Helsinkiko azken agiria

Estatu parte-hartzaileek,

bake, segurtasun, justizia eta etengabeko adiskidetasun eta lankidetza harremanekiko ardura berretsiz;

ardura hori, herrien interes eta nahien isla izanik, estatu parte-hartzaile bakoitzarentzat —iraganeko eskarmentuak indartuta— oraingo eta etorkizuneko erantzukizuna dela aitortuz;

Nazio Batuen Erakundearen kide izanik eta Nazio Batuen helburu eta printzipioekin bat etorriz, Nazio Batuei erabateko laguntza aktiboa berretsiz (...);

Jarraian esaten diren printzipioei —printzipiok Nazio Batuen Gutunarekin bat etorrita— guztion atxikimendua eta guztion borondatea adieraziz lan egiteko printzipio horien aplikazioan (...);

Adierazten dute honako printzipio hauek errespetatzeko eta beste estatu partehatzaileekiko harremanetan indarrean jartzeko erabakia, kontuan hartu gabe estatuen sistema politiko, ekonomiko edo soziala, tamaina, kokapen geografikoa edo garapen maila (...):

  1. Berdintasun subiranoa, eta subiranotasunari dagozkion eskubideen errespetua. (...)
  2. Indarkeriaren erabilera edo mehatxuari uko egitea. (...)
  3. Mugen bortxaezintasuna. (...)
  4. Estatuen lurralde osotasuna.
  5. Eztabaidak bitarteko baketsuak erabiliz konpontzea. (...)
  6. Barne-arazoetan ez esku hartzea. (...)
  7. Giza eskubide eta funtsezko askatasunen errespetua, pentsaera, kontzientzia-, erlijio- edo sinesmen-askatasuna barne. (...)
  8. Herrien determinazio askea eta eskubide-berdintasuna. (...)
  9. Estatuen arteko lankidetza. (...)
  10. Nazioarteko eskubidearen arabera harturiko betebeharrak borondate onez betetzea. (...)

1975


Iturria: Martínez Rueda, F. eta Urquijo, M. (2006): Materiales para la historia del mundo actual, Istmo, Madril, I., 145-146.

Itzulpena: Martínez Rueda, F. eta Aizpuru Murua, M. (2011): Gaur egungo munduaren historia 1945-2009, UEU, Bilbo, 52.


Testu hau Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak UEUrekin egindako akordioari esker igo da, eta Creative Commons Aitortu PartekatuBerdin 3.0 Lizentziapean argitaratu da.
This text has been uploaded within the agreement between Basque Wikimedians User Group and UEU and is licensed under a Creative Commons Attribution ShareAlike 3.0 License.