Frantziako 1791ko Konstituzioa

Lehen titulua. Konstituzioak bermatutako xedapen nagusienak.

Konstituzioak eskubide natural eta zibil gisa bermatzen ditu:

1. Herritar guztiak direla onargarriak denda eta lanpostuetan, beren bertuteak eta talentuak ez diren beste bereizketarik 2. Zerga guztiak herritar guztien artean berdin banatuko direla beren ahalmenen arabera;

3.a Delitu berari zigor bera dagokiola inolako pertsona bereizketarik gabe.

Botere legegileak ezingo du egin Konstituzioak bermatutako eta titulu honetan jasotako eskubide natural eta zibilen erabilera oztopatu edo urratu lezakeen inongo legerik.

Hirugarren titulua. Botere publikoez.

I.- Subiranotasuna bakarra da, zatiezina, besterenezina eta preskribituezina. Nazioari dagokio; herriaren zati batek edota norbanoko batek ezin dezake bere gain hartu haren erabilera.

II. - Nazioak, zeinetatik sortzen diren Botere guztiak, delegazioz ez bada ezin ditzake erabil. Frantziako konstituzioa adierazgarria da: ordezkariak legegileak eta erregea dira.

III. - Botere legegilea aldi baterako ordezkariek osatutako Biltzar nazionalaren esku uzten da, herriak libreki hautatuak, beraiek erabil dezaten, erregearen onespenarekin, aipatuko den eran.

IV. - Gobernua monarkikoa da: botere betearazlea erregearen esku uzten da, bere agintearen pean ministroek eta gainerantzeko ordezkari arduradunek erabil dezaten, aipatuko den eran. gabe;


V. Botere judiziala herriak noizean behin hautatutako epaileen esku uzten da I. Kapitulua. II. Atala. Lehen mailako biltzarrak. Hautesleen izendapena.

2.- Herritar eraginkorra izateko beharrezkoa da: frantziar jaiotzea edo bilakatzea. Hogeita bost urte beterik izatea. Legeak araututako denboran hirian edo kantoian helbideratuta egotea. Erresumaren edozein lekutan zerga zuzena ordaintzea, gutxienez hiru lan-egunen balioaren berdina, ordainagiria aurkeztuz. Zerbitzari egoeran ez egotea, hau da, soldatapean zerbitzari. Helbideratuta dagoen herrian guardia nazionalen zerrendan izena emanda egotea. Herritar zina eginda izatea.

III. Kapitulua. I. Atala. Biltzar Nazional legegilearen botere eta eginkizunak.

1.- Konstituzioak esklusiboki legegileen esku uzten ditu ondoko botere eta eginkizunak: 1.a Legeak proposatu eta dekretatzea: erregeak bakarrik gonbida ditzake legegileak gauza bat kontuan hartzera; 2.a Gastu publikoa finkatzea; 3.a Zerga publikoak ezartzea, bere izaera mugatzea, kuotak, iraupena eta pertzepzio-era; 4.a Erresumako departamentuen artean zerga zuzenaren banaketa egitea... 5.a Lanbide publikoak sortzea edo ezabatzea dekretatzea...

2.a Gerra ezin daiteke erabaki legegileen dekretu baten bidez ez bada, erregearen proposamen formal eta beharrezko baten gainean hartua eta berak onetsia.

III. Atala. Erregearen onespenaz.

1. Legegileen dekretuak erregeari aurkeztuko zaizkio, nork bere onespena uka baitezake.

2.a Erregeak bere onespena ukatzen badu, errefusatze honek bakarrik geldiaraztea ekarriko du. Errefusatzea eman den hurrengo bi legegintzaldiek dekretu bera modu berean aurkezten badute, erregeak bere onespena eman duela iritziko da.

6.a.- Erregeak onetsi eta elkarren segidako hiru legegintzalditan aurkeztu zaizkion dekretuek lege-indarra dute eta legeen izena eta titulua daramate.

IV. kapitulua. Botere betearazlearen jardueraz.

1 Botere betearazle gorena bakar-bakarrik erregearen esku dago. Erregea da erresumako administraritza orokorraren buru gorena: berari dagokio ordena zaintzearen eta mantentzearen eta lasaitasun publikoaren ardura. Erregea da lurreko armadaren eta itsas-armadaren buru gorena. Erregearen esku uzten da erresumaren atzerri-segurtasuna zaintzeko ardura eta bere eskubideak eta jabetzak mantentzea.

V. kapitulua. Botere legegileaz

1 .a.- Botere legegilea ezin dute inola ere erabili ez legegileak ez eta erregeak ere.

3.a Auzitegiak ezingo dira nahastu Botere legegilearen jardueran, ezingo dute legeak betetzea eten, ez eta administrazio-eginkizunen gainean eskumena izan edo beraien aurrera deitu administratzaileak beren funtzioen kariaz.


Frantziako Biltzar Nazionala

1791


Lehen iturria: ZZEE (1998): Historia testu bidez , Arabako Foru Aldundia - EHU, Gasteiz. (Itzulpenaren arduradun den Mikel Aizpururen baimenaz).

Bigarren iturria: kondaira.eus


Testu hau Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak UEUrekin egindako akordioari esker igo da, eta Creative Commons Aitortu PartekatuBerdin 3.0 Lizentziapean argitaratu da.
This text has been uploaded within the agreement between Basque Wikimedians User Group and UEU and is licensed under a Creative Commons Attribution ShareAlike 3.0 License.