Ill nay eta eciñ ill

Ill nay eta eciñ ill  (1808) 

ILL NAY ETA ECIÑ ILL

Milla ta zortzireun
zortzigarren urtean
apirillaco illaren
ogueigarrenean
berso bi paratzeco
beta deanean;
aleguiña eguingodet
gaurco egunean,
señale da nere ustez
oraingo leguean.

___

Biotza daucat triste
alegratu ezin det
motivoa cer deran
declaratu nai det:
cautibaturic nauca
dama polit batec
ni atormentatzen nau
crueldade onec
berac ez du culparie
esango de ceñec

___

Iru urte dirade
padecitzen derala
eta ez da oguei egun
declaratu naizela;
erantzun ziran bada
bear zan bezela,
nerea izango zala
nai banuen ala,
eguiaz esan ziran
maite ninduela.

___

Lenago joaten nitzan
eche orretara,
nere beguiac zutzaz
consolatutzera;
echecoac ez zequiten
begui oben sarrera
bacarric nere jornada
zala zu icustera,
¡ay, Jesus! etorri da
guztiac galtzera.

___

Gurasoac nai ez arren
gu bioc nai badegu,
pena orren infernua
logratuco degu,
aimbeste gau tristetan
naiz ni desbelatu,
unio dichoso au
dutelaco galdu
alperric zure aitac
ezetz esango du.

___

Amoriyo zer dan
jaquin nai duena,
emen paraco diot
pintura bat ona;
lenago joco dute
ceru goyac lurra
eta erorico da
norteco izarra,
itzalico da bañan
duacadan su garra.

___

Ill nai eta eciñ´ill
agonía tristea,
zu cerala motivo
urriqui zaitea;
baña ¿nola izango da
zue culpa izatean?
fiña izan cerade
munduco leguean.
fortuna gabe jayo
ciñan mirabea.

___

Encargatzen zaitut
ni iltzen naizeneco,
nere biotz gaisoa
erregistratzeco;
or dira arquituco
zure zortzi letracho,
orduan cera fiñaz
desengañatuco
ez dirazu gueyago
falsoa deituco.

___

Xere entierrora
bear dezu etorri,
enterretatu ta guero
luto beltzez jantzi;
publicatu calean
mundu guciari,
alargundu zeral
esan lagunari
asco nai zeniola
difuntuchuari.

___

Encargatzen zaitut
ill da guero ere;
arren leyaltadea
bear dirazu gorde;
egon albazintezque
dibertitu gabe
ez bequira guizonari
urrutira ere.
¡Adios nere maitea
ondo bizi zaite.


Guernica.--Imp. de Goitia y Compañia
Severo Altube
Guernica