 1974).
  • KUBLER, G.: Arquitectura de los siglos XVII y XVIII. A.H.‑n (Madril, 1957).
  • LABAYRU Y GOIKOE­TXEA, J.: Historia General del Señorío de Bizcaya (Bilbo, 1895‑1903).
  • LARUNBE MARTÍN, Mª: Díez de Güemes, un arquitecto avecindado en Bizcaya. Cuader­nos de Cultura‑n, 1.go znb. (Gasteiz, 1981).
  • LARUNBE MARTÍN, Mª: El proyecto de Ugartemendía para el teatro de Pamplona. Kultu­ra‑n, 1982.
  • LARUNBE MARTÍN, Mª: El academicismo y la arquitectura del siglo IX en Navarra. Nafarroako Gober­nuak Argit. (Iruñea, 1990).
  • LARUNBE MARTÍN, Mª: El neoclasicismo en la arquitectura Navarra. V.V.‑n, Arquitectura neoclásica en el País Vasco. Eusko Jaurlari­tza 1990.
  • LAUGIER, M. A. Essai sur l´Architecture (Paris, 1753).
  • LINAZASORO, J. I.: Permanencias y arquitectura urbana. Las ciudades vascas de la época romana a la Ilustración (Bar­tzelona, 1978).
  • LLAGUNO Y AMIROLA, E.: Noticias de los arquitectos y arquitectura de España desde su restauración.4 libk. (Madril, 1829).
  • MARTÍN GONZALEZ, J. J.: Historia del Arte. 3. argit. (Madril, 1982).
  • MARTINENA RUIZ, J. J.: La reedificación neoclásica de la iglesia de San Lorezo de Pamplona. P. V., 163. znb. 1981.
  • MUJICA, S.: Arquitectos municipales de San Sebastián. Euskalerriaren al­de, 1921.
  • NAVASCUES PALACIO, P.: Del neoclasicismo al Moder­nismo. Historia del Arte Hispánico, V. libk. (Madril, 1978).
  • NAVASCUES PALACIO, P.: Introducción al arte neoclásico en España. HONOUR H.‑ren lanean, Neoclasicismo (Madril, 1982).
  • NAVASCUES PALACIO, P.: La formación de la arquitectura neoclásica. La época de la Ilustración. El Estado y la Cultura (1759‑1808), (Madril, 1978).
  • ORBE SIVATTE, M.: Estudio histórico‑artístico de la parroquia de San Pedro de Mendigorria. P.V. 1982.
  • PALACIOS FER­NANDEZ, E.: Llaguno y Amirola o la Ilustración como labor de Estado. B.R.S.B.A.P., 40. znb.
  • PESQUERA VAQUERO,M. I. eta TABAR DE ANITUA, F.: Las artes en la Edad de la Razón. El Neoclasicismo. V.V.‑n, Álava en sus manos. 4. libk. (Gasteiz, 1983) 169‑200. or.
  • QUINTANA, A.: La Arquitectura y los arquitectos de la Real Academia de San Fer­nando (1741‑1774), (Madril, 1983).
  • RIVAS CARMONA, J.: Notas para la arquitectura neoclásica en Navarra. Goñi Gaztanbideren nahasketa. Scripta theologica. 1984.
  • RODRIGUEZ SORONDO, M. C.: Arquitectura publica en la ciudad de San Sebastián (1813‑ 1922), (Donostia, 1985).
  • SAMBRICIO, C.: Arquitectura y ciudad en el País Vasco en los siglos XVIII y XIX. IX Congreso de Estudios Vascos. Antecedentes próximos de la sociedad vasca actual. Siglos XVIII y XIX (Bilbo, 1983).
  • SAMBRICIO, C.: En memoria de Silvestre Pérez. Homenaje a D. Diego Angulo Iñiguez‑en. Miscelanea de Arte (Madril, 1962).
  • SAMBRICIO, C.: La arquitectura española de la Ilustración (Madril, 1986).
  • SAMBRICIO, C.: Silvestre Pérez, arquitecto de la Ilustración (Donostia, 1975).
  • SANTANA, A.: La racionalidad de la arquitectura neoclásica bilbaína. Soluciones para una ciudad ahogada. Arte e Historia‑n (Bilbo, 1990).
  • SARRAILH, J.: La España Ilustrada en la segunda mitad del siglo XVIII. (Mexiko, 1957).
  • SESMERO, F.: La casa de Juntas de Ger­nika (Bilbo,1957).
  • TABAR DE ANITUA, F.: Vitoria neoclásica. (Gasteiz, 1986).
  • TOVAR MARTÍN, V.: El siglo XVIII español. Historia 16.a, 34. libk (Madril,1989).
  • USTARROZ, A.: La fachada de la catedral de Pamplona. Del pensamiento romano en la obra de Ventura Rodríguez. V. V.‑n. Arquitectura neoclásica en el País Vasco. Eusko Jaurlari­tza. 1990.
  • VV.AA. Catálogo monumental de la diócesis de Vitoria. (C.M.V.) 8 libk. (Gasteiz, 1967‑1991).
  • VV.AA. Catálogo monumental de Navarra. (C.M.N.) 9 libk. (Iruñea, 1980‑1997).
  • VV.AA. El arquitecto D.Ventura Rodríguez (1717‑1785). Erakusketaren katalogoa. (Madril, 1983).
  • VV.AA. Monumentos Nacionales de Euskadi. (M.N.E.) 3 libk. (Zamudio, 1985).
  • VV.AA. Monumentos de Biz­kaia. 4 libk. (Zamudio, 1987).
  • YAR­NOZ LARROSA, J.: Ventura Rodríguez y su obra en Navarra. (Madril, 1944). San Fer­nando Errege Akademian sarrerako hi­tzal­dia.
  • YBARRA Y BERGE, J.: Catálogo de monumentos de Biz­kaia. 2 libk. (Bilbo, 1958).
  • ZARATE MARTÍN, M. A.: Vitoria. Transformación y cambio de un espacio urbano. Boletín de al Institución Sancho el Sabio‑n, 25. libk., (Gasteiz, 1981).