Garbi Losada. Antzerki zuzentzaile bezala lehen lan serioan buru belarri

Garbi Losada. Antzerki zuzentzaile bezala lehen lan serioan buru belarri  (1991)  [[Author:Euskaldunon Egunkaria, Lorea Agirre|Euskaldunon Egunkaria, Lorea Agirre]]
Kultura. Ikuskariak
Jatorria

GARBI LOSADA. Antzerki zuzentzaile bezala lehen lan serioan buru belarri

Lorea Egirre. Donostia.

Garbi Losadak dramaturgia idatzi eta antzezlana zuzendu du, ‘Hansel eta Grettel bezala’ antzezlanean. Hernaniko antzerki tailerrean gaztetxoekin zuzendari lanetan ibili da, baina berak dioen bezala serioski lehen aldia da jende aurrerako antzezlan bat zuzentzen duela.

Tanttaka taldean hasieratik dago. Donostiako Zorroagan ikasten ari zela antzerkia egiten zuen. Ez du ikasketa berezirik izan. «Karrera ikasten ari nintzela eta beste hainbeste urte antzerki eskola batetara sartzeko pazientziarik ez nuen. Nik nahi nuena antzeztea zen».

Tanttaka taldeak, azken antzezlan honetaz gain ‘Flaminio’ eta ‘Kontuz, maite zaitut’ ditu kartelean. Azken bietan antzeztu eta kantatu egiten du. Hirugarrenean zuzendu. Hala ere antzerkitik bizitzea zaila dela badaki eta denborarik ere ez du beste ezertan aritzeko.

Zuzendariak funtzio desberdinak dituela dio. Kasu honetan dramaturgia berak idatzi duenez, bere fantasia gauzatzea da helburua. Jokolariek fantasia horretan eurena sartzea. «Antzezlana ondo ateratzen denean taldearen meritoa izaten da normalean. Baina gaizki ateratzen bada errua zuzendariarena da».

Bere lagun batek esan omen zion zuzendariak duen funtzio bakarra jokolariak taulan elkarrekin txokerik ez egitea da.