1/
Ez zan leku arlotian
baizik alai ta on batian,
Astigarra'ko partian,
sagar da gaztain, piku, gerezi
ta intxaur-arbolen tartian,
baserri-etxe politian;
zakurra ataiko atian,
zaunkaz, lotua katian.
2/
Soluak eta zelaiak
eztia eiteko erliak
lo re biltzen estaliak;
eta armiarmak sariak eiten
arrapatzeko euliak;
langille erakusliak,
ez indi-ollar jaliak
bestek bilduak aliak.
3/
Ote, txillar da elorria
tartian, egin berria
odoldiz kabi dotoria;
estali eziñik egotxuekin
kuku alperak jarria
arrautza izugarria,
tris tia errukarria,
zeguan txantxangorria.
4/
Zorrotz miztua agiria,
begiratua larria,
txinparta bezin oria,
almitz tartian len soiñian zun
larrua bota berria,
sube bat izugarria,
bereganatu nayia
egan zebillen txoria.
5/
Zalapartarak nabaitzen
eta inguratu nintzen
an zer ote zan gertatzen;
arbola aien adarrik adar,
isats arruak astintzen,
esan zeikian jostatzen
txori-kabiak miatzen
katagorriyak zebiltzen.
6/
Bei adar-motza marruka,
auntza gosiak merruka,
ardi zartxo bat orruka;
astua arrantzaz, kurrink zerriyak,
txituak zaitutzen kolka
gabirauakin burruka,
eta usuak urruka,
oillar txoro bat kukurruka.
7/
Amona txua kan tari
aur txiki polit bateri,
besuan zedukanari;
aldamenian txalapartaka
bi katakume jostari;
aitona zarra zan ari
esnia kentzen auntzari
emateko aurtxoari.
8/
Galdetu nion: «Amona,
nor da ama aur orrena?»
Au da erantzun zidana:
«Txantxangorriyan gisa iñude
azten berea ez dana,
urrutiyan ez juana,
da derrior eramana
alaba guria, jauna.»
9/ Aitona erdi elbarriya,
ta zion: «Au desgraziya,
saiatuta ezin biziya!
Alabatxuak zori gaiztuan
ekarri zigun suya,
laiñez txarrak ikasiya,
«Nun da dema ta feriya?»
dabillen alper nagiya.»
10/
Eta galdetu nion nik,
beren itz danak entzunik:
«Ez al du egiten lanik?»
Erantzun zidan: «Ez, ta ain gutxi
uste det gogoratzen danik
aur au berea duanik;
ez nuan munduan zanik
uste orlako gizonik.
11/
Bi seme ditugu izandu,
zarrena etxetik bialdu,
etzigulako nai lagundu;
eta gaztia, txintxua ta ona,
eraman zute'n soldadu;
geroztik ez da azaldu,
naiz txit dotore apaindu,
hildur gera ote dan galdu.
12/
Tximiniako labatza
bezin kontzientzi beltza,
biar lutekenak lotsa,
beren umiak azi. nai-ezik
kukuan gis a dabiltza;
errekaldeko arkaitza
bezin gogorra ta otza
dadukatenak biotza.
13/
Txikitan gaizki ikasi,
gero iñork ezirt ezi,
beti lanaren igesi;
aur onek gero ezautuko du
amak ordez zuana azi;
ogiya jaten galazi
izanagatik merezi,
erriko jaun da nagusi.»
- Bertso-papera, moldiztegi-izenik gabea, Donostia'ko
Gregorio Mujika zanaren bertso'-bilduma.