Oharra Xenpelarren bertso guztiak jabetza publikokoak dira, duela 100 urte baino gehiago hil zelako. Hemengo bertsoak Bertso jarriak liburutik hartutakoak dira, jabetza publikoko Klasikoen gordailua bilduman dagoena.

Fueruen alde
Xenpelar

Fueruen alde



Milla zortzireun eta
irurogei ta zortziyan
asunto bat asi da
gure probintziyan;
gerra kalte degunak,
nere iritziyan,
euskal erriyak gauden
lengo dezentziyan.

Oraiñ urte berriyan
sartuak gerade,
bañan lengo zarrian
asiyak dirade;
lege onetan gauden
ganbiyatu gabe,
iñor egin eztedin
euskaldunen jabe.
 
Araba ta Bizkaiak
legezko indarrak,
Gipuzkoan ez gaude
laguntzalle txarrak;
ona iru probentzi
kantabriatarrak,
sostenitu ditzagun
lengo fuero zarrak.
 
Guk pakia nai degu
ez gerrarik emen,
zarrak eman ziguten
giyamentuan len;
mudantzak asi dira
egun gutxi barren,
anparatu gaitzala
Jaungoikuak arren!
 
Nere kristau fielak,
legi au guardatu,
mudantza berririk ez
memoriyan artu;
zer egin bear degun
orra enkargatu,
bizirik ez gaitezen
infernuan sartu.
 
Orra klaruan esan
nere ditamena,
umiltzia nai nuke
gaizki dabillena;
gerrak askorentzat du
ondorian pena,
pakian konpontzia
gauzarik onena.
 
Liberalak diyote
egoteko umill,
lengo lege zarrikan
eztutela nai ill;
gu tontuak bagiña
oiek beti abill,
oraindik asuntua
fandanguan dabill.
 
Erregiña emendik
bialdu ta sarri
asunto bati digute
askorentzat jarri;
zertarako dabiltzan
kausari igarri,
begiratu nola dan
asiera orri.
 
Notiziya gaiztuak
dirade azaldu,
kristau fielak ori
egin bear al du?
lengo legerikan nai
ezpazuten galdu,
jesuitak zertako
kanpora bialdu?
 
Legiaren kontrako
makiña bat etsai
azi txarrak banatzen
kanpuetan lasai;
sazerdoterik iñork
eztu ikusi nai,
pikardiyan dabiltzan
majaderuak bai.
 
Debaldekua dala
aur bataiatzia,
gañera iltzen dana
enterratutzia;
ezpazaie tokatzen
jornalik artzia,
alferrik da orduan
estudiatzia.
 
Barbero, mediku ta
letraduai galde
ia ote dabiltzan
jornalikan gabe;
lanian trabajatzen,
gorputza debalde,
iñor ezta alferrik
enpeñatu zale.
 
Jornala irabazten
daukan enpleuan,
apaizak ere ala
dirade munduan;
zeñi beria kendu
biar dan moduan,
oientzat zer esanik
eztago orduan.
 
Nastuta gabiltzanak
alkargana bildu,
Jaunaren justiziyan
obe da umildu;
gerrari laga eta
pakiari eldu,
inozente gaudenak
ez gaitezen galdu.
 
Alkar ezin ikusi,
au mundu argala!
uste degu betiko
jaiuak gerala;
alferrik da artzia
indarraren gala,
aingeru guardakuak
anpara gaitzala.
 
Kortian jarri berri
gizon bat umilla,
berari entregatu
ezpata ta silla,
etsaiaren indarra
utzi dezan illa;
ori deseatzen det
ala izan dedilla.