GUDU ESPIRITUALA.
NIHOR EZTA KOROATUCO
ongui guducatu ezpadu.
2. Tim. 2.
Certan datçan Guiristinoaren perfeccionea; guducatu behar dela haren ardietsteco, eta gudu hunetan premiazco diren lau gauçez.
LEHEN CAPITULUA.
Ceren hainitzec aitcinago behatu gabe perfeccionea eçarri dute vicitce hersian, haraguiaren heztean, ciliciotan, açotetan eta diciflinetan, veilla lucetan, baruretan, eta bertce halaco mortificacionetan, eta gorputzeco penaduretan.
Bertceec, eta beregainqui emasteec uste dute perfeccionean haguitz aitcinatu direla, noiz ere hainitz ahoco othoitz erraiten baitute, hainitz Meça eta Officio luce ençuten, hainitz Eliça visitatcen, eta hainitzetan Aldareco Sacramendu saindua errecebitcen baitute.
Hainitz bertcec (ceinen artean cembait aldiz causitcen baitira fraideen habitua ekarten duten eta calaustretan vici diren batçu) uste içan dute perfeccione ossoa (...) bethi Choroan causitcea, ichilic egoitea, guelan egoitea, eta fraide-legueac beguiratcea. Eta horrela, bada obra horietan eta bada bertce horrelacoetan perfeccionea emaiten duenic.
Ordea ezta hala; ceren, nola obra hec, batean perfeccioneco espirituaren ardietsteco bide batçu, eta bertcean espirituaren fruituac baitire, hala ecin erran diteque Guiristinoaren perfeccionea eta eguiazco espiritua gauça hetan choilqui datçala.
Dudagaberic, hetaz ongui eta çuhurqui valiatcen daquitenentçat choil bide onac dira perfeccioneco espirituaren ardietsteco, bere gaixtarasunaren eta hautscortasunaren contra bihotz eta indar hartceco, gure egunorozco etsayen assalduen eta arteen contra bortitzteco, eta Iaincoa servitçatcen dutenec, beregainqui ordea haren servitçuan iarri berriac diren guciec behar ditusten laguntça espiritualen biltceco.
Espirituaren fruituac diren halaber presuna eguiazqui espiritual direnentçat, ceinec censatcen baitute bere gorputça, ceren bere Creatçaillea offensatu duen, eta haren iduquitea gatic hambatenaz humillago eta Iaincoaren servitçuan sarriago, solhasic eguin gabe eta gendetaric apartaturic baitaude, Iaincoaren contraco den offensaric chipienari lecuric ez emaiteagatic; baitarraiste Iaincoaren servitçuari eta devocionezco obrey, ceruetan gogoz eta bihotzez ibiltea gatic: oracione eta meditacione eguiten baitute gure Iaunaren vicitcearen eta passionearen gainean, ez curiosez, ez eta hartan hartcen duten goçoa gatic, bainan bere buruco gaixtarasunaren, eta Iaincoaren ontasunaren eta misericordiaren hobequi eçagutcea gatic; bethi bere burua Iaincoaren amudioan eta bere alderaco gaitzerizcoan gueyago, eta gueyago iracequitcea gatic, Iaincoaren Semeari darraizcola bere buruari uko eguinic, eta gurutcea soinean iasaitea dutela: Sacramendu sainduac maiz hartcen baitituste Iaincoaren Majestatearen loriatan, harequin hersiquiago bat eguin ditecintçat, eta bere etsayen contraco indar berriric hartcea gatic. Ordea bertceez denaz beçambatean, ceinec eçarten baitute bere cimendu gucia campoco accioneen gainean, batçutan bere buruaren galtceco ocasione gueyago ekar diecequete bekatu agueriec baino; ez ceren gauça hec gaixto diren, iaquinic guciac choil saindu direla berez, bainan hetaz usatcen dutenen falta dela causa: ceren halaco accioney choilqui lotuz bere bihotza utsten dute largo bere inclinacione naturaletara eta demonioaren saretara, cein demonioc icusiric errebelatu direla bide çuceneric, utsten baititu ez choilqui esserciça hetan placerarequin arduratcera; bainan oraino bere pensamenduetaco vanaloriaren arauera Parabisuco atseguinetan ibiltera eta airatcera, non cinets aracitcen baitiote ceinec bere buruari iadanic angueruen Choroetara eramanac direla, eta Iaincoa bere baitan sentitcen dutela. Eta halacoec batçutan bere burua icusten dute puntu handiz, curiosez, eta laketgarriz bethericaco meditacionetan hondaturic, eta munduaz, bai eta munduco gauça guciez ahantsi balire beçala, uste dute heren ceruraino eramanac direla.
Ordea errazqui eçagut diteque hequin vicitceco maneratic cembat errebelamendutan corapillaturic dabiltçan, eta cein urrun diren bilha gabiltçan perfeccionetic.
Ceren gauça gucietan, bai chipietan, bai handietan, lehentasuna eta avantailla nahi dute bertceen gainean: bere buruco sentimenduari darraisco, eta navarvenqui datcheste bere borondate guciey: ernequi beha dagoste berceen hitzey eta accioney, eta gaizqui aippatcen tuste, berac bereetan itsu direlaric.
Baldin ukitcen baditutçu den gutiena berec bere buruari emaiten dioten vanaloriazco aippamenean, eta atheratcen baditutçu usança nola ahalaco batez dadutçaten devocionetaric, ceinetan atseguin hartcen baitute bertceec iduqui detçaten, ossoqui aldaratcen dira eta neurrigabequi kechatcen eta asaldatcen. Eta baldin Iaincoac, hequin erakartceko bere buruaren eguiazco eçagutçara, eta perfeccioneco bidera bihur aracitceco, igorten baderaue affliccioneric eta eritasunic, edo nihori emaiten badio escu hequin contra iarteco, eta gaizqui erabilteco (ezpaita seculan halacoric eguiten Iaincoac nahiric edo escu emanic baicen, iaquinic gauça hec haren servitçarien fideltasunaren eguiazco frogagarriac direla) orduan eracusten dute bere arimaren hondo barrena urguilluqueriaz gaixtaturic, nahi eztutela incontru suerte gucietan, dela onetan, dela gaitzetan, bere borondatea gogotic utsi Iaincoaren escuaren azpian humilduric, ez eta haren iugeamenduey amor eguin, bethi iustu direlaric, cembat ere gordeac eta estaliac baitira; eta finean nahi eztutela haren Seme humilduaren, eta penatuaren exemplura bere burua beheititu creatura gucien azpian, adisquide maitetçat daduscatela bere gaizqui eguilleac, Iaincoaren ontasunaren errementac eta lanquideac beçala, hequin mortificatceco, perfeccionatceco eta salvatceco.
Handic heldu da, guertuz horrelacoac peril handitan direla; ceren nola barreneco beguia baitute ilhundua, eta horrela behatcen baitiote bere buruari, eta bere campoco on diren accioney, hainitz perfeccioneco gradu ere bere buruari emaiten diote, eta hala urguilluturic iarten dira bertceen iugeatcen: eta hetaz beçambatean ezta onera itçuldetçaqueyenic ceruco ohizcampoco gracia baicen.
Ceren haguitz errazquiago onera bihurtcen da bekatore agueria, ecen ez idurizco vertuteen mantuaz estaliric dabillana.
Icusten duçu bada clarqui asqui, ene alaba, vicitce espirituala eztatçala gauça hetan, orai erran dudan maneran.
Ordea iaquin behar duçu vicitce espirituala dela Iaincoaren ontasuna eta handitasuna eçagutcea, eta gu ezgarela deus ere, eta gaizquira emanac garela: espiritualqui vicitcea dela, Iaincoa maite içaitea, eta gure burua gaitzetstea: iarten garela ez choilqui haren menean, bainan oraino creatura gucien azpian haren amorioa gatic: billusten garela gure desir gucietaric, eta haren borondate sainduey ossoqui garraistela, eta gueyago, hori gucia nahi, eta eguin behardugula, hutsic Iaincoaren loria gatic, hari choilqui placer eguiteco nahiarequin, eta ceren nahi eta mereciduen hura hala maita eta servitça deçagun.
Hori da amoriozco leguea, Iainco beraren escuz bere servitçari fidelen bihotzetan esquiribatua.
Hori da gure ganic desiratcenduen gure buruari eguin dioçogun ukoa.
Hori da haren uztarri eztia, eta haren carga arina.
Hori da, ceintara gure Salvatçailleac eta nausiac bere exempluz eta hitzez deitcen gaituen obediencia.
Eta ceren, baldin gogoric eta borondateric baduçu hain perfeccioneco gradu gora batetara heltceco, çure buruari bortcha arduraco bat eguin behar baitioçu çure affeccione handi eta chipi gucien garaitceco eta hiltceco, ossoqui behar çara bihotz guciaz gudu hunetara preparatu, koroa emaiten etçayenaz guerostic azcarqui guducatu duteney baicen.
Bada nola gudu hura gaitzago baita, cein ere nahi den bertce baino (ceren gure buruaren contra hari garenean gure burua ere gure contra hari da) hala ardietsico dugun victoria eta garaya loriosago içanen da eta Iaincoaren gogarago, cein ere nahi den bertce baino.
Ecen enseyatcen baçare çure appetitu desordenatu, desir, eta guthicia chipienen osticatcera eta hiltcera, placer eta servitçu gueyago eguinen dioçu Iaincoari, ecen ez hetaric bat utsten duçula viciric, disciflina bacindez odoleraino, eta barurtcenago bacine lehenagoco ermitauac eta anakoretac baino, edo hamar milla arima federa itçul bacenetça baino.
Ceren arima baten federatcea berenez Iaincoaren gogarago delaric desir chipi baten mortificatcea baino; guciarequin ere eztuçu beregainquiago nahi, ez eta eguin behar, Iaincoac berac çure ganic hersiquiago desiratcen duena, eta nahi duena baino.
Eta duda gabe Iaincoac placerago du icusteaz hari çarela cure passioneen mortificatcen, eta hequin hiltceco gogo duçula, ecen ez, hetaric bat berariaz eta borondatez viciric utsiric, hura servitça baceneça cembait bertce gaucetan, handiagoac eta contuzcoagoac lirelaric.
Bada icusten duçunaz guerostic, ene alaba, certan datçan Guiristinoaren perfeccionea, eta haren ardietstecotçat guerla arduraco eta choil garratz bat hartu beharduçula çure buruaren contra, lau gauçaz eguin behar duçu errecaitu, lau arma segurez eta guciz premiazcoez beçala garayaren eramaiteco, eta victorios guelditceco gudu espiritual hunetan. Lau gauça hec dira.
Gure buruaz ez fida içaitea.
Iaincoa baitaco fidança.
Esserciça, edo hariqueta.
Eta Oracionea.
Ceinetaz guciez minçatuko baigara,