1/
Goiko mendiyan ontza kantari
bere alegiñ osuan,
xoxua eta birigarrua
errekaldeko basuan,
gorrioi zarrak baratzatxuan
litxarreriya gozuan.
2/
Amalau sator illiak orrazten
triku zar aundi bateri,
axeri zar bat txituak zaitzen
ollotxo kolka tontari,
gabiraua ta erbiñudia
zenbat zituan kontari.
3/
Ollotxo kolka ito nai zuan
koska lepotik elduta,
andre Kontxexi aren ondoren
urritz-zigor bat artuta,
erbiñudia elbarri zuan
bizkar-ezurrian jota.
4/
Arto-ganbaran Kontxexi ondoren
eman zion ostikua,
axeri zarrak orduan zuan
egin doministikua,
an lotan zeuden arratoi zarrak
esnatzeko modukua.
5/
Erle txintxuak eztia egiten
guziak alkar lagundu,
orregatikan oiek ez dute
alperrikan nai mantendu,
kristandadian askok galera
lege au jarriko bagendu.
6/
Salgai dituzu zure baratzan,
zenulako aziya eraiñ:
aza, perrejill, porru, tipulak;
gañera ditugu oraiñ
gezur galantak irakurtzeko
errial bateren ordaiñ.
7/
Alperkeriyak berekin dakar
zabarkeriya guztia;
gurasotxuak, seme-alabai
geroz ondo ikustia
nai badezute, komeniko da
lanian erakustia.
8/
Ezertan ere saiatu gabe
jaki obenak nai aiña,
bestek illiak orraztu biar,
soñekua txit apaiña;
no la demontre mereziko du
langille zintzuak aiña?
9/
Konseju onari gaizki erantzun
eta nai ez egin lanik;
munduan zerbait ibillia naiz
eta nago antzemanik:
oker ibilli. nai degunontzat
ez dala bire zuzenik.
10/
Arrokerizko zeremoniak,
gaizki egiñ esamiña;
auzuan askok esango dute
zerala buru ariña,
aurrari opa ez badiozu
bulartxuaren iraiña.
11/
Amak aurreri opa biaizke
bular-irain samurtxuak,
ta erakutsi gure Jaunaren
legeko mandamentuak;
baratzan ere ezagun oi du
landare ondo jorratuak.
Lihuruxka hat, Mendaroren zenbait bertsorekin,
Errenteriko Makazaga'renean moldizkidatua;
Oiartzunen, Iturriotz'ko Kamiyo baserrian, Sebastian
Mendiburu'ren eskutik.
Beste liburuxka bat, .63 bertso / Eusebio Mugerza'k
jarriyab deritzaiona. Errenteriko Makazaga'renean
moldizkidaturik dago, eta Elgoibarko
Antonio Arrillaga zanaren eskutik jaso genduan.
Liburuxka onetan, amaika bertso dituan sail
bat arkitu degu, Konseju onak izenarekin. Sail
onek. onen aurreko saillaren seí bertso ditu; 5,
7, 8, 9, 10 ta ll'garrena; eta,gañera, beste host
bertso auek:
1/
Abenduaren amabostian,
goizeko ordu batian,
ni naiz Mendaro'n jaio nintzana
Garagarza'ko partian,
milla z011Ízireun irurogei ta
amalaugarren urtian.
7/
Deabrua zan sortu zuana
alkar iltzeko inbentua; (1)
kulparik gabe esaten dute
dutenak eskarmentua:
Zertarako da gure Jaunaren
bostgarren mandamentua?
8/
Jaun Zerukuak esaten digu
biziko gerala obeki,
kristandadian gorroto gabe
alkar badegu erruki;
dala konseju egiyazkua
ez dudarikan iduki.
(1) Bertso-paperak: alkarrik iltzeko inbentua.
9/
Kiürtadu fecle onekuari
opa biar zaio legez,
ta kastigua dudarik gaoo
gaiztua danari berez;
gaiñezkuan ez da izango
pakean bizitzen errez.
11/
Nekazariyak saiaízen dira
txintxo, erliak bezela,
iñaurkiñ biltzen, dudarik gahe
sendotzeko lur argala,
frutua dezan, alperrak ere
ase dezaíen sabela.