Herriaren Komisarioen Kontseiluaren Erradiograma

Herriaren Komisarioen Kontseiluaren Erradiograma  (1917) 
Lenin
1917ko urriaren 30ean (azaroaren 12a).


Sobieten Kongresu Panerrusiarrak gobernu berria aukeratu du, Sobieten Gobernua. Kerenskiren gobernua uzkaldua eta atxilotua izan da. Kerenskik ihes egin du. Erakunde oro Gobernu sobietarraren eskuetan dago. Urriaren 29an kadeteak matxinatu dira, ohorezko hizpean aske utziak urriaren urriaren 25ean. Matxinada egun berean izan da apaldua. Kerenski eta Sávinkov, kadete eta kosakoen zati batekin, (?)ren bidez Tsarskoie Selorarte iritsi dira. Gobernu sobietarrak Petrograden gaineko martxa kornilovista berria apaltzeko indarrak mobilizatu ditu. Kerenskiren aldarriko bahituak irizten zaizkigu, zeintzuek kosakoei gezurra esan zaiela eta ez dutela, zer den ulertuz gero, surik eginen. Sobietar Gobernuak ezein odoluste saihesteko neurriak hartzen ditu. Saihestea lortzen ez bada, Kerenskiren destakamentuek, dena dela, su egiten badute, Gobernu sobietarra ez da duda-mudatan ibiliko ekinbide kerenski-kornilovista berria zapaltzeko neurri kupidagabeak hartzeko.

Denen jakinerako, Sobieten Kongresuak, zeinen ordezkariak jatorriko lekuetarantz abiatu diren, bi dekretu garrantzitsu onartu dituelaren berri ematen dugu: 1) lur latifundista ororen nekazari batzordeetara igarotzeari buruzkoa eta 2) bake demokratiko baten proposamenaren ingurukoa.

Sobietar Gobernuko Presidentea

Vladimir Ulianov (Lenin)

_______

Lan hau [1] webgunetik atera da. Bertan cc-by-2.0 lizentziapean eskaintzen da itzulpena. Jatorrizko lana domeinu publikoan dago.