1. Lana aberastasun eta zibilizazio ororen iturri da eta gizartearen bidez bakarrik denez posible lan produktiboa, lanaren produktu guztia, non lanerako obligazio orokorra dagoen, gizartearena da, hau da, bere kide guztiena eskubide berberarekin eta bakoitzarena ere bai dituen arrazoizko beharren arabera.

Egungo gizartean produkzio-bideak klase kapitalistaren monopolio dira; horren ondorioz sortzen den langile klasearen menpekotasuna hortik datorren miseriaren eta morrontzaren zio da.

Lanetik emantzipatzeak produkzio-bideak gizartearen jabetza komun bihurtzea eskatzen du eta edozein lanen arauketa soziala eta guztion onurako erabiltzea lanetik sortzen den produktuaren banaketa justuarekin batera.

Lanetik emantzipatzea langile klasearen beraren zeregina izan behar du eta horrekin kontrajarriz gainerantzeko klase guztiak erreakzionarioak dira.

2. Printzipio hauen arabera, Alemaniako alderdi sozialistak ahalegin guztia egingo du legezko bide guztiak erabiliz Estatu librea lortzeko eta gizarte sozialista bat soldaten burdinezko legea hausteko soldatapeko lan sistema baztertuz, edozein esplotazio deusezteko eta edozein desberdintasun sozial eta politiko desegiteko.

Alemaniako alderdi sozialistak nahiz eta oraingoz bere jarduera esparru nazionalera mugatu, jabetzen da langile-mugimenduaren nazioarteko izaeraz...

Alemaniako alderdi sozialistak arazo soziala konpontzeko bidea prestatzeko asmoz, elkarte produktibo sozialistak ezartzea eskatzen du estatuaren laguntzaz eta herri langilearen kontrol demokratikopean. Elkarte produktibo hauek, nahiz industriarako nahiz nekazaritzarako, beharrezko diren neurrian sortu beharko dira lan ororen antolakuntza sozialista hortik sor dadin.

Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata

Gotha, 1875ko maiatza


Lehen iturria: ZZEE (1998): Historia testu bidez , Arabako Foru Aldundia - EHU, Gasteiz. (Itzulpenaren arduradun den Mikel Aizpururen baimenaz).

Bigarren iturria: kondaira.eus


Testu hau Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak UEUrekin egindako akordioari esker igo da, eta Creative Commons Aitortu PartekatuBerdin 3.0 Lizentziapean argitaratu da.
This text has been uploaded within the agreement between Basque Wikimedians User Group and UEU and is licensed under a Creative Commons Attribution ShareAlike 3.0 License.