Euzkotar buru argikuari...

Euzkotar buru argikuari...
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Pello Joxepe tabernan dala...


«Euzkotar buru argikuari...»


1/
Zala Fernando Amezketarra
sasi-letradu axaia,
zituan lagun bertsolariya
Izuela'ko Artzaia;
Iparragirre gitarra jotzen
zekian gizon lasaia.

2/
Al dakizute zaldibitarra,
bertsolari txit abilla,
milla zortzireun berrogei eta
bostgarren urtian illa,
zala Juan Inazio Iztueta?
Zeruan gerta dedilla.

3/
Esan oi dute bertsolari onak
asko ziradela, baño
Zizurkil zuan jaioterriya
Pedro Maria Otaño
bezelakorik, besterik ez da
ezagutu oraindaño.

4/
Errenteria'n esan oi zuten
ni ez bezin jakintsuak:
«Txit egiazkuak Xenpelarrek
jartzen zituan bertsuak,
ziradelako bere inguruan
negar gogotik atsuak.»

5/
Bilintx donostiarrak, eztiya
bezin goxua mingaiña,
zituan lagun Marzial Zikiñ
ta Ernani'ko Anton Iskiña;
txistosuan Pepe Artola
bertsolariya ez baiña.

6/
Alkarrengana inguratzian
umore onian ugari:
Errekalde ta Joxe Bernardo,
Olegario ta Udarregi;
esan oi zuten guzien buru
zala Pello Errotari.

7/
Etzan luzia baiña gizena,
pixua amar arrua;
alkiyan lasai ixeri eta
eran pitxar bat ardua;
erreztasuna doñu onian
Txirritak zuan garbua.

8/
Bertsuak neska-mutill gaztieri
almena zuan da jarri;
pardela bizkarrian zuala
euskal-erririkan erri
mutill zar bikaiña ibilli oi zan
Asteasu'ko Aumerri.

9/
Oriotarra nere adiskide
txit atsegiña Gaztelu,
zalako gizon arrazoizkua
danekin ondo konpondu;
zan baño gizon prestuagorik
ogiyak ez du mantendu.

10/
Neriak dirala esaten dute
testimonio falsuak,
galtzak soñian ibilli arren
diruditela atsuak,
uda berriyan birigarruak
diran beziñ berritsuak.

11/
Ni naiz Mendaro'n jaio nintzana
errota zartxo batian,
milla zortzireun irurogei ta
amalaugarren urtian;
emaztia ta bi alabarekin
bizi orain ongi Donostia'n.

Bertso-papera, «Imp. Macazaga - Rentería»;
Jose Joakin Mitxelena bertsolaria, Iturriotz,
Oiartzun.

Errenteria'ko Makazaga'renean inprentatutako
beste paper batean, liburu ontan leen ere jarrita
dauden bi bertso daude.

Ondoren, aurreko paperaren sei bertso datoz,
1, 2, 3, 5, 8 ta 9'garrena, bañan 3, 4, 5, 6, 10
ta 1 l'garren tokian jarrita. Ta aldaketa auekin:

1/2: lagun zuana etsaia; 1/3: zuan bezela
bertsolariya; 2/2: txit bertsolari abilla; 3/3:
Zizurkil zuana jaioterriya;

5'gna.:
Toterua ta bertsolariya
Ernaniarra Izkiña,
ofiziyua zapaterua,
bañan lan gutxi egiña;
Bilintx Donostiarrak eztiya
bezin goxua mingaiña.

8'gna.:
Nagi samarra, baiña zintzua,
Asteasu'ko Aumerri;
almena izanik bertso politak
neska-mutil gaztieri;
mutil bikaiña ibilli oi zan
euskal erririkan erri.

9/1: Pello Errota zital samarra; 9/5: bokazi-
yorik ezkontzeko ez da; 9/6: anaiak biar mantendu.

Ta beste sei bertso ere hadatoz:

Zan Txirritaren bizimodua:
argintzan lanik egiñ ez;
zurrukutuna piparrarekin
sagardua txarruan gaiñez;
berandu etxera, pixu astuna,
eraman eziñik oiñez.

Usurbil zuan jaioterriya
zan Juan Jose Udarregi,
esan oi dute arek zekiala
jartzen bertsuak txit ongi;
egia da ori, baiña euskeraz
ez Txirritak bezin garbi.

Lezo'kua da Juan Sarasola,
bertsolari ona berez;
Fermin Donosti'kuak eztarri
ona ta irrintzi errez;
eta Xenpelar Errenteriarrak
jarri atsuak negarrez.

Al dunak orain jan da eran ongi
eta dotore apaindu,
arlotiaren bizi-modua
aurrikan ezin mantendu,
gertatzen dira mutill zar asko
ez dutela nai ezkondu.

Txit borondate onian ditut
bertso berri onak jarri;
orain, gaztiak saia zaitezte
gorrotu gabe alkarri,
giari ona dudarik gabe
dezutelako Basarri.